www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896

 

aurrekoa hurrengoa

ARRANTZALEEN KANTEA

 

Arrantzaleak lango bizirik

inok etauko munduan,

egun onetan arrainak ilten

eta txarretan portuan.

                Maletatxuan

                barruan doa

                arrain errea,

                ogi ta artoa:

        iausten baiako, berunak legez

        ondora artoak daroa.

 

Egun guztian itxasoan da

ilun-antzagaz portura;

txalupak doaz arraina emoten

bakoitza bere lekura.

                Maletatxuan...

 

Mandazain gazte mutil txoria

eta ostatuko neskea

aoa zabalik papaoa legez

dagoz ikusten arrantzea.

                Maletatxuan...

 

Txalupak kalan datozanean

poztuten dira guztiak;

arrainen ordez datozalako

portura ardao ta garia.

                Maletatxuan...

 

Arraina barik gaztelakoak

ilgo litzatez ordirik,

euren ardaoak eleuke itxiko

bat garizuman bizirik.

                Maletatxuan...

 

Arrantzaleak domekan dira

gizonak baino geiago,

beste guztiak munduan dagoz

arrantzalea gorago.

                Maletatxuan...

 

Zer dan balio beste guztien

bizitza beti bardinak;

eztau beteten ondo biotza

arrisku bako atseginak.

                Maletatxuan...

 

Arrantzalea txakupa baten

da itxas-arrainen mirua,

itxasoari kentzen deutsana

gordeta daukan dirua.

                Maletatxuan...

 

Zer da ikustea txalupa andi bat

ekaitz-aizete-artean

kairaino ekarten erdi-galduan

ontzi andi bat atoean.

                Maletatxuan...

 

Arrantzaleak oi dau azkana

izan daben lez bizia;

utsik ziskua ta ausoan zorra

da bere ondasun guztia...

                Maletatxuan

                barruan doa

                arrain errea,

                ogi ta artoa:

        iausten baiako, berunak legez

        ondora artoak daroa.

 

aurrekoa hurrengoa