www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren legeko amar aginteen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1814, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMALAUGARREN ITZALDI, EDO PLATIKA

 

LAUGARREN AGINTEARI DAGOKANA

 

Azaltzen da, senarrak emazteari zor dion, onginaia, eta au gordetzeko, egin bear duana.

 

ALABATUA ETC.

 

Clama etc.

Otsegizu etc.

 

        Azkeneko itzaldian aditzera eman nuan emazteak senarrari zor dion onginai, ta amorioa, eta au gordetzeko zer egin bear duan. Orain bidezko gauza da adiraztea, senarrak emazteari zor dion, onginaia, eta zer egin bear duan itzali ez dedin au. Enzun senarrak arretarekin.

 

* * *

 

        Egin zuan Jaunak emakumea, biotzaren urrena gizonak zedukan saietsezur batetik, dio S. Franzisko Salesek, eta ekusi zuan bezala esan zuan Adanek: Au nere ezurretatik bat eta nere aragiaren puska, edo zatia da (Genes. 2). Orregatik utziko ditu gizonak bere Aita, eta Ama eta biziko da bere emaztearekin. Emendik agirian dago, beartua dagoala gizona, amatzera bere emaztea. Gizonak, dio S. Pablok, maite izan itzatzue zeren emazteak, Jesu-Kristok bere Eliza maite duan bezala: Viri, diligite uxores vestras, sicut Chtus Ecclesiam (Ad Ephes. 5). Onginai, eta amorio au itzali ez dedin, egin bear du gizonak bere aldetik alegiña, bestela ezkontza izango da gurutze txit samiña, eta ezin irozo ditekeana.

        Jauna, eta zer ote da nik orretarako egin bear dedana? Entzun, zer egin bear dezun. Benikbeñ ezagutu bear dezu, emaztea ez dala zure neskamea, baizik betiko laguna, eta aintzakotzat iduki bear dezu. Laguna ematen dizut, ez neskamea: maite izan ezazu Jesu-Kristok bere Eliza maite duan eran, esan zizun Eliz Ama Santak paramendu ziñanean. Atozea, gizona, era onetan, eta zure betiko lagunari bezala begiratzen ote diozu zure emazteari? Milla losentxa len, baña azal prinza zimurtzen, eta ortzak erortzen asi zaizkanean, ez daukazu ezertan, eta aditzera ematen dezu, ez dezula amatu beñere onginai, eta amorio garbiarekin, baizik basoko abereak bezala, edo gutxiago.

        Zuk, gizon ekzondua, bigarren lekuan egin bear dezuna da, ez eragoztea emazteari sarritan konfesatzea, Jauanren itza enzutea, irakurtzen edo beste gauz onetan, zerbait denbora igarotzea, etxearen kalte bage egiten baditu gauz oek. S. Franzisko Salesek dio, nai izan bear lukeela gizonak, jaiera, edo debozio andikoak izatea emazteak; zerren alakoak ezpadira, utsegite andietan erortzeko perilla duen. Zori onekoa andre onaren gizona, dio Espiritu Santuak (Eccles. 26). Zori onekoa, zeren umeak ongi azitzera saiatuko dan, baldin baditu. Zori onekoa, zeren etxeari, eta etxeko gauzai arreta onarekin begiratuko dien, eta alde onetatik kezkarik gabe bizi ditekean gizona. Zori onekoa atzenean, zeren emaztearen erregu, ta obra onakgatik iritsiko dituan Zerurako lagunzak, bekatutik aldegiteko eta bizitza ona egiteko. Ala Santa Monikak iritsi zuan senarra Kristau egitea, eta bere Seme Agustin Zerurako bidera ekartzea. Alaere badira gizon batzuek añ landugabeak, edo zuek esan oi dezuen bezala baso lana ere artu bageak, non ezin eraman duen, emazteak denbora apur batzuek ere obra onetan igarotzea, etxearen kalte bage au egiten duenean ere. Diot etxearen kalte gabe danean ere; zeren etxea, eta umeak nolanai utzirik, denbora luzeak igarotzen baditu Elizan: goiz jaikita nai dituan obra onak egin litzakeala, goiza igarotzen badu ezer egin gabe, orduan ez da au jaiera, edo debozioa, baizik alperkeria, eta jaieraren aitzakian eraz bizitea.

        Gizonak irugarren lekuan opa bear dio bere emazteari dagokan jana, edana, janzia, eta benaz egin bear du alegiña onetarako. Gizona da etxeko burua, eta bere gañ artu zuan eginbide au. Ezpadu batek bereen, batez ere etxokoen ardurarik, ukatu du emandako itza, eta fedegabea baño ere gaiztoagoa da, dio S. Pablok (1 ad Thim. 5). Alaere arkituko dira munduan asko gizon eginbide onez oroitzen ez diranak. Batzuek ezkontzen dira aragizko atsegin loiakgatik bakarrik eta gero? emaztea,ta umeak dijoazela larrera. Orregatik ekusten dira ainbeste ume, eta emakume erriz erri eskean, eta on lizake ezpaliz zerbait geiago. Zergatik ez ote zate onelakoai eragozten ezkontza? Beste batzuek nekatzen dira, eta irabazten due berak, eta emazteak bear duen adiña, baña ondatzen due edanean. Badira beste batzuek irabaziz, edo bestela zerekin bizi duenak, baña etxean bear dana ateratzeko guziz zimurrak, eta zekenak. Urrikalgarriak dira onelako gizonen emazteak; zeren beti ibilli bear duen etxean bear danaren billa. Egiten ditue zorrak, eta oek estaltzeko baliatzen dira artoaz, gariaz, edo alduenaz ixilka, eta zer besterik egingo due salgai jartzen ezpadira? Leoiak, arzak, eta otsoak ere opa dieza beren emeai bizitzeko bear dana; eta oek baño ere gogorragoak dira zenbait gizon zeken. Atzenean badira beste batzuek, etxean bear dana irabazi lezakeenak, baña irabazten ez duenak, zerren alper utsak diran. Onelakoen miñanzea ezkonza baño len ezagutuko baliz, eragotzi bear lirake deiak; zeren erri ta etxeentzat kalte andiak datozen onelakoetatik. Orregatik etzate ezkontzako Sakramenturik ematen zenbait lekutan.

        Gizonak laugarren lekuan egin bear duan gauza da ordu oenan etxeratzea, albadu. Ez du beti elzeen artean egon bear marisa egiñik; gogaizio andia da alabaña emakumeentzat onelako gizonakin beti bizitzea: eta askoz naiago due, gizonak dagoten denboran lagun artera joatea, ezen ez emakumeen zelatan egotea. Baña sarritan berandu etxeratzen bada gizona, eta bearbada zagi egiña: etxeratzen danean sortzen badu iskanbilla, edo jartzen bada sukaldean lerdea dariola, zer gustorekin biziko da onelako gizonaren emaztea?

        Gizonak bostgarren lekuan egin bear duan gauza da, Jaunaren itzagandik, obra on, eta Sakramentuetatik igesi ez ibiltzea. Ez det esan nai gauz oetatik bakoitzak beartzen zaituala bekatu larriaren azpian, baña nola erakutsiko diezu etxekoai Zerurako bidea obra onetatik igesi zabiltzala? Gai onetan alde guzietatik datoz berri txarrak; dioe alabaña zerbait dirala uste duenetatik geienak lotsatzen dirala Sakramentuak artzera etortzeaz, eta alde aldean emakumeetan bakarrik geratu dala Erlijioko gauzetarako gogo piska. Eta miretsiko gera datozkigun nekeak etortzeaz? Ekaitz guziak, turmoiak, tximistak, arria, ta ludardarrak ez dira gu zentzatzeko diña zertan geratuko ote gera?

        Gizonak seigarren lekuan egin bear duan gauza da bere bizilagunarekin ez izatea mukerra, garratza, gozakaitza. Onelako gizonen emazteak sinistu dezakee, ezkondu zirala edo aranza beltzarekin, edo gaztañondoren batekin, eta bizi bearrak dirala egun argi-alegererik ekusi bage. Ez da ongi gizonak beti jostallu izatea; ez due izan bear garratzak, S. Pablok esaten dien bezala:Nolite esse amari.

        Gizonak zazpigarren lekuan ez dio eman bear emazteari, zeloak artzeko biderik, dala usai txarreko emakumeakin itzegiñaz, dala adiskidetasun gaiztoak artuaz. Eriotzaren pena ipiñi zuan Jaunak lege zarrean bere emazteaz kanpora besterekin erortzen danaren kontra, eta au bera agindua dago Españako legeetan. Erri batzuetan gerrak indar gabe iduki ditu lege oek, baña Jaunari eskerrak, uste izan dezakegu, gauzak biurtuko dirala leneko modu onetara. Ez due inguru oetako gizonak zer egin andirik eman oi gai onetan. Alaere usterik gutxiena danean an, edo emen agertu oi dira gizon ollakoiak. Oek ezertan ez oi due iduki etxeko ogi ederra, eta kanpoan gogotik jango due arto urdindua ere.

        Gizonak zortzigarren lekuan ez du izan bear zelotia, eta ez du sinistu bear gauza gaiztorik gai onetan emaztearentzat bide txit andirik ezpada. Badira gizon batzuek añ idurikorrak, non iduripen gaiztoak artzen dituen, ekusten badue, emaztea norbaitekin itzegiten, edo farraz dagoala. Onenbeste esku bear ezpadu, sarrezazu zorro batean, eta erabiltzu zerekin, edo bestela gorde ezazu kutxa batean. Utzi itzatzu gizona zorakeri oriek: ez ibilli zelatan, esaten dizu Espiritu Santuak, eragin ez degiozun len gogora etzaion gauz okerren bat: Non zeles mulierem sinus tui, ne ostendat super te malitiam doctrinae nequan (Eccle. 9).

        Atzenean gizonak ez dio eragin bear emazteari Jaunaren legeak debekatzen duan gauzarik, dala garbitasunaren, dala beste aginteren baten kontra. Jauna, ez da emaztea nerea? Bai. Zergatik bada egin ez dezaket emaztearekin gura dedana? Egin dezakezu Jaunak debekatzen ez dizuna, ez ordea besterik. Zure gorputza zurea da, baña ez gauza gaiztoetarako. Etxean bonbillan badaukazu ardo, edo edari onik, zurea da, eta edan dezakezu, baña ez orditzeko eran. Gertatzen da beñ baño geiagotan, emakume bat, ezkondu artean, Jaunaren beldur Santuan, eta garbitasunean bizitzea: suerteak eman zion gizon bat abererik zikiñena baño zikiñagoa, eta onek eragiten diozka ezin izendatu ditezkean bekatu itsusiak. Españako legeak agintzen due, onelako bekatari zikin batzuei ken dakiela bizia; erre, eta auts biurtu ditezela. Gomez gizon jakintsuak dio, berak ekusi zuala Talaberan, onelako gizon zikin bati kastigu au ematen. Enzun ezazu orain gizon ezkondua, Judas Patriarkaren bi semeri gertatua: zarrena zan Her, eta ezkondu zan Tamar zeritzan dama batekin, eta Jaunak kendu zion bizia, zeren gaiztoa zan beraren begietan. Ez du Eskritura Santak esaten, zer bekatu zan gizon ezkondu onek egin zuana, baña askoren iritzia da bekatu zikin-nazkagarriren bat izango zala. Bigarren semea zan Onan, eta ezkondu zuan Aitak Thamarrekin berarekin orduan usanza zan bezala; baña oni ere bereala kendu zion Jaunak bizia. Zergatik ote? Zerren egin zituan gauz itsusiak (Genes. 38). Gai onetan kezka, edo beldurren batzuek dituenak, beude aditzen zaionen batekin; au egin bagez alabaña batzuek bekatu ez diran gauzak ere bekatutzat artzen ditue, edo enura, eta kezkarekin egiten ditue, eta beragatik galdetu gabez utsegiten due Jaunaren aurrean.

        Orra, nere Kristauak, zer egin bear duan gizon ezkonduak, artu zuan Sakramentuak eskatzen duan, onginai, eta amorioa gordetzeko. Zuek bada, ezkonduak, begira ondo nola eta zenbat bider utsegin dezuen alde onetatik, eta egizue alegiña Jaunarekin pakeak egiteko. Barka giozkatzue elkarri oraindañoko utsegiteak, eta bizi zaitezte Jaunaren beldur santuan, eta onela iritsiko dezue, beti-beti iraungo duan Zeruko gloria. Amen.

 

Laugarren aginteak badu beste itzaldi askotarako gaia,
baña bukatutzat uzten det, geiegi luzatu ez nadin.

 

aurrekoa hurrengoa