www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren legeko amar aginteen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1814, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

LENENGO ERAKUSALDIA

 

Goizeko jayeraren gañean.

 

        Lenbiziko Komuniorako erakutsi zitzatzun zuri, gaztea, goizeko jayera, edo debozioa, baña ez dezu igerri bearbada, zeiñ ederra, eta balio andikoa dan: emendik erraz gerta zitekean, zabartzea zu, edo nolanai utzitzea jayera au. Au gerta ez dakizun emendik aurrera, aditzera gaur eman nai dizut, nolako jayera dan au, eta zer ondasunak ekarri ditzakean. Enzun, gaztea arretaz.

        Nolakoa dan goizeko jayera ezagutzeko, asko dezu gaztea, begiratzea astiz, edo betaro, zer egiten dezun jayera onetan. Lenengo lekuan egiten dezuna da Jauna adoratzea. Gure Juan, eta Jaungoikoa da gure, eta gauza guzien asiera, eta iturburua, eta bere nai utsez gordetzen digu eman zigun izatea. Beraren Letart, Probidenzia, edo nai onetatik zinzilika bezala gaude. Orregatik ezuguera onekin adoratu bear degu. Ala agintzen ere digu bere lenengo Aginte, edo Mandamentuan. Dominum Deum tuum adorabis, et illi soli servies.

        Goizeko jayeran egiten dezun, bigarren gauza da, Jaunari, egin dizkigun, ontarte, edo mesede guzien eskerrak ematea. Mesedea artzen duanak zor diozka gutxienez bere ongilleari eskerrak, eta gogoan iduki bear du egin dion mesedea. Ongi; eta izanik guk degun guzia, Jaunaren esku Ongilleak emana, nolako eskerrak ez diozkagu zor? Orregatik esaten digu S. Paulok: Izan zaitezte esker onekoak: Grati estole (1.ª ad Thesalo. 5). Guziaren eskerrak eman giozkatzue Jaunari. Gracias agite in omnibus (ibidem).

        Goizeko jayeran egiten dan irugarren gauza da Jaunari eskeintzea egun guziko itz, pensamentu, eta lanak, eta oek ongi egiteko lagunza, eta grazia berari eskatzea. Etzerate zerenak, baizik Jesu-Kristorenak, esaten digu S. Paulok: Non estis vestri. Jesu-Kristorenak, zeren Jaungoikoa dan bezanbat ezerezetik egin ginduan. Jesu-Kristorenak gañera zeren Jaungoiko-gizona danez bere odolaren kostuz erosi, eta Zerurako bidean ipiñi ginduan. Ongi: eta Jesu-Kristorenak bagera alde guzietara, norentzat izan bear due gure itz, pensamentu, eta obrak? Orregatik esaten digu S. Paulok: naiz jan, naiz edan? naiz beste gauzaren bat egin dezazuela, guzia egizue jaunaren izenean, (1.ª ad Corint. 12). Baña añ ezerezak gera, non gogorazio on bat ere egiteko gai edo gauza ez geran Espiritu Santuaren lagunza gabe. Ala dio S. Paulok: Nemo potest dicere Dominus Jesus, nisi in Spiritu Sancto (1.ª ad Corint. 12). Orregatik goizeko jayeran eskeintzen zaizka Jaunari egun guziko itz, pensamentu, eta lanak, eta eskatzen zayo oek ongi egiteko lagunza, eta grazia.

        Goizeko jayeran egiten dan laugarren gauza da gau-etik goizerañoko examiña: eta orabat egin diteke azkeneko konfesiotik oraindañokoa. Eskatzen zayo Espiritu Santuari argia, egindako utsegiteak ezagutzeko, eta lagunza oen damu egiazkoa sortzeko, esaten zayola gisa onetan: Aloz, o Espiritu Santua, atoz beartsuen gurasoa, atoz doayen emallea: argiezazu nere adimentua, nik nere utsegiteak ezagutzeko: mugiezazu nere biotza, oen damu egiazkoa sortzeko. Ondoren iru gauza gogora ekartzen dira. Lenengoa: bartdanik, edo azkeneko Konfesiotik Mandamenturen bat autsi dezun, edo ez. Bigarrena: arako Aginte, edo Mandamentu geyagotan autsi oi dezun ura, gorde dezun, edo ez. Au da gauza bat asko laguntzen duana leneko bekatuetara biurtu etzaitezen. Irugarrena: gogora ekarri bear dezu, orrako zure griña txar nagusi, edo indartsuen ori ezitzeko, eta eskuratzeko sayatu zeran, edo ez. Adanen ume guziak ditugu gaitzerako griñak: baña oen artean bat izango da nagusi, eta etxeko agintari: eta griña nagusi au ezagutzeko, eta ezitzeko alegiña egiten ezpada, eren oñean egongo dira gure utsegiteak, zeren sustraya ateratzeko, edo beinzat ilduratzeko alegiñarik egiten ez degun.

        Iru gauz oek gogora ekarri ondoan, artzen da asmo osoa Mandamenturik ez autsitzeko, batezere arako sarritan autsi izan degun ura: eta gañera ezitzeko, eta eskuratzeko gure griña txar nagusia. Asmo oni ongi eranzuteko artu ditzakezu bitartekotzat Birjiña txit Santa, Aingeru Begirale, edo Guardakoa: S. Jose, eta zure izeneko Santua.

        Goizeko jayeraren bukaeran egiten dira fede, esperanza, karidade, eta onezko damu, edo kontriziozko afektoak. Gaitzaren, eta onaren ezagueran sartzen danetik artu bear du Kristauak Zerurako bidea fede, esperanza, eta karidadearen bidez. Gañera sarritan egin bear du au bera: eta egin-bide oni erraz eranzuten dio goizeko jayera ongi egitera oitutzen danak.

        Ekusten dezu, gaztea, nolakoa dan erakutsi zitzatzun goizeko jayera? Ekusten dezu, zer ondasunak etorri ditezkean emendik? Jayera onekin adoratzen dezu zure Jauna: ematen diozkatzu eskerrak, egin dizkitzun ontarte, eta mesede guziakgatik: eskeintzen diozkatzu zure itz, pensamentu, eta lanak, eta eskatzen diozu oek ongi egiteko lagunza: egiten dezu zure examiña-pixka, eta bizitza ontzeko asmoa, eta bukaeran egiten dituzu fede, esperanza, eta karidadezko afektoak. Gauz oek fedea duenen artean dira ondasun txit andiak. Oitu zaite bada, gaztea, goizeko jayera arretaz egitera, eta asko lagunduko dizu, bekatutik aldegiteko, eta iristeko betiko bizitza, Amen.

 

aurrekoa hurrengoa