EDARIAN OTSOA
Gauza guztiak egin ebazan
Iaunak ederrak ta andiak
zeru ta lurra, eta bietan
dagozan gauza guztiak,
eztira baina berak eginak
munduko gizon ordiak.
Gizonak daukaz orditu ezkero
beren adina makala,
burua astuna, kaderak zoro,
eta gomutea argala:
ezin esan lei gizon ordia
Iaunan antzekoa dala.
Aintxina egoan ordientzako
Iaun bat ordia munduan,
ontzia eskuan, eta untzorrizko
aroa eukana buruan:
ta ospaten eben pozgariakaz
ordiak euren moduan.
Nekazaleak astegunetan
atzamarrakaz daroa
kontua ziur noiz izango dan
eguna bear bakoa,
arratsaldean adoretako
Iaun baltz ardantegikoa.
Gizona legez iai-domeketan
doa ardantegira edaten
an iezartzen da etxeko legez
betiko sokondo baten:
eta ioako ardan-iaubea
zer gura daben esaten.
Berba gitxigaz edaten dituz
lenengo bost zurrutadak;
egarri barik asten danean
orduan dira kontuak,
bost mila bira egiten deutsaz
azkanerako buruak.
Egotaldia ezta amituten
otso baltza atrapau barik:
etxerantzean topa daroaz,
ioaten bada bakarrik
bozteun iratxo; onek ezteutse
itxiten otso bizarrik.
Artez etxera ioaten bada
otsoa asten da biurka,
murruza isilak lenengokoak
isetuten dira apurka;
azkanerako suturik indar
asten da gogor musturka.
Astegunetan nekazalea
eztabil otsoan bila;
astelenean lurpetuten dau
domeka gaubean ila:
estegu, ta ondra, ta gabonetan
il daroaz iru mila.
Gizon aberats eta andikiak
etxean dau zaragia;
eta asko ta asko edanagaiti,
lur sikuak lez euria,
aren otsoak izena dauko
Jaunan umore onaldia.
Ausoan inoiz artuten badau
edo erbestean otsorik;
andia bada, esaten dabe:
urlia doa gaisorik;
otso txikerren begira eztago
errian ume ez atsorik.
Andiak orain otsotan dabilz
gaurko gizonak badira,
ez Españiako ardaoa edan da;
ezpada asmo barrira:
onetarako guzur-ardaoak
kanpotik ekarten dira.
Asto-garnua ta ardao bitzdunak
modeak dakaz kanpoti:
au ikusi ta negarrez dagoz
geure maaztiak gogoti
euren buruak garbitu ezinik
aldian dauken gaisoti.
Naparroa-ardao guzurbakoak
gorputza dauko ta indarra;
gaiso-oste baten sendotuteko
da osagarri bakarra:
naibagak bere kenduten dituz
ardaoak, izanik zarra.
Bitzen moskorrak galduta dagoz
gazte guztiak gaurkoak,
eztira ikusten lenago legez
morrosko gorri sendoak;
ezpada geldo barritsu batzuk
lotsa-usainik bakoak.
Nunda moskatel ta manzanilla
nun da Rotako baltz fina?
nun ardao gozo Jaungoikoantzat
Andaluzian egina?
nun Kariñena? nun Priorato?
nun da euskaldun txakolina?
Nun Rivadavia, ta Gaztelako
ardao baltz eta zuriak?
nora iges dabe Erriojako
upategiak guztiak?
nok ostu deuskuz Puente La Reina
ta Napar-ardao andiak?
Otsoak dabilz erbestekoak
Espaiñiarren artean;
geure otsoakaz bakarrik baino
ezkara egongo bakean:
kanpoko otsoak bustana dauke
gu langoentzat atzean.
|