
Parnasorako bidea
Eusebio Maria Azkue
1896
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
[Literaturaren Zubitegia]
- II. IPUINAK
- III. IOLASGARRIAK
- IV. KONDAIRAZKOAK
- V. IRRIGARRIAK
- VI. ZIRI-BERTSOAK
- VII. POZGARRIAK
- VIII. BENETAKOAK
Iturria: Parnasorako bidea, Eusebio Maria D. Azkue (R.M. Azkueren edizioa). Astuitar Moldagintza, 1896
|
 |
 |
MUNDAKAKO EMAKUMEA
Mundakako emakume
neskatxa gaztea
edo eulea izaten da
edo ioskilea:
eskonduten danean
ezta bestegaiti
ezpada erriz kanpora
ibilteagaiti.
Bigarren dei-unean
neskeak bear dau
amaiketakoagaz
ausoak konbidau:
eskondu ta arrats-deian
edaten ardaoa
senar ta lagunakaz
kateara doa
Urteten dabenean
gizonak ontzira
emazteak etxean
geldituko eztira:
egoteko gizonen
kamaña-ganetan
lagun zintzoakaiti
beti esamesetan.
Katua dirudie
kezkan saguagaz,
marineroen andrak
eskatz-maisuagaz:
ezta egoten gaisoa
bornuan geldirik
ezteutselako isten
iasoten begirik.
Domekea etorten da,
ai ze pozgarria!
bira bat egiteko
ikusten erria:
denda-zulo batera
gizonagaz doa,
berak legez artuten
amaiketakoa.
Sartzen dira eguerdian
ostatu loi baten
irabaziko dana
iaten eta edaten:
emazteak eztauko
gasturik gogoan
erte erte gizonak
daroa lepoan.
Eztau burua pozik
gizonak ikusten
barrati urtenartean
itxasoak austen:
biurtuten da andrea
etxera negarrez
ausoen ardurea
seindun etedanez.
Bermeotar eulea
Mundakara doa
salduten euna zabal
kana betekoa:
Mundakatar andreak
bera eulea izanik
erosten dau euna
ezer lotsa barik.
Goizean ioaten da
bizkor Eleizara;
mesea entzunda gero
ausoko dendara:
an entzuten dabena
geitu ta esaten dau
bat baino eztan gauzea
biurtuten da lau.
Arto igartuan urun
anega batean
azokan sartuten da
zapigaz partean:
dirua orniduteko
darabilez lorrak
gedar eta burrukak
eta iraun gogorrak.
Amaiketan artoa
daroa labara
barria atrapetan
asko doaz ara;
guzurra eregi barik
Mundakako errian
ezteutse inori itxiko
laban da iturrian.
Gizona dago laster
Habanara eltzeko
ta andrea dago pozik
tunan ibilteko:
entzuten dabenean
eldu dalakoa,
dino: ai Andra Mari
Muruetakoa!
Orduan etxandra
kapitanesea;
ontziko andrakaz dauko
beterik etxea:
beragaz egun baten
goizean goizeti
doa aldra guztia
Portuondo gaineti.
Eskinia beteta
datoz iluntzean;
baina eztagoz pozik
eskini batean:
Gaztelugatx, Natxitu
Akorda ta Alminka
inontzat itxi barik
aiztuta Gernika.
Mundakan bizi dira
alan itxasandrak;
baina korreo batek
dakaz barri txarrak:
il direla Habanan
ugari lagunak
eta amaituten iakez
pozgarrizko egunak.
Alargun beti, bauke
lutua soinean,
negarra begian ta
sarri biotzean.
Andra bakarra dago
argitan ilunik;
ezpaduko munduan
bizitza-lagunik.
|
 |
 |
|
|