www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896

 

aurrekoa hurrengoa

MEDIKUA TA GAISOA

 

Dama gazte ta eder bat

egoan gaisorik,

inok ezekiala

noizik eta norik:

gurasoak ekarri

eutsen Medikua

eta onek eginduta

purgante atsitua.

 

Dameak botikea

edan-bearrean

utsitu eban guztia

kakaontzi batean;

erakusteko gero

Mediku Jaunari,

izena imini leion

barruko gaitxari.

 

Iarri zan Medikua

bigarren tornuan,

egun onak emonda

gaisdunen bornuan;

eta kakaontziari

itanduten eutsan,

oiko dama gaisoak

zelako gaitxa eukan.

 

Kenduteko, igaro eban

ordu lauren latza

sur-zulo bietati

sartu iakan atsa:

artean egoala

beti esamesetan,

zeinbat gaitx egingo eban

damea tripetan!

 

Baina damea, zan lez

bizi ta eragina

inos bere geldirik

ezeukana mina,

erantzun eutsan bizkor

Mediku Jaunari:

bardin esan deutsat

nik neure barruari.

 

Dameak ondo ekian

bere gaitxen barri

baina Mediku Jaunak

ezeban igarri;

eta ezeban izango

ain errez igarten,

oikoak ezpaleutso

emon iragarten.

 

Esna eutsan goiz baten

lotsaz gorriturik

etzala beretzako

bear Medikurik;

ez Botikariorik

bazan agurea:

bere gaisoa zala

eskondu-gurea.

 

Mediku Jaunak gaitxa

iakin ebanean

uste eban egoala

ilargi-ganean.

Medikuak egongo

litzatez itsurik

munduan ezpalego

gaiso barritsurik.

 

Gurasoen aurrean

surrari eraginez

berrogei berba esanda

Griegu ta Latinez

emon eban Galenok

bere epai andia:

gaisoak ian eiela

esteguko ogia.

 

Gurasoak entzun ta

egin eben: «Ju Ju;

gaisorik dagoala

ezin leite eskondu».

Dameak esan eban:

«nai Ju Ju, nai Ja Ja

Medikuen esana

bete egin bear da».

 

Etzara zu, Markaida!

Mediku au legez

inos bere etzara izan;

atzo ta gaur bere ez;

baina zu izan ezarren,

bakizu gizona

gauza meatza dana

Mediku bat ona.

 

aurrekoa hurrengoa