www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BOSTGARREN DOTRIÑA

 

Lujuriaren gañean:
eta Kastidadearen gañean.

 

        Gure animako etsaien artean andiena eta indarsuena gere gorputz edo aragi propioa degu, N.K., bere gurari gaiztoakin eta batez ere loikeriako, edo lujuriako griña gaizto zikiñarekin beti gerra egiten digu: eta orregatik alegin guziak egin bear ditugu, etsai gaizto au beti mendean edukitzeko: eta orretarako lujuria zer dan, eta nola goitzen dan: eta kastidadea zer dan, eta nola konserbatzen dan gaur esan nai dizuet: atenzioa arren ipiñi ezazue.

        G. Zer da lujuria? E. Da gorputzaren gusto edo atsegin likits, loi edo zikiñaren apetitu edo erabageko deseo edo griña gaiztoa.

        G. Eta zer da orren kontrako birtutea, eta erremedioa dan kastidadea? E. Da animaren, eta gorputzaren garbitasuna, eta honestidadea gorde eragiten digun birtutea. Lujuriak dakatzen pekatuak seigarren mandamentu santuan debekaturik edo eragotzirik dauzka gure Jaungoikoak, eta mandamentu santu orren explikazioan berariaz aditzera emango dizkitzuet: ala pensamentuz, eta deseoz, nola hitzez, eta obraz egin oi diranak. Orain bakarrik esan bear dizuet 1. Nundik sortu oi dan eskuarkiro, edo komunkiro lujuriako griña gaiztoa: eta nolako kalteak dakatzen lujuriako bizio zikin iguigarriak: eta ortik libratzeko guziok artu bear ditugun erremedioak. Eta 2. Nolako ondasunak dakazkian kastidade santuak: eta ori gordetzeko nolako alegiñak egin bear ditugun.

        G. Nundik sortu oi da lujuriako edo gorputzaren loikeriako bizioa edo griña gaiztoa? E. 1. Jatorrizko pekatutik edo pekatu orijinaletik, sustrai pozoatu batetik bezela, datorkigu guzioi gere aragiaren edo gorputzaren erabageko griña zikin ori: bada gure sentidu guziak, eta pasioak pekatu ura izan ezpaliz, egon bear zuen arrazoiaren, eta espirituaren mendean: baña arrezkero, pekatu ura kastigatzeko, eta gizona humillatzeko, altxatu ziran gorputzaren gurariak eta erabageko pasio edo griña gaiztoak arrazoiaren, eta espirituaren kontra: eta ala, geurk nai eztegula ere, askotan gere aragiaren pasio zikiñ edo griña gaizto oek sentitzen ditugu: baña humillaturik, au da, gure argaltasuna ezaguturik, Jaungoikoari bere grazia, eta sokorrua edo indarra eskatzen badiogu, erraz gere aragiaren erabageko pasio edo griña gaizto oriek eskuratzen, menderatzen, eta goitzen ditugu: eta kontrara 2. Lujuriako edo loikeriako erro gaiztoa gugan piztutzen, indartzen, eta azitzen da soberbiari edo arrotasunari gere biotzean leku ematen badiogu: bada soberbia kastigatzeko, eta humiltasuna guri maita erazotzeko berariaz Jaungoikoak tentazio lotsagarri ori permititzen du. 3. Sortzen da lujuria edo loikeriako griña gaiztoa bizimodu guria, biguña, eta atsegiñetara emana egitetik, eta gorputzari jan-edan geiegi ematetik: eta batez ere ardaba edo beste edari bero indarsuak edatetik: bada sabela bete, eta berotu ezkero, arrazoia illundu, eta griña gaiztoa piztu, azi, eta nagusitu egiten da. 4. Sortzen da, alperkeriatik: bada gauza onetan edo kontuzkoetan okupaturik eztagoana, erraz pensamentu zikiñetara, hitzketa ariñetara, eta jostatze lizunetara oitutzen da. 5. Sortzen da, erabageko juizioak edo sospetxa gaiztoak proximoaren edo lagun urkoaren kontra egitetik, batez ere gai zikiñ onetan: ikusirik bakoitzak beregan zein argala dan, besteaz errukitu dedin. 6. Sortzen da, lujuriako griña gaiztoa biotz gogorra, eta pobreentzat errukibagea izatetik. 7. Sortu oi da lujuria peligrozko edo sospetxazko lagunakin juntatzetik: eta batez ere gizakumeak emakumeakin adiskidetasun, eta libertade geiegi izatetik: eta alkarrekin bakarrik egotetik: eta 8. Sortu oi da lujuria, edo loikeria, begiak, belarriak, eta mingaña ondo gordetzeko alegiñak ez egitetik: au da, bear eztiran gauza likits zikiñak ikustetik: ipui zikiñak aditzetik: eta atsegiñezko hitz loiak esatetik edo gustoz aditzetik: eta ez gutxiena berso eta kanta zikiñ loiak aditzetik; eta modestia bageko janzi, eta apaindura ergelak erabiltetik: eta ardurabage edo lotsa bage egiten diran danza eta alkar ukitze peligrozkoetatik: bada deabrua iñoiz ere lo eztago; eta okasio gaiztoan sarturik ikusten bagaitu, berala tentatzen gaitu; eta erraz goitzen gaitu, txit kontuz, esna, eta erne ezpagaude aren tentazioai atzera esateko; eta Jaungoikoari bere sokorrua edo laguntasuna humiltasunarekin eskatzeko, eta arriskutik alde egiteko.

        G. Eta lujuriako edo loikeriako pekatuak beti mortalak ote dira? E. Eskuarkiro obrazko pekatuak, naiz osatuak, naiz osatu bageak mortalak izan oi dira gaiaren aldetik; eta bakarrik izaten dira benialak hitz ariñ, eta jostatzeren batzuek, maliziabageak edo asmo gaizto bage arintasunez egiten diranak, oarmen edo adbertenziaren faltaz edo konsentimentu osoaren faltaz; baña guziak arrisku andia oi dakarde.

        G. Eta pensamentu zikin loiak zer pekatu izan oi dira? E. Ezagutu edo oartu ezkero biotza edo borondatea atsegin artzen gelditzen bada, aurrerako asmorik ez izan arren; edo kunplitzeko deseoa konsentitzen badu, pekatu mortalak dira: baña oartzen danean, bereala atzeratzen baditu, pekaturik batere egiten eztu; baizik asko irabazten du: eta zerbait deskuidatzen edo geratzen bada pensamentuai atzera esan bage, baña ondo oartu ezkero konsentitzen ezpaditu, pekatu benialak izan oi dira: eta osoro konsentitu zuan edo ez dudatzen badu edo ezin ondo ezagutu badu, konfesioan duda ori esan bear du.

        G. Eta lujuriako pekatua Kristau guziok txit igui izan bear degu? E. Bai, N.K. bada lujuriosoak ezin Zeruko erreinuan sartu ditezke egiazko penitenzia egin bage: eta nekez egiazko penitenzia egin oi due, batez ere loikeriako pekatura oitu diranak.

        G. Zergatik ordea lujuriosoak batez ere penitenzia egiazkoa egiteko, eta animako salbazioa iristeko orrenbeste neke, eta enbarazo dauke? E. Zergatik lujuriak berez dakaz bertatik ala animarako, nola gorputzerako, orain adituko dituzuen kalte izugarriak. Eta 1. Dakar adimentuaren itxumena: bada loikeriako pasio, edo griña gaiztoak eramaten diozka bere pensamentu, eta kuidaduak, eta lekurik ematen eztie Zeruko gogarki, eta inspirazioai: eta animako gauzetan edo salbaziorako egin bear dituan konsiderazioetan batere okupatu oi ezta: eta ortik datorkio 2. Biotzeko gogortasuna. 3. Jaungoikoaren eta bere salbazioaren azmena. 4. Geroko bizitzaren iguitasuna. 5. Arrazoiaren illuntasuna. 6. Bere etxeko lan, edo egitekoen ardurabagetasuna. 7. Bere fama ona, bere ondasunak, eta bere osasuna galtzea; eta azkenik datorkio penitenziarik egin bage iltzea, eta Zeruko gloria galdu eta eternidade guzian infernuko su eta garretan bere atsegin zikin likitsen kastigua, tormentu, eta oñaze ikaragarriakin sufritzen egon bearra.

        G. Zer erremedio artu bear du bada Kristauak loikeriako pekatutik bere burua libratzeko? E. 1. Iñoiz pekatu orretan erori ezpada, Jaungoikoari millarezko eskerrak eman bear dio: eta aurrera ere gorde dezan txit sarri eskatu bear dio: baña pekatu orrekin Jaungoikoa ofenditu, eta bere anima galdu badu, konfesio humil batekin erremediatu bear du bere utsegitea. Eta naiz pekataria lenago izan bada edo naiz inozentea gai onetan oraindaño izan bada, loikeriako pekatutik aurrera libratzeko erremediorik egokienak dira 1. Bakoitzak bere buruaren argaltasuna, eta aragiaren griña gaizto onen indarra ezagutu, eta guztiz erne, eta kontuz egotea peligrozko okasioai iges egiteko: bada erremedio au bage beste guziak alperrak izan oi dira: zergatik arriskuan bere nai edo borondatez jarten dana eroriko da. 2. Da orazio humilla, eta batez ere tentazioetako denboran bereala Jaungoikoagana biotza altxatu, eta sokorrua benetan eskatzea, esanaz: Jauna, arren lagun zakizkit, bada bestela galdua naiz: eta beste batzuetan Ama Birjiña Santisimari, Aita San Joseri, Aingeru Guardakoari edo gure izeneko edo debozioko Santuai bere laguntasuna gogotik eskatzea; eta baita da tentazioa benzitzeko, eta etsaiari iges eragiteko arma guztiz indarsua, eta erremedio andia Gurutze Santua debozioz egitea: eta etsaiari esatea: ona Jaunaren gurutzea, nun benziturik gelditu inzan; uba igesi etsai gaizto zikiñ ori.

        3. Erremedioa da jan-edan erabegeak kontuz eskusatzea: eta aragiaren griña gaiztoak eskuratzeko, edo goitzeko noizean bein barautzea edo beste mortifikazioren bat gorputzari ematea: eta batez ere begiak, belarriak, eta mingaña, eta eskuak kontuz gordetzea gauza loi zikiñik ez ikusteko, ez aditzeko, eta ez erakusteko, eta ez ikutzeko.

        4. Erremedioa da, alpertasunari igui andi bat artzea: eta beti ondo okupaturik egoteko alegiñak egitea: eta batez ere al duenak, liburu espiritual batean egunoro zerbait irakortea; pensamentu onakin bere burua ondo betetzeko; eta orrela pensamentu gaiztoai lekurik ez emateko, edo burura etorten bazaizka, erraz atzeratzeko: eta irakorten ez dakitenak, orobat dotriña santuan ikasirik dauzkaten gure fede santuko egiak sarri gogora ekarri ditzake, eta batez ere gure Jaungoikoak egin dizkigun mesede guztiz andiak, nola diran, bera ezagutzeko, amatzeko, eta eternidade guzian beraz Zeruan gozatzeko egin gaitualako; Kristau egin gaitualako; bere Seme maite Jesu-Kristoren odolaren kostuan pekatutik, eta deabruaren mendetik atera gaitualako; Zeruko herederoak egin gaitualako; arako bidea erakutsi digulako; eta Sakramentu Santuetan bere grazia eman digulako, eta Aldareko Sakramentu Santuan berarekin unitzen, eta juntatzen gaitualako, bera dan guzia, bere anima, gorputza, eta Jaungoikotasuna komunio santuan egiaz ematen digula: eta beste onelako mesedeak: eta orietan Jaungoikoak agertu digun bere ontasuna, eta guganako bere amorioa gogoan ondo sarturik edukitzeko alegiñak guziok egin bear ditugu; eta orrela Jaungoikoaganako esker ona, eta amorioa gure biotzetan sortuko da, eta aziko da; eta baita pekatuaren iguia, eta Jaungoikoaren bildur santua ere; eta orrek gordeko, eta seguratuko gaitu pekatuan erortetik.

        5. Erremedioa da, ondo gogoan sarturik edukitzea 1. Oraingo atsegin labur zikiñ bategatik galtzen degula, eternidade guzian gozatu bear genduan animaren, eta gorputzaren atsegin garbi ederra: eta gure anima, eta gorputza kondenatzen ditugula Infernuko oñaze ikaragarriak, ango su eta garretan beti-beti sufritzen egotera; eta ori da izan al ditekean erakeririk andiena; eta gere buruaren borrero gogorrak geur izatea. Eta 2. Geroko kastigu izugarri orrez gañera ondo pensatzea, nolako kalteak dakazkigun bertatik lujuriak, len aditu dezuen bezela: eta nolako kastigu izugarriak denbora guzietan egin dituan gure Jaungoikoak lujuriako pekatuaren gaiztakeria aditzera emateko; eta orien artean gogora ekarzue, nola dilubio edo ugalde jeneral batekin, zortzi persona ez, ze munduko beste guziak, aragizko pekatu orregatik ito eragin eta akabatu zituan Noe Santuaren denboran; eta arrezkero beste kastigu ikaragarri asko Eskritura santuan irakorten ditugu: guziok zenzatu gaitezen, eta loikeriako pekatua igui izan dezagun.

        6. Erremedioa da, eta guztiz eragillea, oitutzea, sarri gogora ekartera Jaungoikoaren aurrean gaudela, eta beti-beti begira dagokigula: bada orretara oitu ezkero, iñola izango degu ausardia Jaungoikoaren beraren begietan egiteko, edozein personaren aurrean lotsaren pasioz egingo ez gendukean gauza likits, zikin bat? Eta orobat da erremedio andia, gure Aingeru Guardakoa begira dagokigula beti gogoan edukitzea.

        7. Erremedioa da, Jesu-Kristo gure Jaunaren pasio santuko neke, oñaze edo dolore guztiz andiak gogoan erabiltzea: eta guzia sufritu zuela, izanik bera inozenzia, eta santidadea bera, gure pekatuen zorra pagatzeagatik: eta bere exenploarekin edozein neke sufritzen guri erakusteagatik: eta zein gauza lotsagarria dan, izanik Jesu-Kristo gure guzion Aita, guzion Salbadorea, eta guzion Maisu, eta Gidaria, aren humeok, eta aren jarraitzalleok, atsegin loi, zikiñen ondoren ibilli nai izatea: eta berari jarraitzeko neke piska bat ez artu nai izatea.

        Eta azkenik erremedio guztiz egokia da, edozein pekatutik, eta batez ere lujuriako pekatutik libratzeko, sarri konfesatzea, eta komulgatzea: baña humiltasun, eta damutasun andi batekin; eta kastidade santua iristeko, eta konserbatzeko deseo bizi batekin; eta deseo ori zuen biotzetan ondo sartzeko, eta ondo irmaturik edukitzeko, kastidadea zer dan nolako ondasun preziatuak dakazkian: eta ori gordetzeko nolako alegiñak egin bear ditugun orain laburtxo esango dizuet, eta kontuz aditu bear dezue.

        G. Zer da bada kastidadea? E. Da birtute bat guztiz miragarria, animako, eta gorputzeko garbitasuna gorde eragiten diguna.

        G. Zenbat modutan da kastidadea? E. Irutan: 1. Da birjiñen kastidadea, birjinidadea deitzen zaiona. 2. Da alargunen kastidadea; eta 3. Da ezkonduen kastidadea.

        G. Birjinidadea zer da? E. Da kanpotik, eta barrutik, au da, gorputzean, eta animan, lujuriako pekatuarekin iñoiz ere kutsutu, eta loitu edo zikindu bage bizi danaren zorioneko estadua: eta ala ezta birjiña, erdizka baizik, obrazko pekaturik ez egin arren pensamentuz edo deseoz biotza edo anima oitu edo zikindu duena: bada orrelakoak gorputza bakarrik dauka birjiña, baña ez, geien balio duena, biotza edo anima: eta kontrara, berak iñola ere nai eztuela, indarrez gorputzeko birjinatasuna kenduko baliote, Jaungoikoaren aurrean birjiña izango lizate.

        G. Zer da alargunen kastidadea? E. Da, alarguntasuneko denboran, animako, eta gorputzeko garbitasuna osoro gordetzea.

        G. Eta ezkonduen kastidadea zer da? E. Ezkonzaz kanporako loikeririk batere iñorekin izan bage beti garbiro bizitzea: eta ezkonza santuaren kontrako gauzarik batere eren artean ez egitea, eta ez konsentitzea.

        G. Eta kastidadea gauza guziz preziatua, eta honragarria da? E. Bai: bada kastidadeak egiten ditu Kristauak Aingeruen antzekoak: eta birjiñatasunari Zeruan dagokio koroa eder espezial bat: eta mundu onetan ere, aiñ gauza preziatua da kastidadea, nun ori galdu duenagatik esaten degu honra galdu duela. Eta kontrara kastoa danagatik esaten degu honestoa dala, garbia dala: eta bere honra ondo gordetzen dakiana dala.

        G. Zer ondasun dakazki berekin kastidadeak? E. 1. Egiten ditu Kristauak Jesu-Kristoren adiskide maiteak: eta ala birtute onegatik batez ere San Juan Ebanjelista, beste Apostolu guzien artean deitua izan zan Jesu-Kristoren diszipulu maitea: eta orregatik bere Ama Birjiña Santisimaren Semetzat señalaturik utzi zuan; eta Birjiña Amaren kuidadua diszipulu birjiñari bakarrik eman zion. 2. Kastidadeak gorde eragiten digu garbiro Jaungoikoaren beraren imajiña biziak izateko kalidade honragarria: eta kontrara lujuriarekin ori galtzen degu. 3. Kastidadeak egiten gaitu Jesu-Kristo gure Jaunaren mienbro guztiz ederrak, eta Espiritu Santuaren bizi leku edo Tenplo egokiak; eta kontrara lujuriak egiten gaitu deabruaren esklabo edo menpeko billabak: eta beraren egoera edo bizi toki itxusi nazkagarriak. 4. Kastidadeak dakar berekin osasuna, fama ona, bizitza luzea, zoriontasuna, adimentuaren argitasuna, Zeruko gauzentzat jaidura, eta gogo ona: modestia atsegingarria; eta aurpegiko lotsa ederra, borondateak errespetoarekin batera irabazteko guziz egokia; eta beste bentaja txit andiak, eta txit asko dakazki berekin kastidadeak.

        G. Nolako alegiñak egin bear eztitugu bada birtute ori iristeko, eta ondo gordetzeko? E. Al ditugun guziak egin bear ditugu, N.K. Aditu dituzue lujuriatik libratzeko erremediorik prinzipalenak: bada oriek erak dira kastidadea gordetzeko egokienak; eta ala kontuz gogoan edukitzeko, eta aekin baliatzeko alegin guziak egin bear dituzue; eta batez ere iru biziro enkargatzen dizuet. 1. Peligrozko okasioai alde egitea. 2. Tentazio gaiztoai bereala atzera esatea; eta orretarako Jaungoikoari humiltasunarekin, eta konfianzarekin bere laguntasuna eskatzea, eta 3. Birtute ori konserbatzeko Ama Birjiña Santisimari bere Konzepzio garbiaren, eta bere betiko Birjiñatasunaren erreberenzian egunoro iru Abe Maria errezatzea, eta bere anparoa gogotik eskatzea; eta berak iritsiko dizue mesede espezial ori, eta beste asko bere Seme maite Jesu-Kristogandik; eta azkenik bizitza garbi on baten ondoren eternidade bateko gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa