www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren legeko amar aginteen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1814, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZIURREN ONEN
LENENGO EGUNERAKO
ITZALDI, EDO PLATIKA

 

Scrutemur vias nostras: et quaeramus, el revertamur ad Dominum. Trenor 3.º

 

Birjiña txit Santa, gugatik neke, eta naigabez betea! Zu zera bizitza ondu nai duen bekatari guzien bitarteko, eta Ama gozoa. Nai onekin zugana nator gaur, eta eskeintzen dizut Bederatziurren au zure neke, eta naigabeen izenean. Nik eskatzen dizudan ontarte, eta mesedea da, iritsi degidazula zure Seme Jaunagandik, konfesio on bat egiteko, aurrera bekatutik aldegiteko, eta nere egunak ongi bukatzeko grazia. O Ama guziz beraa! Zu zera nere bizitza: zu nere atsegin-kontentua, eta esperanza. Ez arren ukatu, gaur eskatzen dizudan mesede au, ez arren Ama maitagarria,

 

* * *

 

        Aspaldi da, nere Kristaua, bederatziurren onen uste, edo esperanzak eman nizkitzula, gisa onetan ongi presta zindezen konfesio on bat egiteko. Noizbait etorri da lan oni ekiteko denbora egokia, Birjiña txit Santaren lagunzarekin, eta gaur degu asiera.

        Bi gauza eskatzen ditu konfesio onaren prestaerak: bata da gure bekatuen examina, edo gogora ekartzea, eta au egin diteke edo azkeneko konfesiotik, edo konfesio gaiztoak asi ziran denboratik, eta gai onen gañean luzaro itzegin det. Bigarrena da, gure bekatuakin galdu degun Jauna billatzea, eta beragana gure biotzak biurtzea, egindako bekatuen damuarekin, eta aurrera bekaturik ez egiteko asmo osoarekin; baña ez dira gure biotzak Jaunagana bear dan eran biurtzen, fedearen argiarekin gogora ekartzen ezpadira damubide egokiren batzuek, len betaro aditzera eman dedan bezala. Bi gauz oek itz gutxian adirazi zituan Jeremiasek, esan zuanean: Begira degiegun gure bide, eta ibillerai: Scrutemur vias nostras: eta billa dezagun gure Jauna, eta biur gaitezen beragana. Et quaeramus, et revertamur ad Dominum. Asierako itz oek geyenak beste itzaldi edo Platiketan ere ipiñiko dira, zeren argitasun andia ematen duen ezagutzeko, zer egin nai dan Bederatziurren onetan. Au egitea izango da Bederatziurren onetako gure lan andia. Gaurko examina izango da Konfesio, eta Komunio gaiztoen, eta lenengo Mandamentuaren kontrako bekatuen gañean. Urrena fedearen argiarekin begiratuko degu: Nork, eta zeñ egiteko, edo fin andirako egin gaituan: Bigarrena: zeñ gauza bearra dan egiteko oni ziñez, edo benaz jarraitzea. Emendik erraz aterako degu gure utsegite, eta eskergabekerien ezaguera, eta oen damua sortzeko bidea. Asi gaitezen bertatik.

 

 

§ I.

 

        Begira degiegun gure bide, eta ibillerai, esaten digu Jeremiasek: Scrutemur vias nostras: au da examina egitea, eta gaurkoa da Konfesio, eta Komunio gaiztoen, eta lenengo Mandamentuaren kontrako bekatuen gañean. Oek ongi esagutzeko, eskatu degiogun Espiritu Santuari bere laguntza esaten diogula.

        Atoz, o Espiritu Santua, atoz beartsuen gurasoa, atoz doayen emallea: argi ezazu nere adimentua, nik nere utsegiteak ezagutzeko: mugi ezazu, nere biotza, oen gañean damutzeko eta aurrera bekatutik, eta bekatuaren bideetatik aldegiteko, eta konfesatzeko.

        1.Begira orain, Kristaua, zenbat urte dituzun.

        2. Begira, zenbat urte zinduan, lennego Konfesioa egin zenduanean, eta zenbat lenbiziko Komunioa egitean?

        3. Begira urtean beñ, edo zenbat bider konfesatzen ziñan lenbiziko Komunioraño?

        4. Begira lenbiziko Komunioa egin zenduanetik oraindaño, urtean zenbat bider gutxi gora bera konfesatu, eta komulgatu zeran?

        5. Begira konfesio gaiztoak egin dituzun, eta noizdanik? Au. gertatu oi da askotan bizitza ontzeko asmo osoa sotugabez, edo bekaturako bide edo perill andiak utzigabez; eta ez gutxitan lotsaz konfesatugabe uzten dirala bekatu larriren batzuek.

        6. Begira, arreizkero urtean zenbat bider konfesatu, eta komulgatu zeran? Eta konfesatzen ziñanean, ezagutzen zenduan, gaizki konfesatzen ziñala?

        7. Begira, emandako penitenziak, egin bage uzten zinduan? Zenbat bider, eta zer penitenziak ziran oek!

        8. Begira lenengo Aginte, edo Mandamentuan, dotrina ikasteko ongi sayatu zeran, eta Jainkoaren ltza entzuteko ardura onekoa izan zeran?

        9. Begira, Akto fede, esperanza, eta karidadezkoak sarritan egin dituzun?

        Asko dira galde oek gazteentzako. Zarrentzat geyago ipiñi litezke; baña premian daudenak, beude Konfesorearekin, eta onek erakutsiko die bear dan guzia. Dakuskun oraiñ, Nork, eta zeñ egiteko, edo fiñ andirako egin gaituan: eta zeñ gauza bearra dan egiteko oni ziñez, edo benaz jarraitzea.

 

 

§ II.

 

        Begiraturik Zeru eder oriei, eguzkiari, illargiari, izarrai, lurrari, eta emengo gauza guziai, galdetzen du Isayas Profetak: nork egin ditu gauz oek? Quis creavit haec? (c. 40). Fedeak erakusten digu, Jaunak egiñak dirala gauz oek guziak munduaren asieratik: eta fedeak erakutsiko ezpalu ere, gauzak berak, Dabidek dionez, nolerebait deadar egiten due: Jaunak egin gaitu, ez gerok geren buruak: Ipse fecit nos, et non ipsi nos (Psalm. 99). Eta gañerako gauza guziak Jaunak egin bazituan, nork egiñak izango gera gu? Fedeak erakusten digu, Jaunak egin zuala lenbiziko gizona, eta berak egiñak dirala aren ondorengo guziak ere (Genes. 1, et Act. 19). Gizona egin baño len prestatu zituan berarentzat, eraz bizitzeko bear zituan gauza guziak. Egin zuan munduko etxe eder galant au, eta ornitu zuan, gizonak bear dituan gauza guziaz. Egin zuan Paradisuko berjera ederra, non nekerik gabe bizi zitekean eraz betea. Egin zuan gañera Paradisuko arbolen artean bat, bizitzarena Eskritura Santak deitzen diona. Arbola onen frutarekin bizi zitekean gizona eritasun, zartze, eta eriotzaren beldur gabe. Zer geyago? Emengo egunak betetzen zituaneko, egin zuan Jaunak gizonarentzat Zeruko erri ori, eta ara eramango zuan eriotzaren atzaparretan erori gabe.

        Baña, zertako egin ote zuan Jaunak gizona? Zertako egiñak gera gu? Egin ote zuan gizona, emengo onra, eta goimallen ondoren bizitzeko? Ez, onra billa gabe zan mundu guziko Jaun, eta Errege. Egin ote zuan emengo izan, edo ondasunen ondoren gau, ta egun erkiturik bizitzeko? Ez: eta onetarako egin lekuan, lenago prestatu zituan, gizonak bearko zituan gauzak, eta egin zuen guzien jabe, dio Dabidek: Et constituisti eum super opera manuum tuarum (Psalm. 8). Gerta diteke gizona, bekatuan erori zan ezkero, arkitzea premiaren batean: baña ori izango da zeren bere aldetik egin bear zuana egin ez duan; edo zeren neke au gabe galduko lukean Zerurako bidea. Au erakusten digu Jesu-Kristok, dionean: Ez kezketan ibilli jan-edanerako, eta janzitzeko bear dezuenaren gañean: Nolite soliciti esse. Begira airean dabiltzan egaztiai: ez due ereiten ezer, ez eta biltzen ere aletegira, eta alaere zuen Aita Zerukoak bazkatzen ditu, edo ematen die bear duen adiña janari. Begira kanpoetan jayotzen diran lili, edo lirioai: ez dira nekatzen soñerako bear duenaren billa, eta ez due onetarako ardatzean egiten. Alaere etzan oek bezeñ ederki apaindu Salomon bera ere, zituan jakiunde, eta ondasun guziakin. Eta gaur bai, eta bigar ez dan, edo surtara botatzen dan belarra onela apaiatzen badu Jaunak, zenbatez obeto zuek bear dezuen guziaz oroituko da? Ez bada kezketan ibilli, esaten dezuela, zer jan, eta zer edango degu, eta zerekin estaliko gera? Galde oek egiten ditue federik ez duenak. Badaki zuen Aita Zerukoak gauz oen bear zeratela. Billaezazue lenengo lekuan Zeruko Erreñua, edo betiko bizitza, eta emango zatzue bear dezuen guzia: Haec omnia adjicientur vobis (Math. 6.º et Luc. 12). Etzuan beraz Jaunak egin gizona, emengo izan, edo ondasunen ondoren bere burua aunatzeko, eta desegiteko. Egin ote zuan aragiaren atsegin lotsagarrietan bere egunak igarotzeko? Are gutxiago: ez dira onelakoak Zeruan sartuko, dio S. Pablok (Ad Ephes. 5): eta bekatu onegatik Mundu guzia estali zuen ujaldeak: bidaldu zituan Jaunak, eta Noe, ta bere etxekoak ez gañerako gizon, eta emakume guziak bukatu zituan.

        Zertako egin ote zuan bada Jaunak gizona Egin zuan bera ezagutzeko, amatzeko, serbitzeko, eta betikotasun guzian Jaun berarekin Zeruan bizitzeko. Au da egia bat gure siniste, edo fedeak erakusten, eta guziok sinisten deguna. Egia bat, gure emengo gurutze, eta samintasunak arintzen, eta gozatzen dituana. Egia onek alaitu zituan ezin konta al Martiri Jesu-Kristogatik ainbeste oñaze, eta eriotza igarotzeko. Egia onek igeseragin zien mundu galdu onen perilletatik ainbeste gazteri. Oetatik asko bizitu ziran eremuetan, eta arkaitzen zuloetan ezkutaturik, belarren sustrayak baizik jaten etzuela: beste asko gorde ziran paretarteetan, utzirik munduak eskeintzen ziezten onrak, era, eta ondasunak. Beraz, nere Kristaua, gure egiteko, eta fin andia da ezagutzea, amatzea, serbitzea gure Jauna, eta irabaztea gisa onetan betiko zori ona, eta bizitza doatsua. Au da gure egiteko bakarra, eta gañerakoak, andienak ere, aurren arazoak bezala dira. Baña goazen aurrera, eta dakuskun, zeñ gauza bearra dan gure egiteko andi oni benaz jarraitzea.

 

 

§ III.

 

        Gure egiteko andia, esan dan bezala, da gure Aita Zerukoa ezagutzea, amatzea, serbitzea, eta onela irabaztea betiko bizitza. Beraz gauza bearra da, nere Kristaua, egiteko oni benaz jarraitzea. Au aditzera ematen digu Jesu-Kristok dionean: zori onekoak justiziaren gose, eta egarri diranak, edo berbera dana, Jaunaren Legea ongi baño obeto gorde nai duenak. Beati, qui esuriunt, et sitiunt justitiam. Egiteko onetan ongi jardutean dago gure zori ona, eta gutxi esan nai du gañerakoetan oker irteteak. Lazaro beartsua egon oi zan aberatsaren ateetan goseak igaroa, eta zauriz betea: alaere zori onekoa izan zan, zeren benaz amatzen, eta serbitzen zuan Jauna. Il zan, eta Jaunak eraman zuan betiko atsegin kontentuen artera. Baña beste gauza guziak guk nai degun bezala irtengo balira ere, utsa, edo ezerez lizake au, baldin animaren egitekoan benaz ari nai ezpadegu. Demagun, iristen dituzula munduak eman ditzakean onra guziak, izan, edo ondasunak: baita zure begiak, belarriak, eskuak, eta gorputzak eskatzen dituen atsegin guziak ere: zer protxu izango dezu, galtzen badezu zure anima, esaten dizu Jesu-Kristok? Quid prodest homini, si mundum universum lucretur, animae vero suae detrimentum patiatur?. (Math. 16).

        Egia au txit argiro ekusten degu Salomonegan. Errege jakintsu au asi zan zabartzen Jaunaren legeak agintzen ziozkan gauzetan, eta bere zori ona arkitu nai izan zuan emengo atsegin kontentuetan. Gogoak eman zion eguzkiaren azpian dauden gauza guziak ezagutzea: eta neke andien ondoren esan zuan: utsa, edo ezer etzala au guzia. Asi zan jauregi ederrak egiten, berjerak, Ioreak eta arbolak ipintzen: eta ekusi zuan gauz oek len bezeñ utsa uzten zuela biotza. Asi zan aberatstasunak biltzen, eta ainbeste bildu zituan, non aren denboran zillarra ezertan etzeukeen Jerusalendarrak, baña ondasunetan etzuan kezkak besterik arkitu. Erakarri zituan bere jauregira soñulari, eta kantariak ugari, eta oekin ere gertatu zitzayon beste gauzakin gertatua. Atzenean gogoak eman zion atsegin lotsagarrien gurari eskatzen zuan guzia ematea. Inguruko Erregeen alabak, eta gañera beste asko artu zituan emaztetzat, eta oen artean ez gutxi idoloak adoratzen zituenak. Era onetan izan zituan Salomonek, gura zuan bezala, mundu onetako onrak, izanak, eta atsegin-mota guziak. Nork izango, eta dastatuko ditu nik adiña atsegin, dio berak: Kis delizijs a ffluet ut ego? Eta zer protxu atera zuan, baldin galdu bazuan bere anima? Eztakigu egiaz biurtu zan, edo ez Jaunagana: guk dakiguna da, berak esan zuala: Utsaren utsa, eta ezer ez dirala munduko gauzak: Vanitas vanitatum, et omnia vanitas (Eccles. c. 1. et 12, et 3 Reg. C. 11).

        Aditzen dezu, Kristaua, zeñ gauza bearra dan gure animaren egitekoari zirez, edo benaz jarraitzea? Egiteko au da gure Aita ona ezagutzea, amatzea, serbitzea, eta onela irabaztea betiko zori ona, eta bizitza doatsua. Eta alaere bizitu gera egiteko onez aztuak? Bizitu gera, zertako egin ginduan gure Aita Zerukoak begiratu gabe? Non da gure siniste, edo fedea? Non gure zenzua? Ez ote gera gure Aita onagana biurtuko? Aita au da añ Ona, eta maitagarria, eta ainbesterañokoa beraren edertasuna, non bera ekuste utsa asko dan Aingeru, eta anima on guziak betiko doatsu egiteko. Zer geyago? Doatsuak Jauna ekustean duen atsegin-kontentuaren txingar bat asko lizake, S. Agustiñek dionez, infernuan dauden guzien oñaze, eta samintasunak arintzeko, eta gozatzeko. Eta ontasun, eta edertasun baztergabe ura amatzeko, eta serbitzeko, ez ote gera oraiñ bederik esnatuko? Ea, Kristaua, gaurdanik asi gaitezen gure Ait ona serbitzen, eta amatzen, onela iristeko betiko bizitza. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa