www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEITA BEDERATZIGARREN DOTRIÑA

 

Zazpigarren mandamentuaren
kontrako pekatuen gañean.

 

        Zazpigarren mandamentu santuaren explikazioari narraiola, aditu dezuen ezkero aurreko dotriñan; iñori ezer kentzea edo ixillik edo indarrez zer pekatu dan: noiz dan mortala, eta noiz beniala: eta nolako kuidaduarekin txikiak dirudien lapurretak ere eskusatu bear ditugun: orain aditzera emango dizkizuet eskuz iñori kendu bage ere, mandamentu onen kontra egin oi diran pekatu mota asko: oriek ezagutu ezkero, itxumenez, ingnoranziaz edo maliziaz aurrera pekaturik gai orietan egin eztezazuen.

        G. Nor dira bada zazpigarren mandamentu santu au ausitzen duenak projimoari kalte egiñaz? E. 1. Eztira bakarrik edo ixillik edo nabarbenkiro besteren gauza eren eskuz artzen edo kentzen duenak: baita ere engañuarekin edo maliziarekin saldu-erosietan eren projimoari dañu, kalte edo bidegabe egiten dioben guziak: eta ala egiazko lapurreta egiten due gauza onaren lekuan, eto onaren prezioan gaiztaturik edo obendurik edo nasturik dagoan gauza ematen duenak: nola ganadu aitzakiduna: gari berotua edo serenak jorik dagoana: edo beste edozein gauza, naiz jateko edo edateko, naiz jantzitzeko dana: nola ardaba urez nastua: gari ariña, eta pisu gutxikoa gari onaren lekuan, eta onaren prezioan: edo ojal erdi errea edo arrak jana: ojal onaren, eta fallta bagearen lekuan, eta prezioan. 2. Orobat dira lapurrak, pisuan, neurrian edo zenbatezkoan projimoa engañatzen duenak, eta kaltartzen duenak: eta gure Jaungoikoak Eskritura Santuan pisu, eta neurri falsoak guztiz ditu: eta orien kastigua guztiz andia señalatzen du. Eta orrelakoak errestituzioa egin bear due, salbatu nai badue. 3. Baita dira egiazko lapurrak, garia, eta beste edozein gauza gero kobratzeko, garestiago fiaturik saltzen duenak dirua eskuan danean baño: orregatik bakarrik korritzen duen preziorik andiena baño gorago saltzen badue: eta bakarrik eskusatu ditezke pekatutik, fiatzen duenak beste motibo bage kalte egiazkorik erai badatorkie; nola gertatuko lizatekean, besteari emateagagatik; gero berak garestiago beretzat erosi bear balu: orduan kalteak balio duen ainbe badaramake: baña erosleak jakiñaren gañean antxititik ontzat daramala, bestela ez. 4. Baita lapurren lagunak dira, pobreak premiaz saltzen dituen gauzak naiz eskukoak, naiz gerokoak, balio duen baño merkeago erosten dituenak: eta ala pekatu egiten due, dirua aurreratzen duelako, urrengo agustuko gariak, balio duen baño, anegako onenbeste erreal gutxiagoan erosten dituenak: eta orrelako tratalariak errestituzioa egiteko premian daude, konfesoreak esango dien bezela: eta bakarrik bestearen erreguz dirua aurreratzen badie: eta diru orren faltaz kalterik badue: orri dagokana bakarrik prezioan bajatu eragin dezake: baña ez dirua alderrik eduki bear bazuen. Baña eztue pekaturik egiten, aurrez geroko frutuak aseguratzen dituenak datozen orduan korritu oi duen prezioan gutxi gora bera ajustatzen dirala: bada orduan alde bietatik arrisku berdiña dago: eta kalterik egiten ezta. Eta arrisku onen desberdintasunagatik ezin saldu ditezke eskuarkiro neguko denporan gariak, eta artoak maiatzean edo garagar illean balioko duen prezioan: eta are gutxiago ill orietan egingo duen preziorik andienean: bada salsallea seguru dijoa, eta eroslea arrisku andian jarten da. Baña salsalleak maiatzerako gariak gordetzeko asmo egiazkoa bazuen, eta besteak eskatzen badiozka: eman ditzake maiatzean egingo duen prezioan, señalatzen duela ill artako aste bat edo merkatu bat: eta zerbait prezioa gutxitzen duela, bitartean eduki bear duen arriskuagatik, eta nekeagatik. 5. Orobat lapurretako pekatua egiten due besteren ignoranziaz edo jakiñeztasunaz edo pobrearen premiaz edo estutasunaz baliatzen dirala, gauzak balio duen baño agitz merkeago erosten dituenak: justu dan preziorik bajuenera eldu bage: bada pekatu da, prezio jakiñik edo tasa zierturik eztuen gauza, korritzen duen preziorik merkeena baño merkeago erostea: ala nola dan pekatu korritzen duen preziorik altuena baño gorago saltzea. Zerren prezioak badue eren muga edo zenbatezkoa, gutxi gora bera: eta iru prezio mota Doktoreak señalatzen ditue saldu-erosietarako: kanaka saldu oi diran denda gauzetan batez ere bajuena, gorena, eta bien bitartekoa: eta eskuarkiro ejenplo onekin aditzera ematen due: preziorik bajuena bederatzi g.g. beradanean; gorena amaika: eta bien bitarteko amar: bada orduan bederatzian baño merkeago erostea: eta amaikan baño gorago saltzea pekatu dala erakusten due: eta ala egiten duenak, errestituzioa egiteko obligazioa duela: baña piezaka saltzen diran gauza baliosoetan, señalatzen due bien bitarteko edo erdiko prezioa eun danean; bajuena larogeta amabost, eta gorena eun da bost, gutxi gora bera: eta tasarik eztanean, eta gutxi gora berako prezio korrienterik eztuen gauzetan ere: nola pinturak, Indietako egazti hiztunak, eta beste onelako gauzetan, eztago libertade osorik, erabageko gutiziaz nai dan ainbe pagaeragiteko edo nai duen bezin merke erosteko: baizik orduan persona jakinsu, eta juizio ona duenaen iritzia artu, eta ari jarraio bear zaio, iñori kalterik egin bage; baña prezio gutxiko, jateko gauzetan, nola arraiak, eta fruta gauzak, aen balioa izan oi da plazako ugaritasunaz edo urritasunaz batera: eta saltzalle asko edo gutxi, eta erosle asko edo gutxi danez batera. Baña prezio askoren desberdintasuna, eta gora bera andia adituta juizio gaiztorik bereala egin eztezazuen, jakizue, ze merkatariak, eta beste tratulariak, erabatera erosten dituen gauzak, naiz janzi gaiak, naiz jateko gaiak, saltzen dituela, kosta zatenaz gañera, beren ofizioagatik, eta nekeagatik dagokien saria edo irabazia kontu egiten duela: eta kantidade andi bat era onean edo zerbait merke erosi arren, ura bera gutxika saltzeko denpora asko, arazeri asko, arrisku asko, eta nekea ere artu bear duela: eta nola gauza oriek zuzentasun guziarekin neurritzea erraz eztan, argatik juizio gaiztorik bereala egin bear ezta: baña beste aldetik diot, eze merkatariak, eta tratulariak al duen guzia irabazteko deseo erabagearekin itxutzen badira: eta Jaungoikoaren bildurrak atzeratzen ezpaditu: eta zenbateraño irabazi dezaken ondo pensatu bage; edo dakienai galdetu bage, eren saldu-erosiak egiten baditue, kondenatzeko arrisku edo perill guztiz andian daudela, erremediatzen ezpadira; eta baita, asko, eta asko errestituzioak egiteko premia andian ere; eta eztie balioko esateak, asko dirala, ala egiten duenak: eta eztuela uste orregatik kondenatuko dirala: bada usadio edo kostunbre gaiztoak eztu indarrik libre emateko Jaungoikoaren legeak kondenatzen duena.

        G. Eta prezioaren erdirañoko engañurik eztala, erosten edo saltzen badue, errestituziorik eginkizunik ote due? E. Munduko justiziak eztitu obligatuko, auziai lekurik ez emateagatik; baña Zeruko Juez soberanoak, guziaren berri ondo dakianak obligatzen ditu, prezioan justu danari faltatzen zaionean: bada batak bestea engañatzea, eta kaltartzea beti da pekatu, eta gai andian izan ezkero, pekatu mortala, errestituzioa egiteko obligazioarekin. 6. Eta ala orobat pekatu egiten due, ez bakarrik baliu andia duen gauzak balio txikia duen gauzakin nasturik saltzen dituenak: eta guzia jenero bat baliz bezela preziorik andiena daramatenak: nola batzuek egin oi duen gari ona, eta ariñ oni nastuaz: iriña, eta zaia errotetan nastuaz: azrafrai purua, beste belar batzuakin nastuaz: eta orrela beste gai askotan: baita ere saldu nai dituen edo biurtu bear dituen gauzai, eztagokien pisua ematen dienak, bustiaz edo ezatuaz, geiago pisa dezen; nola tabako saltzalle batzuek egiten duen: baita eule batzuek ere egin oi duen kendu dituen arien pisua geitzeko edo berdintzeko: bada ori guzia lapurreta klaroa da: eta baita jakiñaren gañean diru falsoakin erosten edo pagatzen duenak pekatu egiten due: eta errestituzioa egin bear due: eta eztie balio, erak ere engañatuak izan diralako aitzakiak: bada ezagutu ezkero falsoak dirala, ezin iñor engañatu dezake: eta nork eman zien baldin badakie engañua desegin dezake: eta aurrerako orrelako diru falsoak markatu eragin bear dira edo ibai zoko batera bota, aurrera iñor ez engañatzeko. 7. Eta orobat dirade lapur lagunak, gauza ostuak jakiñaren gañean edo ostuak diralako errezelo andiarekin edo duda fundamentuzkoarekin erosten dituenak: eta norenak diran jakin ezkero, due obligazio andia eren jabeari biurtzeko; baita eren dirua galduko badue ere: eta bakarrik, al badue, saldu zienagandik kobratu dezake: eta ostuak ziran edo ez duda andirik badue, galdetu edo konsultatu bear due, zer egin bear duen jakiteko.

        Eta azkenik lapurren antzekoak, eta lagunak dira, alkar arturik, salgai dauden gari, arto, eta beste gauzai prezioak maliziaz jaso eragiten dienak erak saltzeko dauzkatenean: edo maliziaz, eta gezurraz prezioak bajatu eragiten dituenak, erak erosi bear dituenean: bada orrelakoak zenbati, eta zenbaterañoko kalte arrigarriak egiten dizten, ezin ponderatu liteke: eta ala ere abariziak edo kodizia gaiztoak itxutzen ditu: eta gaitz andirik egiten duenik ere uste eztue.

        G. Eta saldu-erosietan egin oi diranaz gañera beste lapurreta motarik ote da? E. Bai: eta guztiz asko dira bakoitzaren kargu, ofizio edo langaietan gertatzen diranak: baña dotriña labur batean ezin bear bezin zeoro edo banaka aditzera eman litezke. Ala ere batzuek aitatuko ditugu. Eta 1. pekatu egiten due, eta lapurrak bezela dira, soldata, eta jornal osoa artzen duenak, eta ari dagokan bearra edo lana egiten eztuen beargilleak, langiñak, eta serbitzariak: jabeak ikusten dituenean lanari ekin, baña begira eztaudenean, denpora asko hizketan edo alperrik igarotzen duenak: eta orrelakoak, edo jornaletik zerbait bajatu bear due edo bestela erremediatu bear due: batez ere gutxika-gutxika dalarik ere, jabeari kalte andia egin badiobe: baña obraren jabe edo nagusiak ere pekatu egiten due, soldata edo jornal justua pagatzen ezpadie edo bereala pagatu bagez kalteak edo naigabeak erakarten badizte: eta pekatu oek Zerura deadar egiten due, Santiago Apostoluak esaten digunez. 2. Baita dira lapurrak, obrak egiteko nagusiak ematen dizten gaietatik edo aen ordenaz erosten dituenetatik zatiren batzuek isillik erenzat gordetzen dituenak; nola dendari edo jostunen batzuek egin oi duen: jabeak eztakiala, eta igui duela: edo merkeago erosi, eta gorago kontuan sartzen diztenak. 5. Orobat lapurretako pekatua egiten due, naiz arotziko edo argintzako edo naiz beste edozein ofizioko obra ajustatzeko denporan tranpiaz edo maliziaz justu dan baño askoz geiago daramatenak: eta baita obrak egiteko moduan edo ardurabagetasunez edo eren ofizioa ondo jakin bagez edo lasterregi egin naiez, obra falsoak egiten dituenak edo iraupen gutxikoak jabearen kaltearekin, beste aldetik pagua oso daramatela: eta oek guziok, eta oen antzeko beste asko errestituzioa egiteko obligazioarekin eskuarkiro arkitzen dira: eta betiko kondenatu nai ezpadira, konfesoreari galdetu bear diobe, zer moduz egin dituan kalteak erremediatu ditzaken.

        G. Eta beste kargu edo ofizio publikoetan projimoari kalterik bere ondasunetan egiten etzaio, eta Mandamentu santu au ausitzen ezta? E. Bai, eta guztiz askotan: eta 1. Errietako agintariak, Justiziako Jaunak, eta beste kargudunak, obligazio guztiz andiak, eta estuak dauzkate, alegin guziak egiteko Erriko guzien dañu edo kalteak eskusaerazotzeko, eta eragozteko: eta al duen arreta, eta dilijenzia guzia egin bagez datozen kalte guziak eren gañ izango ditue: eta emendik ezagutu dezake 1. eskandalo publikoak, eta kaltetsuak erremediatu ditzakela, erremediatzeko dilijenzia eragilleak egin bagez, zenbat pekatu, eta zein kalte andiak datozen: eta zein kontu estua Jaungoikoak eskatuko dien. Ostatuetan edo tabernetan edo beste etxe jakiñetan egin oi diran diru joku erabageak, interesa andikoak geienetan tranpiaz, eta engañuaz, alkar arturik egiten diranak, zenbat pekatu, eta zein kalte andiak, eta lapurreta bideak dakazten, nork esan dezake? orobat alako tokietan egin oi diran erabageko, eta beranduko jan-edanak, eta ortik datozen ordikeriak, aserreak, eta familietako naigabeak, eta kalteak: eta lapurretarako okasioak, nork konta litzake? bada eri guzia eragozten eztuen edo bear bezela kastigatzen eztuen Alkate Jaunaren edo aren ordekoaren kontuan Jaungoikoak ipiñiko du: eta orobat beste edozein eskandalo: Eta zer izango lizate, gauza oriek eragozteko kargua duenak erak, jakin arren, ez ikusi egingo balue: edo onzat balerame? Eta are geiago, erak parte balue? Eta besteai eskandaloa emango badie? Eskandaloa ematen duen edozeñek, Jesu-Kristok Ebanjelio santuan dionez obe baluke, errota arri bat lepora lotu, eta itxasoaren ondora botatzea, zer mereziko du eskandaloak eragozteko, eta erremediatzeko obligazioa, eta kargu estua duenak berak, besteai eskandalo ematen badie? Nola erremediatuko ditue erakarri dituen kalteak, eta ez bakarrik espiritualak, baita denporalak ere? Baña orri larga, eta goazen aurrera: 2. Errietako agintariak, eta Justiziaren karguak dituenak, Mandamentu Santu au auzitzen due, eren ardurabagetasunez edo eren obligazioak ondo jakin bagez, edo dudatzen duenean, zer egin bear duen, dakienai galdetu bagez, komunari egiten zaizkan kalteak erremediatzen eztituenean: eta batez ere ori gertatzen da, pisuak, eta neurriak noizian bein examiñatu bagez, pisu edo neurri eskasakin, saltzeko: eta andiakin erosteko tratulariak baliatzen diranean: eta ogiak, olioak, ardabak edo beste jateko edo edateko gauza bear duen pisua edo neurria eskasa duela dakienean, komunari engañua eta kaltea egiten disimulatzen duenean: eta orobat balio duen baño edo dagokien baño garestiago saltzea permititzen badue: eta eztue balioko, kejarik eman eztielako aitzakiak, beste aldetik zer gertatzen dan badakie: bada eren karguak kontu artzera obligatzen ditu: eta 3. orobat dauke obligazio estua, al dueneraño, erriko probetxuak, eta kargak alik berdiñena, eta justuena erriko guzien artean partitzeko: eta pasioak, anditasunak, adiskidetasunak edo beste errespeto edo interesak itxutzen baditu; eta batzuai mesede, eta besteai kalte egiten badie. Orra pekatu asko egiteko bidea, eta errestituzioak egiteko ere gaia.

        G. Eta auzilariak, eta orien juezak, eta Letradu edo Abogaduak, Eskribabak, eta oriei darraizten justiziako ministroak, mandamentu santu onen kontra pekaturik egiten ote due? E. Jaungoikoaren eta projimoaren amorio egiazkoa eren biotzetan ondo sarturik edo irmaturik daukenak, eztiobe iñori bidegaberik, kalterik edo agrabiorik, dakiela, egiten: baña pasioari, bendekuari, gorrotoari, interesari, munduko errespetoari, eta anditsuen enpeñu, eta erregaloai begiratzen dienak: eta Jaungoikoaren bildur santuari lekurik ematen eztiobenak; txit erraz itxutzen dira: eta ezin kontatu ala pekatu egin oi ditue, auzi injustuak sortuarekin: eta oriek irabazteko al dituen tranpia, eta engañuak egiñarekin: eta ezin emendik zeoro aditzera eman litezke. Eta gauza lotsagarri bat da, Kristauak, munduko ondasun guzien ezerezkeria, eta banidadea: oraingo bizitza triste onen laburtasuna: eta gutxiena uste duenean ill bearra: eta orri darraion eternidadea edo betikotasuna edo beti zorionekoa Zeruan edo beti zorigaiztokoa Infernuan, sinisten duenak: eta siniste orri edo fede orri ez faltatzeagatik edo ori ez ukatzeagatik bizia ematera obligaturik daudenak; ain kasu gutxi egitea edo aiñ gutxi estimatzea betiko ondasunak, eta ondasun laburrakgatik, ain ardurabage eren Jaungoikoa eta lagun projimoa ofenditzea: eta eren buruak betiko Infernura kondenatzea. A! Egia oek Kristauen biotzetan ondo sarturik baleude! Lapurretarik, eta injustiziarik batere egingo ez lizateke.

        G. Eta badira geiago, eren eskuz lapurretarik ez egin arren, lapurretetan parte duenak: eta mandamentu Santu au ausitzen duenak? E. Bai: eta ona, aitatzea baizik egingo eztiedan bederatzi lapur lagun, lapurreta egin zuenak berak errestituzioa egin ezpadue, errestituzioa ere egitera obligaturik daudenak: eta 1. lapurreta edo beste edozeiñ kalte egitea iñori agindu ziobenak: nola gurasoak humeari; nagusiak mirabe edo serbitzariari. 2. Dira iñori dañu egiteko konseju emanaz kalte eragin zuenak. 3. Dira injustiziaren bat egiteko boto edo iritzia eman duenak: eta errestituzioa ere egin bear due andik kaltea datorrenean. 4. Lausonjakin edo lotsatuarekin iñor gaizki egitera edo iñor kaltartzera mugitzen duenak. 5. Lapurrak estaltzen eta anparatzen dituenak, lapurretak errazago eta seguruago egiteko. 6. Besteak egindako lapurretetan probetxua artu duenak. 7. Lapurretak ikusi arren, ixillik daudenak; kontu emateko obligazioa daukelarik ere; nola mirabeak, arzaiak, ganadu zaiak etc. 8. Lapurretak, eta beste injustiziak eragozten eztituenak, artarako kargua daukelarik, eta eragotzi ditzakealarik ere: nola guardak, eta len esan ditugun errietako agintariak: eta 9. dira lapurretak egiteko besteren asmoak, ziertu jakin arren, agertzen eztituenak kalteak eskusatu erazotzeko, eta egin ezkero ziertu dakielarik, agertu nai eztituenak, errestituzioa jabeari egiteko; kalte geiago berai ezpadatorkie. Eta orra zenbat aldetara mandamentu au ausi ditekean. Baña nola ezin dotriña labur batean erabaki ditekean, noiz, eta nola errestituzioa egitera obligaturik dauden aitatu ditugun bederatzi kasu orietan kulpadun diranak; kezkarik edo dudarik daukenak konfesatu, eta dakianari galdetu bear diobe, zer egin bear duen jakiteko. Eta orobat testamentuen kargua duenak: eta besteren hazienda administratzen duenak; eta naiz erriko artuemanak, eta naiz beste edozeñenak eren kargura dauzkatenak ondo begiratu bear due; ea eren kulpaz edo ardurabagetasunez edo nagitasunez kalterik, bidegaberik edo agrabiorik, naiz biziai, naiz purgatorioko animai, egin ote dien: kontuak artu bagez edo eman bagez edo geiegi luzatuaz: edo gastu alperrak eragiñaz: edo nolanai, eren kulpaz besteren gauzak galduaz edo galtzen utziaz. Bada guzien kargua gure Jaungoikoak artuko die: eta iñori dañurik edo kalterik egin edo eragin ezkero nai ta ez al daneraño erremediatzeko obligazio estua dago.

        Eta asko da ba gaurko dotriña aldirako: eta beste batean diru edo gari sariak eta ganaduen tributoak, eta orietan egin oi diran pekatuak aitatuko dizuet. Eta orain Jaungoikoari guziok erregutu degiogun, arren digula bere argia, eta grazia, ondasun denporalakgatik iñola ere pekaturik dan txikiena ere egin bage gere egunak igarotzeko: eta betiko ondasunak gogo guziarekin billatzeko, eta Zeruan gozatzeko. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa