www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren legeko amar aginteen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1814, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZIURREN ONEN
LAUGARREN EGUNERAKO
ITZALDI, EDO PLATIKA

 

Scrutemur vias nostras &.

 

Birjiña txit Santa &. Lendabiziko Platikan bezala.

 

        Konfesio onaren prestaera da bederatzi-urren onetako gure egiteko andia. Bi gauza eskatzen ditu presa taera onek. Bata da gure bekatuen examina, edo gogora ekartzea, eta au egin diteke, edo azkeneko konfesiotik, edo konfesio gaiztoak asi ziran denboratik: eta bigarren examina-modu au egiñaz joango gera, konfesio gaistoak berritu nai dituenai nekea arintzeko. Konfesio onaren prestaerak eskatzen duan bigarren gauza da, gure bekatuakin galdu degun Jauna billatzea, eta beragana gure biotzak biurtzea egindako bekatuen damuarekin, eta aurrera bekaturik ez egiteko asmo osoarekin; baña ez dira gure biotzak Jaunagana bear dan eran biurtzen, fedearen argiarekin gogora ekartzen ezpadira damubide egokiren batzuek. Bi gauz oek itz gutxian adirazi zituan Jeremiasek, esan zuanean: begira degiegun gure bide, eta ibillerai: Scrutemur vias nostras: eta billa dezagun gure Jauna, eta biur gaitezen beragana: Et quaeramus, et revertamur ad Dominum. Onetarako azkeneko aldian examina izan zan Jaunaren Legeko irugarren Aginte, edo Mandamentuaren kontrako bekatuen gañean. Urrena, begiratu genduan, lenengo lekuan, nola Jaunak gizon galdua Zerurako bidean ipintzeko, agindu zuan bidaltzea bere Salbatzallea, eta nolako eresi, edo ansiarekin eskatzen zuen anima onak onen etorrera. Ondoren ekusi genduan, denborak bete ziranean zer gure alde egin zuan Trinidade guziz Santak. Gaurko examina izango da Jaunaren Legeko laugarren Aginte, edo Mandamentuaren kontrako bekatuen gañean. Urrena al degun ongiena begiratuko degu, zeñ gauz itsusia dan guk gure Jaun, eta Jaungoikoaren kontra bekatu egitea. Emendik aterako degu, gure Aita onagana damuz, eta negarrez biurtzeko bidea. Enzun arreta andiarekin.

 

 

§ I.

 

        Begira degiogun gure bide, eta ibillerai esaten digu Jeremiasek: Scrutemur vias nostras. Esan nai du Jeremiasek, ongi gogora ekarri ditzakula gure utsegite, eta bekatuak. Onetarako eskatu degiogun Espiritu Santuari bere laguntza esaten diogula.

        Atoz, o Espiritu Santua, atoz beartsuen gurasoa, atoz doayen emaillea, argi ezazu nere adimentua, nik nere utsegiteak ezagutzeko: mugiezazu nere biotza, oen gañean damutzeko, eta aurrera bekatutik eta bekatuaren bideetatik aldegiteko, eta konfesatzeko. Zoaz oraiñ Jaunaren Legeko laugarren Mandamentura.

        1. Mandamentu onetan esaten digu Jaunak: Onra ezazu zure Aita, eta Ama, luzaro bizi zaitezen zure Jaun Jaungoikoak emango dizun lurraren gañean. Itz oetan Jaunak agintzen dizu bizitza luzea beste ondasunakin batean, baldin onratzen badituzu gurasoak. Aditzen da Zerurako laguntza emango dizuen neurrian. Gurasoak bear bezala onratzeko, amatu bear dituzu biotzetik: gorde bear diezu begiramentu, edo errespeto andi bat modu guzietan, eta atzenean egin bear dituzu gurasoen aginduak, animaren onari, etxeko gobernuari, eta aziera onari dagozkan gauzetan.

        2. Begira bada, egiaz, eta biotzetik amatu dituzun gurasoak: edo au egin bearrean opa izan ote diezun iltzea?

        3. Begira, poztu ote zeran gurasoaren gaitzaz, edo naigabetu ote zeran beraren osasunaz?

        4. Begira lagundu diezun beren premietan?

        5. Begira itzegin ote diozun Aitari, edo Amari onra galtzeko eran, nola dan esatea: Alperra, etxeondalzallea, ordia? Au berez bekatu larri, edo mortala da, egia baliz ere.

        6. Begira, lots andia emateko diña dan gauzaren bat eranzun ote diozun gurasoari? Zer, zenbat bider? Bakarrik, edo iñoren aurrean?

        7. Begira biraurik bota diozun Aitari, edo Amari, berak aditzen duela? Iñork aditzen zuala, edo bestela, eta zenbat bider? Bekatu au txit itsusia da, eta eriotzaren pena ipiñi zion Jaunak lege zarrean:

        Qui maledixerit Patri suo, vel matri, morte moriatur (Exod. 21). Jauna, ez diet ordea biotzetik birau egin. Atozea, eta eztakizu, orrelako itzakin, berak aditzen baditue, galtzen zatela zor zaten onra?

        8. Begira, sarritan ipiñi diezun bekosko illuna? edo itz garratzakin naigabe andirik eman diezun, eta zenbat bider? edo ekusi nai ezpazindu bezala begiratzen diezun? Lotsagarria, eta doakabea dala onelako umea, dio Espiritu Santuak: Qui affligit Patrem, et fugat matrem, ignominiosus est, et infelix (Prov. 19). Illuntasun, eta errierta pixka bat umeen, eta gurasoen artean gertatzea, ez da bekatu larria, baña sarritan kopeta beltz ipintzea gurasoari, eta itz samin, eta garratzakin erkiturik idukitzea, au da gauza txit itsusia.

        9. Begira, señuka, edo bestela iseka egin diozun gurasoari, berak ekusten duala, eta naigabetzeko eran? Au bekatu larria izan oi da askotan, batezere gurasoak badira begiramentu, edo errespeto andia eskatzen duenak. Aitari iseka egiten eta Ama ezertan ez daukanaren begia atera dezeela beleak, dio Espiritu Santuak: Oculum, qui subsannat Patrem, et despicit partum matris suae, effodiant eum corvi (Prov. 3).

        10. Begira, iñoiz izan ote dezun gurasoa jotzeko ausardia? Izugarria da bekatu au, eta eriotzaren pena ipiñi zion Jaunak Lege zarrean: Qui percusserit Patrem suum, aut matrem suam, morte moriatur (Exodi 21): eta Iruñeko Apaizpiko, edo Nagusiaren mendeko Elizetan ez du bekatu onen barkazioa emateko eskurik, Apaiz nagusiak berak, edo ark onetarako eskua ematen dionak baizik.

        11. Begira, eskua altxa diozun gurasoari. Bekatu larri, edo mortala izan oi da au ezagueran ongi sartu diranetan, naiz jotzeko asmoa izan, naiz ez, zeren eskua jasotzeak asko gutxitzen duan gurasoari zor zayon onra, eta begiramentua.

        12. Begira gurasoen aginduak leyalki egin dituzun, edo au egin bearrean, ortzak agerturik egin diezun erriertan? Zenbat bider, eta nolako gauzetan?

        13. Begira, agindu dizunean gurasoak, etzoazela arako usai gaiztoko etxe artara, aldegin dezazula arako lagun gaizto aetatik, ordu onean etxera zaitezela, sarritan edo noizean beñ konfesa zaitezela; begira diot, egin dezun gurasoak agindu dizuna? Zenbat bider egin gabe utzi dezun, eta nolako gauzetan?

        14. Begira, bizitza ateratzeko modua ikastera, ongi sayatu zeran? Au egin gabez, erriak betetzen dira alperrez, eta buru gaiztoz.

        15. Begira gurasoen baimenagabe igaro zeran ezkontzeko itzak ematera? Emendik etorri oi dira kalte andiak, eta oetatik bat izaten da asko neskatxa engañatuak, eta galduak geratzea ezkontzeko itzaren bixkarekin. Ezkutariak egin zuan gura zuana, eta gero etzayo eman zuan itzari eranzuterik gogoratzen ere. Bearbada esango du: Pu, kiratsa dakar. Begira, neskatxak, zenbat eta geyago mutilletara zoazten, eta aekin jolasteko gura agertzen dezuen, anbat gutxiago naiko zaitueza ezkonzarako. Asko da examinarik. Morroi, eta neskameak esan diran gauzetatik igerri dezakee nola utsegin duen laugarren Mandamentuan. Gurasoak, nagusi etxekoandreak, errietako kargudunak, itz batean egin bide bereziren batzuek dituenak, begiratu bear due, nola, eta zenbat bider utsegin duen. Dakuskun oraiñ al degun eran, zeñ gauz itsusia dan guk gure Jaun, eta Jaungoikoaren kontra bekatu egitea.

 

 

§ II.

 

        Bekatua da esatea, egitea, edo nai izatea zerbait Jaunaren legearen kontra. Batzuetan da beniala, edo ariña, nola dan itz alper bat. Bekatu onek ez du galerazten Jaunaren adiskidetasuna, baña gutxika prestatuaz dijoa artarako bidea. Gauza txikiak ezertan artzen ez dituana, gutxika eroriko da andietan. Ala aditzera ematen digu Espiritu Santuak; Qui spernit modica, paulatim decidet (Eccli. 19). Beste askotan bekatua da larria, eriozkoa, edo mortala. Au da esatea, egitea, edo nai izatea zerbait Jaunaren legearen kontra gauza larri, edo andian. Bekatu onen itsustasuna nolerebait ezagutzeko, egin bear degu alegiña, nere Kristaua. Diot nolerebait ezagutzeko, zeren bekatuaren itsustasuna bera dan eran ezagutzea gizonaren, eta Aingeruen adimentuak ere ezin iritsi dezakean gauza dan. Enzun bada arretarekin esatera noana.

        Zer dala, uste dezu bekatu larri edo mortala? Da bekataria bere Jaunaren kontra altxatzea, eta obraz esatea: Ez det Jaun au serbituko. Au da Jaunak berak Jeremiasen autik aditzera ematen digun espa samiña. Autsi dezu, esaten digu, nere legearen uztarria: Confregisti,jugum meum: eten dituzu nere Aginteen edeak: Rupisti vincula mea: esan dezu: ez det Jaun au serbituko: Dixisti non serviam (Jerem. 2). Eta ez da gauza txit itsusia gu era onetan Jaunaren kontra altxatzea? Eta Nor ote da Jaun au? Au da arako Jaun andi ura, zeñaren aurrean gauza guziak, eta oen artean munduko Erregeak ezer ez diran, dio lsaiasek: Quasi nihilum, et inane (cap. 40). Jaun au da Zerulurrak, eta gauza guziak ezerezetik egin zituan Jaungoiko Guzialduna, eta izan degu Jaun onen kontra altxatzeko ausardia? Adversum Dominatorem caeli elevatus es? (Daniel. 5). Jaun au da, zu ezerezetik egin zinduana, bera ezagutzeko, amatzeko, eta berarekin Zeruan doatsu izateko. Jaun au da, ekusirik gu Adanen bekatuarekin galduak, bidaldu zuana bere seme bakarra, gu Zerurako bidean ipintzera. Ainbesteraño maite izan ginduan, non eman izan zuan bere seme bakarra, dio S. Juanek: Sic Deus dilexit mundum, ut filium suum unigenitum daret (c. 3). Zer etzuan egiñ Seme onek gure onerako? Egin zan gizon Birjiña txit Santaren sabelean Espiritu Santuaren obraz: ogei, ta amairu urte igaro zituan Zerurako bidea erakusten ala itzez, nola obraz, eta atzenean gurutzean eman zuan bere bizitza. Ipiñi zituan Sakramentuak, oen artean batayoa bekatu jatorrizkoa, edo orijinala barkatzeko: Konfesiokoa batayoa ezkero egindako bekatuak barkatzeko. Zer geyago? Ipiñi zuan Aldareko Sakramentu guziz miragarria, gurekin, eta gure artean bizitzeko, eta guri emateko eman al guzia; ematen digu alabaña bere gorputza, bere odola, bere Jainkotasuna, itz batean bera dan guzia. Baña etzan gure Jauna onenbesterekin ere kontentatu: bere Semea ezezik Espiritu Santua ere bidaldu zuan lurrera. Bete zituan Apostoluak bere doayakin: apaintzen ditu animak graziaren soñeko ederrarekin, eta doai onekin egiten gaitu Jaungoikoaren Seme, eta Zeruaren jabegai. Atozea, Kristaua: zeñ gauz itsusia ezta bada izango Jaun onen kontra altxatzea, eta esatea: ez det Jaun au serbituko? Dixisti: non serviam?

        Zer dala, uste dezu, bekatu larri, edo mortala? da ezin geyagoraño ona, eta maitagarria dan zure Aita Zerukoa ezertan ez idukitzea, eta Satanasen aldera igarotzea. Jesus onak Juduetatik ekusi zituan bidegabe guzien artean bearbada itsusiena izan zan, Juduak nayago izatea, Barrabas gizon gaiztagin andia bizitzea, ezen ez Jesus. Eta zer izango da, utzirik zure Aita Zerukoa Satanasegana igarotzea?

        Bekatu larri, edo mortala da kolpe batean iru eriotza egitea. Bekatariak bekatu larriari leen ematen dion unean iltzen du benik beñ bere anima. Ala esaten digu Ezekiel Profetak: Anima, quae pecaverit, ipsa morietur (c. 18). Begira arako gizon, edo emakume ari: zeñ ederki janzia dabill! Alaere nola bekatuan bizi dan, illa, eta bear bada usteldua dago animaren aldetik. Badu oroipena, badu adimentua, eta borondatea, eta bekatuan dagoan bitartean ez da gai, edo, gauza Zerurako irabazirik txikiena ere egiteko. lltzen ditu gañera, animak bere denbora guzian egin dituan obra onak. Izan bitez norbaiten nekeak martiri guzienak baño andiagoak. Izan bitez beraren obra onak Apostoluen, eta Birjiña txit Santarenak adiña: alaere bekatu larri bati biotzean leku emate utsa asko izango lizake obra on oek guziak illak geratzeko. Ala aditzera ematen digu Ezekiel Profetak (c. 33). Atzenean bekatariak bekatu larria egiten duanean, beregan danez berriro iltzen du Jesus gurutzean. Ala dio S. Paulok: Rursum crucifigentes sibimetipsis filium Dei (Heb. 6). Eta au da bidegabe bat Juduena baño askoz itsusiagoa; Juduak alabaña uste zuen, gizon utsa zala Jesus; eta guk badakigu dala Jaungoiko egiazkoa: eta guri ongi nayez ill bazan beñ, piztu zala beñere ez iltzeko. Eta eziñ il ditekeana ere il nai du bekatariak? Amorruaren izugarria!

        Eta nor da bere Jaunaren kontra ausardi au erakusten duan bekataria? Nor zera zu, gizona, galdetzen digu S. Pablok: O homo, tu quis es? Zer, lurreko auts piska baizik? Terra, et cinis. Atzo etziñan ezer, eta gaur dezun izatea Jaunak emana dezu Zerurako irabaziak egiteko. Nor zera zu, gizona? Tu quis es? Nor, edo zer, loyez beterikako onzi bat besterik? onzi onek azal-minz, edo prinz politarekin estalia dagoan bitartean ez du nazkatzen, baña autsitzen danean, ekusten da, gorputzaren aldetik guzia dala ustelkeria, eta arra, Job Santuak dion bezala: Putredo, et vermis. Eta alaere altxa gera Jaunaren kontra? Adversum Dominatorem Caeli elevatus es? (Dan 5): esan dezu: ez det Jaun au serbituko? Dixisti: non, serviam?

        Eta zergatik era onetan altxa zera, Kristaua, zere Aita onaren kontra? Zer gaitz egin dizut, dio berak. Quid feci tibi? Gauz arritzekoa! Ontarte, eta mesedea mesedearen gañean egin dizu, eta alaere altxa zera beraren kontra? Utzi dezu zure Ongille andia aurkeri, edo atsegin lotsagarri bategatik? Orregatik espa andiarekin dio: Zeren pare ipiñi, eta zerekin berdindu nazue? ¿Cui comparastis me? Esan zadazu orain, Kristaua, ez da gauza guziz itsusia era onetan gure Aita ona utzitzea?

        Ez ote dezu oraiñ ere bekatuaren itsustasun au ezagutzen? Begira ezazu bada, esan degun guzia gutxi bada, zer galtzen, eta zer irabazten dezun bekatu larria egitean. Galtzen dezu zure Jaun, eta Jangoikoa: eta galdu ezkero Jaungoikoa guzia dago galdua. Galtzen dezu beraren grazia, alako soñeko eder ura, zeñarekin apaindu zinduan Espiritu Santuak batayoko egunean, eta egin zinduan Aita betikoaren ume, Jesu Kristoren señide, eta Trinidade guziz Santaren jauregi, eta Zeruaren jabegai. Galtzen dezu betiko bizitza doatsua.

        Eta, zer irabazi dezu, orain lotsaz betetzen zaituen bekatu oriekin, dio S. Paulok: quem ergo fructum habuistis in illis, in quibus nunc erubescitis? (Rom. 6). Ay! irabazi dituzu betiko su, eta garrak, eta aen artean egon bearra zera betiraunde guzian. Joango dira urteak urteen ondoren, eunka, ta millaka, eta beti asieran egongo dira zure nekeak. Sei milla urte gutxienez badira ara zala Luzifer bere lagunakin, eta eren oñean arkitzen dira aren oñazeak. Beste sei milla badira an dagoala Kain, eta au bera gertatzen zayo. Lau milla urte badira Sodomatarrak erretzen daudela infernuan. Zer bekatu zan oek egiten zuena? mutillak mutillakin, eta neskatxak neskatxakin egiten zituen ukiera itsusiak: eta ez dira arintzen eta ez dira arinduko beñere aen nekeak betikotasun guzian. Atozea oraiñ: izanik gure Jauna eziñ geyagoraño ona, neke, ta oñaze betikoak ematen baditu bekatu larri bakoitzagatik: zeñ gauz itsusia izango ez da gu gure Jaunaren kontra altxatzea, eta bekatu egitea?

        Au onela izan, eta alaere añ erraz, eta ainbeste bider egin degu bekatu gure Aitonaren kontra? Zer egin al dezakegu, nere Kristaua? Zer ezpada Jeremiasek esaten diguna? edo gure Jaunagana biurtzea? Revertamur ad Dominum. Zer, ezpada bizitza berri on bat egitea? egin dezagun au, eta emango digu Jaunak betiko bizitza doatsua. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa