www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1931-1935, 1982

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak, Estepan Urkiaga Lauaxeta (Jon Kortazarren edizioa). Labayru, 1982

 

 

aurrekoa hurrengoa

Eskerrak

 

        Eskerrak egin, bearrean nago idazle ta adiskide askori. Neure Bide barriak dirala ta, eskutitz asko jaso dodaz zorion agurrez. Batez be Gipuzkoako anai batzuk agurrik maitekorrena egin deuste. Eskerrak! Euskereari indar apur bat emoteko baiño ez dot idatzi. Ontzat artuten dozuela neure lantxo au ikustean biotza asetuten jat. Adiskidetasunagaitik dalakoan nago, ez idaztiaren gaiagaitik. Egun gitxitan pillo andia saldu dot. Orrela laster da amaitu. Idazle bateri atsegiñen jako auxe. Biotzetan sortuko al dau neure idaztitxo gaixo orrek euskereaganako maitasuna. Izkuntza baztertu onetan be gauza asko esan geinkezala azaldu gura izan dot. Ez dakit osatu dodanentz edo ez.

        Guztioi ezin erantzungo deutsuet, baiña lerrotxo onein bitartez agertuten deutsuet neure atsegiña ta esker ona. Aurrera jarraituteko indarra emon deustazue, beti izkuntza maite onetan idazteko oldea. «Bide barriak» dira gaurkoak, laster izango dira beste bide batzuk. Aberriaren abestiak, geure aur kutun onen goralpenak. Gitxi ez da ba, zuen agurrok bultzatuten nabe lan egiten. Baiña euskeraz jakin ez arren erosi dabenai, eskerrik ugarienak. Bilbao onetako aldra batzuk erosi dabe, euskerari lagunduteko bide onetatik, eurok jakin ez arren geure izkuntza. Pozgarria da. Idazti oneitan geienak zoztor egiten dabe. Eskerrak zuei, ez dot oraingoan egin.

1931-XII-11

 

aurrekoa hurrengoa