www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren legeko amar aginteen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1814, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZAZPIGARREN ERAKUSALDIA

 

Azkeneko Konfesiotik oraindañoko examinaren gañean.

 

        Azkeneko aldian itzegin nuan Konfesioko Sakrameutuak berekin dakartzian ondasun andien gañean. Baña ondasun oek eskatzen due gure aldetik konfesio ona. Konfesio on bat egiteko bear dira bost gauza. Lenengoa examiña. Biarrena dolorea, edo egindako utsegiteen damua. Irugarrena, bizitza ontzeko, edo aurrera bekaturik ez egiteko asmoa. Laugarrera konfesioa. Bostgarrena satisfakzioa. Bost gauz oek dotrinako liburutxoak biurtzen ditu irutara, eta oek dira: biotzeko damua, aozko konfesioa, eta obrazko satisfakzioa; baña iru oetan sartuak daude len esan diran bostak; examina alabaña sartzen da Konfesioan, eta bizitza ontzeko asmoa egiazko damuan.

        Konfesio ona egiteko bear dan lenengo gauza da examina, au da egindako utsegite, edo bekatuak gogora ekartzea. Ala erakusten digu Trentoko Konzilioak (ses. 14 c. 5). Baldin bekatariak arretarik ipintzen ezpadu, egin dituan bekatuak gogora ekartzeko, nola aitortu, edo konfesatuko ditu? Nola esango du, zenbat bider utsegin duan gogoz, edo pensamentuz? zenbat bider itzez, zenbat bider obraz, eta zer Mandamenturen kontra?

        Batzuetan examina egiten da azkeneko konfesiotik oraindaño; beste batzuetan aurtasunetik, besteetan geroagotik. Gaur itz egingo det azkeneko konfesiotik oraindañoko examinaren gañean, eta aditzera emango det, nola au egin dezakezun, lenbiziko komunioaren prestaeran ikasi zeuduan moduaz baliatzen zerala. Asi gaitezen.

 

 

§ I.

 

        Jarri zaite Jaunaren aurrean, au da fedearen argiarekin gogora ekartzu, begira dagokizula, leku guzietan arkitzen dan, Jaun Andia, eta ekusten dituala argiro, egin dituzun, bekatu guziak: Ni nerau naiz, dio gauz orien Juez, eta testigu: Ego sum Judex, et testis (Jeremiae 29). Adoraezazu begira dagokizun Jaun au. Eman giozkatzu eskerrak egiñ dizkitzun mesede guziakgatik, eta batezere zeren itxedon dizun bekatutik irteteko, eta beragana biurtzeko. Eskazayozu Espiritu Santuari bere lagunza, esaten diozula: Atoz o Espiritu Santua, atoz beartsuen gurasoa, atoz doaien emallea: argi ezazu nere adimentua, nik nere utsegiteak ezagutzeko: mugi ezazu nere biotza oen damu egiazkoa sortzeko, eta konfesatzeko. Begira ezazu, zenbat denbora dan, azkena konfesatu ziñala: bekatu larri, edo mortalen bat aztu ote zitzatzun, eta emandako penitenzia leyalki egiñ zenduan, edo ez. Examinarako sarrera au emen ikasten due aurrak lenbiziko Komuniorako, eta uste det, gazteak sayatuko zirala len ikasi zuena berriro ikasteko. Zarrak biotz onarekiñ jarri bitez Jaunaren aurrean, eta alik ongiena egiñ bezee beren examina.

        Egiñik era onetan examiñarako asiera, animaren begien aurrean ipiñi itzatzu Jaunaren legeko amar Aginte, edo Mandamentuek, eta Eliz Ama Santaren bostak. Begira ispillu onetan, nola, eta zenbat bider utsegiñ dezun Mandamentu bakoitzean. Asko dira txit zabarrak ispillu oni begiratzeko, eta emendik dator, onelakoak ez esatea zenbat bider utsegiñ duen gogoz, edo pensamentuz, zenbat bider itzez, eta zenbat bider obraz. Galdetzen dio Konfesoreak: Zenbat bider egiñ dezu bekatu ori? eta nola sayatu ez dan zenbatezkoa billatzera, erantzuten du: frankotan, edo makiña bat aldiz. Badira beste batzuek, askotan autsi duen Mandamentu ari begiratu nai ez dioenak, zeren ark agertzen diezten beren bekatu itsusiak. Edanean igarotzeko oitura duanak, adiskidetasun gaiztoetan bizi danak, erriari, auzoari, edo beste lagun urkoari kalteak egiñ diozkanak, ez dio Mandamentuen ispilluari begiratuko gogoz, eta betaro, bekatu oek argiro agertzen dituan aldetik. Gertatzen da onelakoakin Apaiz baten serbitzariarekin gertatu omen zana. Bi ispillu bide zituan Apaizak; bata gauzak ziran eran erakusten zituana, eta bestea ez ziran bezala, baizik zimurturak, eta mantxak estaliaz edertzen zituana. Serbitzaria adiñean aurreratua zegoan: begiratu zion lenengo ispilluari, eta ekusi zuan bere burua zimurturaz betea, ortzak erdi-ustelduak, eta birrazala zabaldua. Bereala aldegiñ zuan ispillu argandik muzinka, eta etzion beñere kendu, ez autsik, ez amamarik. Begiratu zion gero bigarren ispilluari: onek erakusten zion bere aurpegia ogei urte zituanean baño ederragoa, eta onengana artu zuan bere jayera. Sarritan garbitzen zuan, eta euliak zikindu etzezeen, misaz estalirik idukitzen zuan. Au bera egiten due bekatari batzuek Mandamentuen ispilluarekin. Agertzen diezte Mandamentu onek, edo ark beren bekatu itsusiak, eta ez due gogorik izpilluari alde artatik begiratzeko. Eta begiratu gabe arreta onarekin, nola ezagutuko ditugu gure pekatuak?

        Examina ongi egiteko gauza bearra da, Mandamentu bakoitzean nola, eta zenbat bider utsegin degun begiratzea, baña ez da asko au, baizik begiratu bear diegu beste gauz askori ere. Au ongi ezagutu dezazun, Kristaua, enzun esatera noana. Zuri gertatu zatzu, seigarren Mandamentuaren kontrako bekatu batzuek egitea, eta gogora ekartzen dezu, zenbat bider, eta nola au gertatu zatzun: esan nai det, zenbat bider gogoz, edo pensamentuz, zenbat bider itzez, eta zenbat bider bestela. Etzaitezela onetan geratu: zoaz aurreraxeago, eta begira, bekatu oriek ote duen sayetsen batetik beste Mandamenturen baten kontra mantxa, edo nabarduraren bat, nola dan bekatu oriek izatea ezkonduarekin, aidearekin, beste estadutakoarekin.

        Zuri gertatu zatzu lagun urkoari bekaturako bidea ematea: ez da asko gogora ekartzea, nola, eta zenbat bider au egin dezun, baizik begiratu bear dezu, zenbat lagun urkori aldi bakoitzean bekaturako bidea eman diezun; ez da alabaña berdiñ anima bat iltzea, edo iltzeko bidea ipintzea, eta lau, zortzi, edo amar iltzea.

        Zuk artu zenduan bekaturen batean erortzeko oitura, egiñ dezagun kontu birauak, lagun urkoari egiteko, gurasoaren aginduak ez egiteko, gauz andietan ere: edanean igarotzeko: zere buruarekin, edo besterekin ukiera itsusiak egiteko, edo itz loi aragizkoak esateko. Konfesoreak eman zizkitzun sendagai egokiak, oitura gaizto ori garaitzeko; baña etzera sayatu oitura gaiztoa uztera, eta erori zera berriz eta berriz. Ez da asko gogora ekartzea zenbat bider azkeneko konfesiotik oraiñdaño erori zeran, baizik gañera begiratu bear dezu, oitura garaitzeko neurriak artu dituzun edo ez; zeren onetan zabarra izan bazera, zabarkeri au beste bekatuaz gañerako bekatua dan. Zu, Kristaua, erortzen zera Mandamenturen baten kontra bekatuetan, eta oek datoz sustrai gaistoren bat, edo atera, edo atzeratu gabez. Ez da asko sustrai onegandik jayo diran bekatuak gogora ekartzea, baizik begiratu bear dezu, zeñ dan bekatu orien sustraia, eta au edo atera, edo zapuzturik utzi bear dezu, bestela beti botaaz joango da bekatuaren alsuma berriak. Gertatzen da onetan illurrarekin, eta meloi-belarrarekin gertatzen dana. Badijoa nekazaria sorora: ekusten ditu illurraren ostoak, eta atxurrarekin, edo itayarekin ebakitzen ditu. Badijoa sagastira, eta au bera egiten du meloi-belarrarekin: baña andik laster ala belar batak, nola besteak botako ditue osto berriak, zeren sustraya utzi zan, len zegoan eran. Urlia sarritan erortzen da birauetan, eta seigarrengo bekatuetan, eta oen sustraya da edariz erazekitzea bere buruari. Sandia maiz erortzen da aragiaren atsegiñ lotsagarrietan, eta oen sustraya da ezkondu bear, bear, eta bear itsu batean bizitzea. Berendia era berean erortzen da seigarrengo jolas itsusietan, eta bekatu oen sustraya da arako etxe artara joatea jai egunetan, edo dagoan etxean, edo auzoan adiskidetasun gaiztoa idukitzea. Urlia oitu da gauzen saltze, eta erostean tranpak egitera, erriari, eta lagun urkoai eta kezkagabe sartzen da usura, eta igoal, edo tratu zikiñetan: bekatu oen sustraya da biotza kutiziari itsatsia egotea. Sandiak nekeari ongi jarraitzen diola, eta eziñ irozo ditzakean gastuetatik aldegiten duala, bildu lezake beretzat, eta etxekoentzat bear duana: baña ederretsi dio alperkeriari, batera eta bestera ibiltzeari. Emendik datoz asko bekatu, nola diran, etxekoen negarra, zorrai ez erantzutea, janean, eta edanean bizitza igarotzea. Bekatu oen sustraya da alperkeria. Oze guziak, esamiña ongi egiteko, begiratu bear dieza, ez agirian dauden bekatuai bakarrik, baita oen sustraiai ere.

        Atzenean gurasoak, errietako kargudunak, eta batzarreetan, sartzen diranak begiratu bear due, nola eranzun diezan beren egiñbideai.

        Orra, Kristaua, nola egiñ dezakezun azkeneko konfesiotik oraindañoko examina. Erraz egiten da au, sarritan, eta arretarekin konfesatzen danak. Etxe bat maiz garbitzen bada, erraz iunziarekin igarotzen da; baña denbora luzean uzten bada garbitu gabe, betetzen da amamaz, armiarmaz, eta autsez: eta nekez garbitzen da ongi. Bizi gaitezen, nere Kristaua, Jesusen Lege Santak erakusten digun eran, eta emango digu agindu digun betiko bizitza. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa