www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1931-1935, 1982

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak, Estepan Urkiaga Lauaxeta (Jon Kortazarren edizioa). Labayru, 1982

 

 

aurrekoa hurrengoa

Umeentzat ipuiñak

 

        Uritxo baten, euzko mendietan galdu dan uritxoan osagillea zaar egin zan. Urteak agur egin eutsen eta obirantza makurtuten así zan. Betikoak ez gara ta.

        Baiña uritxo aretako notiñak edo jenteak onak ziralako, bere antzeko osagille (médico) bat ekarri eutsen. Gaztea zan bai? eta onuak emoten eutsuzan.

        —Jakintsua izango zara, baiña jakintsuak barik gizon zuurrak bear dira olako errietan. Larogei urte neuk legez eukiko dozuzanean, jakintza alde batera utzi ta errikoen esanai jaramon egingo deutsezu.

        —Gura dozuna egingo dot. Osakintza ondo ikasi neban, baiña besterik ez dakit.

        —Ara, ba. Gaixo bat ikustean, adoretu bear dozu. Kikildu ez dedin, pozik itz egingo deutsozu, laster osatuko dala ara.

        —Ori ez da gauza gatxa.

        —Eta gaixoaren gelan zer dagoan begiratu. Sagar azalak ikusten dozuzanean, igaliak onak dirala esango dozu, baiña beti igaliak gaitz edo kalte egingo deutsela.

        —Gelan zer dagoan adituko dot, ezta? Gero aretzaz itzegin.

        —Bai gizona. Gaixoak zer jaten dauan, zer edan eta abar olatxe igarriko dozu.

        —Ondo betetuko dot zeuk diñaustazuna.

        Urten zan geure osagille gaztea gaixo bati ikertaldia egiteko. Eta bat barik lan egin ostean etxeratu zan. Izerdiz ekarran aurpegia.

        —Eta zelan ibilli zara?

        —Ez ondo. Zeure esanak egin dodaz, baiña alperrik; ikaragarrizko okerrak egin dodaz.

        —Zer jazo jatzu, ba?

        —Gauza andirik ez.

        —Esan egistazu...

        —Ara. Urkiaren etxean sartu nintzanean tokiko alde guztietara begiratu neban. «Zeuk leoia jan dozu» esan neutson. «Leoia jan dodala? Zoratu jatzu?».

        —Zergaitik esan zeutson, ba, leoia jan ebala?

        —Oe azpian leoi narrua eukolako.

        —Ez dago txarto. Eta besteakaz olakorik jazo jatzu?

        —Bigarren gaixoagana eldu nazanean esan deutsot: «Elefantea jan dozu». «Elefantea jan dodala? Ez da egia, neure bizitzan ez dot ikusi orrelako piztirik eta.

        —Ori esango zeutson.

        —Bai, oe ondoan elefante agiñak egozan eta.

        —Bide orretatik jarraitzen badozu, laster zara gizon ospetsua.

        —Irugarrenari esan deutsot: «Emaztea jan dozu?». Zigor bat artu dan eskuan ori entzutean. Zuur ez banabil, joten nau.

        —Baiña zegaitik ori esango zeutson ba?

        —Oe ondoan ule batzuk egozalako. Emaztearen uleak izango ziran.

        Barre egin eban geure osagille zaarrak eta erantzun eutson gazteari.

        —Mutil, jakintza andia eukiko dok, baiña ez dok balio uritxo onetarako. Jakintzagaz uri andietan nagusi izango zara baiña emen beste gauza batzuk jakin bear dira. Zoaz bakean uri andira, antxe dago zeure tokia ta. Olantxe agur egin eutson osagille gazteari. Oindiño ez ei da eldu urira zaarraren antzeko osagillerik. Itxaroten ei dagoz.

1932-VI-14

 

aurrekoa hurrengoa