www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Azalpenak
Estepan Urkiaga, «Lauaxeta»
1931-1935, 1982

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Azalpenak, Estepan Urkiaga Lauaxeta (Jon Kortazarren edizioa). Labayru, 1982

 

 

aurrekoa hurrengoa

«Arrats bera»ri buruz

 

        Gure olerkari ospetsu Jauregik idatzi dauan lantxo onek goratzen gauz. Lar! El Día-n leenengo orrialdean argitara dabe eta eskerrak egin bearrean nago. Batez be batzuren aginkaden ordez ezti gozoa emoten deuskulako Jauregi olerkari aipatuak. Iñork ez bestean ulertu dau neure asmoa. «Arrats beran» idaztiaz uste bat neukon. Gaurko egunez Europako letretan lantzen dabezan olerki motak geure ele onetan be biribildu.

        Norbaitek esango dau: nimiñokeriak dozuz! Sakon antza daukan lelokeriak egitea ez da gauza gaitza. Zeruko odeiak edo itxasoaren orruak gaitzat artuz, bereala egingo geunkez eun ahapaldidun olerkiak. Ezerez antza daukan gaia apainki erabiltzea dozu gaitzena. Onetzaz zerbait idatzi bear izango dogu, bestela iskanbila sortuko jaku. Jauregi jaunak bere zuurtasuna erakutsi dau, ondo baiño obeto ulertu baitau neure asmoa. Zubimenditzaz diñozanak be poztu gauz, poematxoa ba ederki egiña da. Eskerrak egiten deutsoguz idazleari.

1935-IX-3

 

aurrekoa hurrengoa