www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1931-1935, 1982

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak, Estepan Urkiaga Lauaxeta (Jon Kortazarren edizioa). Labayru, 1982

 

 

aurrekoa hurrengoa

Gaizkiñak

 

        Gaizkiñak geure aurka dabiltz, jaurliak jagoten deutsoezalako sorbaldak. Aspaldian geuretariko askotxo jausten dina euren iskillu artean, eta aberriaren ziñopa onein aiotsak entzutean, geure zanetako odolak diraki. Begi aurretik ezin kendu doguz odol tanto oneik, eta deadarrez dagoz. Zuzentza (justicia) eskatuten dabe, ta ots orreik ez dira isilduko, zuzentza ori osoan betetu arteraiño.

        Jaurliak ez dabez bear diran neurriak artzen. Abertzaleak zarata egiten dabe, izparringietan baiña laster isilduten dira zarata orreik. Lagiak aldeztuten dauzala gaizkin guztiak dirudi. Lapurrak eta matxiñada zaleak bakarrik atxillotuten dira orain; gaizkiña, bakean dagozanai tiro bat jaurtiten deutsona ostera, jarei dabil txaidean.

        Eta geuk bakarrik ez dogu ikusten au. Euzko guztiak argian betestuten dabe zer dagien agintariak gaizkin oneikaz. Aranburu, Ugarritxa, Etxebarria ta abar jausten dira; ordez nor, barriz?

        Ordez ez da iñor jausten oraindik. Baiña gauzak argiro esan bear doguz. Agintariak erabakirik artzen ez badabe, abertzaleak eurak artuko dabe. Eskutik atzemongo dogu zuzentza. Eta gorria izango da benetan zuzentza ori! Jausi daitela edonor. Eta bear bada ogei erailtea, ogei erailgo doguz.

        Erriaren eroapenak azkeneraiño jo dau. Erkaltzaleak diralakoan, gaizkin barrabasak nai dabena egiteari emonik dagoz, eta bitartean jaurliak eskuak eskuen ganean dabezala. Oindiño euzko odolari laido egitekorik ez da sortu izan, eta ez dogu jasango olakorik.

        Odolak deadar dagi. Onegiak izan bagara be, nekatu gara onak izateagaz. Orain txarrera joko dogu. Baiña ez da lurperatu bear lotsabako bat edo beste, diru bitartez edozer egiteko prest dagoanik. Burura jo dagigun. Geure bat jausten bada, euretariko bi edo lau. Geu ez gara iñoren aurka joango. Bakean bakoitzak aldeztu dagizala bere oldozkunak eta alderdiak. Eta abertzalerik badoa iñori laido egiten, burla egiten, ordaindu dagiala berea.

        Orretan itzik be ez. Itzala orrentzako eta askatasuna. Baiña bakean gagozan orduan etxera jatorkun gaizkiñari, lorakaz bada lorakaz, eta iskilluz bada iskilluz.

        Olakorik jazo ez daitean, jaurlari dagozanak zuur begoz. Txarto egiten dabena, naiz abertzalea naiz erkaltzalea izan, zigortu dagiela. Baiña beti geureak odola dariola ikusterik, ezin eroan geinke.

        Or dabiltz amasei eta amazazpi urteko mutiltxoak iskilluz josita. Gobernadore jauna: Noren baimena daukoe orreik? Zer dira «guardia cívico edo cínico» deritxoen orreik? Erkalaren aginduz dabiltz edo ez? Lotsabako batzuk izkilluakaz badabiltz, zergaitik ez emon gizon baketsuai be? Bizkaian jausten dan odola jaurlearen ganera doa. Edo zuzenduten dira emeko gertaerak, edo negar asko isuri bearko dabe emakumeak eta gurasoak.

        Lau katu ez gara gaur orrelako gauzak lepoan erabilteko. Itzala, errespeto osoa guztientzako, baiña zuzentza be orontzako. Ez dago emen biurkeriakin gero gauzak arteztu gurarik. Ots gitxi eta egite geiago. Bat jausten danean, iru. Etxean olako agoz jasango bazenduz, erantzun egizu jaurlari orrek. Atzerritarrak madarikatu orreik, euzkoen aurka dabiltzazan arren, begi argiz ikusten badozu jazokun ori, guk ezin jasan daikegu.

        Larregi entzun izan doguz bakea ta gentza. Abertzaleak oraintxe zintzoegiak izan dira.

        Baiña emeko basatiak zintzotasunari iskilluz erantzuten deutsoen ezkero, ikusiko dogu nor dan geiago. Ots au izan daitela deadarrik gogorrena. Belarriak idigi ta begiak zabaldu. Belu izango dalako gero. Bururagiño egin jaku bai? ta gaur zutunik gagoz. Odolak deadar dagi, geure anaien odol tanto orreik ots egiten deuskue. Aberriak eskatuko deusku odol orrein ordezkoa.

1931-VIII-5

 

aurrekoa hurrengoa