BIRJIÑA TXIT SANTA GURE BEKATUAKGATIK NAIGABEZ BETEARI BEDERATZIURRENA
KONFESIO ONAREN PRESTAERA GAZTEAI ERAGITEKO
Scrutemur vias nostras, et quaeramus, et revertamur ad Dominum. Jerem. 2.º
Gazteak: berriro aditzera eman dizkitzuet, lenengo Komuniorako erakutsi zitzaizkitzuen gauzak. Uste det, erakusaldi oekin argiro ekusi duela zuetatik batzuek, nola Konfesio gaiztoak egin dituen, edo bizitza ontzeko asmo osoa sortu gabez, edo zeren askotan lotsaz konfesatu gabe utzi dituen bekaturen batzuek. Uste det gañera, gazteak ezezik zenbait zarrek ere ezagutu duela, era askotara konfesio gaiztoak egin dituela, eta konfesio on bat egiteko prestatu bearrean daudela. Prestaera au ongi egin dezeen gazteak, eta oekin batean zarrak, egingo degu, asieratik esan nuan bezala, Birjiña txit Santa Doloreetakoaren onran Bederatziurren bat; eta asiko da onelako egun, eta denboran.
IRAKURLEARI
Bederatziurren au egin izan det urte batzuetan garizumako arratsaldeetan gis-onetan.
1. Ipintzen zan Birjiña txit Santa Doloreetakoa Aldare nagusian.
2. Bederatziurrenera etortzeko jayera zuenak ugari ekarri oi zituen kandelak; erazekitzen ziran bederatziurrena asitzean, eta bukatzen zanean, egun oro artzen zuan bakoitzak bere kandela.
3. Platika bukatzean Arzaya, edo beste Apaizen bat jartzen zan Aldare-aurrean Sobrepelliz, estola, eta kaparekin.
4. Korutik kantatzen zan Miserere.
5. Au bukatzen zanean, Aldareaurreko Apaizak esaten zuan: Ora pro nobis Virgo dolorosisima: Koruak: Ut digni efficiamur prornissionibus Chti: Apaizak Oremus: Deus in cujus Passione &.
Era onetan ederki irteten zan Bederatziurren au, eta beti ongi irtengo lizake Donostian, Hernanin, Tolosan, eta edozeñ erri andietan, zeren erritarrak erraz joan ditezkean Elizara, naiz goizean, naiz arratsaldean, egun jarraituetan: baña ez da onelako erarik erri txikietan, eta Elizatik urruti etxeak dituen aetan. Orregatik aurten asmoa artu det egiteko Bederatziurren au igandeetan Meza nagusian bertan, asitzen nai zala garizuma baño len.
|