www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EMEZORTZIGARREN DOTRIÑA

 

Jaungoikoaren legeko
bigarren mandamentuaren gañean.

 

        Egiazko karidadea edo Jaungoikoaren amorioa zuen biotzetan badaukazue, N.K.; lenengo mandamentuan aditzera eman nizuen bezela, kontuz, eta erraz beste mandamentu guziak gordeko dituzue: eta batez ere Jaungoikoaren izen santua honratzeko alegiñak egingo dituzue: eta bera ofenditzen, eta injuriatzen duen juramentu arin edo gaizki egiten diranak: eta blasfemiazko hitz izugarriak txit kontuz eskusatuko dituzue: eta Jaungoikoari egindako promes edo botoak leialkiro kunplituko dituzue: orra bigarren mandamentu santuak guzioi agintzen diguna. Eta ala aditzera emango dizuet, nola 1. eragozten dizkigun juramentu gaiztoak: 2. blasfemiak: eta 3. nola agintzen digun boto edo promesak kunplitzea.

        G. Zein da Jaungoikoaren legeko bigarren mandamentua? E. Aren izen santuan juramentu alperrik ez egitea.

        G. Nork egiten du alperrik, eta gaizki juramentua? E. Egiten duenak egia bage, justizia bage, eta premia bage.

        G. Juramentua zer da? E. Jaungoikoaren izen santua aitatzen degula, Jaungoikoa bera testigu ipintea, esaten deguna edo eskeintzen deguna, egia dala edo kunplituko degula sinistu eragiteko: eta baita da juramentu Zeruagatik, eguzkiagatik, Santuakgatik edo Gurutze santuagatik, edo Ebanjelio santuakgatik egiten danean: bada Jaungoikoa ixillik kriatura orietan testigutzat ipinten da: baña ez bestelako kriatura beeragokoakgatik egiten bada, nola Oeko Zeruagatik, mai edo silla bategatik &. bada orietan etzaku Jaungoikoa gogoratzen.

        G. Eta juramentu da, esatea, nola naizan Kristaua? edo nere konzienzian; edo emen nagoan bezin ziertu da? E. Eztira oriek juramentuak: zerren esan oriekin ezta Jaungoikoa testiguzat ipinten.

        G. Eta juramentu ote da, esatea: badaki edo badakus Jaungoikoak egia diodala? E. Ori Jaungoikoa testigu ipinteko asmoarekin esaten bada, juramentu da, bestela ez: bada alde batera, eta bestera aditu liteke: eta orrela esan zuenak, juramentutzat bazeukan, juramentu egin zuen; bada bestela ez: eta juramentua zan edo ez, dudatzen bazuen, era orretan konfesatu bear du.

        G. Juramentua berez gauza ona da? E. Bai, egiarekin, premiarekin, eta justiziarekin egiten bada: zerren orrela Jaungoikoa bera honratzen degu, bada orrekin aitortzen degu Jaungoikoak gezurrik ezin esan dezakeala, eta egia bera dala. Baña egia bage, premia bage edo justizia bage juramentu egitea pekatu da: eta Jaungoikoaren izen santua despreziatzen, eta injuriatzen da.

        G. Eta nork egiten du juramentu egiarekin? E. Esaten duena ala dalako uste osoan dagoanak: batere dudarik, eta kezkarik eduki bage. Eta egia dala uste arren, ala ezpada, pekaturik egiten ote du? Ez: zerren bere iritsian egia esan zuen: baita dudarik edo kezkarik bazuen egia ote zalako edo ez, orduan pekatua egin zuen, ziertutzat autortu edo seguratu bazuen.

        G. Eta zer pekatu da egia bage edo gezurraz juramentu egitea? E. Da berez pekatu mortala: eta baita ezerezkeria bat sinistu eragiteko gezurrezko juramentua egiten badu ere; bada Jaungoikoa bera gezurraren testigu ipinten du, eta gezurtitzat tratatzen du, eta pekatu ori da gizonak iltzea, eta lapurretak egitea baño askoz andiagoa: zerren Jaungoikoaren Majestadea bera agitz injuriatzen, eta despreziatzen du: eta ala mundu guzia salbatzeagatik ere gezurrezko juramenturik ezin egin liteke.

        G. Eta zer geiago bear da egiarekin juramentua egiteko? E. Aurrerako edo etorkizunerako juramentuarekin eskeintzen edo agintzen duena kunplitzeko asmoa edo intenzioa edukitzea. Eta ala kunplitzeko asmo bage juramentuarekin gauza bat agintzen duenak, egia bage juramentu egiten du, eta pekatu mortal egiten du. Eta orobat, gauza bat juramentuarekin esaten edo agintzen badu kanpotik; eta beste bat edo beste erabatera bere barruan bakarrik aditzen badu, nola lizatean: bati daukan dirua eskatu, eta juramentuarekin esango balu, eztaukala: bere artean bakarrik edo berekiko esaten duela eztaukat zuri emateko, juramentu gezurrezkoa egiten du: bada kanpotik Jaungoikoa gezurraren testigu ipinten du: eta bere projimoa engañatzen du. Baña barrutik ezeze, kanpotik ere ezagun ditekean ekibokazio edo begitazioarekin juramentu egiten badu, orduan eztu gezurrezko juramenturik egiten: nola lizatean, esan degun okasioan, egiarekin eranzun balu, ez daukat dirurik zuri emateko era edo modurik; zerren beretako bear duen, edo ezin gero bear duen denporarako kobratuko duen. Eta orobat ofizio publikoa, berez sekretoa gordetzera obligatzen duena, daukan persona bati; galdetzen diobe sekretoan egon bear duen gauzaren bat, eranzun lezake, eztakiala: eta ori gertatu lekikio, konfesoreari, inkisidoreari, letraduari, mediku-barberoai, emagiñai: eta orrelako sekretoa gordetzeko obligazioa duenai: eta orien esana «eztakit», aditzen da, iñori esateko: eta erabageko galdetzalleak ala aditu bear du: eta besterik merezi eztu. Bada orien ofizio edo karguaren nolakodiak, berez ala aditzera ematen du.

        G. Eta nork egiten du juramentu justiziarekin? E. Juramentuarekin agintzen duenak gauza on, justu, eta santu dana egitea: nola limosna ematea, barautzea, meza enzutea, errosarioa errezatzea edo onelako beste gauza on bat; eta ala agindu duenak dauka obligazioa kunplitzeko, bestela pekatu egiteko penaren azpian.

        G. Eta nork egiten du juramentu justizia bage? E. Gauza gaiztoren bat egitea juramentuarekin agintzen duenak; nola dan, urliari zerbait ostutzea, golperen batzuek ematea edo beste gaitz andiren bat egitea, ala egiteko edo kunplitzeko asmoarekin: eta orrelakoak gaitz larria izan ezkero alde bitatik pekatu mortal egiten du: bata errelijioaren kontra eta bestea justiziaren kontra.

        G. Eta juramentuarekin egingo duela, agindu duen gaitza kunplitu bear ote du? E. Eztu iñola ere kunplitu bear: bada juramentuak ezin iñor obligatu lezake gaitzik egitera: eta ala asmo gaiztoari utzi, eta damutasuna artu bear du.

        G. Eta gaitzik egiteko egiazko asmo edo intenzio bage juramentu ura egin bazuen, pekaturik egin ote zuen? E. Bai: eta zan pekatu mortala, zerren gezurrarekin egin zuen.

        G. Orrela gurasoak, eta nagusi-etxekoandreak aserraturik eren humeai edo mirabeai buruak edo zankoak autsiko diztela, edo bestelako gaitz andiren bat egingo diela, ikaratzeko, eta bildurtzeko, baña alako asmo bage, juramentuarekin esaten dienean, pekatu mortal egingo ote due? E. Gurasoen, eta nagusien orrelako ateleka edo amenaza gogor oriek, dauken damu, pena edo sentimentua obeto aditzera emateko andizkarekin esanak aditzen dira: eta dagokien kastigu justua emango diela esan nai due: eta uste orretan, eta asmo orrekin esan bazituen, pekaturik egin etzuen, beinzat mortalik: batez ere eskandalo bage, eta gorroto gaizto bage esan bazituen: bada alde orretatik askotan pekatu mortal izaten dira. Eta baita kastigatzeko asmorik edo intenziorik batere bage esan bazituen, bada orduan juramentu egin zuen egia bage; edo gezurrarekin.

        G. Eta orrela juramentuarekin agindu zien kastigua, eman bear ote die? E. Ez agindu zuena berbera, eta agindu zuen modu gaiztoan: baña bai eman bear die erremediatzeko egoki dan, justu dan edo konbeni dan kastigu bat: bada ori, gauza ona da, eta kunplitu bear da, probetxurako dan moduan: baña ez kalte geiago dakarrenean: nola lizatean, erremediaturik edo zenzaturik daudenean, eta kastiguak probetxurik ez dakarrenean; eta bai bearbada, dañuren bat.

        G. Eta ezer seguratu bage edo agindu bage, aserrearekin aitatzea Jaungoikoaren izena edo Jesu-Kristorena edo Santuena, juramentu ote da? E. Ezta juramentua: baizik da deitura edo aitamena, eta motibo bage, ezeri eztagokala edo alperrik aitatzea izan oi da pekatu beniala.

        G. Esan degun ezkero, zer dan egiarekin, eta justiziarekin juramentu egitea; zer da premiarekin juramentu egitea? E. Da arrazoi edo motibo justuarekin, eta ondo pensaturik juramentu egitea: eta ez bakarrik Juezaren aurretik edo justiziak agindurik egiten danean; baita andik kanpora sinistu eragiteko bearrak, premiak edo probetxu andiren batek artara mugitzen duenean: bada bestela juramenturik egin bear ezta: ala nola sendagairik edo erremediorik premia egiazko bage artzen eztan.

        G. Eta orduan eztu pekaturik batere egiten? E. Ez: premiarekin batera, egiarekin, eta gauza onaren gañean juramentu egiten badu: baizik Jaungoikoa honratzen du.

        G. Eta premia egiazko bage juramentu egitea zer pekatu da? E. Ezta berez pekatu benial baizik; egia, eta gauza ona falta ezpadira: baña beti dakar orrelako juramentu ariñak, edozein ezerezkeriagatik egiten danak, gure Jaungoikoaren izen santuaren desprezioren bat: eta askotan arinkiro, eta sarri juramentuak egiteko erraztasunak, eta oitura gaiztoak dakar gezurrezko juramentuak egiteko arrisku edo peligro andia; batez ere gezurrak esaten dituen personetan: eta saldu-erosietan eren gauzak diran baño geiago, andizkatzen dituenetan; egia edo gezurra dioben ondo konturatu bage; eta eren artean juramentua gezurrarekin esan duelako kezkarekin gelditzen dirala. Ori da pekatu mortala, eta oitura guztiz itxusia, eta iguigarria Kristau bategan: eta asko, eta asko Infernura eraman dituana.

        G. Eta bada oraindio beste juramentu motarik? E. Bai: eta, zein da? batek bere burua madarikatzen duenean edo pena edo kastiguren bat bere buruari egozten edo opatzen dionean, esaten duena ala ezpada edo agintzen duena kunplitzen ezpadu: nola litzatean: esatea: deabruak naramala: Jaungoikoak bizia ken degigala: Infernura bota nazala: salbatu ez nazala: emen illik gelditu nadilla: emendik geiago mugitu ez nadilla; edo beste onelako naigabe datorkidala, ala ezpada, diodana: edo egiten ezpadet, agindu dedana. Juramentu mota oni deitzen zaio, exekratorioa, eta esan nai du, juramentu penagarria, eta nazkagarria: bada edozein Kristau on nazkatzen du, orrelako hitzkuntza adituaz beste bage: batez ere motibo andi bage esaten diranean.

        G. Eta zer pekatu da orrela juramentu egitea? E. Baldin egiarekin, justiziarekin, eta premia egiazkoarekin egiten bada, ezta pekatu. Baña premia egiazkoa gutxitan arkitzen da orrelako juramentuetan: eta nola berotasunarekin, eta aserretasunarekin egin oi diran juramentu oriek, beste pekatu geiago ere, berekin ekarri oi ditue: eta konfesioan aditzera eman bear da, zer moduz juramentu egin zuen.

        G. Eta juramentu mota orretan Jaungoikoa testigutzat ipinten da? E. Bai ipinten da testigutzat, eta justizi-egilletzat: zergatik deitzen zaio kastiguarekin testiganza egin dezan.

        G. Eta besteai juramentu eragitea pekatu da? E. Jakiñaren gañean gezurrezko juramentua eragitea, pekatu mortala da: premia bage juramentu ona eragitea pekatu beniala da: eta premiarekin eragitea ezta pekatu, egiarekin eta justiziarekin izan ezkero.

        G. Eta juramenturik alperrik edo gaizki ez egiteko, zer erremedio dago? E. Oitutzea esatera, bai edo ez, Jesu-Kristok erakutsi zigun bezela. Eta orrenbesterekin Kristauok kontentatu bear gera. Eta juramentua erraz egiteko, eta are gaiztoagoa dana, gezurraz egiteko oitura galgarria, eta izugarria txit erremediatzeko alegin andiak egin bear ditugu: 1. artarako egiazko damutasuna, eta asmo oso, eta firme eragillea egunoro berrituaz. 2. Jaungoikoari artarako humiltasun, eta konfianza andi batekin gogo ona, eta indarra eskatuaz. Eta 3. utsegiten degun aldi bakoitzeko gere buruari min emango digun pena edo kastiguren bat egotziaz: bada erremedio oek benetan artu nai baditugu, juramentu gaiztorik egingo eztegu: eta juramentua erraz egiteko oitura gaiztotik libratuko gera, eta bestela juramentugille erabageak bere buruari, eta bere etxe guziari ekarriko diozka naigabe, neke, eta kastigu arrigarriak, eta ez bakarrik gero betiko infernuan, baita bertatik ere munduan dagoan artean: eta ala bigarren mandamentu au gordetzea Jaungoikoak agindu zuenean, ondoren bereala esan zuen: bere Jaungoiko Jaunaren izena, alperrik edo gaizki zerabillena, kastigu bage geldituko eztala. (Exod. 20-7)

        G. Eta juramentu gaiztoak, oartu bage, ondo ezagutu bage, oituraz, usadioz edo kostunbrez egiten baditu; zer esan, eta zer egin duen akordatzako: orrelakoak pekatu mortala egiten ote due? E. Galde orri zuzen eranzuteko, diot, ze estadu bitatik batean juramentugillea arkitu diteke: edo dago bere oitura gaiztoaren penitenzia egiazkorik egin bage, eta ura goitzeko erremedio eragillerik artu bage: eta orduan akordatu bage egiten dituen juramentu gaiztoak pekatu mortalak dira: eta orobat esan bear da oituraz esaten diran birau larri, eta blasfemiakgatik: zergatik eren sustraian, au da, bere naiaz daukan oitura gaiztoan borondatezkoak oi dira pekatu oriek. Baña egiaz damuturik, eta benetan erremediatzeko alegiñak edo dilijenzia egiazkoak egiten ari bada; eta estadu orretan oartu bage, eta borondate edo konsentimentu bage esaten baditu: eztira orduan pekatu mortalak, zergatik eztiran osoro borondatezkoak. Baña ala ere humillatu bear dira orrelakoak, eta alegin biziagoak egin bear dituzte, eren oitura gaiztoa txit menderatu edo goitu artean.

        G. Zer beste gauzarik eragozten digu bigarren mandamentu santu onek? E. Blasfemiak esatea. Eta zer da blasfemia? Jaungoikoaren kontra esaten dan injuriazko hitz edo egiten dan despreziozko akzio edo obraren bat: nola litzatean Jaungoikoari faltaren bat edo utsegiteren bat egoztea: edo perfekzioren bat ukatzea: esango balu bezela, Jaungoikoa justua eztala, mudakorra dala, gure berri eztakiala, edo onelako beste edozein gauza despreziozkoa Jaungoikoagatik esatea: eta baita da blasfemia, Maria Birjiña Santisimaren eta Zeruko Santuen kontra injuriazko edo despreziozko hitzak esatea: eta baita Jesu-Kristoren gorputz santuaren edo Ama Birjiñaren edo Santuen buruak, sabelak edo beste mienbro preziosoak desprezioarekin aoan erabiltea: eta baita kolera edo aserre bizian Zeruari txistu botatzea: edo despreziozko hitz edo obraren bat Jaungoikoaren beraren edo bere errelijio santuaren kontra esatea edo egitea.

        G. Eta zer pekatu da blasfemia? E. Pekatu mortal arrigarria da. Eta aditzeak berak bakarrik Kristau onak izutzen, ikaratzen, eta arritzen dituana. Eta Jaungoikoak denpora guzietan blasfematzalleak lazki kastigatu izan ditu. Lege zarrean arrika blasfemoak iltzen zituen. (Levit. 24. 15-16.) Benabad, Siriako Erregearen blasfemia bat kastigatzeko, eun eta ogeita zazpi milla Siriatar Jaungoikoak illerazo zituan: (3 Reg. 20-28.) Asirioen Errege Senakeribek esan zuen blasfemia bat, motibo izan zan, aren exerzituko eun eta larogeita bost milla soldadu, Jerusalenen inguruan zeudenak, gau batean Aingeru batek illzeko: (4. Reg. 19-22) eta San Paublo Apostoluak, Himeneo, eta Alexandro zerizten gizakume bi, zerren blasfematu zuen, Satanasi entregatu ziozkan. (1. Timot. 1-20.) eta leku askotan Elizako legeak exkomulgatzen ditue: eta Erregeak ere kastigu arrigarriak ematen dizte: eta blasfemiarekin herejia juntatzen bada, nola gertatu oi dan fedearen kontrako edozein gauza blasfematzalleak esaten duenean, ori ziertu jakin ezkero, daukagu obligazioa Inkisizioko tribunal santuari kontu emateko. Eta errietako Alkate jaunak, eta beste agintariak blasfemoak kastigatu bear ditue, erak erremediatu ditezen, eta besteak aen buruan ikasi dezen, zeiñ gauza ikaragarria dan blasfemia: eta alakorik aditu ezkero, guziok erakutsi edo agertu bear degu igui, eta pena andi bat, gure Jaungoiko eta Aita ona injuriaturik ikusteaz: eskualdirik badegu, lotsagiritu bear degu gaizki esalea: eta gutxianez, geiago ezin degunean, esan bear degu, bizi bedi Jaungoikoa edo Jesus, Maria eta, Jose: edo ziñatu, eta gurutze santua egin. Eta gure aldetik danez Jaungoikoaren izen santuari zor zaion honra, estimazio, errespeto, eta erreberenzia beti ekarri bear diogu: eta ori da orain explikatu bear deguna: eta ala ikusi degun ezkero, zer eragozten digun bigarren mandamentu santuak, jakin ere bear degu, zer agintzen digun. Agintzen dizkigu bada bi gauza: zein dira? 1. da Jaungoikoaren izen santua honratzea gure esker onakin, gure erregu edo orazioakin, gure bizimodu onarekin, eta gure hitzkuntza, eta exenplo onarekin, alegiñak egiten ditugula, Aitagurearen lenengo eskaeran edo petizioan eskatzen degun bezela, Jaungoikoaren izen santua ezagutua, eta honratua ikusteko mundu guzian: eta orretarako agitz gauza egokia da, Job Santuak bezela, gure naigabe, eta atsekabe guzietan, biotz osotik esatea: Jaungoikoak ala nai izan du; bada aren izen santua bedeinkatua izan dedilla: eta orobat gertatzen zaizkigun gure atsegiñezko gauza on guzietan, eskerrak eman bear diozkagu gure Jaungoikoari bada on guzia bere eskutik datorkigu: eta esker onekoak bagera, mesede geiago, eta geiago, egingo dizkigu: eta ala txit asko balioko digu Jaungoikoari eskerrak emanaz, aren izen santua sarri, sarri honratzen badegu: eta kontrara, esker gaiztokoak bagera, Jaungoikoa aserratuko degu: eta gere buruai kalte andiak ekarriko dizkiegu: bada esker gaiztokoai Jaungoikoak ukatzen dizkie arrazoi andiarekin esker onekoai egiten dien ontarte edo fabore andiak.

        G. Eta Jaunaren izena honratzeko mandamentu santu onek zer geiago agintzen digu? E. Jaungoikoari egin diozkagun boto edo promesak leialkiro kunplitzea.

        G. Zer da botoa edo promesa? E. Da ezaguera osoarekin edo borondate librearekin prometitzea edo eskeintzea gauza on bat egitea Jaungoikoari atsegin emango diona. Jaungoikoaren beraren honrarako prinzipalmente; eta baita Ama Santisimaren edo Santuen honrararo; kunplitzeko edo osatzeko, obligazio egiten duela. Bada gauza on bat egiteko deseoa, asmoa edo intenzioa artzea, edo baita proposito egitea ere bakarrik ezta egiazko botoa edo promesa: zerren ezin oraindio orrenbesterekin, ez agindu, prometitu edo ofrezitu boto edo promesa bezela; eta ala asmo edo deseo utsak, eta propositoak bakarrik eztue iñor obligatzen borondatezko gauzetan: baña bai boto edo promesak: eta oek obligatzen due gaiaz konforme; gauza pisu edo andietan pekatu mortalaren azpian, eta gauza txiki edo ariñetan pekatu benialaren azpian.

        G. Eta nundik ezagutzen da, agindu edo prometitu dana gauza pisu, eta andia dan edo ez? E. Eskuarkiro ezagutzen da, gauza ura berbera penitenzia orde aginduko baligue, obligatuko ginduzkan modutik: eta ala barau egun bat ateratzeko promesa: meza bat esan eragiteko promesa: lau erreal edo geiago limosnaz emateko promesa, gauza pisuak dira: baña estazio bat edo beste errezatzeko edo laurden bat olio edo kuartoren batzuek emateko promesak, eta oen antzekoak gauza txiki, eta ariñak dira.

        G. Eta boto edo promesak zenbat modutan izaten dira? E. Era askotan oi dira. 1. Batzuek dira boto edo promesa errealak, diruarekin edo dirua balio duen gauzarekin kunplitzeko egiñak: eta aek egin dituana, kunplitu bage ill bada, aen herederoak kunplitzeko obligazioa due, 2. beste batzuek dira personalak: nola bakoitzak berak edo barautzeko edo errezatzeko edo onelako deboziozko lanak; nola illero konfesatzeko edo komulgatzeko egiñak: edo ez orditzeko edo juramenturik premia bage ez egiteko, eta beste onelakoak. Eta oek kunplitu bage ill bada egin dituana, aren herederoak eztue zer egiñik: baña 3. diruarekin, eta personaren beraren bestelako obra onakin batetan kunplitzeko egiñak, kunplitzeko ill bada: diruaren aldetik agindua kunplitu bear due herederoak: baña eztue obligaziorik persona ark berak egin bear zituan lanak egiteko.

        G. Eta oraindio zenbat modutan geiago dira promesak edo botoak? E. Batzuek dira kondiziorik ipiñi bage egiñak: eta oriek bertatik obligatzen due: eta beste batzuek dira alde batera, eta beste batera gerta litekean kondizioaren azpian egiñak: eta oek eztue obligatzen kondizioa osatu artean: eta ala batek limosna andi bat edo mezaren batzuek agintzen baditu, bere aita edo bere semea edo bere emaztea edo bere burua onelako gaitzetik libratzen badira; eztu obligaziorik, kondizio ura osatu artean.

        G. Eta batere kondizio bage egin diran boto edo promesak noiz kunplitu bear dira? E. Denporarik señalatu badu, orduantxe: eta denporarik señalatu ezpadu, alik lasterrena eragozgarririk edo enbarazo andirik edo luzatzeko motibo justurik ezpadu: bada ardurabage, eta motibo justu bage luzatzea pekatu da: eta askotan mortala: eta asko ezta, osatzeko edo kunplitzeko asmo edo intenzioa edukitzea, alpertasunez edo nagitasunez luzatzen badu.

        G. Eta bada oraindio boto edo promes mota geiago? E. Bai: bada boto edo promes batzuek dira solemneak: eta oek dira, Elizgizonak, Epistolaz ordentzen diranean, egiten duen kastidade santua gordetzeko promes edo boto solemnea, Obispo Jaunak Elizaren izenean azeptatzen duena; eta Fraileak, eta Monjak, amasei urte bete ezkero, eta urtebeteko nobiziadua igaro ezkero, errelijio aprobatuetan, oen agintarien eskuetan egiten dituen iru bere edo promes solemneak, bata betiko kastidadekoa, bestea pobrezakoa, eta bestea obedienziakoa. Eta oriez gañerako beste boto edo promes guziak dirade, boto sinpleak; zerren solemnidade bage egiten diran.

        G. Eta boto edo promesak egitea gauza ona, eta probetxugarria da? E. Nola ere dan: baña ondorengo txarrik ekarri eztezen egin bear dira, txit ondo pensatu, eta begiratuta: bada askok errazago egiten ditue kunplitzen dituen baño: eta eren buruai egozten die karga pisu bat, eta obligazio andi bat, lanik asko gero ematen diena: eta ala obe da, botorik ez egitea, kunplitzeko neke andia dakarrenean: batez ere, gero faltatuko edo utsegingo duela bildur bada: eta botoak egiñik dauzkatzutenak arren len baño len kunplitzeko alegin egiazkoak egin itzatzue: eta aurrera txit ondo pensatu ta baizik, eztitzatzuela egin.

        G. Eta bada munduan boto edo promesak desegiteko, dispensatzeko edo aldatzeko eskualdirik daukanik? E. Bai: 1. mutiltxoak amalau urte osatu bage, eta neskatxak amabi urte bete bage, egindako botu edo promes guziak desegin litzake osoro aen gurasuak edo guraso-ordekoak. 2. Arrezkero egiñak, ondasunakin kunplitzekoak badira orobat desegin ditzake gurasoak, eta guraso-ordekoak, aen mendean dauden artean; bada umeak eztue eskualdirik, ondasunaz disponitzeko: eta baita desegin ditzake beste promesen batzuek ere, etxeko gobernu onaren kontra egiñak badira: baña bestelako promes deboziozkoak, kalterik ez dakardenak, ezin desegin litzake gurasoak, eta ez aen ordekoak, amalau urte mutillak, eta amabi neskatxak osatu ezkero egiñak.

        3. Aita Santu Erromakoak, Eliza guziaren buru danak bezela dauka eskualdia, boto edo promes mota guziak dispensatzeko: bada ez nolanai: baizik artako motibo egiazkoak badauzka: eta ala gezurrezro motiboakin ateratzen diran dispensak utsak dira: ezer balio eztue.

        4. Aita Santuak beretzat erreserbaturik dauzkan botoak atera ezkero (oek dira betiko kastidadekoak, errelijioso edo monja izatekoa: eta Jerusalengo leku santuak bisitatzekoa) beste guziak dispensatu ditzake Obispo Jaunak bere mendekoai, motibo justuakin; bestela ez: eta are errazago boto edo promesak aldatu ditzake, ala Aita Santuak, nola Obispo Jaunak, beste obra on batzuetan: eta ala eskuarkiro egin oi due.

        Eta 5. Españiako Erreinuetan bizi diranak, gurutzadako Bulda artu ezkero, edozein konfesorek, Obispo Jaunak aprobaturik daukanak, aldalu deizke (len esan ditudan Aita Santuari gorderik dauden iru boto aek atera ezkero) beste boto edo promesa guziak beste obra on batzuelan, baña limosnaren bat ematen dala Gurutzada santuko gastuetarako.

        Orra, N.K. biderik, eta modurik asko, kezka askotatik zeuron buruak libratzeko, botoak edo promesak kunplitzeko neke edo enbarazorik badezue, eta zerren luzetxoa dijoan dotriña au, erregutu degiogun guziok Jaungikoari, arren bere izen santua beti honratzeko gogo bizi bat digula: eta baita agindu diozkagun gauzak leialkiro kunplitzeko grazia, eta indarra: eta gero eraman gaitzala bera alabatzera beti Zeruko gloriara. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa