www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jaungoikoaren legeko amar aginteen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1814, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMARGARREN ERAKUSALDIA

 

1. Adirazten da, lenengo lekuan, Konfesio ona egiteko, zeñ gauza bearra dan bekatuen damua.

2. Zer doai, edo Kondizio eskatzen dituan damu onek?

 

        Itzegin dizut, Kristaua, Konfesio ona egiteko bear dan lenengo gauzaren, edo examinaren gañean. Bigarrena da egindako utsegite, edo bekatuen damua, eta au izango da urrengo iru Erakusaldietarako gaya. Gaur aditzera emango dizut, konfesio ona egiteko zeñ gauza bearra dan bekatuen damua. Urrena, zer doai, edo kondizio eskatzen dituan damu onek. Enzun arretarekin.

 

 

§ I.

 

        Gizonak bekatuari biotzean leku ematen dionean, utzitzen du bere Jaun, eta Jaungoikoa, eta ipintzen du biotza emengo gauza debekatuetan: eta Jaunari egiten dion bidegabearen barkazioa iristeko, gauza bearra da kentzea biotza emengo gauza debekatuetatik, eta ipintzea dagokan lekuan, edo Jaunagan. Orregatik esaten digu berak: Biur zaitezte nigana: Convertimini ad me (Joel c. 2.) Añ gauza bearra da biotzaren aldetik au, non gizon jakintsu askoren iritzian Jaungoikoak eziñ barka dezakean b bekatua, kentzen ezpadu bekatariak biotza bekatutik, eta ipintzen ezpadu Jaunagan.

        Munduaren lenengo denboretan etzan konfesioko Sakramenturik, eta onezko damu, edo kontrizio osoarekin bazik etzan arkitzen bekatariarentzat barkaziorik. Zer gertatu zan? Amilka joan zan gizona bekatuaren bideetan, ainbesteraño, non damutu zitzayon Jaunari gizona egin zualako, eta Noe, eta bere etxekoak ez, beste guziak osotoro bukatu zituan, bidaltzen zituala mundu guzia estali zuen ujolak. Lege zarrean ere etzan konfesioko Sakramenturik, konfesioaren anz, edo iduri bat bazan ere, eta etzan bekatuen barkaziorik onezko damu edo kontrizio osoa gabe. Denbora onetan etzan len baño askoz obea izan mundua. Etorri zan Jesus, eta guziaren berri ongi ziakianak bezala, ipiñi zuan Konfesioko Sakramentua, bekatu guziak barkatzeko indarrez betea. Sakramentu onekiñ alde batetik erraztu zuan bekatuen barkazioa, zeren onezko damu, edo kontrizio osoa baño zerbait gutxiagorekin barkatzen dituan; eta bestetik utzi zuan sendagai txit andia bekatutik aldegiteko, Nork eztakus alabaña, bekataria atzeratzen dala bekatu egiteko, dakusanean, edo ez duala barkaziorik izango, edo aitortu ta agertu bearko dituala bekaturik ezkutatuen, eta itsusienak ere?

        Esan det, onezko damu, edo kontrizio osoa baño zerbait gutxiagorekin barkatzen dituala bekatuak konfesioko Sakramentuak. Ala erakusten digu Trentoko Konzilioak. (ses. 14 cap. 4 de Paenit.): ez ordea damurik gabe. Au da fedeko gauza (Vide Trident. ibidem). Beraz, Kristaua, Konfesio ona egiteko, eta bekatuen barkazioa iristeko gauza guziz bearra da bekatuen damua. Baña zer doai, edo kondizioak eskatzen ote ditu damu onek? Auzi andiak ditue Theologoak gai onetan, eta utzirik oek berentzat, aditzera emango ditut, konfesiorako damuak guzien iritzian gutxienez eskatzen dituan doai, edo kondizioak.

 

 

§ II.

 

        Doai, edo kondizio oek dira lau. Lenengoa da Zerutikakoa, edo Sobrenaturala izatea. Askotan bekariak sortzen du bere bekatuen damua, bere ibillera, eta bizitza lotsagarriak ekarri diozkan, emengo kalteakgatik. Badabill urlia poz andiarekin bekatuaren bideetan, eta uste du, iritsiko duala era onen bat. Kuturtzen da, Jaunaren lege Santak debekatzen diozkan asko gauzatara: agertzen da bekatua, eta geratzen da onra, eta era guziak galdurik; eta gau, ta egun negarra ugari egiten du. Sandiak ederretsi dio alperkeriari: eta atzenean geratu da tranpaz baizik eziñ ezer billatu duala, baña denbora gutxian iraun dezake tranpa utsak. Naigabe andiarekin dago, ekusirik bere burua ezergabe, eta iñork ere ezer eman nai ez diola. Onelako damuak emengo neke, eta kalteetatik jayotzen dira, eta ez dira asko konfesio ona egiteko. Alaere emengo nekeak lagundu dezakee, altxatzeko biotza Jaunagana, eta prestatzeko, bear dan damura igo dediñ. Ebanjelioko seme ondatzallea, Aitak emandako ondasunak aitu, eta goseak erkitua, ta txerri zai bere burua ekusi zuan artean, etzan zentzatu; baña neke oekiñ, eta Jaunak bidaldu ziozkan gogargiakin, oroitu zan bere Aita onaz, eta biurtu zan beragana. Eta zer aditzen ote da Damu Zerutikako, edo Sobrenaturalaren izenez? Aditzen da Damu bat, Espiritu Santuaren lagunz, edo graziarekin baizik eziñ sortu ditekeana. Ala erakusten digu Trentoko Konzilioak (Ses. 14 cap. 4). Bekatua da lize bat, nondik eziñ irten gaitezkean, bidaltzen ezpadigu Espiritu Santuak Zeruko graziaren lagunza. Izan dedilla bekataria Salomon baño jakinsuagoa, eta Sanson baño ere indartsuagoa. Ez da irtengo berez bekatutik. Baña zer diot irtengo ez dala? Ez du irteteko pensamentu bat ere egingo; ez gera alabaña gai Jesus esateko ere, bear bezala beintzat, ezpadigu bidaltzen Espiritu Santuak bere lagunza, dio S. Pablok: Nemo potest dicere Dominus Jesus, nisi in Spiritu Sancto (1.ª ad corint. 12). Aditzen da gañera damu Zerutikako, edo sobrenaturalaren izenez, damu bat biotzean sortzen dana fedeak erakusten digun bideren bategatik. Ta alaere izan degu ausardia, Jaunaren kontra bekatu egiteko, damua noiznai, eta nolanai sortzen baliz bezala? Zenbat dijoaz beste mundura damuaren iduri utsarekiñ? Zenbat Jesus bat ere esan gabe?

        Konfesio ona egiteko bear dan damuaren bigarren doai, edo kondizioa da barrendik, edo biotzetik jayoa izatea. Ez da asko auaz esatea: Damu det, Jauna, damu det: ez da asko bularrari kolpe andiak ematea ere, baizik biotz osoz damutu bear zayo bekatariari, Jaunaren kontra egin dituan bekatuaz. Biur zaitezte nigana biotz guzitik: urra itzatzue zuen biotzak, ez soñekoak: egizue biotz berri bat, esaten digu Jaunak Joel, eta Ezekiel Profetaren autik (Joel c. 2. et Ezechiel 18).

        Konfesio ona egiteko bear dan damuaren irugarren doaya da, bekatu larri, edo mortal guzietara zabaltzen dana izatea. Berez ez da premiazko gauza, damu au bekatu benialetara zabaltzea, baña Sakramentuaren ondasunak naroro, edo ugari artzeko, ala egiñ bear degu alegiñean. Gañera bekatu benialak baizik aitortzen ezpadira, orduan gauza bearra da oen guzien, edo oetatik baten damua sortzea, bestela ez da egingo Konfesio ona. Ez da asko bekatu larri, edo mortal batzuen damua, baizik bear da guziena: Jaunak alabaña agintzen digu, biur gaitezela beragana biotz guzitik, eta egiñ dezagula biotz berri bana: eta bekatu larri guzien damua sortzen ezpada, ez da bekataria biurtzen Jaunagana biotz guzitik, baizik erdizka, edo laurdenka, eta ez du egiten biotz berria, baizik erdia zarra, eta erdia berria, edo obeto esateko guzia geratzen da zarra. Emendik dator, bekatari asko bear dan damurik gabe konfesatzea, zeren bekatu larri, edo mortal guzien damu egiazkorik sortzen ez duen. Ala gertatzen da edarian, eta alperkerian biotza ipiñi duenakin. Ala gazte ergel, bekatuaren sareetan katrabillaturik bizi diranakin. Ala gertatzen da izketa loyak esateko, eta keñada lotsagarriak egiteko oitura zarra duenakiñ.

        Konfesio ona egiteko bear dan, damuaren laugarren doaya da kalte, eta gaitz guzien gañetikakoa izatea: esan nai det, alako eran, eta añ benaz damutu bear zayo bekatariari, Jaunari egiñ diozkan bidegabeaz, non nayago lukean, edozeñ kalte, eta gaitz gertatu balitzayo, ezen ez bekatuan erortzea. Era onetan prest arkitzen zan S. Paulo Jesus maitagarriaganako ongi nai, eta amorioa ez uzteko. Gerta diteke, emengo neke, eta kalteak dakarden nai gabe, eta damua aziagoa, eta nabarbenagoa izatea bekatuena baño. Jakob Patriarkak, Jose bere seme maitearen iII berria eman zioenean, naigabez puskatu zituan soñekoak. Santa Paula, bere umeren bat iltzen zitzayonean, ainbesteraño naigabetzen zan, non S. Jeronimok dionez, iltzeko zorian jartzen zan. Etzan añ azia, eta agiria Jakobek, eta S. Paulak zuen bekatuen damua, baña bai balio, eta prezio andiagokoa; zeren alako eran damuturik zeuden Jaunaren kontra-egiñ zituen utsegiteaz, non prest arkitzen ziran umeak, eta gauza guziak galtzeko Jauna ez galtzeagatik. Ezkutu lodi bat onza erdi bat urre baño andiagoa da, baña onz-erdi urreak askoz geyago balio du. Diot au etzabiltzaten zeren buruak nastutzen gai onetan. Asko degu gaurko.

        Aditu dezu, Kristaua, zer, eta nolako doayak eskatzen dituan, konfesio ona egiteko beardan damuak: eta au gutxienez. Saya zaite bada damu egiazkoa sortzera sarritan, eta batezere Konfesatzeko prestatzen zeranean: egiñ dezagun guziok alegiña gure Jaunaren Lege Santa gordetzeko, eta iristeko betiko bizitza. Amen

 

aurrekoa hurrengoa