www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren legeko amar aginteen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1814, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZIURREN ONEN
ZORTZIGARREN EGUNERAKO
ITZALDI, EDO PLATIKA

 

Scrutemur vias nostras &.

 

Birjiña txit Santa &. Lendabiziko Platikan bezala.

 

        Konfesio onaren prestaera da Bederatziurren onetako gure egiteko andia. Bi gauza eskatzen ditu prestaera onak. Bata da gure bekatuen examina, edo gogora ekartzea, eta au egin diteke edo azkeneko konfesiotik, eto konfesio gaiztoak asi ziran denboratik: konfesio gaiztoak alabaña berritu bear dira, eta ezin au ongi egin diteke, andik oraindaño egindako bekatuak gogora ekartzen ezpadira. Konfesio onaren prestaerak eskatzen duan bigarren gauza da, gure bekatuakin galdu degun Jauna billatzea, eta beragana gure biotzak biurtzea egindako bekatuen damuarekin, eta aurrera bekaturik ez egiteko asmo osoarekin; baña ez dira gure biotzak Jaunagana bear dan eran biurtzen, fedearen argiarekin gogora ekartzen ezpadira damubide egokiren batzuek. Bi gauz oek itz gutxian aditzera eman zituan Jeremiasek, esan zuanean: Begira degiegun gure bide, eta ibillerai: Scrutemur vias nostras: eta billa dezagun gure Jauna: eta biur gaitezen beragana: Et guaerainus, et revertamur ad Dominum. Onetarako azkeneko aldian examina izan zan Jaunaren legeko seigarren, eta bederatzigarren Aginte, edo Mandamentuaren kontrako bekatuen gañean: eta ondoren itzegin nuan munduaren azken-kontuen egun andiaren gañean, eta ukitu nuan, noiz, eta zertako izango dan egun andi ura, eta zer siñale aurretik ekusiko diran. Gaurko examina izango da Jaunaren legeko zazpigarren, eta amargarren Mandamentuen kontrako bekatuen gañean: Urrena begiratuko degu al degun ongiena, zeñ izugarria izango dan bekatariarenlzat azkeneko egun andi ura. Enzun, Kristaua arreta andiarekin.

 

 

§ I.

 

        Begira degiegun gure bide; eta ibillerai, esaten digu Jeremiasek: Scrutemur vias nostras. Eskatu degiogun onetarako Espiritu Santuari bere lagunza, esaten diogula.

        Atoz, o Espiritu Santua, atoz beartsuen gurasoa, atoz doayen emaillea: argi ezazu nere adimentua, nik nere utsegiteak ezagutzeko: mugi ezazu nere biotza, oen damu egiazkoa sortzeko, eta aurrera bekatutik, eta bekatuaren bideetatik aldegiteko, eta konfesatzeko. Zoaz oraiñ, Kristaua, Jaunaren legeko zazpigarren, eta amargarren Aginte, edo Mandamentura.

        1. Zazpigarren mandamentuak dio era onetan Ez ostutzea: amargarrenak: Besteren ondasunik ez kutiziatzea: eta oen kontra utsegin diteke gogoz, itzez, eta obraz. Begira bada nola, eta zenbat bider utsegin dezun.

        2. Begira, iñoiz egin dezun zerbait ostutzeko asmoa? zenbat bider? eta zer gauza zan ostu nai zenduana? Jauna, egia da, egin nuala beñ onelako gauza ostutzeko asmoa, baña ez nuan ostu, zeren erarik etzan. Egin zenduan gogoz, edo pensamentuz bekatu, eta gaya larria bazan, bekatua ere larria zan. Gertatu zitzatzun zuri azeriari matsakin gertatu omen zitzayona. Ekusi zituan azariak etxe baten kontra mats txit eder, eta sasoyean zeudenak: sayatu zan igotzera, baña alperrik, eta aldegin zuan, esaten zuala: eldu, edo ondu gabeak daude.

        3. Begira, besteren gauza kutiziatu ote dezun? Jauna, ekusirik lagun urkoaren gauza bat, arentxe zalea etorri zitzatan. Atozea, eta ostutzeko asmorik egin zenduan? Ez, Jauna: edo bide gaiztoz nai ote zenduan gauz ura? Ez Jauna. Ori orrela bada, etzenduan bekaturik egin;bederatzigarren Mandamentuak alabaña debekatzen du besteren gauza nai izatea bide gaiztoz.

        4. Begira, zure biotza emengo ondasun, eta irabaziai itsatsia ote dagoan? ondasunak nai izatea batek, bere premiak estaltzeko, eta bere mallan ongi bizitzeko, ez da bekatu. Gañera; emengo ondasunetara piskabat etziña, edo makurtua egotea, izango da bekatu beniala, Jaunaren aginteren bat autsitzeko perillik ez danean. Atzenean, ainbesteraño makurtua egon diteke bat emengo ondasun, eta irabazietara, non oen egarriarekin perill andian jartzen dan Mandamenturen bat autsitzeko, eta orduan kutizi au bekatu larri, edo mortala da, dotrinak itz gutxian erakusten digun bezala. Bekatu larri onetan bizi oi dira igoal, edo tratu itsusiak egiten dituenak, gauza saltze, eta erostean tranpa darabiltenak, gauza garestiago saltzeagatik juramentu gezurrezkoak egiten dituenak. Orregatik S. Pablok dio: gaitz guzien sustraya dala kutizia: Radix omnium malorum est cupiditas (1 ª ad Tim. 6.º). Emendik atera dezakegu, emengo gauzak ez ditugula nai izan bear ansiaz, baizik Zerurako lagundu dezakeen neurrian.

        5. Begira, beartsua, edo pobrea zerala aitzakitzat arturik, izan dezun lapurretak egiteko oitura? Emendik gari-balak, andik artoburuak; emendik olloak, atorrak, alkandorak, maindereak; andik arimatazak, ardi zarrak, arkumeak? Zenbat denboran orrela bizitu zera? Bitarte onetan egin dituzun Konfesioak gaiztoak izan dira, eta aurrera ere izango dira: utzi nai ezpadezu oitura itsusi ori. Jauna, eta zer nai du nik egitea, ezpadet zerekin bizi? Egizu, al dezunean lana, eta lanerako gauza ezpazera, eska ezazu Jaunaren izenean. Ez dago desonrarik onetan, baña bai alperkerian, lapurretan, eta bizitza gaiztoan.

        6. Begira, gurasoari ostu diozun artoa, garia, edo dirua zere gurarietarako? Jauna, eskatzen diet, eta nere ustean ez asko, ez eta guauza gaiztoetarako ere, baizik lagun onakin jai egunetan jolasteko; baña ezer eman nai ezdue. Zer nai du, dagidan nik? Gurasoak! etzaiteztela izan zeren ume aziakin añ zekenak; bestela ikasiko due ikasi bear ez lukeena. Etzate geyegirik eman bear, baña bai beren mallan bear duena, emateko era danean.

        7. Begira, nagusi edo etxekoandreari ostu diozun ezer? zer, eta zenbat bider?

        8. Begira, etxeko seme, edo alabaren estalkin izan zeran, artoa, garia, edo beste gauzaren bat etxetik ostutzeko? zenbar bider?

        9. Begira, zure nagusi, edo etxekoandreari zerbait ostu diozun, zeregan esaten dezula, nere nekeak balio du au ezezik geyago ere. Gaizki egin dezu, eta besterik esatea debekatu zuan Aita Santu Inozenzio amaikagarrenak (prop. 37). Jauna, etxe artara joan ninzanean, ez genduan siñalatu soldata. Atozea, eta ez dizue eman zure mallakoi eman oi zatena? Bai, Jauna. Beraz ez dezu geyago eskatzeko biderik, eta biurtu bear dezu ostu dezuna. Jauna: ordea nik beste nere modukoak baño lan geyago, eta obeto egiten det. Demagun egia dala ori: alaere aitzaki orrekin ezin ezer ostu dezakezu: bearbada zure nagusiak esango du, zuri soldata gutxiago eman bear litzakezula, zeren aren etxean era geyagorekin izan zeran: eta nolanai au izan bedi, soldata ori gutxi dala baderitzatzu, billa ezazu beste etxe bat, eta gauzak ongi, edo argiro erabakirik gera zaite, geratu nai badezu.

        10. Begira, urliari, eda sandiari erosi ote diozun artoa, edo garia, dakizula isilik ostutzen duala etxetik, edo besteren sorotik. Jakizu, ura, eta zu beartuak zautela jabeari eranzutera beste ainbesterekin. Jauna, urlia ura da guraso zar bat, ez ondatzalea, baizik zintzoa; eta etxeko pakeagatik ez du eskatzen bere premiak estaltzeko bear duana, baizik baliatzen da gari, eta arto piska batez. Zer nai du nik egitea? Zer? Zaude zure konfesorearekin. Au bera gerta diteke asko emazterekin: gizonak ez du arretarik etxean bear dana ipintzeko: eta zerekin izan arren, añ zekena da, non eman nai ez, duan etxean bear danerako ezer, zer egin al dezake onelako emakumeak?

        11. Begira, izan ote zeran lapurren estaltzalle? Gerraren aitzakiarekin asko oitu omen dira al duena ostutzera, eta arkitzen ditue estaltzalleak.

        12. Begira, lagun urkoaren ardi, bildots, edo beste gauzaren bati atzaparra egotzi diozun, esaten dezula zeregan: onenbeste, edo geyago ostu zigun gauz oen jabeak. Gaizki egin dezu, eta gauza biurtu bear diozu bere jabeari. Ezpadakizu osotoro, zuri ark orrenbeste ostu, dizun, edo ez? Ezpadakizu, ezer artu dizun, edo ez, nola orrelako gauzak egiten dituzu? Ala baliz ere, lenago galdetu bear zeñion konfesore, edo gauz oetan aditzen zayonen bati.

        13. Begira, bizi lagunaren ollo, edo arraultzak ostu dituzun, esaten dezula zeregan: gure olloen kabitik oek baño geyago eramaten ditue: eta olloak erdira biurtu dira, nork eramango zituan, urliak baizik? Gaizki egin dezu, eta biurtu bearra zera ostu dezuna.

        14. Begira, edaria saltzean egin dezun tranparen bat, dala neurrian, dala urarekin nastutzen dezula? Au bera galdetu diteke, saltzen diran, beste gauza guziaz.

        15. Begira, jokoan egin dezun tranparik? Asko da au gazteentzat. Zarrak izan lezakee zeri begiratu beste gauz askotan, eta nola au egin bear duen erakutsiko die konfesoreak. Begira dezagun oraiñ, zeñ izugarria izango dan bekatarientzat azkeneko egun andia.

 

 

§ II.

 

        Mundu au, eta emengo gauza guziak auts biurtuko dira, azkeneko aldian aditu zenduan bezala. Orduan izango da Jaunaren egun andia. Jatxiko da Zerutik Aingeru bat: tronpeta batekin deituko die Adanen ume guziai, eta Adan, eta Ebari ere bai. Deituko die Aingeruai ere, datozela kontuak ematera. Aingeruaren ots, edo dei au añ bizi, ta indartsua izango da, non adituko dan munduaren lau aldeetan.

        Adituko da Zeruan, eta poztuko dira doatsuak. Munduaren asieratik:izan, eta izango diran anima on guziak jatxiko dira lurrera beren gorputzen billa, eta arkituko ditue ederki prestatuak. Nork esan, Kristaua, zure animak orduan artuko duan atsegin, eta poza, dakusanean bere gorputza, baldiñ oraiñ ukatzen badiozkatzu bere gura txarrak, eta eragiten badiozkatzu Jesusek erakusten dizkigun obra onak? O nere gorputza! esango diozu bearbada: denbora batean nekatu ziñan begiai, belarriai, mingañari esku, eta oñai beren naikunza gaiztoak ukatu niezten aldietan. Nekatu ziñan etxe, eta lagun gaiztoetara joatea eragotzi nizunean. Nekatu ziñan prestaera ederrarekin Sakramentuak artzean. Nekatu ziñan lagun gaiztoen isekak eramatean. Altxa zaite: Surge, amica mea: igaro zan neke, eta naigabeen negu gogorra: jam hiemns transijt: etorri da betiko atsegin, eta pozaren udaberria (Cant. 2). Sartuko da anima doatsua bere gorputzean, eta bereala piztuko da au, beñere ez iltzeko. Piztuko da tatxarik gabe, eta S. Agustinek dionez, gaztetasunean izan, edo izango zuan sasoirik ederrenean. Gutxi da au: anima doatsuak apainduko du bere gorputza doatasunak berekin dakartzian doai miragarriakin, eta eguzkiaren eran argi egino du. Ala esaten digu S. Mateok: Fulgebunt sicut Sol (c. 13).

        Aingeruaren otsa, Zeruan ezezik, infernuan ere adituko da, eta izuturik geratuko dira doakabe guziak. Nayago izango Iukee an bertan oñazez lertzen egon, ezen ez Jesu-Kristoren aurrean agertzea; baña nai, ta naiez, agertu bearrak izango dira. Irtengo da Luzifer bere lagun gaiztoakin. Irtengo dira Lutero, Kalbino, eta herejiaren erakusle guziak, galdu zituen animen taldeakin. Irtengo dira ezkontzeko itzaren bixkarekin gazte zoroak bekatuan amilderazo zituen mutil desonestoak. Irtengo dira neskatx ergel bekaturako sareak prestatzen zituenak. Irtengo dira erriari, edo lagun urkoari zor zioena biurtu gabe bizitu ziranak. Sartu da doakabe oetako bakoitzaren anima bere gorputzean, berun urtua moldean sartuko baliz bezala, eta pizturik geratuko da doakabe bakoitza; baña piztuera au gorputzarentzat izango da betiko neke, eta oñazeen asiera. Añ itsusi, ta nazkagarria geratuko da, non ezin mingañak aditzera eman lezakean, Santa Katalina Senakoak, eta beste askok aditzera ematen diguenez. Nolako madarikazioak botako diozka animak gorputzari?

        Era onetan onak, eta gaiztoak bilduko dira Aingeruaren otsera Josafat deritzan ibarrean. Agertuko da Jesu-Kristoren estandartea (Math. 24), edo gurutze guziz eder bat. Ekusirik siñale au, oroituko dira Juduak, nola gurutzean illerazo zuen Jesus munduaren Salbatzallea. Oroituko dira beste bekatariak ere, nola beren alegiñean gurutzean berriro ipiñi zuen, S. Pablok dion bezala: eta asiko dira adiaka, eta negarrez, dio S. Mateok: Plangent omnes tribus terrae (c. 24). Jatxiko da Jesus, berekin dakartziala bere Ama maitagarria, eta Aingeru guziak. Nork esan, eta nork ezagutu ere, norañokoa izango dan Birjiña txik Santaren, eta ainbeste milloi Aingeruren edertasuna? Eta zer izango da Jesus berarena? Eseriko da bere jarleku, edo tronuan: eseriko da berarenaldean Birjiña txit Santa, eta gero Aingeru, eta Apostoluak. Poztuko dira onak edertasun ura guzia ekustean; baña gaiztoak alde batetik naigabez, eta bestetik beldurrez erkituak egongo dira; irtengo da alabaña Jesusen aurpegitik gaiztoen alderonz aserrearen ibai bat bezala. Aginduko die Jesusek bere Aingeruai, berezi ditzeela goaiztoak onen artetik, eta bereala egingo due aek Jesusen agindua. Bereziko ditue onak, eta ipiñiko ditue eskuyetik, dio S. Mateok; baña gaiztoak ezkerretik. Bereziko due senarra emazteagandik, senidea senideagandik, eta auzoa auzoagandik. Ekusirik au, lotsatuko dira gaiztoak, eta esango due: eskuyeko aldean dauden oetatik batzuek dira guk denbora batean farra, ta iseka egiten genienak: Hi sunt, quos aliquando habuimus in derisum, et in similitudinem improperij: orduan txorotzat geduzkan, zeren utzi zituen ibillera, eta adiskidetasun gaiztoak, eta bizimodu onari jarraitzen zioen; baña gu, gu izan gera zentzugabeak: Nos insensati. (Sap. 5).

        Bereziera onen ondoren asiko da Jesus itzegiten. Aditzera, emango du mundu guziaren aurrean, nola egin, eta doai ederrez bete zituan Aingeruak, eta nola oetatik asko altxa ziran, Luzifer buru zuela Jaunaren agintearen kontra, eta amildu ziran betiko su, eta garren artean. Aditzera emango du, nola egin zuan gizona Zerurako, eta galdu zan, arbola baten fruta debekatua janaz, eta galdu ez bera bakarrik, baita ondorengo guziak ere. Aditzera emango du, nola Zerurako bidean gu ipintzeko, jatxi zan Zerutik, eta egin zan gizon, eta erakutsirik itzez, eta obraz Zerurako bidea, gurutzean eman zuan bere bizitza. Aditzera emango du, nola gure onerako ipiñi zituan zazpi Sakramentu oen artean Komuniokoa, gurekin, eta gure artean bizitzeko, eta guri emateko bere gorputza, bere odola, eta bera dan guzia. Aditzera emango du atzenkan, zeñ neurri ederrak artu zituan munduaren gobernurako, eta nola gizonaren gaiztakeriak nayago izan zuan oek utzirik bere gura txarrai jarraitzea. Non dira, esan dezake Jesusek, non dira arako jakintsu arro nere kontra itzegiten zuen aek? Mututurik geratuko dira guziak, dio Dabidek: Omnis iniquitas oppilabit os suum (Psalm, 106). Orduan guziak nai, ta nai ez ezagutuko due Munduaren Salbatzalletzat: guziak, S. Paulok dion bezala, gurtuko zaizka, edo belaunikaturik adoratuko due, ez gizonak bakarrik, baita Luziferrek, eta bere lagunak ere: Omne genuflectatur Caelestium, terrestrium, et inferorum (Ad Phip. 2º.)

        Aditzera emanik nola gobernatu zuan mundua, guzien begien aurrean ipiñiko du bakoitzaren bizitza. Begiratuko die gure biotzetako zoko guziai, etxe bateko bazterrai argiakin begiratuko balitzate bezala. Ala esaten digu Sofoniasen autik: Scrutabor Jerusalem in lucernis (c. 1.º). Begiratuko die obra onai, eta azal ederra izan arren, usteltzat emengo ditu asko, zeren bear dan eran egin etziran. Begiratuko die gure bekatu guziai, eta agirian ipiñiko ditu duen itsustasun guziarekin. Alperrik konfesatu gabe gordetzen dituzu orrako, zere buruarekin, edo besterekin egin zinduan, bekatu itsusi oriek: alperrik ezkutatu nai dituzu lapurreta oriek, edo lagun urkoari, edo erriari egindako kalteak, agertuko ditu Jaunak egun artan mundu guziaren aurrean. Bai, dio Jaunak, agirian ipiñiko ditut zure bekatu lotsagarriak: Revelabo pudenda tua (Nahum c. 3). Zer lotsa ez da zuretzat izango, mundu guziaren begietan bekatu oriek agertzea, ezpadezu oraiñ konfesio on bat egiten, eta bizimodu on bat artzen? Ez det ukatzen, agertuko dirala onen bekatuak ere, baña ez due orregatik lotsarik ekusiko, zeren geroko damu, eta negarrak, eta bizitzaren edertasunak estaliko duan leneko bekatuen itsustasuna. Ala gertatuko da S. Pedrorekin:eta Santa Maria Magdalenarekin.

        Ekusirik guzien, eta bakoitzaren obra on, eta gaiztoak, emango dio Jesus onak bakoitzari dagokan saria. Itzuliko da onen alderonz. Begiratuko die aurpegi guziz alai, eta gozoarekin, eta esango die: Atozte nere Aitaren bedeikatuak, arrezazue munduaren asieratik zuentzat prestaturik dagoan, Zeruko erreñua: Venite, benedicti Patris mei; posidete paratum vobis regnum a constitutione mundi (Math 25). Asiko dira doatsuak goronz, eguzkiaren eran argi egiten duela. Zer edertasuna ez da izango doatsuen milloyak, eta milloyak onela Zerura igotzea, argi egiten duala bakoitzak esan dan bezala? Ekusiko due au ezkerreko aldean daudenak: Pecator videbit: eta naigabez erkitzen egongo dira: et tabescet (Psal. 111). Begiratuko die Jesusek, baña nolako aserrearekin? Oraiñ, esango die Ezekiel Profetak dionez; oraiñ bertatik bertara zuen gañean izango da, edo ixuriko det nere ira, eta aserrea: Nunc de propinquo effundam iram mean (c. 7). Zoazte nigandik, bada ez dituzue ezertan iduki nik zuentzat nere bizitzaren kostuz irabazi nituan, betiko ondasunak, eta ez dezue gorde nai izan nere legea: zoazte madarikatuak, betiko su, eta garren artera: Discedite a me, maledicti, in ignem eternum (Math. 25). Orduan itsatsiko dieza Demonioak: askatuko da lurra, eta ondatuko dira gaizto guziak, eta giltzatua bezala geratuko da infernua betiraunde guzirako. Onak igoko dira Zerura beren Errege Jesus maitagarriarekin batean.

        Orra, nere Kristaua, zeñ izugarria izango dan bekatariarentzat munduaren azkeneko egun andi ura. Baña onarentzat? Onra andikoa. Au da onari bere neke, eta gurutzeak, eta emengo samintasunak arintzen diozkan egia: eta gerta dedilla edozeñ gauza, guzia biurtzen zayo bere on. Sinisten degu zuk, eta nik au guzia, nere Kristaua, eta ez gera bertatik gure Aita onagana biurtuko? Ea noizbait egin dezagun au, gerorako utzi gabe: ekin degiogun Zerurako bideari biotz osotik, onela iristeko betiko bizitza doatsua. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa