 |
MUNDUA BILOIZIK
Gaitx da ezagututea
barruti gizonak,
deungen deungenak daukez
min gozoak eta onak.
Munduan biziteko
bata besteagaz
gizon guztiak dabilz
mozorro banagaz.
Gizonak gaur geienak
bakoitza bi dira,
agertuten etxake
barrua arpegira:
baleuke leio bana
eta argi barruak
gizonak litzatekez
munduko aingeruak.
Aginakaz iatorko
borreruen garra
eta zatituten dau
bere Amaren bularra.
Mutiletan etxeko
ta auzoko piztiak
ilteko egiten dituz
alegin guztiak.
Beti dabilz burruka
nebaak eta arrebaak
eta etxean ereiten
negar ta atsakabak:
gudan ioaten bada
asten da suturik,
nortzuk eztakizanak
kentzeko mundurik.
Gudea!!! gizon deungak
mundura ekarria,
belu sendotuten dan
munduko zauria:
lenengoa imini eban
Luzifer okerrak
eta beste guztiak
deungak eta alperrak.
Ibili ezarren beti
munduan gudea
ezta agaiti gizona
izaten obea:
ogei urte baino len
neskatxa zoroak
aiztu eragiten deutsez
bere gurasoak.
Eztau mutilak egiten
obea eskontzeak,
guzurrez iantziten dau
orduan lotseak.
Bera deungea izan da
ona irudituteko,
guzur-azi atsitua
prest dago ereiteko.
Ikusizuz gizon bi
alkarren besoti
barreka, irudi baten
pozik ta gogoti:
benetako barriak
batenak eztira,
gogoka dagoz zelan
alkar bota azpira.
Ikusizu gizon bat
Eleizan sarturik,
belaunak lurrean ta
begiak baturik...
ezta santua izan da
Eleizan egoten,
ezpada andra bateri
karta bat emoten.
Ikusizu gizon bat
eta ze gizona!
Parisen eta Londresen
ikasten egona:
da gizon iakintsua
ta arpegi garbia
fede satua bako
kristinau barria.
Ikusizu gizon bat,
bada ondo ikusi lei,
kenduten dituzana
euneko berrogei;
karidadeagaiti
beti dago emola
kenduteko asmuagaz
pobreai odola.
Ikusizuz lau gizon
matraila-gorriak,
zeintzuk orain sei urte
eukezan zorriak:
orain dagoz etxeak
ta ortuak eginik,
baina euren lapurretak
autortu ezinik.
Ikusizu gizon bat
iai ta domeketan
ez Eleizan, ezpada
bere bearretan:
au da Kristinau ona
Eleizarik barik:
onentzat ilda gero
eztago Eleizarik.
Ikusizu gizon bat
geu legez iaio zana
eta euskalduna entzunda
lotsatuten dana:
au ez alzan aurkitu
Ernani-ganean
euskeraz Ingelesa
puskatu zanean.
Ikusizu gizon bat
sarri moskorturik
eta inos ez ziskuan
bat ere dirurik:
ezta Alkate ez Jueza
ain gizon abila
gizon andiago da...
erriko Alguazila.
Onek lango gizonak
topetan dira aurrez
menpetuka daukenak
mundua negarrez.
Mina dauke dontsua
biotza deungea,
barritsuak saria
ta isilak nekea.
|
 |