www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren legeko amar aginteen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1814, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

 

GAZTEENTZAKO ERAKUSALDIAK:
ASITZEKO ITZAURREA

 

Pazkoa loratutik urrengo igandean.

 

        Beti gaitzerontz makurtuak izan dira, eta dira Adanen umeak, eta beti munduan gertatu dira asko bekatu; baña gaurko egunean, dirudianez, gañez egin du gaiztakeriak gerraren aitzakian; ez da alabaña eriotzen, lapurreta, eta ibillera lotsagarrien otsa besterik aditzen, eta esan diteke Jeremiasekin: galtzez galdua dago mundua, eta ez da alaere beregana biurtu, eta Zerurako bidea artu nai duanik: Desolatione desolata est omnis terra, et nullus est qui recogitet corde (c. 12). Zer egin al dezaket, aro, edo sasoi añ txarrean arkitzen badira Kristaurik geyenak? Nere asmoa da, benikbeñ bekatuaren bideetan itsuturik, eta oatuak bezala dauden zarrai gutxi itzegitea, eta Jaunari erregutzea, argi-ditzala, ekusi dezeen beren betiko galeraren perill izugarria. Urrena leneko urteetan bezala, lenbiziko komunioa egin bear duen, aurrai Zerurako bidea alik, ongiena erakustea. Atsegin andiarekin ekusi det, aurrak, irakurtzen ez dakienak ere, ikasi duela lenengo Partean ipiñi dedan guzia, eta ederki prestatu dirala lenbiziko komuniorako: eta oraindaño aurrakin egin dedana, egingo det aurrera ere. Onetarako letraz ezarriak ipiñi dira lenengo Partean aurrentzako Erakusaldiak. Irugarren lekuan Abenduraño jardun uste det igandeetan, lenbiziko komunioa nerekin egin zuen, gazteakin: zeren uzten bazate beren erara, aztuko zate len ikasia: esnatuko zaizte gaitzerako gura txarrak, eta erraz gaitzoronz kolakatuko dira. Onela lenbiziko Komunioarekin ipiñi zan mintegi ederra bekatuen sasiz, eta aranzaz beteko da, eta landarerik geyenak okerrak irtengo dira. Abendurañoko Erakusaldiak izango dira lenbiziko Komuniorako erakutsi zitzaizten gauzen gañean, baña ugarituko dira batzuetan, zeren gazteen adiñari ala dagokan. Abenduaren ondoren egingo da Bederatziurren bat Birjiña txit Santa gure bekatuak gatik naigabez betearen onran. Bederatziurren onetan egingo degu gure bekatuen examina, eta ondoren fedearen argiarekin gogora ekarriko degu gure bekatuen damua sortzeko bide egokiren bat. Onela ederki presta ditezke gazteak konfesio onak egiteko, eta Zerurako bideari gogotik ekiteko. Ea gazteak, atozte Jaunaren Itza enzutera biotz umill, eta mansoarekin, eta Jaun berak naroro ixuriko ditu zuen biotzetan bere ondasun, eta bendizioak. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa