www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896

 

aurrekoa hurrengoa

MEDIKU BI SANTU GUZTIEN GAUBEAN

 

Mediku andi bi kaskabeldunak

santu guztien gaubean

egozan ilai egia esaten euren

tokien aurrean.

 

Bata zan gizon marikatxua

griegu zarrean oilarra;

baina zatika andi egin iakaz

buruan eukan gangarra.

 

Begiak, itzal nekatuentzat

ta aberatsentzat argiak,

esaten eben nor zan gizon-au

ta bere ekandu guztiak.

 

Ago zabala, barrua legez

eukan surra laburra,

eta modeak ondo apainduta

ur-txakurra lez musturra.

 

Gorputza zuzen makurrik barik

Tanbor nagosi bat legez;

beti erabilen bastoia dantzan

bira biraka nai artez.

 

Uste neban nik, esaten eban,

bizia luzatutea

gaiso bateri, zala berbakaz

gogoa labandutea.

 

Nik Medikutzat egin nebazan

agindu eustezan bideak

eta gaur dakit ona nazala

esanik adiskideak.

 

Buruan daukat ondo gordeta

laurogei gaitxen aldrea;

eta zein daukan, gaisdunak berak

emoten dau albistea.

 

Edo igarten dot gaisoen gaitxa,

edo ezin dot nik igarri,

edo uste izan dot gaitxa bat dala,

ta oker ibilten naz sarri.

 

Eta egonarren lagun bizkorrak

gelan gaisoan bornuan,

inok eztaki osagileak

zer daukan bere barruan.

 

Baina ondo dalez gizon anditzat

bat euki daien errian,

ezteutsat itxi neure minari

egoten alperrerian.

 

Neure errakuntzak, astunak beti,

nor doa ilari itanduten?

eta nok daki ziur errian

nos dodan nik erratuten?

 

Erriko andiak min labanagaz

beti dodaz nik erosi,

ta euren minean mundu guztian

Medikua naz nagosi.

 

Beti esaten dot edozein gaisok

daukala gaitx bat andia,

baldin orduan ilten ezpada

zor daidan bere bizian.

 

Zeinbat ikuste, ta ainbeste paper

egiten dot nik; iakinik

egongo dala drogeru Iauna

Medikua anditu ezinik.

 

Urte betean ioan iat alan

paper-sarda bat osoa,

ta au egin barik izango nintzan

orain ta beti kokoa.

 

Baita egiten dot igaro eztaian

neure izen onak nekerik,

ez itxi ekarten gaisoagana

inos beste osagairik.

 

Asko bear da bizi izateko

gaurko munduan asmorik;

baina zorionez ugari dagoz

begi zabalak itsurik.

 

Ezpalitz emen gizon andiak

izatea gor ta itsuak

bota nenduen erri onetati

pobre ta aberats bitzuak.

 

Ni bizi nintzan ez andi ez txiki,

ta izan nai neban andia.

Egin naz; baina egin da gero

askok galtzen dau bizia.

 

Onen arteti bat edo beste

ioan badira zerura;

il dituzana ioan al-leite

eurak dagozan lekura.

 

Eztot nik inos burua legez

gaisorik inor ametan

eztodalako sendotu barik

gizon artean kontetan.

 

Ondo bizi naz egunaz, baina

iluna daukat itzala:

neure ganean beti eskegirik

il dodazanean puñala.

 

Alper errian esaten deuste

nazala gizon andia;

ilen tokiak erakusten dau

guzurra dala guztia.

 

Bere lagunak, agura zan da,

eukan lepoa makurra,

zorizkoa zan ondo ikusteko,

zapaldu baino len, lurra.

 

Iakituna zan osagilea

ta egiaz eban ots ona;

baina munduan izan zan beti

ganorabako gizona.

 

Galbanatsua Markes bat legez

bere gauzeetan itxia:

beti amesetan zelan igaro

alperrak daben bizia.

 

Onek esaten eban gau atan:

etxatort niri damurik,

enazalako inos ibili

beste asko legez itsurik.

 

Eztakienen ondo esatea

eztot nik inon bilatu,

euren ustea da arrantza sorra

eta bear da parkatu.

 

Gura izan baneu igarlea izan

gaitxa daukanen gustura;

edozein guzur botako neban

bere etxekoen burura.

 

Neure errakuntzak estalduteko

eztot egin aleginik,

ez neure izenak zabalduteko

bear izan dan klarinik.

 

Noizik beinean alperra izan naz,

ta Mediku bat alperra da,

eriotzea balitz alkate,

bere txineltzat ederra.

 

Mediku batek izan bear dau

gizon bi bere estaduan:

Sazerdotea ta Osagilea

gaisdunen oian buruan.

 

Eriotzea ta bizitzea

guda dabilzazanean,

bigarrena euki bear da

beti lenengoaren ganean.

 

Eta ezin bada eriotzea

iakituriagaz goitu,

eztaiela inos guzur labanak

bere titulua loitu.

 

Beste gauza asko esan da biak

atrapau ebazan loak

eta arik laster iratzartu ta

izan zirean lengoak

 

aurrekoa hurrengoa