www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1931-1935, 1982

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak, Estepan Urkiaga Lauaxeta (Jon Kortazarren edizioa). Labayru, 1982

 

 

aurrekoa hurrengoa

Amaikatxo eragozpen

 

        Amaikatxo eragozpen eta larritasun igaro ostean, gaur batuko dira batzar nagusian Euzkadiko udalak. Lizarran (Estella) batzen dira, katoliko izena darabillen kazike batzuk ez dabelako gura izan Iruiñan batzar ori egieta.

        Fueroen aldeko mitiña egin bear ei dabe gaur Iruiñan. Bai, zer arteztuko dabe aldi onetan mitin bategaz? Ez da gaurko eguna itz egitekoa, gauza erreza da itz egitea jentearen aurrean eta deduzko txaloak irabazteko bere. Beti izan dira Naparroako jaimetarrak eta karlatarrak olako barritsukerietan ibiltekoak. Sakonkiro oldoztuten badogu, zer irabazten da orain mitin bategaz? Ezer bere ez, egun bateko otsa dalako ori. Udalen batzarrean ostera, Euskadiren gaizkatasuna erabaki ta lortu daiteke.

        Baiña ezkertarrak lurperatu ezin izan daben batzarra, katoliku izena daroen batzuk zuzpertu dabela, zelako poza izango daben jauntxo madarikatu orreik. Udalak zutunik dagoz, erriak ez dauko beste usterik eta gizaldietan egin ez dana euzkoak egiteko dagozan orduan, orra katolikuak zelako prisak daukezan batzar bat egiteko.

        Euzko Araudi ori ontzat artu ezkero, ez dago zetan auteskundetara joan, danak gura dabenaren billa joateko ez dago aurkakorik eta. Baiña ba dakie Iruiñan batzar ori egiteko asmoan dagozanak, eurak ez dirala ezer olako gauzetan eragozpenak ipiñita, gauzarik aundienak lurpera jaurti barik.

        Geroago agertuko dira egunotako zikinkeriak, lotsabakokeriak eta udalak zelako asmo ederrakaz joan diran mitin orren asmagilleengana. Ezerk ez dau balio izan eurekin, euzko aberriari barik euren girin txarrari dagozalako. Oraingo edestia idazten dan egunetan, oso lotsagarri gertauko dira jaun orreik.

        Ondo aztertu ezkero udalen batzarrak eta katolikuenak dauken aldakuntza, ezin ukatu izango dogu udalenak daukon garrantzia.

        Gaiñera ez da izan eragozpen ori euzkotarrena bakarrik, Espaiñako «Acción Nacional» deritxon alderdia ibilli da or guztia edenduten.

        Gotzain jaunak eskatu eutsen atzeratu egiela batzar ori, baiña alperrik. Ez dagoz orretarako. Egun onetan ibilli jatzu emetik Jaime edo olako bat eta areri euren maitasuna agertu gura deutsoe. Karanba, katolikoak izan eta fuerozaleak eta euren atzetik iñor parako ete da ba. Ez, sekulan be.

        Udalak laguntza gura dabe eta eragozpen ori bidean aurkitu daben ezkero, guztiak beartuak gagoz eurai laguntzeko. Lizarran orok izan bear dabe, geure zaletasun biziagaz lagundu eta indartu daiguzan. Euzko legegaia andik ontzat arturik badakargu, egunik andiena izango jaku. Axe benetan danentzako izango da poza. Biotzak gora ba, eta Estellan agertu daigun gure artean ez dagoala ikuseziñik eta gorrotorik.

        Gora udalak eta gora euzkoak. Gaurko eguna andiena izango da geure edestian. Lizarrak eukiko dau aintzarik gurena.

1931-VI-4

 

aurrekoa hurrengoa