www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren legeko amar aginteen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1814, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

AURRAI LENENGO KOMUNIOAREN AURRETIK
EGINDAKO ITZALDI, EDO PLATIKA

 

Venite, comedite panem meum, et bibite vinum, quod miscui vobis. Prov. 9.

 

        Lenengo Komunioaren egun andi onetan deitzen dizue, nere aurrak, Errege guzien Errege Jesus maitagarriak. Atozte, esaten dizue, atozte, jan ezazue nere ogia, eta edan ezazue zuentzat prestatu dedan nere ardoa. Ardo-ogi oek dira Jesus beraren gorputza, ta odola, eta oekin batean bere anima, ta Jainkotasuna: itz batean bera dan guzia: eta agintzen dizue betiko bizitza doatsua: ogi au jaten duana, dio, biziko da beti. (Joan. 6). Arriturik geratzen da S. Agustin, eta dio: izanik gure Jaungoikoa Guzialdun, edo Omnipotentea, ezin eman duan baño geyago eman izan zuan: izanik ezin geyagoraño jakintsua, etzuan jakin zer geyago guri eman: eta izanik ezin geayagoraño aberatsa, etzuan izan zer geyago guri eman (Tracta. 26 in Joan). Eta zer eskatzen ote du Jesus onak zuen aldetik? Eskatzen du benik beñ batayoko egunean eman zinduen itzak berritzea. Eskatzen du urrena itz oek leyalki gordetzea. Bi gauz oek ukituko ditut oraiñ. Enzun arretarekin.

 

 

§ I.

 

        Zuk, aurra, batayoko egunean agindu zenduan, Jesusen lege eder garbia gordetzea. Alaere etzinduan Eliz Ama Santak bereala artu nai izan bere umeen artean. Bazekusan, prest arkitzen zirala iru etsai zure animaren kontra, eta ez dala gai, edo gauza Zerurako, oek garaitzeko biotzik ez duana. Orregatik galdetu zizun: Urlia: Abrenuntias Sathanae? Esan nai det: gaurdanik betiko uzten dezu Satanas, eta Satanasekin beraren lagun, eta langilleak, zeñak diran mundu galdua, edo munduan bizi diran gaiztoak, eta aragiaren gura txarrak? Ez, edo bai? Bai, Jauna, eranzun zenduan: beti-betiko uzten ditut: Abrenuntio. Urlia, esan zizun berriz: Et omnibus operibus ejus: au da, gaurdanik betiko uzten dituzu Satanasen lan, eta obra guziak, nola diran bekatua, eta bekatuaren bideak? Ez, edo bai. Bayetz eranzun zenduan, beti-betiko uzten ditut: Abrenuntio. Urlia, esan zizun berriz: Et omnibus pompis ejus? Gaurdanik betiko uzten dituzu Satanasen arrotasun, eta zorakeriak, dala janzian, janean, edanean, eta beste gastuetan, dala atsegin, eta jolasetan? Bayetz eranzun zenduan, beti-betiko uzten ditut: Abrenuntio. Etzan onenbesterekin ere kontentatu Eliz Ama Santa, eta egin zuan Jedeonek Israeldarrakin egin zuanaren anzeko gauza bat. Madiantarrak altxa ziran Israeldarren kontra. Jedeon zan Israeltarren Burua, eta bereala bildu zituan ogei, ta amabi milla gerrari, baña Jaunak aditzera eman zion, andiegia zala talde ura, eta beldurti guziak bidal zitzala eren etxeetara. Itzegin zien Israeldarrai, eta esan zien Jaunaren agintez: etsayaren kontra guda egiteko beldur ziranak, biur zitezela beren etxeetara. Gauz arritzekoa! Ogei ta bi milla biurtu ziran eren etxeetara, zeren biotzik etzuen Madiantarren kontra peleatzeko. (Judic. 7.º). Era onetan Eliz Ama Santak esan zizun zuri batayoko egunean: Urlia, Vis baptizari? esaten bazizun bezala: aditu dezu, utzi bear dituzula beti-betiko Satanas, eta beraren lagunak, zeiñak diran mundu galdua, edo munduan bizi diran gaiztoak, eta aragiaren gura txarrak. Aditu dezu, utzi bear dirala betiko bekatua, eta bekatuaren bideak, baita Satanasen arrotasun, eta zorakeriak ere dala janzian, janean, edanean, eta beste gauzetan, dala atsegin, eta jolasetan. Esazu oraiñ: au guzia adituta ere artu nai dezu batayoko Sakramentua? Ezpadezu biotzik iru etsai oen kontra gerra egiteko, zoaz zere etxera. Eta zer eranzun zenduan zuk? Eranzun zenduan, artu nai zenduala: Volo. Orra, zer gisatan artu zinduan Eliz Ama Santak bere umeen artean: eta orra zer itzak eman zinduan batayoko egun andian. Etzinduan zerorrek eman, zeren aur ezaguera bagea ziñan, baña zure ordez, eta izenean au guzia agindu zuen Aita, ta Ama pontekoak, edo orduan zure aldean arkitzen ziranak, eta beartua zaude leyalkiro gordetzera egun artan emandako itzak, eta besterik esatea debekatua dago exkomiku nagusiaren azpian. Anathema sit (Tridet. ses. 7 can. 12, 13, et 14 de Baptismo). Batayoko egunean emandako itzak berritzea nai du zure animaren Errege Jesus onak, ta au egin diteke, eta egiten due anima onak denbora askotan, batzuek onaren, eta gaitzaren ezagueran sartzen diranean, zeren guraso onak dituen: besteak Konfirmazioko Sakramentua artzen duenean; besteak batayoaren urte betean; batzuek konfesatzen diranean, eta besteak beste denboretan; baña egun txit egokia da lenbiziko Komunioarena, orduan dator alabaña Errege guzien Erregea animaren jabe egitera, eta bidezko gauza da animak bere aldetik agintzea leyaltasun guzia, batayoko egunean agindu zuan eran, berritzen dituala orduan emandako itzak. Dakuskun oraiñ nola eskatzen duan, itz oen gordetzea.

 

 

§ II.

 

        Gutxi da Errege bati itzez leyaltasuna agintzea, bere Erreñuaren jabe egiten danean, aginduari ezpazayo eranzuten ongi, eta zer izango lizake ongi eranzun lekuan, beraren kontra altxako bagiña: Gisa berean gutxi da Errege guzien Errege Jesus onari batayoko egunean eman ginduan itzetan gauz andiak agintzea, aztutzen bagera oei eranzuteaz.

        Agindu genduan orduan, beti-betiko uztea Satanas, eta beraren lagun, eta langilleak; oek dira mundu galdua, edo munduan bizi diran gaiztoak, eta aragiaren gura txarrak. Au ez egitera, autsiko dezu Jesusen Lege ederra, eta batayoan eman zenduan itza, eta galduko zera betiko. Baldin lagun gaiztoetatik aldegiten ezpadezu, laster ikasiko dituzu aen gaiztakeriak: eta zere griña txarrai jarraitu nai badiezu, amilduko zera sarritan bekatuaren loyetan.

        Agindu genduan gañera, aldegingo genduala beti-beti bekatutik, eta bekatuaren bideetatik. Perilla nai duana; perillean bukatuko da, dio Espiritu Santuak. Orregatik aldegin bear degu arret-andiarekin onelako bideetatik.

        Agindu genduan azkenean, beti aldegingo genduala Satanasen arrotasun, eta zorakerietatik janzian, janean, edanean, gastuetan, eta atsegin, ta jolasetan. Itz onezaz aztu da mundua, eta ekusten dira ezin esan litezkean modu itsusiak. Au guzia egiteko itza eman genduan batayoko egunean, eta gaur berrituko degu orduan agindua, eta berritzeaz gañera arreta andiarekin egin bear degu: eta Jaunak bere aldetik ez digu ukatuko agindu diguna, au da emen bere lagunza, eta gero betiko bizitza doatsua. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa