www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa  

OGEIGARREN DOTRIÑA

 

Sakramentuen gañean eta
2. Matrimonioko Sakramentuaren gañean.

 

        Ezkonza on baterako nola prestatu; eta ezkonzako estaduan nola ondo bizi, erakutsi nizuen aurreko dotriña batean: eta nola ezkonza asko gaizki egiten diran Eliza Ama Santaren, eta Erregearen legeak, ezkonzari dagozkionak, ondo jakin bagez: eta Trentoko Katezismoak Aita San Pio bostgarrenak atera eragin zuenak, agintzen duen Matrimonio santuaren inpedimentuak edo eragotzgarriak puebloari aditzera ematea; gaur laburtxo, baña argiro guziok jakitea konbeni dana, aditzera emango dizuet: eta uste det atenzio edo arreta andi batekin adituko dezuela.

        G. Ezkonzako edo Matrimonioko Sakramentua errezibitzera eragozten duen inpedimentuak zein dira? E. Era bitakoak dira: batzuek ondo ezkontzea eragozten duenak, baña ezkonza desegiten eztuenak, Sakramentua gaizki edo pekatuko estadu gaiztoan errezibitu arren, egiaz ezkondurik gelditzea, eragozten eztuenak: beste inpedimentu batzuek dira, ondo ezkontzea eragotzi ezeze, ezkontzea desegiten duenak, alako moduan, ze oetako batekin ezkonzen dana, egiaz ezkondu bage gelditzen da.

        G. Zein dira ondo ezkonzea eragozten duen inpedimentuak baña ezkonzea desegiten eztuenak? E. Dirade lau oek: kastidadea gordetzeko beto edo promesa, Jaungoikoari egiñik edukitzea: eta orobat ordena sagraduak, nola Epistolaz, Ebanjelioz edo Mezaz ordenatua izateko bere edo promesa egiñik edukitzea: orrelakoak dispensa lenago iritxi bage ezkontzen badira, ezkonduak gelditzen dira; baña pekatu mortala egiten due. Eta ezkonzaz usatzeko dispensa bearra due. 2. Dira Errelijioso edo Errelijiosa izateko beto edo promesa egiñik edukitzea: oriek ere dispensa iritxi bage ezkontzen badira, ezkondurik gelditzen dira; baña pekatu mortal egiten due: eta ezkonza osatu bage dauden bitartean, beto edo promesa kunplitzeko obligazioan daude. 3. Dira, beste bati ezkonzako hitza emanik, eta arturik edo alkarri agindurik daudela, ari larga, motibo, justu bage edo hitzak desegin, eta libertadea iritxi bage, beste batekin ezkontzen bada, ezkondurik gelditzen da: baña pekatu mortala egiten du: eta kalterik erakarri badio lenago hitzak eman zionari, errestituzioa egin bear die. 4. Inpedimentua ondo ezkontzeko, baña ezkonza desegiten eztuena da, Elizak eragozten duenean, ezkontzea: nola dan edo lenago bear diran deiak edo pregoiak egin bage edo dispensa Obispo Jaunagandik atera bage, ezkontzea; edo Eliza Ama Santak eragotzirik dauzkan denporetan ezkontzea, Elizak berak disponiturik dauzkan bendizioakin, zeremoniakin, eta ezkonduen Mezarekin. Eta diot, ezkonza eragozten duen inpedimentua dakitenak duela obligazio pisua edo larria pekatu mortalaren azpian, inpedimentua agertzeko edo deklaratzeko, ezkondu bear dituan Bikario Jaunari edo edozein erritan deiak egiten dituanari.

        G. Ezkondu nai duen mutillak, eta neskatxak badue obligaziorik hitzak alkarri eman baño lenago, eta ezkondu baino lenago, gurasoai edo guraso-ordekoai kontu emateko, eta lizenzia eskatzeko, eta iristeko? E. Ori Jaungoikoaren legeko laugarren Mandamentu santuaren esplikazioan esanik dago: eta orain gauza orren gañean dagoan legea esango dizuet: gurasoai, familiako buruai bezela dagokie, eren humeak ondo akomodatzeko, alegin guziak egitea: baña guraso asko izan oi dira gai orretan ardurabageak: eta beste asko eren interesari geiago begiratzen dioenak, eren seme-alaben akomodu, eta onari baño: eta orobat gazte asko dira erenez burukoiak, eren pasioari, eta iritzi itxuari baizik jarraio nai eztienak: eta gurasoen arrazoi justuari kasorik egin bage, ezkondu nai duenak: eta nola eztan erraz, alde batetik, eta bestetik datozen kalteak, eta naigabeak, erabat erremediatzea; guziari ondo begiraturik, eta konsejero, eta gizon jakintsu askoren iritziak aditurik, gure Errege Jaun Karlos laugarrenak apirillaren amargarren egunean, milla zortzireun, eta irugarren urtean, eman du lege berri bat: eta agintzen du bere Erreinu, eta mendeko erri guzietan gorde dedilla: eta zerren lege ori jakitea guzioi konbeni zatzuen, legearen beraren hitzakin esango dizuet.

        Agintzen det, dio Erregearen Majestadeak, Aitaren lizenzia bage edo eren baimena bage, ezin ezkondu ditezkeala ogeita bost urte ez dauzkaten familiako semeak; eta ogeta ta iru urte eztituen alabak; edozein klase edo kondiziokoak izan ditezela: eta Aitak, aek nai duen ezkonza onzat ezpadarama, eta ezkonzeko lizenzia eman nai ezpadie, ezin obligaziorik izango arrazoia emateko edo lizenzia ukatzeko dituan motiboak esplikatzeko: baña ogeita bost urte osatuak dauzkaten semeak, eta ogeita iru osatuak dauzkaten alabak, ezkondu ditezke nai duen bezela: eta eztue Aitaren konseju eta lizenzia bearrik izango. Aitarik ezpadue, aren eskualdiak izango ditu Amak: baña orduan nai duen bezela ezkonzeko libertadea izango due urtebete gutxiagorekin au da semeak ogeita lau urte, eta alabak ogeita bi urte osatu ezkero: Aitarik, eta Amarik ezpadue, aen eskualdia izango due Aita aldeko Aitonak: eta au bizi ezpada, Ama aldeko Aitonak: baña orduan Aita duenak baño urte bi gutxiagorekin eren erara ezkonzeko libertadea izango due: au da, semeak ogeita iru urte, eta alabak ogeita bat urte osatuak dituenean. Aitarik, eta Amarik, eta Aitonarik ezpadue, oen guzien eskualdia izango due tutoreak, edo aita-ordekoak, ezkonzeko lizenzia emateko edo ukatzeko: eta tutore edo aita-ordekorik ezpadue, eren erriko Juezak; au da, Alkate Jaunak, guziak arrazoi edo motiboak explikatzeko obligazio bage: baña orduan ere eren aukeraz edo borondatez ezkonzeko libertadea izango due, gizakumeak ogeita ta bi urte, eta neskatxak edo emakumeak ogei urte betetzen dituanean. Lege au guzienzat aditzen da: eta orrez gañera, Aitaren edo aren ordekoen lizenziez ostean, Erregearen edo eren Agintarien lizenzia oraindaño bear izan duen guziak, naiz urte geiago, naiz gutxiago izan ditzatela, bear due aurrera ere eskatu (oraindaño bezela) Erregearen beraren edo eren agintarien lizenzia ezkonzeko: eta eren gurasoak edo guraso-ordekoak lizenzia eman nai ezpalie, eta agrabio egiten dielako ustean badaude, Erregearen Majestadeari berari edo eren agintariai ezkonzeko lizenzia eskatzeko deretxoa gelditzen zaie: eta ondo informaturik edo emango die, edo ukatuko die: eta orobat gurasoen edo guraso-ordekoen lizenzia baizik bear eztuen beste guziak: baña ori ezin iritxi izan duenak, akuditu dezake ezkonzeko lizenziaren eske Tribunal nagusietako Presidente edo Errejenteagana. (Alde oetan Valladoliko Kanzilleriako Presidenteagana) Era ark ondo informaturik, eman deikie edo ukatu leike bear duen lizenzia: eta ematen badie, ezkondu ditezke gurasoen edo guraso-ordekoen lizenzia bage. Eta esan ditugun kondizioak gorde bage, ezkonzaren bat autorizatzen badue Eliz-Bikarioak, eta orrela ezkonzen diranak erak, kastigatuak izango dira, Españiako Erreinuetatik kanpora irten bearrak, eta eren ondasunak galdu bearraz. Eta ezkonzeko hitz, promes edo alkarri aginduaren gañean demandarik edo auzirik batere artuko ezta; ez Elizako Tribunaletan; ez eta Erregearenetan ere; ezkonzeko lizenziarekin edo esan ditugun urteakin habilitaturik daudela hitzak edo promesak alkarri eman ezpadioe: eta ori ez nolanai, ezpada Eskritura publiko baten azpian. Eta orduan auzia segituko da, eta erabakiko da; ez gauza kriminala edo nastua bezela Obispo Jaunaren tribunetean; ezpada gauza zibil bat bezela Erregeak dituan Juezaen aurrean. Eta lege onen publikaziotik aurrera ezkonza guzietan gordeko dira, esan diran kondizioak: eta ez lenagoko legeetan agindurik zegoena.

        G. Eta zer probetxu atera bear due lege onetatik ala gurasoak, nola seme-alabak? E. Gurasoak naigabe andiak ikusi nai ezpaditue, alegin guziak egin bear ditue: 1. eren humeak dotriña onean, eta Jaungoikoaren bildur santuan azitzeko: eta orrela, beti zor zaien errespeto, honra, eta obedienzia ekarriko die: eta 2. eren libertadeaz nai duen bezela usatzeko denpora, edo urteak osatu baño lenago, beren seme, alabak (Jaungoikoak artara deitzen baditu) ondo akomodatzeko neurriak artu bear ditue. Eta gazteak eztira iñoiz aztu bear libertadeaz, ezkonzeko adiñetara elduagatik: eta Erregearen legearen aldetik kastigurik ez izan arren, Jaungoikoaren legeak obligatzen dituala; ez eren gogoaren kontra, gurasoak nai duenarekin nai ta ez ezkonzera; baña bai gurasoai kontu ematera, eta konseju eskatzera: eta arrazoi andiakin, eta justuakin atzeratzen baditue asmaturik edo pensaturik daukaten ezkonzatik, baita obedezitzera ere: zerren bestela erabageko ezkonza batekin gazteak eren buruai ezeze, gurasoai, eta familia guziari naibage andiak, eta kalte pisuak ekarri oi dizte: eta Jaungikoaren aurrean pasioaren itxumenak libratuko eztitu pekatutik: bada beti due obligazioa arrazoiari, justu danari, eta Jaungoikoaren legeari geiago begiratzeko, eren deseo itxuari baño: eta orrelako aldietan Konfesorearekin edo gizon jakintsu, eta prudente edo zinzo batekin komunikatzea, gauza bearra da, itxu-itxuan erakeririk ez egiteko.

        G. j Eta zein dira ezkonza eragotzi ezeze, ezkonza desegiten edo anulatzen duen inpedimentuak? E. Dirade amalau: eta guziak ondo aditzera emateko dotriña asko, eta luzeak bear liratezke: baña guzien berri zeoro jakitea, ezta zuenzat gauza bearra edo premiazkoa: eta gauzarik bearrenak laburtxo aditzera emango dizkitzuet. Eta 1. da, personaren gañean engañua gertatzen danean: nola dan, uste izatea, persona batekin, au da, urliarekin ezkontzen dala, eta aren orde beste bat jarriko balitz, orduan ezkonzak balio eztu; zerren arekin ezkonzeko borondaterik eztaukan. 2. Da, personaren kondizioa. Eta esan nai du, ezkonza erabaki badu, persona batekin, librea dalako ustean, eta gero jakiten du, esklaboa edo besteren menpekoa dala, eztu ezkonzak balio, artako dauden motibo andi askogatik. 3. Da indarrezko ezkonza: borondate bage egiten dana; zerren bildurtzen duen, bestela bizia kenduko dioela, edo indar andia egiten duen bildurrarekin, ezkonzera obligatzen duen. Eta orrelako ezkonzak balio izan oi eztu, libertadea falta dalako, konsentimentua borondatez emateko. 4. Da, emakumeren bat ezkondu eragiteko, libre zegoan tokitik, indarrez eramaten duenean, gizonaren mendean dagoan etxe edo beste tokira, eta andik atera bage, eta gizonaren mendean eztagoan beste toki libre seguru batera itzuli bage, ezkondu eragiten badue, ezkonzak balio eztu: baña bai leku librean jarri ezkero, ezkondu nai izan badu. 5. da, Parrroko edo Elizako Arzaiaren, eta testigu biren aurretik egiten ezpada ezkonza, onek balio eztu. 6. Da errelijioan egiten dan boto solemnea: eta ala, profesatu dan Frailea edo Monja zein ezkondu ditezke: eta ezkonduko balitz, ezkonzak balio eztu. 7. Orobat, Ordena sagraduak artu dituen Eliz-gizonak, nola Sazerdotea, Diakonoa, eta Subdiakonoa ezin ezkondu ditezke: eta ixilik ezkonduko balira, ezkonzak balio eztu. 8. Batekin ezkondurik dagoana, ura bizi dala, beste batekin ezkonduko baliz, ezkonza onek balioko ez luke. 9. Da Matrimonioaz usatzeko gai edo kapaz ez izatea: eta ezkondu baño lenago inpedimentu ori bazuen, ezkonzak balio eztu: eta fundamentuzko dudarik badu, komunikatu edo konsultatu bear du Konfesorearekin eta zer egin esango die. 10. Da, fededuna edo bateatua fedebagearekin; au da, Kristaua dana, Kristau eztanarekin ezin ezkondu diteke: eta ezkonzen bada, balio eztu ezkonza orrek. 11. da, honestidade hublikoa: eta esan nai du; ezkonzeko hitzak alkarri emanik edo agindurik daudenak, ezin ezkondu ditezkeala, hitzak eman diozkanarekin, odolezko aide lenengo gradoan daudenakin, nola dan alakoarekin, Aita, Ama, seme edo alaba edo senideakin. Eta dispensa bage ezkonduko balitz, Ezkonzak balioko ez luke. Eta honestidadeko inpedimentu au orobat dator osatu bageko Matrimoniotik: eta orduan eltzen da senarraren, eta emaztearen odolezko aide laugarren gradorañokoetara: eta senarra, eta emaztea iltzen bada, ezin alarguna ezkondu diteke besteren odolezko aideakin, dispensa iritxi bage: bada bestela ezkonzak balio eztu. 12. Da, Matrimonio Santuaren kontrako gaiztakeri edo kulpa señalatu batzuek egitea: eta oek dira, eta 1. da, adulterioa; eta senarrak emaztea edo emazteak senarra illzea edo illeragitea, bestearekin ezkonzeko: eta orrelakorik egin duena, alako pekatuzko lagunarekin ezkonduko baliz ezkonza orrek balioko ez luke. 2. Da, adulterieko pekaturik ez egin arren, alkarren konsentimentuarekin bataren, eta bestearen senarra edo emaztea iltzea edo illeragitea, alkarrekin ezkonzeko asmoarekin: eta ori egin duenak, ezin alkarrekin ezkondu ditezke: eta ezkonduko balira, orien ezkonzak balio eztu. 3. Da senarrak edo emazteak beste batekin adulterioko pekatu osatu bat egitea, alargunzen danean, arekin ezkonzeko kondizioaren azpian; pekatu ori, eta tratu ori batetan egin zuela, alargundu arren, ezin alkarrekin ezkondu ditezke eta ezkonduko balira, orien ezkonzak balio eztu. Eta 4. da, senarra, eta emaztea bizi dirala, beste batekin, beste toki batean jakiñaren gañean ezkonzea: eta orduan, ez bakarrik ezkonza orrek balio eztu, baizik alargundu arren, ezin alkarrekin ezkondu ditezke, eta berriz ezkonduko balira orien ezkonzak balioko ez luke. 13. Da, odolezko aidetasuna 4. graduraño edukitzea: senideak daude lenengo gradoan: lengusuak bigarrenean: bestengusuak irugarrenean: eta erangusuak laugarrenean: eta oek guziok ezin alkarrekin ezkondu ditezke Erromako Aita Santuaren dispensa bage: eta eztago dispensarik senidenzat. Eta bestenzat eztu ematen Aita Santuak dispensarik motibo justoak, eta egiazkoak ezpaditu: eta ori da gai bat gizon jakintsuakin komunikatu bear dana; eta baita ezkonza eragozten duen, eta desegiten duen aidetasuna dator Bateo santutik, eta Konfirmaziotik: eta ala aita pontekoak edo arra pontekoak (eren artean inpedimenturik sortzen ezpazaie ere) Bateoan jaso duenarekin eta aren gurasoakin ezin ezkondu ditezke dispensa bage, aide espiritualak egin diralako: eta orobat Konfirmazioan padrino izan diranak. Eta azkenik 14. inpedimentua da, afinidadea deitzen zaion odolezko aidetasuna: eta au da modu bitara: bata pekatu bage Matrimonio Santutik datorrena: eta bestea aragizko edo lujuriazko pekatu osatutik datorrena: eta ala senar-emazteak Matrimonioa osatu ezkero, egiten dira aideak, senarra emaztearen odolezko aide guztiakin laugarren gradoraño, eta emaztea, orobat, bere senarraren odolezko aide guziakin laugarren gradoraño: eta bata, eta bestea alarguntzen badira, ezin ezkondu ditezke Erromako Aita Santuaren dispensa bage, senarraren edo emaztearen aideakin eta aidetasun ori eltzen da erangusuetaraño.

        Ala aragizko edo lujuriazko pekatu osatutik zer aidetasun sortzen da, eta noraño allegatzen da? Pekatu ori egin duen edozein gizon edo motilla egiten da bere pekatu-lagun neskatxaren edo emakumearen odolezko aideen, aide 2. gradoraño: eta orobat emakume edo neskatxa gizakume edo motillaren odolezko aide guzien aide 2. gradoraño: eta ala, ez bata, ez bestea ezkondu ditezke dispensa bage, bestearen odolezko aideakin 1. eta 2. gradoan daudenakin, eta ala, ezin ezkondu diteke bere pekatu lagunaren, ez Aitarekin, ez Amarekin, ez seme edo alabarekin; ez eta senidearekin, eta ez lengusuarekin: baña bai bestengusu edo erangusuarekin. Eta inpedimentu ori zeukala, dispensa bage, ezkondu bazan, ezkonzak balio eztu: eta ignoranziaz egin bazuen ere, ezkonzak balio eztu: baña Erromara bage, erremedioa arkitu lezake orrelakoak, ori jakin ezkero, Konfesorearekin komunikatzen badu: eta ala egiteko obligazioa dauka. Eta orobat fundamentu aundiko kezkarik edo dudarik duen guziak, egiñik dauken edo eginkizun daukaten ezkonzaren gañean, pekatu mortalaren azpian due obligazioa galdetzeko edo konsultatzeko, eta dudatik irteteko. Eta inpedimentuak dakiztenak, kontu emateko obligazio larria edo aundia due: eta artarako proklamak edo deiak Elizan egiten dira: eta dispensa bearra duenak, aurretik klaru hitz egin, eta konseju eskatu bear due. Eta gauza guzien gañetik alegiñak egin bear dituzue konzienziako pakea, eta Jaungoikoaren grazia iristeko, eta artan beti irauteko: eta orrela zuenzat izango da geroko betiko pakea, eta betiko zoriona Zeruko glorian.

 

BUKAERA

 

aurrekoa