www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren legeko amar aginteen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1814, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZIURREN ONEN
SEIGARREN EGUNERAKO
ITZALDI, EDO PLATIKA

 

Scrutemur vias nostras &,

 

Birjiña txit Santa &. Lendabiziko Platikan bezala.

 

        Konfesio onaren prestaera da Bederatziurren onetako gure egiteko andia. Bi gauza eskatzen ditu prestaera onek. Bata da gure bekatuen examina, edo gogora ekartea, eta au egin diteke edo azkeneko konfesiotik, edo konfesio gaiztoak asi ziran denboratik: konfesio gaiztoak egin dituanak alabaña berritu bear ditu oek, eta ezin ongi berritu ditezke, andik onera egindako bekatuak gogora ekartzen ez dirala al dan eran. Bigarrena da, gure bekatuakin galdu degun Jauna billatzea, eta beragana gure biotzak biurtzea, egindako bekatuen damuarekin, eta aurrera bekaturik ez egiteko asmo osoarekin: baña ez dira gure biotzak Jaunagana biurtzen bear dan eran, fedearen argiarekin gogora ekarten ezpadira damubide egokiren batzuek. Bi gauz oek itz gutxian adirazi zituan Jeremiasek, esan zuanean: begira degiegun gure bide, eta ibillerai: Scruternaur vias nostras: eta billa dezagun gure Jauna, eta biur gaitezen beragana: Et quaeramus, et revertamur ad Dominum. Onetarako azkeneko aldian examina egin genduan Jaunaren legeko bostgarren Agintearen kontrako bekatuen gañean, gurputzaren bizitzari begiratzen dioen aldetik, eta ondoren itzegin nuan eriotzaren gañean. Gaurko examina izango da Mandamentu beraren kontrako bekatuen gañean, animaren bizitzari oek begiratzen dioen aldetik. Urrena ukituko det, zeñ izugarria izango dan bekatariarentzat ill ondoko kontuak ematea, edo bakoitzaren juizioa esaten zayona. Enzun arreta andiarekin.

 

 

§ I.

 

        Begira degiegun gure bide, eta ibillerai, esaten digu Jeremiasek: Scrutemur vias nostras. Eskatu degiogun onetarako Espiritu Santuari bere lagunza, esaten diogula:

        Atoz, o Espiritu Santua, atoz beartsuen gurasoa, atoz doayen emaillea, argi ezazu nere adimentua, nik nere utsegiteak ezagutzeko: mugi ezazu nere biotza, oen gañean damutzeko, eta aurrera bekatutik, eta bekatuaren bideetatik aldegiteko, eta konfesatzeko. Zoaz oraiñ, Kristaua, Jaunaren legeko bostgarren aginte, edo mandamentura.

        1. Mandamentu onetan Jaunak esaten digu: ez dezu iñor ilko: Non occides: eta dotrinan esaten degu; Bostgarrena ez iñor iltzea. Mandamentu onetan ez digu debekatzen Jaunak idiak, beyak, eta gizonaz kanpora diran, beste gauzak iltzea; baña idi, bei, eta abereakin ere gogortasun geyegi erakustea, ez da ongi dirudian gauza, eta bekatu benialtzat eman oi da. Ez digu gañera Jaunak debekatzen gizona iltzea ere, artarako eskua, eta bidea danean. Ala iltzen dira etsayak gerra zuzen, eta bidezkoan, guzien onari begiraturik. Era berean illerazten dira gaiztagiñak bekaturik gabe. Aditzen da au guzia gorputzaren bizitzari bakarrik begiratzen diogula. Gizonak ditu bi bizitza: gorputzarena bata, animarena bestea. Gorputzaren bizitza dago anima gorputzarekin bat egiña, edo unitua egotean. Animaren bizitza da graziaren doai miragarria. Doai au ixurtzen du Espiritu Santuak animan batayo, eta konfesio onarekin, eta ugaritzen du beste Sakramentuakin. Doai onek piztutzen ditu bekatuan illak zeuden animak, eta edertzen, ta apaintzen ditu era miragarrian: orregatik deitzen dio Jesusek: eztayetako janziera: Vestem nuptialem (Math. 22). Doai onek egiten du gizona Jainkoaren seme, ta Zeruaren jabegai, edo heredero, eta bere denboran emango dio betiko bizitza. Bizitza au galerazten da, lenengo lekuan batayoko Sakramentua gabe uzten dirala aurrak.Bigarrena Zerura laster joan litezkean animak uzten dirala Purgategiko su, eta garren artean, aekgatik atera bear lirakean Mezak atera gabez, edo egin bear lirakean beste obra onak egin bagez. Aditzen da artara beartuak daudenak Atzenean animaren bizitza galerazten due, bekaturako bidea, oña, edo lagunza ematen duenak; bekatuak alabaña iltzen du anima. Begira bada oraiñ, Kristaua, nola, eta zenbat bider utsegin dezun bostgarren Mandamentuaren kontra, animaren bizitzari dagozkan gauzetan.

        2. Begira, zerbait gertatu ote zatzun aurraren batayoari, eta Purgategiko animai dagozten gauzetan. Gazteai ez diet gai onetan ezer geyago esan nai: eta zarrak egon ditezke Konfesorearekin.

        3. Begira, lagun urkoren bati eman ote diozun bekaturako bidea, edo itzez, edo keñuz, edo bestela? Zenbat bider, zenbati, eta oek aideak, edo ezkonduak ziran? Au da eskandaloa izendatzen dan bekatua. Gauz izugarria da batek bere anima betiko galdunai izatea; baña berea galtzea gutxi baliz bezala, lagun urkoenak ere galdu nai izatea, au da Satanaseri aldera igarotzea, eta Jesu-Kristori gerra egitea. Orregatik dio Jesusek. Ay! munduaren zorigaiztokoa eskandaloakgatik: Ay! eskandaloa ematen duanaren doakabea! (Math. 18).

        4. Begira, izan ote dezun itz desonestoak esateko, eta keñada lotsagarriak egiteko oitura itsusia? Zenbat denboran, eta astean, edo illean gutxi gora bera zenbat bider? Badira batzuek añ zikiñak itzegitean, non zein gazterik bidaldu ditequan aek dauden tokira. Gurasoak onelako morroi, edo neskame bat asko da etxeko gazte guziak galtzeko. Ez artu onelako morroi, edo neskamerik etxean, eta artu ezkero jakiten badezue, zer oitura duen, artu bear diran neurriak ondu ditezen, eta au egin nai ezpadue, bota bear dira etxetik. Era berean ezda ekarri bear au zikiña, edo modu itsusiak egiteko oitura duan langillerik.

        5. Begira, mutillak mutillakin, edo neskatxakin egin dituzuen itzegite, edo modu itsusiren batzuek? Zenbat bider, eta nolako lagunakin, esan nai det aideakin, edo atzeakin.

        6. Begira, lagun urkoari bekaturako bidea emateko eran egon, edo ibilli ote zeran etxean, edo kanpoan. Au erraz gerta diteke igeri dabiltzala mutillak, nork nai ekusi ditzakean lekuan, edo emakumeak, gobada jotzeko jartzen badira gizonezkoen aurrean onestidadeak debekatzen duan moduan: era berean, baldin emakumeak badabiltza ginga gañetan, mutillak, edo gizonak bean daudela.

        7. Begira, urliaren, edo sandiaren ixilmandatuak egin dituzun, dakizula aen artean ez dala gauz onik? edo iduki dituzun zere etxean ixilik nai duen eran?

        8. Begira lagundu ote diozun iñori gauza gaiztoren batean, egin dezagun kontu etxeko seme, edo alabari artoa, edo garia ateratzen, edo saltzen? Badira batzuek, batari, eta besteari kezkarik gabe erosten diezanak artoa, eta garia, batezere aetan artzekorik badue, dakiela etxetik, edo auzoko sorotik, edo amarrenetik ostu duela.

        9. Begira eman ote diozun iñori orditzeko biderik?

        10. Begira, orditzeko perill, edo zorian daudenai eman ote diezun edaria? Asko da au gazteentzat. Zarrak egon ditezke Konfesorearekin, eta onek erakutsiko die zer, eta nola egin bear duen. Goazen orain ekustera, zeñ izugarria izango dan bekatariarentzat illondoko kontuak ematea, edo bakoitzaren juizioa esaten zayona.

 

 

§ II.

 

        Erabakia dago gizonarentzat beñ iltzea, eta kontuak ematea, dio S. Pablok: Statutum est hominibus semel mori, et post hoc judicium (Ad Heb. 9). Egia au sinisten degu Katoliko guziok, baña gutxi dira ongi begiratzen duenak, zeñ izugarria izango dan bekatariarentzat ordu ura. Zuk, nere Kristaua, idiki itzatzu animaren begiak, eta fedearen argiarekin begiraldi bat eman zayozu orduan gertatuko danari, eta erraz ezagutuko dezu, guziz izugarria izango dala illondoko kontu ematea.

        Usterik gutxiena degunean etorriko da arako egun ikaragarri ura, zeñean igaroko geran denboratik betiraunde, edo eternidadera. Orduan utziko dezu gorputz ori arren bazkatzat: utziko dituzu betiko emengo jolas, atsegin, adiskidetasun, eta gauza guziak: eta irtengo da zure anima bakarrik. Arkituko da bakardade izugarri batean. Begiratuko dezu alde guzietara, eta ez dezu ekusiko, ez adiskide, ez laguntzallerik batere. Jarriko da Jesus bere jarlekuan. Alde batean egongo da zure aingeru begirale, edo guardakoa: eta bestean zure etsaya, eta sarrera onelakoa bada, zer izango da gañerakoa?

        Asiko da etsaya zu salatzen, eta gure esaeran, deadar egingo du: bekatari au oitu zan birau eta juramentuak egitera nolanai: ez du gurasoen agindurik egin, eta bildu izan da lagun gaiztoakin, eta egin ditu ezin konta al bekatu. Onen begiak bazkatzen ziran bekaturako perilla dakarten gauzetan: onen belarriak prest zeuden itz loyak enzuteko. Onen mingaña izan da txit zikiña, eta eragin ditu asko bekatu. Aurtasunetik izan da atsegin lotsagarrietara makurtua. Alperrak izan dira onentzat zure Sakramentuak, zure itz Santua, eta zuk munduaren alde ixuri zenduan odola. Jaun guziz zuzena: nerea izan da oraindaño bekatari au, eta nerea izan dedilla betikotasun guzian. S. Bizente Ferrer-ek dio, gazte bat, artean bizi zala, eraman zuala Jaunak kontuetara. Asi zitzayon etsaya aurpegira ematen bere bekatu guziak, eta ainbesteraño izutu zan, non beregana biurtuta ondoren bizitu zan negar ugari egiten zuala.

        Estutasun onetan norganonz itzuliko zera? Aingeru guardakoagana? Baña au bera izango da zure bigarren salatzallea. Egin det nik, esango du Aingeru guardakoak; egin det nik ainbeste alegiña galerazteko bekatari oni bekaturako bide, etxe, eta lagunetara joatea, baña ez du aditu nere esanik. Asko gauz on gogora ekarri diozkat, nola diran, Jauna, zure itz Santua enzutea, Sakramentuak sarritan artzea, lagun onakin ibiltzea; baña enzun gor egin dio guziari. Zure ontasun, eta urrikimentuaz baliatu da, zure lege Santa geyago, eta geyago autsitzeko. Altxa zaite, Jauna, eta eman zayozu dagokan saria. Exeat condemnatus. Zure Aingeruagandik au aditzean, nola geratuko zera? Ezagutuko dezu, egia dala esan duan guzia, eta edertu nai arren, zure barrunbeak berak, edo ezaguerak deadar egingo du, ala dala Aingeruak zure kontra aditzera eman duana.

        Nork esan, eta nork ezagutu ere nola arkituko dan zure anima gaixoa, salaketa oen artean dakusanean bere burua? Eta zer izango da asitzen danean Jauna bera zure bizitz, eta barrengo zoko guziai begiratzen? Jaun au da Jesus Jaungoiko, ta gizon egiazkoa, mundu guziari kontuak artzeko, eta dagokan saria emateko bere Aitak esku guzia eman ziona. Jaun au da neurri, ta bazterrik ez duan jakiundea, gauza guziak diran adiña, eta diran eran argiro ekusten dituana, eta beragatik eziñ engañatu ditekeana. Jaun au da guziz zuzena, eta beraren aurrean ez due balioko ezer, ez ondasunak, ez jakiundeak, ez bitartekoak: ta bakoitzari begien aurrean ipiñiko diozka bere bizitza guziko utsegiteak. Ala aditzera ematen digu Jaunak berak Ezekielen autik, esaten digula: Juzgatuko zaitut zure bizitzari dagokan eran, eta begien aurrean ipiñiko dizkitzut zure bekatu itsusi-nazkagarri guziak: Et ponam contra te omnes abominationes tuas (Ezechi. c. 7). Eta Sofoniasen autik dio berriz: begiratuko diet Jerusalengo, edo animaren zoko guziai argiakin; au da nere jakiundearekin. Scrutabor Jerusalem in lucernis (c. 1). Era onetan ekusiko ditu gogoz, itzez, eta obraz egin dituzun bekatuak. Ekusiko ditu zere lagunai eragin dieztezun gaiztakeriak. Ekusiko ditu lotsaz aitortu gabe dauzkatzun oriek. Ekusiko ditu zabarkeriaz, edo egin bear zenduana egin gabez gertatu zaizkitzun utsegiteak: eta guziak ipiñiko dizkitzu begien aurrean. Ponam contra le omnes abominationes tuas.

        Begiraturik gisa onetan zure bizitza guziari, itzegingo dizu Juez zuzen-aserrearen eran. Oraindaño isilik egon naiz, esango dizu, Isayasen autik aditzera emana daukan bezala: Tacui: baña etorri da itzegiteko ordua: itzegingo det neke, eta oñazeak estura andien artean daukeen baten eran: Sicut parturiens loquar (Isaiae 42). Nik egin zindudan ezerezetik, ni ezagutzeko, serbitzeko, eta betikotasun guzian nerekin batean Zeruan bizitzeko. Nik zuretzat egin nuan munduko etxe eder-galant au, baita bizitzeko bear zinduan gauza guziak ere. Nik egin nuan Paradisuko berjera ederra, non bizi zindezkean nekerik gabe, eta eritasun, eta eriotzaren kezkarik gabe. Nik zuretzat prestatu nituan Zeru eder oriek, eta ekusirik zu Adanen bekatuarekin galdua, jatxi ninzan Zerutik, egin ninzan gizon, eta gurutzean eman nuan nere bizitza. Begira zayezu eskergabea, nere eskuai, oñai, eta sayetsari, eta oetan ekusten dituzun siñale oek aditzera ematen dizue, nolako neke, ta oñazeak igaro ditudan zuri ongi nayez. Nik ipiñi nituan zazpi Sakramentu, zuri graziaren, eta birtuteen apaindura ederra emateko, eta geratu nintzan Aldareko Sakramentuan, zuri emateko nere gorputza, nere odola, eta nerau naizan guzia. Esan zadazu, eskergabea, zer geyago egin bear nuan zugatik, eta ez det egin? Quid ultra debui facere, et non feci? Eta nola eranzun diezu ontarte, eta mesede oei guziai? Urratu dezu nere Legearen uztarria: eten dituzu nere aginteen edeak, eta esan dezu ausardi andiarekin, ez nazula serbituko: Dixisti non serviam. Eta zerori añ eskergabea izatea gutxi baliz bezala, zenbat anima amilderazo dituzu bekatuan? Zenbat galdu betiko?

        Nola arkituko zera, eta gera, nere Kristaua, ateleka, eta kargu oek Jesusen autik aditzean? Zer egingo dezu estutasun onetan? Begiratuko dezu alde guzietara, zuzaz urrikaldutzen danik agertzen ote dan? Baña nor urrikalduko da zuzaz? Ez da urrikalduko Aingeru guardakoa, zeren beraren alegiñak ezertan artu ez dituzun. Ez da urrikalduko Birjiña txit Santa ere, zeren denbora zanean, baliatu nai izan etzenduan beraren lagunzaz, bekatuaren bide, eta lagun gaiztoetatik aldegiteko. Begiratuko ote diozu zure Jesus onari? Baña ay! leoi aserre baten eran zure kontra egongo da Jesus, eta nork izango du berari begiratzeko ausardia? Getsemaniko baratzan Ni naiz esan zien, zuek billatzen dezuen Jesus Juduai: eta lurrera erori ziran korderik gabe. Nork bada bere aurpegira begiratuko dio, aserrerik andienean bekatariaren kontra dagoanean? Ikaratzen zuan Job Santua aserre onek, eta esaten zion Jaunari: Nork eman legikedan, Jauna, infernuan ezkutaturik egotea zure aserrea igaro dediñ artean? Beraz, nere Kristaua, ez dezu ordu artan iñondik ere lagunzarik izango, eta Zure Jaun aserratuaren aurrean egongo zera ezertako kemenik gabe, eta dagokizun saria artzeko zai.

        Zuk, eskergabea, esango dizu: zuk ez dezu baliatu nai izan nere Urrikimentu, eta Ontasunaz: eta oraiñ alde-aldetik zure gañera eroriko da nere aserrea: Nunc de propinquo effundam iram meam super te (Ezech. c. 7). Ez dituzu nai izan, nik zuretzat prestatu nituan ontarte, eta bendizioak, eta beti-betiko iges egingo due zugandik: Noluit benedictionem, et elongabitur ab eo: nayago izan dezu madarikazioa, eta zure gañera etorriko da beti: Dilexit maledictionem, et veniet ei: soñekoaren eran janziko dezu madarikazioa: ura bezala sartuko da zure barrunbean, eta olioaren gisa zure ezurretan: (Psalm. 108). Zuk ez dezu gorde nai izan nere Legea, eta egin dezu zure etsai galgarriak, edo Satanasek nai zuana. Zoaz bada berarekin, madarikatua: zoaz betiko su, eta garren artera: In ignem aeternum. Orduan itsatsiko zayo anima doakabeari Satanas, eta eramango du berekin betiko neke, eta oñazeen artera.

        Ekusten, edo aditzen dezu, Kristaua, zeñ izugarria izango dan illondoko kontuen ematea beka tariarentzat? Sinisten degu au: eta alaere bizitu gera gerokoaz aztuak, eta utzirik gure Ait Ona, eta beraren Aginteak autsitzen ditugula kezkarik gabe? Ez ote gera oraiñ bederik zentzatuko? Eta zer ote da guk egin bear deguna, illondoko kontuetan ongi irteteko? Ez dago onetarako beste biderik, ezpada oraiñ konfesio on batekin Jaunagana biurtzea, bekaturako bideak, etxeak, eta lagunak betiko utzitzea, eta bizitza berri on bati jarraitzea. Onela urrikalduko da guzaz gure Ait Ona: barkatuko dizkigu gure utsegiteak, eta emango digu betiko bizitza. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa