www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren legeko amar aginteen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1814, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEI, TA LAUGARREN ERAKUSALDIA

 

Nola, lenbiziko Komuniorako, berritu zituen emen gazteak, batayoko egunean emandako itzak: eta nola eranzun diegun itz oei, ala gazteak nola zarrak.

 

        Batayoko itzak berritzea da oitura, edo usanza txit ederra, eta egin diteke asko denboratan, egin dezagun kontu Konfesio, ta Komunioko egunetan, urtearen asieran, batayoaren urte betean. Emen, lenbiziko Komunioa nerekin egin duen aurrai berrituerazo dieztet Komunioa egiteko unean; baña oetatik batzuek aztuko ziran orduan Jaunari emandako itzaz. Orregatik gaur ekusi bear degu, lenengo lekuan: nola berritu zinduan, Kristaua, lenbiziko Komunioa egin zenduanean, batayoko egunean emandako itzak. Urrena, nola eranzun diegun itz oei, ala gazteak nola zarrak.

 

 

§ I.

 

        Zuri, gaztea, lenbiziko Komunioa egiteko zeunden unean bertan galdetu nizun: Prest arkitzen zera batayoko egunean eman zinduan itzak berritzeko, eta gordetzeko? Galde au egin zitzatzun, zeren batayoko egunean emandako itzai eranzuteko biotzik ez duanak ezin artu dezake Komunio Santua. Zer eranzun zenduan zuk? Bai, Jauna, eranzun zenduan, Jesu-Kristoren graziarekin batean. Jesusek bere eriotzarekin guretzat irabazi zituan, beraren Lege Santa gordetzeko bear ditugun Zeruko laguntza, eta grazia: oek gabe alabaña ez gera Jesus bat esateko ere gai, edo gauza. Ala esaten digu S. Pablok.

        Galdetu zitzatzun urrena: Abrenuntias Sathanae? Esan nai det: gaurdanik betiko uzten dezu Satanas, eta Satanasekin batean beraren lagun, eta langilleak, zeñak diran mundu galdua, edo munduan bizi diran gaiztoak, eta aragiaren gura txarrak? Elizaren asieran gure Lege Santa artzen zuenak, geyenak ziran jentillak, eta oek adoratzen zituen idoloak, edo oetan Satanas: eta gure Legea artuberriak ziran bitartean, perill andian zeuden leneko idoloak adoratzeko. Orregatik etzien Elizak batayorik ematen, idoloak, eta Satanas beti-betiko utzi nai ezpazituen. Ez da oraiñ idolorik, baña idoloen lekuan badira asko gauza Jainko baño geyago onratzen diranak. Zer gauza ote dira oek? Oek dira emengo onrak, goi-mallak: oek dira emengo izan, edo ondasunak: oek dira bazter guzietan zabaldurik bizi diran, Satanasen lagun, eta langille gaiztoak. Oek dira atzenean aragizko anz, edo irudiak, eta oek Jaunaren tokian onratzen ditue askok. Oek utzi nai ez dituanari etzayo eman bear ez batayorik, ez komuniorik, eta lenbiziko komunioa egiñ zenduanean galdetu zitzatzun, uzten zinduan betiko: Abrenuntias Sathanae? Zer eranzun zenduan?:Bai, Jauna esan zenduan: beti-betiko uzten ditut: Abrenuntio.

        «Galdetu zitzatzun berriz, Et omnibus operibus ejus? Esan nai det: gaurdanik betiko uzten dituzu Satanasen lan, eta obra guziak, nola diran bekatua, eta bekatuaren bideak? Satanasegandik asiera izan zuan bekatuak Zeruan: Satanasek prestatu zien gure lenbiziko gurasoai bekaturako bidea Paradisuan: eta arreizkero lan oni darraikio mundu guzian ala berez, nola bere langilleen bidez: eta oek prestatzen dituen bideetatik aldegin nai ez duanak ezin artu dezake Komuniorik. Zer eranzun zenduan zuk, gaztea, Komunioa artzeko zeunden unean? Bai, Jauna, esan zenduan, beti-betiko uzten ditut Satanasen lan, eta obrak, edo bekatua, ta bekatuaren bideak: Abrenuntio.

        »Galdetu zitzatzun atzenean: Et omnibus pompis ejus? Esan nai det: gaurdanik betiko uzten dituzu Satanasen arrotasun, eta zorakeriak, dala janzian, janean, edanean, eta beste gastuetan, dala atsegin, eta jolasetan? Eranzun zenduan: Bai Jauna, beti-betiko uzten ditut: Abrenuntio. Onela berritu zinduan batayoko itzak, eta oek eman ondoan, ez bestela, eman zitzatzun lenbiziko Komunioa. Begira oraiñ, nola eranzun diegun itz oei».

 

 

§ II.

 

        Egun andi artan agindu zenduan benik beñ, utziko zinduala betiko, eta esan zenduan, bertatik uzten zinduala Satanas, eta beraren lagun, eta langilleak, zeñak diran mundu galdua, edo munduan bizi diran gaiztoak, eta aragiaren gura txarrak. Baña egin ote dezu orduan agindu zenduana? Aldegin ote dezu lagun gaiztoetatik? Sayatu ote zera zure griña txarrak eskuratzeko, edo ezitzeko? Eta geren buruai gañera ere ongi begiratzen badiegu, zer eranzun ote dezakegu gai onetan?

        Esan zenduan gañera, gaztea, lenbiziko Komunioaren egunean, uzten zinduala Satanasen lan eta obra guziak, nola diran bekatua, eta bekatuaren bideak: Abrenuntio. Baña egin dezu orduan agindu zenduana? Zuretzat arako etxe artara joatea zan bekaturako bidea; an alabaña bildu oi ziran neskatxak, eta mutillak, eta gertatzen ziran itzegite loyak, keñada itsusiak, edo gauza loisagarriagoak. Era berean zuretzat urliarekiko adiskidetasuna, eta arekin ibiltzea, edo egotea izan da jolas gaiztoetarako perill andia, eta alaere ez dezu aldegin perill onetatik. Orra, gaztea, nola eranzun diozun lenbiziko Komunioaren egunean eman zenduan bigarren itzari. Au diot gazte batzuekin itz egiten dedala, eta zer esango degu, zartu, edo zartzeko urteetan arkitzen diran askoren gañean itzegiten badegu? Oek ere batayoko egunean betiko utzi zituen bekatua, eta bekatuaren bideak, esaten zuela: Abrenuntio; baña bizi dira bekatuaren bideetan, eta zentzatu nai ez due: galdu ditue, eta galtzen ari dira asko anima, eta dirudi Satanasekin bat egin dirala Jesu-Kristoren kontra gerra egiteko. Baña ez gaitezen geratu gai onetan geyegi: goazen aurrera.

        Zuk gaztea, lenbiziko Komunioa egin zenduanean, esan zenduan, beti-betiko uzten zinduala Satanasen arrotasun, eta zorakeriak: Abrenuntio. Au bera esan genduan guziok batayoko egunean. Nola eranzun diogu itz oni?

        Gaztea, oroi zaite sarritan, lenbiziko Komunioa egin zenduan egun andiaz, eta orduan eman zinduan itzaz: eta baldin etsayak, edo zure gura txarrak zerbait llilluratu, edo txoratu bazaitue, biur zaite zere Aita onagana, eta egizu egun artan berari agindu ziñukana. Atzenean guziok gogora ekarri dezagun, zer itz eman ginduan batayoko egunean, eta bizi gaitezen Jesusen lege garbiak erakusten digun bezala, onela iristeko guretzat prestaturik daukan betiko bizitza. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa