www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMAIKAGARREN DOTRIÑA

 

Penitenzia kunplitzearen, eta
penitenziazko obrak egitearen gañean.

LENBIZIKO PARTEA

 

        Ikusi dezue N.K., Penitenziako edo Konfesioko Sakramentu Santuaren gañeko oraindañoko dotriñetan, egiazko penitenziaren, eta konfesio on baten bearra edo premia pekatuen barkazioa iristeko, betiko Infernutik libratzeko, eta eternidade guziko zoriona edo betiko gloria alkanzatzeko, eta baita, nolakoak izan bear duen pekatuen biotzeko dolore edo damutasunak; ez berriz pekaturik egiteko proposito egiazkoak, eta oriek iristeko egin bear diran alegiñak, eta konzienziaren examiña, eta aozko konfesioa, nola egin bear diran, eta gai guztiz premiazko oni narraiola, gaur esan bear dizuet, eta txit kontuz aditu bear dezue, konfesio on bat egiteko bear degun bostgarren gauza, au da, penitenzia kunplitzea edo obraen satisfakzioa zer dan, orren premia edo obligazioa nola dan; nundik datorkigun pekatuen zorrak pagatzeko obligazio ori, eta zerekin pagatzen diran, eta orra gaurko dotriñaren gaia, eta erraz orain gure zorrak pagatzeko bideak, eta medioak gure Jaungoikoaren ontasunak nola ematen dizkigun, beste dotriña batean ugariago azalduko edo esplikatuko dizuet.

        G. Zer da bada konfesio on baterako bear dan obraen satisfakzioa? E. Da Konfesoreak agintzen duen penitenzia kunplitteko asmoa edo intenzioa edukitzea, eta ark agintzen duen moduan kunplitzea.

        G. Penitenzia kunplitzeko asmo bage konfesatuko baliz, pekatuen barkaziorik, absoluziorik, eta Sakramenturik artuko ote luke? E. Ez luke artuko, eta sakrilejioko pekatu mortal andi bat egingo luke; baita penitenzia kunplitzeko egiazko asmo bage edo intenzio bage, konfesatzen danak, ez dauka dolore, da propositu egiazkorik, eta ori bage milla bider absoluzioa emango baliobe ere, absolbitu bage, barkazio bage, eta Sakramenturik artu bage geldituko litzate, eta lenaz gañera pekatu mortal berri bat egingo luke.

        G. Eta penitenzia kunplitzeko asmoarekin edo intenzioarekin, ondo prestaturik, konfesatu ezkero, penitenzia gero kunplitzen ezpadu, balio du konfesioak? E. Bai, balio du, eta bakarrik dauka obligazioa, utsegite orrezaz damutzeko, eta konfesatzeko, eta baita Konfesoreak erakutsiko dion bezela, lengo penitenzia osatzeko; bada bitartean lenagoko Sakrementua dauka mankaturik bezela, osatu bage; ara nola manku edo, beso bage dagoan gizon bat, egiazko giza-bizia dan; baña faltaduna; ala, penitenzia kunplitu artean, konfesio onarekin errezibitu zuen Sakramentua, dago faltaduna, eta osatu bear da; au da pekatuari (kulpa barkatu ezkero) zor zaion pena denporala pagatu bear da.

        G. Eta zer pekatu da Konfesoreak agintzen duen penitenzia ez kunplitzea? E. Bere kulpaz, au da, arduragabetasunez penitenzia pisua, grabea edo larria kunplitzen ezpada, pekatu mortala egiten du; nola izango litzatean errosario oso bat edo barau egun bat, edo Meza bat, edo erremedio, eta penitenzia orde onenbeste denporako bitartean, illean bein edo ill bitik ill bira, gutxi gora bera konfesatzea aginduko balio; edo onelako okasio edo pekatu larriko arrisku, eta peligro gertutik alde egiteko, edo artara ez biurtzeko aginduko balio; bada konfesoreak agindu bage ere, berez dauka edozeñek obligazio andia, eta estua, pekatu eragin oi dion okasiotik, eta lagunetatik al dueneraño apartatzeko, eta baita aserreren bat izango badu ere edo konbenienziaren bat galdu bear balu ere, eta onelako penitenziak kunplitu bagez, beti bere oñean daude pekatu andiak, eta oitura gaiztoak. Baña penitenzia arin bat pekatu benialakgatik eman oi dana, nola kredo bat, salbe bat, estazio bat edo kontriziozko aktoren bat, kunplitu bage uzten badu, pekatu benial izan oi da, gai txikia dalako, eta orobat penitenzia larria izan arren, aren parte gutxi bat baizik uzten ezpadu.

        G. Eta Konfesoreari aztuko balitzaio penitenzia señalatzea edo agintzea, penitenteak zer egin bear du? E. Oartzen bada Konfesoreari esan bear dio, penitenzia señalatu degiola.

        G. Eta penitentea ere orduan akordatzen ezpada, baña bai gero, zer egin bear du? E. Urrengo konfesioan esan bear du zer gertatu zitzaion, eta eskatu orduko Sakramentua osatzeko penitenzia; bada Konfesoreak ori señalatu bear du, zerren bere borondatez egiten dituan beste penitenziako obra onakin, pekatuen zorra pagatu balezake ere, baña ez luke Sakramentua osatuko.

        G. Eta zer estadutan penitenzia kunplitu bear da? E. Graziazko estaduan dagoala kunplitzeko alegiñak egin bear ditu; bada pekatu mortalean dagoala, ezin pekatuaren zor denporalaren satisfakziorik eman dezake, eta argatik, gertatuko balitzaio, penitenzia kunplitu edo osatu baño lenago pekatu mortalean erortea. Jaungoikoaren grazian jarteko alegiñak egin bear ditu, gutxianez kontriziozko aktoa biotzetik lenago egiten duela.

        G. Eta noiz kunplitu bear du konfesoreak agindu dion penitenzia? E. Señalatu badiozka eguna edo egunak, orduan kunplitu bear du, edo señalatu ezpadio noiz, luzatu bage modu onean kunplitu bear du. Eta nolanai, lenago kunplitu eztuenak, gero kunplitu bear du; ara nola, zor bat, epe edo plazo jakiñean pagatzen ezpada, gero pagatu bear dan.

        G. Eta Konfesoreak agintzen duen penitenzia, nai ta ez artu bear du penitenteak? E. Kunplitu dezakeana bada, bai; bestela modu onarekin aditzera emen bear dio, daukan enbarazoa, penitenzia ura kunplitzeko, eta aren orde, eman degiola besto penitenzia bat.

        G. Eta Konfesore bategandik penitenzia artu, eta beste bati gero eskatu leikio, penitenzia ura aldatu edo mudata degiola? E. Motibo edo arrazoi justurik badauka bai, bestela ez. Eta eztio bigarren Konfesoreak penitenzia aldatu edo mudatu bear, batez ere peligro gaiztotik irteteko edo oitura gaiztoren bat ezitzeko, erremedio premiazkoa bezela emana bada, ondo kargu egin bage, zergatik, eta zertako penitenzia ura señalatu edo eman zion aurreko Konfesoreak, eta fin artarako lena bezin egokia dan beste penitenzia bat agindu bage.

        G. Konfesio egiazko batekin, eta absoluzioarekin pekatuak barkatzen diran ezkero, eta Jaungoikoaren grazia, eta adiskidetasuna, eta betiko gloriaren deretxoa iristen diran ezkero; zertako da penitenziazko obrak agintzea, eta kunplitzea? E. Lenbizikoa, pekatuai dagokien pena denporala mundu onetan pagatu eragiñaz, Jaungoikoaren justiziari satisfakzio emateko; eta orrela Purgatorioko pena arrigarrietatik libratzeko. Eta bigarrena, aurrera penitenziazko obrak egiñaz, eta batez ere pekatura ez biurtzeko erremedio egokiak artuaz, gure argaltasuna erremediatzeko, eta pekatutik datozkigun griña gaiztoak goitu eragiteko, eta orrela pekatura biurtu bage. Jaungoikoaren grazian irauteko, eta pekatuen zorrak pagatuaz gañera, Zerurako ondasun andiak irabazi eragiteko.

        G. Ez ditu bada Penitenziako Sakramentuak pekatu mortal guziak osoro barkatzen, eta baita benialak ere, aen damua eduki ezkero? E. Pekatuan bi gauza arkitzen dira; bata da kulpa, au da Jaungoikoaren Majestade Soberanoari egindako ofensa, injuria edo agrabioa; eta orri darraio pekatuaren kontrako Jaungoikoaren aserrea, eta gorrotoa; eta bigarrena da pekatuari dagokion betiko kastigua edo Infernuko betiko pena, bada Penitenziako Sakramentu Santuak, ondo prestaturik errezibitu ezkero, kulpa guziak, Jaungoikoari egindako ofensa guziak barkatzen dizkigu, eta berarekin adiskidetzen gaitu, eta baita betiko pena ere barkatzen digu, baña aren orde pekatuaren zor denporala edo mundu onetan edo purgatorioan pagatzeko kondizioarekin eta obligazioarekin. Eta onetan distingitzen dira Bateo Santuko Sakramentua, eta Penitenziako Sakramentua.

        Bateo Santuan, Jaungoikoaren ontasunak kulpa guzia, eta pena guzia, ala betikoa, nola denporala, osoro barkatzen die, bateatzen diranai, pekatari guziz andiak izan badira ere, bear dan damuarekin bateatu ezkero, eta bateatu, eta bereela illko balira, Purgatorioko penarik batere sufritu bage, Zeruko gloriara igoko lirateke: eta aren arrazoi prinzipala da, Jaungoikoaren probidenzia, eta justizia miragarriaren zuzentasuna, lenago ignoranziz edo jakin bagez itxuturik egon diranai, Jesu-Kristoren fedea, eta legea laztandu duenean, Jesu-Kristoren Pasio, eta Eriotza Santuaren frutua osoro aplikatu nai izatean, eta jaio bezela, inozenziako soñeko ederra ematean. Baña bateatu ezkero, argira, eta ezaguerara etorri ezkero, ain doai andiak, eta miragarriak errezibitu ezkero, ain esker gaiztoarekin eranzun ezkero, eta Espiritu Santua, tristatu, eta eren biotzetatik bota ezkero, beste tratu bat Jaungoikoaren justiziagandik Kristau pekatarak merezi due. Mesederik asko egiten die, Penitenziako Sakramentu Santuan ain kulpa andiak, eta aei zegokien betiko pena barkatuaz, eta obligatzen baditu pena denporal batzuek sufritzera edo obra penagarri batzuek, aen orde mundu onetan egitera, ori ere Jaungoikoaren guganako amorioaren, eta erruki andiaren señale da, bada penitenzierik eginkizunik ezpaliz, pekaturik andienak ere, ezertan edukiko ez ginduzke, geroago ta itxuago, eta gogortuago egingo giñateke, eta erremedio bage kondenatuko giñate. Eta ala gure onagatik batez ere penitenziazko obrak egitea Jaungoikoak agintzen digu, eta ala pekatuaren zor denporala pagatu bear degu.

        G. Etzion bada Jesu-Kristo gure Jaunak, Jaungoikoaren justiziari gure pekatu guzien satisfakzioa eman? Zertako guk ere pagatu bear degu, Jesu-Kristok gugatik eman zuen pagua, asko, eta sobra dan ezkero? E. Zergatik, Jesu-Kristok berak ala disponitu edo ordenatu duen, gure Jabea danak bezela; ez bakarrik ezerezetik egin gaituelako, baita ere, bere odolaren neurribageko kostuarekin, eta gugatik eman zuen paguarekin, erosi, erreskatatu, eta libratu gaitualako deabruaren, eta pekatuaren katiberiotik, eta bere eskuan dauka, nai duen kondizioakin bere grazia, eta gugatik eman zuen satisfakzioa guri aplikatzea.

        Eta ara nola Bateo santuan ere, kulpa guzia, eta pena guzia barkatu arren, Adanen pekatutik datozkigun ondarretatik osoro libratzen ez gaituan; bada gelditzen zaku ill bearra; gaitzerako griña gaiztoa, eta onerako pisutasuna; gorputzean, eta animan sentitzen ditugun argaltasun askorekin, eta ori guzia, guri humiltasuna gorde eragiteko, Zeruko graziaren, eta laguntasunaren bearra erakusteko; ura, eskatu eragiteko, eta arekin batera bizioak edo gurari gaiztoak goitu, eta birtuteak ejerzitatzeko, eta orrela betiko koroa, eta gloria irabazteko; ala bada, Peniteriziako Sakramentuarekin kulpa guzien, eta betiko penaren barkazioa iritsi arren; alpertu ez gaitezen, eta pekatura biurtu ez gaitezen, baizik birtutean iraun, eta aurreratu gaitezen, agintzen digu Jesu-Kristo gure Jaunak, al deguneraño penitenziako obra onakin pekatuari dagokion zor denporala pagatzea edo satisfakzioa ematea, eta ala ere berak orretarako geiena egiten du; bada gerez bakarrik ez gera gai, pekatuen satisfakzioa emateko, eta bere graziarekin, egiten ditugun obra penagarriak, juntatzen ditu berak gugatik eman zuen kabubageko satisfazioarekin, eta bere Aita Eternoari guziak ofrezitzen diozka, gure pekatuen pagurako; eta ala guk ere Jesu-Kristoren merezimentuakin uniturik, gure obra on guziak, eta neke edo trabajuak ofrezitu bear diozkagu gure Jaungoikoaren justiziari, gure pekatuen zorrak pagatzeko, eta aurrera bizimodu on baterako indarrak, eta grazia iristeko.

        G. Eta zergatik geiago penitenziako obra onak egin bear ditugu? E. Jesu-Kristoren beraren antzekoak izateko; bera da guzion burua, eta guzion Maisua edo erakuslea, eta bera gugatik, au da, gure pekatuakgatik, eta guri erakusteagatik ainbeste nekatu zan ezkero, gauza lotsagarria da, aren mienbroak edo zatiak, eta aren jarraitzalle, diszipulu edo eskolakoak geralarik, gure pekatuen zorra pagatzeko, eta pekatuen kontrako erremedioak artzeko, ain alperrak, eta nagiak izatea, eta nekatu bage Zerura joan nai izatea.

        G. Eta zein dira egin bear ditugun penitenziazko obrak? E. Benik bein konfesoreak agintzen dizkigunak, baña eskuarkiro, pekatariak epelak, eta argalak diralako, izutu eztitezen eta bearbada kunplitu bage utzi ez ditzaten, penitenzia biguñak, eta ariñak denpora oetan eman oi zaie, lenagoko denporetan eman oi ziran penitenziaen aldean; eta argatik ez gera kontentatu bear, bakarrik konfesoreak agintzen digun penitenziarekin baizik, bizi geran artean (egunoro ainbeste utsegite edo andi edo txiki egiten degun ezkero) pekatuen penitenzia egiten, eta gure zorrak pagatzen jardun bear degu, bada bestela Purgatorioan tormentu arrigarriakin pagatu bear ditugu, eta ori ondoana dijoakigula, bada bildur izateko da, penitenziazko obra onak, gure bizimoduari dagozkionak egiten ezpaditugu, pekatu andietan erori, eta betiko kondena gaitezen.

        G. Eta pekatuen zor denporala pagatzeko, eta bizimodu on bat egiteko, zer obra on egin bear ditugu? E. Iru dira, orretarako serbitzen duenak, eta dira, lenbizikoa, orazioa; bigarrena barau edo mortifikazioa, eta irugarrena limosna. Eta deitzen diegu, orazioari, baraubari, eta limosnari penitenziazko obrak edo penagarriak, eta zor degun pena pagatzeko egokiak, zerren gure amorio propio erabagea, eta ortik sortzen diran soberbia edo andinaia, abarizia edo ondasun gura erabagea, eta gorputzaren atsegin loi zikiñaren griña edo apetitoa, penatzen dira, tristatzen dira, eta goitzen dira, birtute orien exerzizioarekin; baño ori gertatzen da abiaduran, asieran, oitu artean, ze, gero badira Kristau on asko, batere penatzen eztiranak, baizik poztutzen diranak, ala orazioarekin, nola pasio erabageak ezi, eta eskuratzearekin, nola karidadea edo al duen on guzia projimoai egiñarekin, eta penarik ez artu arren, eztue gutxiago irabazten, baizik askoz geiago, zerren gogotiago obra onak egiten dituzten.

        G. Eta zer aditzen degu emen orazioaren izenaz? E. Gure biotza Jaungoikoagana altxatzea, eta gure premia espiritual, eta denporal guzien erremedioa eskatzea, baña ez nolanai, ezpada atenzioarekin, eta errespeto andi batekin, humiltasunarekin, esperanza irmo batekin, eta iraupenarekin Jesu-Kristo gure Jaunaren izenean. Eta ori guzia egiten degu, Aita gurea; akto kontriziozkoa; konfesio jenerala, bear dan ezaguerarekin, atenzioarekin, eta debozioarekin, errezatzen ditugunean; eta baita Maria Birjiña Santisima edo Santuak bitarteko arturik, erregutzen diegunean, alkanza degiguela Jaungoikoagandik, Jesu-Kristogatik, gure premia edo nezesidadeen erremedioa; eta orretarako Abe Maria, edo Salbea, edo Aita gurea orobat aen honran errezatzen degula.

        G. Eta gure animako itxumenak argitzeko, gaitzerako griña gaiztoak, edo bizioak eskuratzeko; pekatuak benetan iguitzeko edo aborrezitzeko, eta birtuteari gogotik jarraitzeko; au da, egiazko penitenzia egiteko, eta bizimodu berri bat artu, eta artan irauteko, zer orazio mota egin bear degu? E. Konsiderazioarekin batera egin oi da orazioa; au da orazio mentala edo gogozkoa; bada konsiderazio bage ezer aurreratuko ez degu.

        G. Eta edozeñek orazio modu ori egin dezake? E. Bai, Kristauaren dotriña badaki, eta dotriñako egiak gogora ekarri, eta aen gaiñean bere pensamentuak edo konsiderazioak egin nai baditu; bada, fedeko egiak jakin arren, konsideratzen edo gogoratzen ezpaditu, eztue Kristauaren barrua argitzen, mugitzen, eta berotzen; baña bai ondo konsideratu ezkero, eta orren ondoren Jaungoikoaren ontasunari, bere grazia gogotik eskatu ezkero.

        G. Eta zein dira orretako konsideratu bear ditugun egia prinzipalak? E. Ebanjelio Santuak erakusten dizkigunak, eta batez ere Kredoan bertan dauzkagunak. Eta lenbizikoa nor dan gure Jaungoikoa, eta zenbat zor diogun, ala bera danagatik, au da, bere anditasun, eta perfekzio kabubageakgatik, nola, guk merezi bage, egin dizkigun on egiñakgatik edo mesede guztiz miragarriakgatik; bada geran guzia, eta degun guzia, berea degu, berak emana degu, eta izan ditekean zorionik, ditxarik edo felizidaderik andiena, eternidade guzian gozatzeko egin gaitu, eta ori guri emateko deseo edo borondate egiazkoarekin dago, guk bera ondo ezagutu, amatu, eta serbitu nai badegu; eta kontrara, alperrak, esker gaiztokoak, eta munduaren, eta aragiaren jarraitzalle itxuak bagera, betiko galdu bearrak, kondenatu bearrak, eta betiko zorigaiztokoak gure kulpaz izango gera.

        Eta orra N.K., Fedeko egia andi bat, guziok sinisten deguna; baña ondo konsideratu bagez, ukitzen, mugitzen, eta zenzatzen ez gaituana. Zer erremedio bada? Konsiderazioa, eta orazioa. Bigarrena orobat guziok sinisten degu, Jesu-Kristo gure Jauna gugatik Gizon egin zala; gure pekatu guzien zorrak bere gaiñ artu zituala, eta aen pagua edo satisfakzioa gure ordez Jaungoikoaren justiziari emateko, ezin esan al baño neke, naigabe, oñaza edo dolore, eta tormentu arrigarriagoak sufritu zituala, eta gu pekatutik, eta deabruaren katiberiotik, eta betiko eriotzatik libratzeagatik, Gurutze batean ill nai izan zuela. Eta arrezkero pekatu mortala egiten duen Kristauak, Jesu-Kristoren pasioko tormentu guziak, eta eriotza lotsagarria berritzeko diña motibo ematen duela; bada ori ondo pensatuko, pisatuko, eta konsideratuko bagendu, nolako damua pekatu egiñaz artuko ez genduke? Nolako eskerrak Jesu-Kristori emango giñiozke? Nolako konfianzarekin pekatuen barkazioa eskatuko giñioke? Eta nolako alegiñak egingo ez ginduzkue, bizimodu on bat egiteko, eta aurrera pekatuko peligrotik kontuz alde egiteko, gure oitura gaiztoak ezitzeko, eta birtuteari, eta batez ere Jesu-Kristok erakutsi zigun humilltasunari, pazienziari, eta alkarrekiko karidadeari jarraitzeko? Bada ori guzia berekin ekarri oi du, Jesu-Kristoren guganako amorioaren, eta bere pasio, eta eriotza Santuaren konsiderazioak, eta ari darraion orazio humillak.

        Baña konsideraziorik, eta oraziorik egiten ezpadegu, itxu batzuek bezela, ezer ez bagiñaki bezela; sinistuko ezpagendu bezela; gure griña gaiztoen mendean zoraturik bezela, biziko gera; eta gure kondenazio geiagorako izango da, Jaungoikoak eman digun fedea, aren argiaz baliatu nai izan ez geralako. Eta ori bera pensatu bear dezue, Eriotzaren, Juizioaren, betiko Infernuaren, eta betiko Gloriaren fedeko egia guztiz indartsu, eta eragilleen gañean. Sarri gogoratzen badituzue, mugituko, azkartuko, eta piztuko zaitue; baña ondo konsideratu nai ezpadituzue, zuen itxumenean, nagitasunean, eta lengo gogortasunean geldituko zerate. Jardun bada N.K., fedeko artikulu edo egia andien konsiderazioan, eta zuek egiazko penitenzia egingo dezue; eta orazioari juntatuko diozue baraba edo mortifikazioa, eta baita alkarrekiko Kristau guziek eduki bear degun errukia, eta orri darraion limosna edo alkar sokorritzea, ez bakarrik premia denporaletan, baita espiritualetan ere; eta orrela pekatuen zorrak erraz pagatuko dituzue, eta irabazi andiak Zerurako egingo dituzue. Eta orretako beste dotriña batean ugariago aitatuko dizuet, nola barauarekin, eta limosnarekin, eta baita zuen neke guzien pazienziarekin; Meza Santua ondo enzunarekin, eta Induljenziak irabaziarekin, txit erraz mundu onetan pekatuen zorra pagatu dezakezuen, eta Zeruko ondasunak irabazi ditzaketzuen. Jaungoikoak grazia ori guzioi digula, eta betiko gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa