www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1931-1935, 1982

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak, Estepan Urkiaga Lauaxeta (Jon Kortazarren edizioa). Labayru, 1982

 

 

aurrekoa hurrengoa

Pizkundea

 

        Itzaren gomutagarria! Atika deritxon erriko erleak samurkiro ezti gozoa egiten eben aldiko gomuta alaiak, itz onek burura dakarstaz. Antziñako ontzi edo zaagi zaarratan ardo barria eusko gogoaren jaietarako ekarri gura dabenaren elburu, bizitza barri eta joriagoa, orri zuridun idaztiak, biotz uts diran olerkiak, iturri ertzetako irudi lilluragarriak itz onek bat-batean bere edertasunez dikurz.

        Pizkundea osoz loratu zan errietan Italia nausi da. Andra eta gizonak Greziako argiz argituta neurtitz samurrak, idazti ederrak landuten aldi atan iñarduen. Marmol zurietan gizon ospetsuen soin indartuak, deunen gogo zerutarrak agertu eta eleiz oroigarriak gunien jainkotasuna eta edert a zeruratuten eben aldiko pizkunde zoriontsua. Aldi alaigarri arek erririk erri eroiazan asaben eredu kementsuak, gudate garaipenak abesten iñarduen imeurlari trebeak.

        Bere elburuagan erriak itxaropena eukon. Uzkurtza, aberria eta edertia bat egiñik ebiltzan, doipuruak euren laguntzarik iñoiz ukatu barrk, bakaldunen jauregietan abegi ona egiten eutsen. Illunpetik argira igaroteko zubi ederra Pizkundea izan zan. Aren mosuaz libururik aintzatsuenak argiratu ziran.

 

        Eusko Pizkundea

        Barri dan bazkun begiko au maitasun egoz gaztetasunak goi-gora daroa. Politika edo zizki-mizkietan bere kemena, oldargea eta sua jardueraziten ez dator, euskerazko idazti politak, geure erriaren jakintza lortau daroien ipuin eta esaerak, eusko gogo barruan egoak zabaldu eziñik dagozan gurari samurrak euren kaiolatik atara eta zeru urdin zear bialdutera baiño.

        Bere altzoan Pizkundea deritxon bazkun onek idazleak ezeze, margolari, ereslari, euskaltzale, olerkari eta abar besarkatu daroiaz.

        Norbera zer dan, noragiñokoa dan jakitean zoriontasun guztien arroiña tente dagoala jakintzak esaten deuskun ezkero, geure erriari zer dan eta zer izan bear dauan erakutsi daiogun. Kanpotik ez, barrutik baiño eusko zaletasunak urten bearko dau, egiazko igaliak jadetsi gura badoguz. Zenbat diru eta kemen leengo aldietan itxasoan goldetu ete doguz!

        Batek ba daki! Aizean erein ete doguz edo nago. Erriak ezeze, jakituntzat euren buruak orraztuten dituenak be, eusko edesti, oitura, elerti eta beste gauza askotzaz zer ete dakie?

        Bere edertasun guztiak argi ezagututen dabezelako, Jainko beregan atsegin da. Norbera zer dan sakonetik dakianak, bere gauzetzaz be zintzoen, sutsuen jokatuko dau. Erriak asaben egite aipagarriak, bere izatearen garbitasuna ezagutuko dabenerako, eurrez toki guztietan lora euskotarrak sortuko dira. Eguzkiaren mosua zelai eta latxinetan samurtsu lotuten danean, txiribita politez dana josirik ez ete dozue ikusi?

        Pizkundearen mosu biguna Bizkaiko muru, egi eta lantzarretan zabaldutean, zinez ikusgarria izango da toki guztietan erneko diran lorak batutea...

        Idazle guztiakaz txorta bat egiñik, anaitasuna ontzian orok itxasoratuaz, bakez, alai, kementsu eta azkar mendi goietan argi dagin elburua igotea, Pizkundearen zeregiñik ederrena izango da.

 

        Euskera, euskeragaitik?

        Izkuntza beste elburu barik ez, ori gauza ez da, aberriagaitik baiño. Euskera gure izatearen agerpen garaiena dalako, pizkundearen leenengo orrialdean arro-arro agertuten da. Uzkurtza eta abertzaletasunaren esiak iraun dagian, pizkundeak euskera landu eta orraztuko dau. Elearen pizkundeari bakarrik naiko ez deritxolako, eusko gogoaren beste kutun guztiak be biotz ganean gordeko ditu. Euskera bide dala, erriaren txinparta biztu gura dau, suaren suak inguru guztietara gure izatearen zergaitia, aberriaren garrantzia eroan dagian. Gaur agintza baiño ez dan pizkunde onek, biar egun ederra izango dau. Bere ezpanetan abestia dager eta gaztetasunaren abestiak maitasuna edo itxaropena baiño ez dauz agertuten.

        Pizkundea gaztea da eta gaztaroan egin ezin daitekenik ez dager. Euskera zaarrari gaztetasuna mosu bero bekokian emotera dator. Vicaire olerkari ospetsuak iñoazen neurtitzak pozik jarriko neuskioz:

 

                Adorable et terrible, eblouissante et douce

                Tu m'apparus, Jeunesse, une rose a la main.

 

        Laguntza

        Guztiakana bakez datorrenari ba, ez arri koskorrik bidera jaurti. Bertsoak dakarzan lan orok garaipen seaskan kulunkatu dagizan, gorroto kiñuak baiño maitasun txalo eta abegi bearragoak ditu. Artez jokatu gura dauanari laguntza ukatutea, aurka egitea samingorragoa izaten jako. Diruagaz ezeze geure izenakin lagundu dagiokegu. Idazleak lumak zorroztu dagiez, dirudunak sakelak zabaldu. Pizkundeak guztien zale kutunak izan bearko. Laguntza onena, zintzoena, artezena bakoitzari maitasunak erakutsiko deutso. Maitasuna bizi-bizi biotzetan daroazun artean, egin gura dozun guztia, ez dozu biderik galduko eta. Nai izatea, aal izatea da; maitatutea esku artean gauzea euki bez, gura izatea eta maitatutea baiña erdia ezeze, amaia be bai dala esan daikegu.

        Pizkundea deritxon bazkun onetan era guztietako anaiak batutea nire dei sutsua izango da. Guztiok bat izatea gauza ederra bai dala. Lorondo bateko larrosak milla badira, milla orritxo larrosa batean koiu badira, anaiok, zelan alkartuten ez garan.

        Zeru garbi-garbia gabaren altzoan izarrez dabillen ordu urdiñean eozko txindak mendi goietan Pizkundearen abegia joten dau. Aizean dator gogo maitalaria mosu bailitzan. Abestiaren samurra!

EUZKADI, 1930-II-16

 

aurrekoa hurrengoa