
Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
- II. IPUINAK
- III. IOLASGARRIAK
- IV. KONDAIRAZKOAK
- V. IRRIGARRIAK
- VI. ZIRI-BERTSOAK
- VII. POZGARRIAK
- VIII. BENETAKOAK
Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896
|
 |
 |
ANDRA ORDIA
Emakumea bada
matz-salda-zalea
aldean daukaz beti
buruko alea,
ta esteak korroka,
eta ordu arminak
emoten deutsez gabaz
atso sorginak.
Ur sutsua oi bada
bere edaria
sabelak sarriago
deutso eskaria:
bada barruan
dabil orduan
urdaila zaunk zaunka
txakur moduan.
Sua baino deungago
bizitza baten
da andrea neurri barik
badaki edaten:
betiko sua
da aren barrua
ur sutsu eta ardaoan
traganarrua.
Andra diru bakoak
bakoitzean bat
etxeko gauzak dituz
edarientzat:
erdiak saldu
besteak galdu,
ta bere ekandu txarra
ezin estaldu.
Ian da ausnar bakarrean
matsen orria
amurruturik sarri
dago andra ordia:
badira atsoak
ardao-zorroak
miazketan dituez
lige moltsoak.
Iaztekotxu bategaz
dabilzaz beti
sekula kendu barik
gorputz-ganeti:
badauke loirik
etxean oirik,
garbituteko eztauke
inoiz iaboirik.
Andreak dabenian
moskor-aldia
laskiturik darabil
ule guztia;
gorputza astunik
begia ilunik
eta egon ezinda
sarri zutunik.
Andrea da barautan
berba-gurea,
baina ordirik badago
ittuxurea:
barre gangarrak
daukez zantarrak,
ta noizik beinean
zoro-negarrak.
Atso bat moskorragaz
iturri-ondoan
egon zan makurturik
gau bat osoan:
egun sentian
moskor-ostean
arradea ekusan
zala iturrian.
Alkarregaz atso bi
taberna baten
egozan ate-ostean
ardaoa edaten,
bien artean
arratsaldian
txopinka edan eben
oinen ganean
Ezta bazkalduteko
maira agertuten,
oera bidea baina
etxako aaztuten;
an amesetan
dago ilunetan
asko daten dabela
arratsaldetan.
Eskuetan dau gero
gelan pitxarra
eta bere barruan
matsen negarra:
sarri izaten da
oean egarri
ta eukiten dau mosuan
pitxarra sarri.
Amaitu dein baino len
bere egarria
siku geldituten da
pitxar guztia:
Ames zoroak
pena bakoak
gero goizerartean
daukaz atsoak.
Puzkor begiak eta
bekoki iluna
dirudi bost gizonen
andra alarguna:
daukaz begiak
itzal-argiak
eta laster ilteko
marka guztiak
|
 |
 |
|
|