www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren legeko amar aginteen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1814, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRUGARREN ERAKUSALDIA

 

Adirazten da, lenbiziko Komunioaren prestaeran emen aurrai erakusten zaten Mezaren enzun-bide erraz, eta ondasunduna.

 

        Azkeneko Erakusaldian aditzera eman nizkitzuen, gazteak, Mezako sakrifizio izugarriaren berriak, eta ondoren ukitu nuan, zeñ galdua dagoan asko Kristauren sinistea gai onetan. Uste det, arkitzen zeratela, ekusten diran, modu itsusietatik aldegiteko asmo osoarekin, eta jakin nai zendukeela Meza enzuteko bide, eta modu bat, zuentzat erraza, eta ondasun geyago ekarriko duana.

        Meza enzuteko modua dakarten liburuak asko dira izkuntza bakoitzean. Batzuek Mezan egiten, eta esaten diran gauzen berriak ematen ditue, besteak Meza guzia, edo geyena ipintzen due, eta guziak dakartzie gauz ederrak; baña ez deritzat guretzat txit egokiak dirala modu oek; gure artean alabaña batzuek irakurtzen ez dakie, eta besteak on gutxi aterako due Mezaren enzun-bidea ezpada txit erraza. Zuentzat, gazteak, modurik errazena, eta ondasun geyago ekarriko duana, da lenbiziko komunioaren prestaeran erakutsi zitzatzuena. Au ezagutu dezazuen, aditzera eman nai dizkitzuet modu onek dakartzian gauzak: eta emendik aterako degu, zeñ erraza dan, eta zeñ ugariak izan ditezkean modu onek ekarri ditzakean ondasunak.

 

 

§ I.

 

        Zu gaztea, etorriko zera Elizara mugonean: oroi zaite, Misterio txit uzugarria dala Mezako sakrifizioa; berritzen da alabaña nolerebait Jesusen gurutzeko eriotza, eta eskeintzen zayo Aita betikoari, eskeñi ditekean doairik andiena eta onragarriena. Sar zaite Elizan, eta adoraezazu Aldareko Sakramentuara dagoan gure Jaun Andia. Meza enzun dezakezu lenbiziko Komunioaren liburutik, ala nai badezu, eta enzun dezakezu liburu gabe, erakutsi zitzatzun moduaz baliatzen zerala. Ara modu onek dakartzian gauzak.

        Lenengoa da, enzutera zoazen Meza Jaunari eskeintzea, esaten diozula: Trinidade guzi; Santa, Aita, ta Semea, eta Espirilu Santua, Jaungoiko bat bakarra, eta iru Persona zerana! Adoratzen zaitut umiltasun, eta errespeto guziarekin. Eskintzen dizut, enzutera noan, Mez au: lenengo lekuan, zuri gauza guzien asiera, eta iturburuari bezala onrarik andiena emateko. Bigarrena, egin dizkidatzun ontarte, eta mesede guzien esker zure diñakoak emateko. lrugarrena, nere, eta lagun urko bizien bekatuen barkazioa iristeko. Laugarrena, Purgatorioko animen alde. Azkenean, eskeintzen dizut Jesus Jaungoiko, eta gizon egiazkoaren ofrenda au, eman degidazun, Zerurako bidean bear, eta on izango dedan guzia, batezere bekatutik aldegiteko, eta bizitz onean irauteko doaya. Ez da itz oen bearrik ere, Jaunari Meza eskintzeko, asko da al dezun bezala biotz onarekin eskeintzea.

        Lenbiziko Komuniorako erakutsi zitzatzun, Mezaren enzun-bideak dakarren bigarren gauza da, Sagararaño Jesusek gugatik igaro zituan neke-oñazeak, eta gurutzeko eriotza gogoan erabiltzea. Emendik ezagutuko degu, zeñ gauz itsusia dan gure Jaunaren kontra altxatzea, eta bekatu egitea; bada neke aek guziak igaro zituan gure bekatuakgatik: eta ezaguturik au, ez gera damuz, eta negarrez desegingo? Ezagutuko degu gañera, nola guganako onginai, eta amorio geyegiz igaro zituan ainbeste neke, eta atzenean gurutzeko eriotza. Ala dio S. Paulok: Propter nimiam charitatem. Eta ainbesteraño amatu gaituan gure Jauna ez degu amatuko? Era onetan txit ederki enzun dezakezu Meza Sagararaño, naiz jakin, naiz ez irakurtzen; zeren ez da Kristaua añ jakiñezik, non Jesusen neke-oñazeen, eta eriotzaren berri ez dakianik, eta oek gogoan erabilli ditzake soseguz, eta esnatu diteke bekatuen damua, eta Jaungoikoaganako amorioa sortzeko. Eta emen gogoan arrezazu, Kristaua, orain esatera noana: ez da Pasioko pauso guziak igaro-bearrik, baizik gera zaitezke biotza obeto ukitzen dizun pausoren batean, eta andik igaro zaitezke gurutzeko eriotzara. Goazen oraiñ Sagarako denboran, eta ondoren egin dezakezuna ekustera.

        Sagarako denboran onena da isilik gogoan erabiltzea orduan gertatzen dan Misterio izugarria. Au da lenbiziko Komuniorako prastaeran erakutsi zitzatzun irugarren gauza Mezaren enzun bidean. Ozta Apaizak esaten ditu Konsagrazioko itzak, len ogi zana biurtzen da Jesu-Kriztoren gorputz, eta len ardo zana Jesu-Kristoren odol: eta Konsagrazioko itzak ezpata baten eran nolerebait berezitzen due gorputza odolagandik, eta odola gorputzagandik, eta guziz ederki adirazten due Jesusen gurutzeko eriotza. Ala esaten digu S. Zirilok: gladio verborum sanguis separatur a corpore. Egia da ostia Konsagratuan daudela odola, eta anima ere, baña ez itzen indarrez, baizik gorputz biziari dagozkionak diralako. Au bera gertatzen da ardoa konsagratzen danean ere: itzen indarrez odola bakarrik jartzen da kalizan, eta gorputza, ta anima jartzen badira, ori da zeren odolarekin bat egiñak dauden. Sagarako denboran jatxitzen dira Zeruko Aingeruak, eta auspez jarririk adoratzen due Sakramentura etorri dan gure Jaun Andia. Sagararen urrena esan degiokezu Jesus onari: «Ongi etorria izan zaitezela, nere Jesus maitagarria. Adoratzen zaitut nere Jaungoikoa Errege guzien Erregea eta Munduaren Salbatzallea! Bedeika zaitzeela Zeruko Aingeruak eta doatsu guziak: bedeika zaitzeela anima on guziak, eta kanta dezeela Eliza goziarekin: Bedeikatua Jaunaren izenean etorri zakuna! Au da Mezaren enzun bidean erakusten dan laugarren gauza».

        Sagararen ondoren, egiñik alik ongiena gure agur umiliak Jesus maitagarriari, egitzu fede, esperanza, eta karidadezko afektoak, ager zayozu, bera zure biotzean artzeko, nai bero, eta egarri andi bat, eta au da gogozko Komunioa, edo espirituala izendatzen dana. Ematen diozkatzu eskerrak, zeren Meza Santuan gugana etorri nai izan duan: eskatzen diozu bere bendizioa, eta bukatzen danean Meza, bazoazke zere egin-bideai erantzutera. Orra gaztea, Mezaren enzun-bidean erakutsi zitzatzun guzia.

        Atozea oraiñ, Kristaua, asma diteke Meza enzuteko modu errazagorik? Modu au naiz jakintsuentzat naiz ez jakiñentzat egokia da. Gañera ez det uste, beste modutara modu onekin adiña ondasun, eta ontarte Mezatik atera dezakegula. Meza da Jesusen neke-oñazeen, eta gurutzeko eriotzaren anz, eta iduria: Mezan nolerebait berritzen dan Jesusen eriotza: eta, zer ondasunak atera ez ditzakegu Mysterio au gogoan ongi erabiltzen badegu? Ea bada gazteak, balia zaitezte erakutsi zatzuen modu ederraz: bizi zaitezte Jaunaren beldur Santuan, eta berak emango dizue betiko bizitza doatsua. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa