www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren legeko amar aginteen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1814, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEI, TA IRUGARREN ERAKUSALDIA

 

Konfesioaren ondorengo prestaeraren gañean.

 

        Aritu gera gazteak, Konfesio onak eskatzen dituan gauzen gañean itzegiten. Konfesioa egiñ ondoan, era bada, gauz ederra da, Jaun Andia artzeko biotza prestatzen zerbait denbora igarotzea. Au nola egin ditekean, erakutsi zitzatzun, gaztea, lenbiziko Komuniorako: baña zahartu, eta aztu zera bearbada orduan ikasi zenduanaz, eta beragatik berritu nai dizut orduan erakutsi zitzazuna. Enzun arretaz.

 

 

§ I.

 

        Konfesioaren ondoren jartzen zera leku egoki batean: asitzen dezu, Jaun andia artzeko prestaera, edo liburutik, edo bestela, eta lenengo lekuan ematen diozkatzu Jaunari eskerrak era onetan.

        «Nere Jaungoiko, eta Aita guziz maitagarria! Zure Seme Jesusek utzi zuan Konfesioko Sakramentua, gure animak sendatzeko. Sakramentu au ongi prestaturik artzen duanari barkatzen diozkatzu bekatuak, Jesusen eriotza, eta merezimentuak bitarteko dirala, eta uste det, au bera egin dezula nerekin ere, Apaizak barkazioa, edo absoluzioa eman didanean iO ontasun, eta urrikimentu paregabea! Milla esker, Jauna, mesede berri onegatik».

        Emanik eskerrak era onetan, edo al dezun modurik onenean, berritu itzatzu batayoko egunean emandako itzak, esaten dezula gis onetan.

        «Ez naiz, Jauna, eskerrak ematearekin kontentatzen: berritu nai ditut batayoko egunean eman nizkitzun itzak. Gaurdanik utzi nai det, eta uzten det Satanas betiko: eta Satanasekin batean uzten ditut beraren lagun, eta langilleak, edo mundu galdua, eta aragiaren, eta nere gura txarren naikuntzak: au da Zeruaren, eta gizonen aurrean batayoko egunean Zuri eman nizun itza, eta au bera ematen dizut gaur ere betiko: Abrenuntio.

        »Gaurdanik betiko utzi nai ditut, eta uzten ditut Satanasen obrak, edo bekatuak, eta bekaturako bideak. Zoazte nigandik urrutira adiskidetasun gaiztoak, etxe animagalgarriak, eta lagun dongeen bilkuy, edo batzarreak. Au da batayoko egunean eman nizun bigarren itza, eta au bera berriro ematen dizut gaur ere: Abrenuntio.

        »Gaurdanik betiko utzi nai ditut, eta uzten ditut Satanasen arrotasun, eta zorakeriak, dala janzian, janean, edanean, eta beste gastuetan, dala atsegin, eta jolasetan. Au da batayoko egunean nik eman nizun irugarren itza: eta au bera berriro ematen dizut benaz, eta biotz guzitik: Abrenuntio. Lagun zaikizkit arren, eta indazu zure lagunz ugaria, agindu dizudana leyalki egiteko.

        »Arritu zaite, Jaungoiko gizon Jesus maitagarria zugana etortzeko dagoala oroiturik. Eta oraiñ nere anima, esan dezakezu: Nor da gaur zugana etortzeko dagoana? Gauz arrigarria! Errege guzien erregea, Aita Santu guzien Aita Santua, Trinidadeko bigarren Persona gugatik gizon egin zana, eta gurutzean bizitza eman zuana bera. Au guzia gutxi bazan bezala, guri ongi nayez jarri nai izan zuan Aldareko Sakramentuan, eta jartzen da konsagrazioko itzak Apaizak esaten dituanean: eta gaur Sakramentu miragarri onetan zure biotzera etorri nai du zuri bere ondasunak, eta bera dan guzia emateko. Nere anima, nondik zuri onenbeste mesede, eta ondasun? Arritzen, eta izutzen naiz, nere Jesus ona, Zu nere biotzera etortzeko zaudela gogoratzean; ez da alabaña nere biotz eskergabe au Zure diñako tokia; baña izutzen ere naiz denbora berean zure itz oek aditzean: Ezpadezue gizonaren semearen gorputza jaten, eta odola edaten, ez dezue iritsiko beliko bizitza doatsua.

        »Zer egin al dezaket bada onenbeste beldurren artean, nere Jesus ona? Aitortzen det, ez naizala ni, Zu nere biotzera etortzeko diña: eta Zuk alaere nigana etorri nai? Egin bedi, nere animaren jabe maitagarria, egin bedi zuk nai dezuna, baña egizu lenago Erregeak, etxeren batera dijoazenean, egin oi duena. Aurretik bidaltzen ditue oek, etxea apaintzeko bear diran gauzak. Bidal itzatu bada zuk ere, Errege guzien Erregea, nere animako etxe arlote onetara, Zu ongi artzeko bear diran apaindurak, edo Zeruko grazia, doai, eta birtuteak. Esazu itz bat, eta egiña geratuko da guzia. Atoz, nere Salbatzallea, egin zaite nere animaren jabe. Atoz, Jainkoaren bildots, bekatuak kentzen dituzuna, senda ezazu nere anima bekatuen zauriz betea. Atoz Zeruko su animen berotzallea: zure amoriozko garrarekin ayena itzatzu nigandik bekatuaren kutsuak, eta onerako epeldasunak.

        »Prestaturik era onetan biotza, Jaun Andia artzeko esan dezakezu: Sinisten det, Jesus maitagarria, Sakraiuentu orretan zaudela egiaz: Au da nere gorputza esan zenduan zuk Sakramentu miragarri ori egin zenduan arratsean, eta nork ez du sinistuko Zuk esandako gauza? Adoratzen zaitut, nere Jaungoikoa, nere Errege, eta Salbatzallea».

        Orra, gaztea, lenbiziko Komuniorako erakutsi zitzatzun Komunio aurreko prestaera ederra. Era dezunean egizu arretarekin, eta oitura onak ekarriko dizkitzu animako ondasun andiak, eta azkenean betiko bizitza doatsua. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa