www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMARGARREN DOTRIÑA

 

Birtute kardinalaen gañean.

 

        Zazpi pekatu kapitalak edo burudunak, eta aen kontrako birtute, eta erremedioak aditzera eman dizuet aurreko dotriñetan. Eta zuen bizimoduan guziok exerzitatu bear dituzuen birtute prinzipalak orain laburtxo aditzera eman nai dizuet: birtutearen ezaguera geiago izan dezazuen; eta birtuteari gogotiago jarraio degiozuen. Atenzioa bada eskatzen dizuet.

        G. Zer egin bear degu pekatuak eskusatzeko edo pekaturik ez egiteko? E. Birtuteak exerzitatu bear ditugu: zergatik birtuteari eztarraiona, nai ta ez pekatuaren mendean biziko da.

        G. Zer da birtutea? E. Ondo bizitzeko laguntzen digun doai bat, gure bizimoduari dagozkion obra onak erraz egitera mugitzen gaituana.

        G. Birtute guziak erabatekoak dira? E. Ez: batzuek dira naturalak, gizonak bere ezaguera edo arrazoi naturalarekin iritsi, eta exerzitatu ditzakeanak; eta oriek Kristauetan ezeze, fedebageetan arkitu ditezke fin ona, eta bide onak eren lanetarako billatzen badituzte. Beste birtute batzuek dira naturalezaz gañekoak, fedearen argiarekin ezagutzen diranak, eta Jaungoikoak bere graziarekin gure animetan sortu erazotzen dituenak; eta oek Kristauetan bakarrik arkitzen dira.

        G. Beraz zer da Kristauzko birtutea? E. Da Jaungoikoak bere graziaz ematen digun doai bat, Kristauaren bizimoduari dagozkion lanak edo obra onak egiteko argia, eta erraztasuna ematen diguna; eta ala Kristau onak, eta birtutetsuak egiten gaitu, eta Zerurako ondasun andiak irabazi eragiten dizkigu.

        G. Kristauen birtuteak zenbat eratara dira? E. Dira era bitakoak: batzuei deitzen diegu, birtute Teologalak edo Jaungoikozkoak; eta besteai deitzen diegu, birtute moralak, obra onak nola zuzendu edo ondo egin erakusten diguenak; eta artarako laguntzen diguenak.

        G. Zein dira birtute Teologalak edo Jaungoikozkoak? E. Dirade Jaungoikoari zuzen begiratzen diobenak; eta oek diade Fedea, Esperanza, eta karidadea; bada Fedearekin, Jaungoikoagan sinisten degu, eta begiratzen diogu egia soberanoari bezela. Esperanzarekin Jaungoikoaz beraz beti gozatzea, esperatzen degu; eta Karidadearekin, Jaungoikoa bera amatzen degu; eta ala iru birtute oek Jaungoikoari berari zuzen begiratzen diobe, eta dira birtuteetan andienak; eta oen artean karidadea da andiena; aurrera beste aldi batean esango dizuedan bezela.

        G. Eta zein dira birtute moralak? E. Txit asko dira; baña prinzipalenak, eta beste guzien buruak, eta iturriak bezela, dira lau: eta deitzen diegu birtute kardinalak, zerren diran beste birtuteen fundamentuak, eta dirade prudenzia, justizia, fortaleza, eta tenplanza.

        G. Eta zergatik lau birtute oek eztira besteak bezela deitzen Teologalak edo Jaungoikozkoak? E. Zergatik eztiobe Jaungoikoari begiratzen aek bezela; eta oen lan prinzipala da, gure bizimodua zuzentzea; gure oiturak, kostunbreak, eta birtutezko obrak, nola ondo arreglatu erakustea; baña ori guzia azkenik Jaungoikoagana zuzendu bear degu; bada gure akzioak edo lanak Zerurako onak izateko, Jaungoikoagatik egin bear ditugu.

        G. Orrela Kristauetan Jaungoikoaren amoriotik due eren etorkia birtute oriek? E. Bai: eta San Agustiñekin batera esan dezakegu, Kristauetan birtute oriek dirala Jaungoikoaren amorioa; eta oni izen diferenteak ematen diozkagula, eragiten dituan efekto diferenteaz batera. (Apud Pouget T. 2. f. 232).

        G. Kristauzko prudenzia zer da? E. Da birtute bat (euskeraz zuzentasuna esan deikiogu) ezagutu, eta artu eragiten diguna Jaungoikoagana garamazan bidea; eta alde eragiten edo apartatzen gaituana ura galdu eragiten digun bidetik; eta ala batari ondo deritzogu, eta maite degu; eta besteari gaizki deritzogu: (ibid.) eta orri dagokala esaten degu; Prudenziak billa eragiten digula fin ona; eta ura iristeko medio onak, eta egokiak.

        G. Eta zein dira prudenziatik jaiotzen diran birtuteak, eta ari darraizkanak? E. Dirade 1. Aurretik gertatutako gauzak gogoan edukitzea, obeto bere gauzetan gobernatzeko. 2. Bertan edo orain gertatzen diran gauzaz ondo kargu egitea. 3. Zer etorri ditekean ondo pensatzea. 4. Uste bage edo supitoan datozkigun okasioetan partidu on bat artzeko zinzotasuna edo diskrezioa. 5. Dudako gauzetan besteen konseju onaz baliatzeko erraztasuna. 6. Arrazoiari ondo jarraitzea. 7. Kabu guziai ondo begiratze, ala dagoan lekuari, nola denborari, nola personai ondo kontu artuaz. 8. Etorri leizkion peligroak, eta naigabeak aurretik pensatzea, eta eskusatzeko bideak artzea. Eta 9. Dilijenzia edo azkartasuna medio onak bertatik billatzeko. Orra prudenziari darraizkan birtuteak; eta ori guzia iritsiko dezue, Jaungoikoari bere argia eskatuaz, eta fedearen argiarekin zuen biotzak zuzenduaz.

        G. Eta zein dira prudenziaren kontrako bizoak? E. Dirade 1. Konsideraziorik egin bage, orain esan ditugun birtuteai kasorik ez egitea; eta 2. Da, espirituko prudenziari gerra egiten dion aragizko prudenzia; eta erabage, eta biziro deseatzen dituan munduko honra, ondasunak, eta atsegiñak iristeko medio egokiak artu eragiten dituan zinzotasuna, eta astuzia; begiratu bage onak edo gaiztoak diran artzen dituan medioak, eta neurriak; onelakoak ziran Ebanjelioak aitatzen duen maiordomoak artu zituan medioak bere nagusiaren kaltean: maisterrai barkatuaz zor zuenetik; nagusiak despeitzen zuenean, aen aldetik alibioren bat izateko; eta Jesu-Kristok berak deitu zion, prudentea, eta zinzoa, baña falsoa. Eta ala egiazko zinzotasuna, eta Kristauzko prudenzia edukitzeko, fin ona bere gauzetan billatu bear du, eta artarako egoki diran medio onak esleitu bear ditu; eta orrela bere egitekoetan zuzen ibilliko da, eta bere lan guziak Jaungoikoagana zuzenduko ditu.

        G. Zein da bigarren birtute kardinala? E. Justizia. Eta zer da justizia? Era askotara hitz au aditu diteke; bada generalkiro aditzen bada, esan nai du, birtute guziak edukitzea; Jaungoikoaren eta projimoaren amorio egiazkoa bere biotzean edukitzea, Jaungoikoaren adiskide izatea, eta aren grazian egotea; eta orri dagokala, Jesu-Kristok esan zuen, zorionekoak dirala justiziaren gosea, eta egarria duenak; baña birtute partikularra, eta kardinala danez, esan nai du, bakoitzari zor zaiona edo dagokiona eman eragiten digun Jaungoikozko doai edo birtute bat; eta ala gorde eragiten dizkigu Jaungoikoari, gere buruari, eta gere projimoari zor diegun obligazioak.

        G. Zein dira justiziatik jaiotzen diran, eta ari darraizkan birtuteak? E. Dirade 1. Errelijioa, Jaungoikoari zor diogun honra eman eragiten diguna. 2. Piedadea, gurasoai zor diegun errespetoa eman eragiten diguna. 3. Obedienzia, eta esker ona. 4. Egiaren amorioa. 5. Merezi duenai kastigu justuak ematea, eskualdia artarako eduki ezkero. Eta 6. Liberaltasuna, eta 7. Adiskidetasuna. Orra zein birtute ederrak, Jaungoikoarekiko, berekiko, eta projimo guziakiko gizona justu egiten duen.

        G. Eta zein dira birtute orren kontrako bizioak? E. Ezta biziorik nolabait justiziaren kontra eztanik; bada gure utsegite, eta pekatu guziak datoz; zerren edo Jaungoikoari edo gere buruari edo projimoari zor dieguna gordetzen edo kunplitzen eztegun; eta ori beste bizioen, eta birtuteen explikazioan, eta are obeto mandamentuen explikazioan argiro aditzera ematen degu; eta emen bakarrik diot, ze justiziaren kontra pekatu egin oi dala ez bakarrik bear danean justizia egin bagez, baita ere justiziaren gogortasunaz, batez ere kastigu andiegiak emanaz; eta baita artzekoak, zordun pobrearen kalte andiarekin, eperik eman bage, gogorkiro kobratuaz; eta alako bat Jesu-Kristok berak txit erreprenditu zuen Ebanjelioko parabola batean.

        G. Eta zein da irugarren birtute kardinala? E. Da fortaleza. Eta zer da fortaleza? Da birtute bat, animatzen, eta indartzen gaituana edozein neke sufritzera pekaturik ez egiteagatik; eta difikultade guziak goitzera Jaungoikoaren honrari, eta gure obligazioari ez faltatzeagatik; eta eltzen da fortalezako birtute au eriotza bera sufritzeraño, eta Jaungoikoagatik bizia emateraño, premia edo obligazioak ala eskatzen duenean; eta ala birtute miragarri onekin ainbeste milloi Martiri Santuak aiñ tormentu arrigarriak, eta eriotza gogorrak sufritu zituen; eta eren etsaiak lotsaturik, eta goiturik utzi zituen. Eta orobat gerra justuan izan dira gizon baleroso asko miragarrizko biktoriak fortalezako birtute onekin iritsi dituenak.

        G. Zein dira fortalezatik jaiotzen diran, eta ari darraizkan birtuteak? E. Dirade biotzaren anditasuna; naigabeetan pazienzia; obra onetan iraupena edo perseberanzia; eta kostu andiko obrak eragiten dituan magnifizenzia, edo artareko animo andia; baña ez banidadezko kostu andiak eragiten dituana, baizik Elizaren onerako, Kristau guzien probetxurako, nezesidade edo premia publikoak edo komunak erremediatzeko, asmo edo fin ona, eta medio egokiak billatzen dituala.

        G. Eta zein dira fortalezaren kontrako bizioak? E. 1. Erabageko ausardia edo presunzioa; arrisku edo peligroetan, ondo begiratu bage sartzeko; edo bere indarrak baño andiagoak diran lanak artzeko; eta 2. Kontrara bildur geiegi edukitzea edo animoaren argaltasuna obra onak egiteko, eta gogotik peleatzeko, eta bere animako etsaiak goitzeko; eta bizio bi oetatik libratzeko, eta fortalezako birtutea iristeko, beste birtute bi, txit premiazkoak exerzitatu bear ditugu: bata da egiazko humiltasuna, gere ezereza, miseria, eta argaltasuna ezagutu eragiten diguna, ausardiatik, eta presunziotik libratzeko; eta bestea da, Jaungoikaganako konfianza, bada aren Majestadeari, humiltasunarekin, eta konfianzarekin bere grazia, eta falta zakun indarra eskatzen badiogu, berak emango digu fortalezako birtute miragarri au, eta gure animako etsai gaiztoak, au da gure pasio erabageak, eta tentazioak goituko ditugu.

        G. Eta zein da laugarren birtute kardinala? E. Da tenplanza. Eta zer da tenplanza? Da birtute bat gure anima gorputzaren atsegin erabageetatik ateratzen, eta apartatzen duena; eta mundu onetako gauzaz nola usatu, eta baliatu erakusten diguna, gure premiai, eta obligazioai kobru emateko bakarrik billatzen ditugula: aetan gure biotza edo amorioa ipiñi bage. Eta batez ere tenplanzako birtutea exerzitatzen degu edo ari garraizka janean, eta edanean fin ona, neurri ona, eta modu ona gordetzen degunean. Eta birtute onen probetxu, eta ondasunak aditzera eman nizuen, gulako bizoa, eta aren kontrako erremedioak esplikatu nizkizuenean.

        G. Zein dira tenplanzatik jaiotzen diran, eta ari darraizkan birtuteak? E. Dirade 1. Honestidadea, eta lotsa ona. 2. Jan-edanean begiratua, eta kontuzkoa izatea, bakoitzaren premiaz batera. 3. Kastidadea, eta sentidu guziak arrazoiaren mendean edukitzea. 4. Guziakin biguña, errukitsua, eta ongille izatea. 5. Modestia, eta humiltasuna. 6. Mingaña ondo gordetzea, eta gobernatzea: bear danean ixiltasuna, eta hitz egin bear danean modu ona edukitzeko. 7. Bakoitzaren bizimoduari dagokion lanerako edo okupaziorako estudioa, jarraioa edo aplikazioa. 8. Iñor ofenditu edo aserratu bage, humore ona, eta bear danean dibersio edo jostatze dezentea, eta ondo arreglatua.

        G. Eta zein dira tenplanzaren kontrako bizioak, eta utsegiteak? E. Dirade, erabageko jan-edanak: ergelkeriak edo arinkeriak; lujuria edo loikeria; sentiduai erabageko gusto atsegiñak ematea; banidadezko, eta modestiaren kontrako janziak, eta apaindurak; neurri onik, eta modu onik ez edukitzea, lo egitean edo ez egitean, dibertitzean edo ez dibertitzean, au da, jostatzean edo ez jostatzean, arrazoiak edo premiak eskatzen duenean; geiegi nekatzean edo batere ez nekatzean, alegrian, eta tristuran, hitz egin bear danean ixilik egotean, edo kontrara ixilik egon bear danean hitz jarioa edo hitzonzia izatean, etc. Bada bizioetatik libratzeko tenplanzaren birtuteari jarraio, eta arren erreglak gorde bear ditugu.

        G. Esan ditugun lau birtute kardinalak, eta aetatik datozen edo aei darraizten beste birtute moralak eragiten dizkiguen obra onak noiz dira natural utsak, eta noiz dira naturalezaz gañeakoak edo goikoak? E. Egiten baditugu lurreko motiboakgatik, dira birtute natural utsak: eta orduan Zerurako irabazirik batere egiten eztegu; eta ala limosna egiten badegu munduko errespetoz, eztigu ezer balio Zerurako etc. Baña birtuteen ekiera edo exerzizioari bagarraio Zeruko motiboakgatik, orduan dira naturalezaz gañekoak edo goikoak, eta Jaungoikoaren grazian edo adiskidetasunean bagaude, ondasun andiak Zerurako irabazten ditugu.

        G. Zer motibo edo zer asmo eduki edo izan bear degu birtutezko lanak edo obra onak egiten ditugunean? E. Prinzipalena izan bear degu, Jaungoikoari atsegin ematea; aren borondatea edo naia dan ezkero, birtuteari guk jarraitzea, eta birtutean, eta santidadean egunetik egunera geiago aurreratzea; eta orretara mobitu bear gaitu, Jaungoikoari zor diogunaren konsiderazioak, ala bera danagatik, au da, bere ontasun, eta anditasun kabubageagatik, nola egin dizkigun eta egunoro, guk merezi bage, egiten dizkigun mesede guztiz andiakgatik; bada egiñal guzia egiñ arren eztiogu osoro gure zorra pagatuko; eta ori obeto egiteko, eta gure obra onak balio guztiz andi batera jasotzeko, unitu edo juntatu bear ditugu Jesu-Kristo gure Jaunak bere Aita Eternoari atsegin emateko, egin zituan obra onakin, eta berak zuen asmo edo intenzioarekin; eta bide orrezaz ez bakarrik birtutezko obrak; baita nai ta ez egin bear ditugun egunoroko lanak, eta beargaiak jaso ditzakegu Zerurako irabazi andiagoak izatera; eta ori San Paulo Apostoluak erakusten digu esaten digula: naiz jan, naiz edan, eta naiz beste edozein lan, egin dezagula Jesu-Kristoren izenean, eta ark zuen intenzioarekin batera. Orra bide erraza, Zerurako tesoro edo ondasun guztiz andiak irabazteko, ta anima edertzeko.

        G. Zerk geiago mugitu bear gaitu birtutezko lanak egitera? E. Birtutearen beraren edertasunak, eta aren balio, eta irabazi guztiz andiak. Anziñako jakinsuak, fedearen argi bage, eta Zeruko gloriaren uste bage, ainbesteraño estimatzen edo preziatzen zuen birtutea: nun aren aldean ezertan etzeuzkaten munduko Erreinuak, anditasunak, aberastasunak, eta atsegiñak; eta ori, izanik aen birtute guzia natural utsa, lurreko, arrazoiaren gañean bakarrik fundatua, eta lurreko ontasunari baizik begiratzen etziona. Zenbat ederragoa, eta preziatuagoa izango da bada Zerutik bere jaidura edo etorkia duen birtutea, Jaungoikoarekin bat egiten edo laztantzen gaituana, eta Zeruko ondasun eternoak irabazi eragiten diguna?

        G. Eta bada beste motiborik birtuteari jarraitzera, eta birtutezko lanak ugari, eta alik ondoena egitera ekarri bear gaituanik? E. Bai: eta guztiz asko, eta eragilleak ditugu; bada geroko betiko gaitzetatik edo Infernutik libratuaz gañera; eta betiko Zeruko poz, eta atsegiñak irabazi eragiñaz gañera; bertatik ere birtuteari gogotik darraion Kristauak 1. Honra edo estimazio andia. 2. Gorputzeko osasuna, eta 3. Ondo dagozkion ondasunak, eta 4. Bere animako pakea eskuarkiro gozatzen ditu. Eta 1. Ikusten dezue guziok nola Kristau onak Jaungoikoarekiko, eta bere lagun urko edo projimoarekiko dituan obligazioak kontuz gordetzen dituan; iñori bidebagerik edo dañurik egiten eztion, eta al duen on guzia guziai egiten dien; eta ala guziak alakoa maite due, estimatzen, eta honratzen due; eta Jaungoikoak berak ezin geiagoraño honra erazotzen du. Begira ezazue ezpada, beste asko aitatu bage utzirik, San Isidro bat, eta bere emazte Santa Maria, nekazari pobretxo batzuek, zenbateraño honratuak izan ziran munduan beren birtuteagatik; eta orain ere nolako honra, eta gloria gozatzen duen Zeruan ezeze lurrean ere.

        Bada 2. Au da, gorputzeko osasuna Kristau birtuosoak eskuarkiro obeto, ta luzaroago konserbatzen du: zergatik bere humiltasunarekin, bere pazienziarekin, bere tenplanzarekin, bere kastidadearekin, eta bere bizimodu ondo moldatuarekin erabageko jan-edanak, aserreak, eta osasuna galdu eragin oi duen bizioak eskusatzen edo goizen ditu.

        Eta 3. Au da, ondo dagozkion ondasunak ere aurreratzen ditu: zerren alde batetik gastu alper erabageak eskusatzen ditu; bestetik alpertasunari alde egiten dio; denbora ondo igarotzen du; bere familia ondo gobernatzen, eta zuzentzen du; eta Jaungoikoak alakoaren nekeari, eta bearrari bere bendizioa ugari ematen dio. Eta kontrara ikusten dezue, Kristau biziosoa, ardurabagea, beti arlote, beti zordun, eta aurreratu ordean, dauzkan ondasunak ere laster ondatzen dituela.

        Bada 4. Au da animako pakea nork obeto gozatzen du, Kristau on birtuosoak baño? bada beti pakean dago Jaungoikoarekin, bere lagun urko edo projimoarekin, eta bere konzienziarekin; zerren utsegite andirik edo pekatu larririk egin oi eztu; eta utsegite txikiak humillatzeko, eta ez arrotzeko serbitu oi diobe; eta naigabe, eta atsekabe andiren batzuek gertatzen bazaiozka edo bere estimazioan edo bere osasunean edo bere ondasunetan, Jaungoikoaren eskutik datozkion penak edo kastiguak bezela pazienziarekin daramazki; eta aekin Zerurako ondasun andiak irabazten ditu; eta erraz Jaungoikoaren borondatearekin berea bat egiten edo konformatzen du; eta pakean gelditzen da. Eta eriotzari berari ere begiratzen dio bere neke guzien bukaerari, eta bere zorionaren asierari bezela. Baña Kristau biziosoak alperrik neke andiarekin bere pasio edo griña gaiztoak osatzeko alegiñak egiten ditu, eta gizonen begietatik ezkutatzen ditu; Jaungoikoaren, eta bere konzienziaren atelekak, eta erreprensioak beti darraie, beti kezkatan bizi da; iñoiz egiazko pake, atseden edo sosegurik bere barruan eztauka; eta penitenzia egiazko batekin lenaz prestatzen ezpada, zenbat eriotzaren gertuago anbat naigabetuago, eta turbatuago arkitzen da; eta dijoa, iñoiz pakerik izango eztuen zorigaiztoko tokira, betiko Infernura.

        Erruki itzatzue bada, N.K. zuen buruak; zuen anima gaixoak; birtuteari orain jarraitzeko neke piska bat gogotik artu ezazue: orretara oitu ezkero, egunoro nekea arinduko zatzue; bada Jaungoikoaren amorioak, aren graziak, eta oitura onak birtutean atsegin, poz, eta kontentu andiagoak arkitu eragingo dizue, bizioetan, eta munduaren, eta gorputzaren atsegin debekatuetan arkitu ditezkean baño. Jarraio bada, N.K. konsiderazioari, orazioari, eta zuen pasio gaiztoen mortifikazioari; eta orren frutua izango da, orain animako pakea, eta gero betiko gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa