 |
VI. ZIRI-BERTSOAK
I. Epaia
Kanarioak, ta jilgeroak... biztuak,
kezkea euken euren kantean... ganean;
entzun da gero kantu guztiak...
idiak erabagi eban, zer uste dozu?... Mu-u-u.
II. Andrak eta gizonak
Andrak galduta dauke mundua
eta gizonak andren burua:
alan galduta dagoz gizonak
mundu ta gonak.
III. Txanton
Errian dago gizona gorra
eta kalean ibilten sorra;
zein garizuman ezta aspertuten
sermoi entzuten.
IV. Gizon ian gitxikoa
Ikusi dot Joan Martin
iaten lapiko biak
eta oilasko andiak
eta libra bat izokin.
Baina ardaorik ezeban
artu nai bitartean,
ze ian-erdira artean
egarri ezeizan.
V. Iru ta bat
Ezin, dino Ioan Pedrok,
buruan sartu iat,
gauza bat izatea
batera iru ta bat.
Neure emaztea, Markos
asi zan esaten:
demonino ta mundu
ta aragi da baten.
VI. Katua ta eskribaua
Katu batek erpakaz
eskribau bat ausoa
zauritu eban gaisoa
ogei urrakadaz.
Eskribauak suturik
esan eutsan, laguna,
lapurtzar erpaduna,
zer darabilzu itsurik?
VII. Medikuzko zubia
Arimea mundurik
doianean bestera
ez etorteko atzera,
aingeruak eskurik
daroe beti aurrera.
Eta bilatuten dau
eginik bide-erdia,
Medikuzko zubia
ta igarota zubiau
penak edo gloria.
VIII. Ioane
Bart neugaz afaldu ta
oira pozik ioian
Ioane; baina gaur ilik
bilatu dabe oian.
Ezegoan gaisorik;
baina ames egin dau,
erriko medikuak
dabela bisitau.
IX. Eskribaua, andrea ta atso zaarra
Eskribauen egia
eta andrean negarra
eta isila atso zarra...
guzurra guztia.
X. Gaurko iakituria
Bits utsa da, Sebero,
gaurko iakituria:
begirako, mendia;
aizea, ukutuezkero.
XI. Eskribauai
Lumakaz zerurantza
txoria doa artez,
ta Eskribaua infernura
lumean bitartez.
XII. Guzur-uledun bateri
Zeurea dala ulea
dinozu Marianton:
bai ze ezteutsula Ponsek
doan emon Bilbon.
XIII. Medikua ta gaitxa
Medikua ta gaitxa
buztartuten dira
gaisoa eroateko
satorren errira.
XIV. Medikuak
Medikuen guzurrak
gaiso-aurrean esanak
eta errakuntza danak
gordeten dituz lurrak.
XV. Mediku bildurtia
Eltzen zanean mediku Iaun bat
Kanpo Santuen aurrean,
bere bitartez il zirealez
an egozanak lurrean,
estaldu barik bere arpegia
etzan egoten urrean.
XVI. Bertsolari bat
Egiten dodanean
neurtu ta koplarik
asko dagoz kopletan
eta neurri barik.
Neure koplak dira onak
silutegirako;
baina neurri bakoak
garizumarako.
|
 |