www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMABIGARREN DOTRIÑA

 

Eta lenengo mandamentuaren gañean;
lendabizikoa Errelijioko birtutea zer dan,
eta zer agintzen digun.

 

        Amar mandamentu santuak, gure bizimoduaren erreglak dira: aditu zenduen, aurreko dotriña edo lekzioan: nola gure Jaungoikoak berak eman zituan: eta zeiñ premiazkoak, zeiñ probetxugarriak, eta zeiñ errazak diran: abiatu gaitezen bada mandamentu bakoitza alik klaruena, eta argiroena aditzera ematen.

        Gure Jaungoikoak bere lege santua amar mandamentuetan ezarririk eman zuenean, lenengo mandamentua hitz oekin aditzera eman zuen: «Ni naiz zure Jaungoikoa Ejiptoko nekepetik, eta katiberiotik atera zaitudana. Eztezu iñola ere nere aurrean, ni besterik Jaungoikotzat edukiko: eztezu egingo idolorik batere, ez eta gezurrezko Jaungoikoaren antz, iduri edo imajiñarik ari agurrak egiteko edo adoratzeko».

        Mandamentu santu onek gauza bat eragozten digu: eta da idoloak egitea edo adoratzea. Eta berak gauza bat agintzen digu: eta da Jaungoiko egiazko bakar bategan sinistea: eta ura honratzea, adoratzea, serbitzea, eta amatzea: eta bigarren gauza au Jesu-Kristo gure Jaunak txit argiro erakutsi zigun: zein zan legeko mandamenturik andiena galdetu zion letradu edo jakintsu bati eranzun zionean: au da legeko lenengo mandamentua, eta guzien andiena «amatuko dezu zure Jaungoiko Jauna zure biotz guziarekin, zure anima guziarekin, eta zure adimentu guziarekin: eta bigarrena onen antzekoa, da amatuko dezu zure projimoa, zere burua bezela. Eta mandamentu bi oetan dago sarturik lege guzia, eta Profetak diobena».

        Jaungoikoaren legearen lenengo mandamentu edo aginte au zuei obeto aditzera emateko, kartillako dotriña santuak erakusten diguna aurretik esan dezagun.

        G. Jaungoikoaren legeko lenengo mandamentua zeiñ da? E. Jaungoikoa gauza guzien gañean edo guziak baño geiago amatzea.

        G. Nork amatzen du Jaungoikoa? E. Aren mandamentuak gordetzen dituanak.

        G. Zer da Jaungoikoa gauza guzien gañean amatzea? E. Guziak galtzea naiago izatea, bera ofenditzea baño.

        G. Zertara geiago mandamentu onek obligatzen edo premiatzen gaitu? E. Jaungoikoa bera bakarrik gorputzeko, eta animako erreberenzia andienaz adoratzera, fede biziaz argan sinisten, eta esperatzen degula.

        G. Nork onen kontra pekatu egiten du? E. Eskuz egindako idoloak edo gezurrezko Jaungoikoak adoratzen dituenak edo orietan sinisten duenak.

        G. Nork geiago? E. Aguero edo astiñarzetan sinisten duenak: eta etxizeria edo sorginkeriak edo supertizioko lanak egiten edo usatzen dituanak.

        Orra kartillako dotriña laburrak Jaungoikoaren legeko lenengo mandamentua aditzera emateko esaten digun guzia: baña ori guzia obeto aditzeko jakin bear degu, lau birtute guztiz andiak ezagutu, eta exerzitatu bear ditugula, Jaungoikoari zor diogun honra, eta adorazioa ondo emateko.

        G. Eta zein dira lau birtute oriek? E. Dirade 1. Errelijioko birtutea: 2. Fedeko birtutea: 3. Esperanzako birtutea: eta 4. Karidadekoa edo Jaungoikoaren amorioa, eta lagun urkoaren amorioa.

        Lau birtute oen ezagueran, eta exerzizio edo ekieran dago Kristauaren jakinduriarik andiena, eta santidaderik, eta perfekziorik goratuena: eta oriei dagokie gero Zeruan saririk, eta gloriarik andiena: eta ala oriek ondo ezagutzeko, eta ikasteko, eta obeto oriei ekiteko alegiñak guziok egin bear ditugu. Baña eziñ dateke lau birtute oriek dotriña labur batean bear bezela aditzera ematea: eta ala birtute bakoitza bere dotriñaakin banaka azalduko edo aditzera emango dizuet: eta gaur errelijioko birtutea zer dan, eta zer agintzen digun esan bear dizuet: eta urrengoan zer eragozten digun esango dizuet.

        G. Zer da bada errelijioa? E. Eztegu orain aitatzen Kristauen errelijioa edo legea: ezta ere errelijiosoak gordetzen duen ordena berezi edo partikularra nola dan, Kartujoen, Franziskoen edo beste onelakoen errelijioa. Emen orain aitatzen degu bakarrik birtute moral guzien nagusiena, eta andiena dan, eta errelijioa deitzen diogun birtute bat, Jaungoikoaren Majestadeari, gure Jaun, eta Jabe gorenari edo soberanoari bezela zor diogun adorazioa edo erreberenziarik andiena agintzen diguna, eta nola eman erakusten diguna; eta baita Jaungoikoagatik Ama Birjiñari, Aingeruai, eta Santuai ematen diogun erreberenzia erakusten digu.

        G. Orrela, zenbat adorazio edo erreberenzia mota dira? E. Iru: 1. da Latriakoa deitzen zaiona: eta da guzien gañeko adorazio edo erreberenzia, Jaungoikoaren Majestadeari guzien Jabe soberanoari, eta nagusienari bezela bakarrik zor zaiona, eta beste iñori eziñ eman dakiokeana. 2. Da, Maria Birjiña Santisimari, Jesu-Kristo gure Jaunaren Ama egiazkoari ematen zaiona, eta deitzen diogu Iperdulia: bada Ama Birjiña Santisimaren diñatasuna, eta goratasuna aiñ andia da, ze kriatura guzien artean parerik eztu: eta ala dagokio berariazko adorazio edo erreberenzia, beste kriatura guziai, Aingeruai, eta Santuai ematen zaiena baño andiagoa: eta 3. adorazio edo erreberenzia da Zeruko Aingeruai, eta Santuai ematen zaiena, eta deitzen zaio Dulia: eta iru adorazio edo erreberenzia mota oek, esan degun distinzioarekin jakitea agitz balio du: bada izan dira hereje itsu batzuek adorazioaren izenarekin besterik aditu nai etzuenak Jaungoikoari bakarrik zor zaiona baizik, eta uste falso orrekin Kristauak idolatratzat tratatu izan dituenak: eta zioben, Kristauak Ama Birjiña, Aingeruak, eta Santuak, eta oen imajiñak, eta errelikiak adoratzen, eta erreberenziatzen zituela, beste ainbeste Jaungoiko balira bezela: baña txit gaizki zioben, bada Kristauok iñoiz ere eztiegu, ez Ama Santisimari, ez Aingeruai, eta ez Santuai eman Jaungoikoari zor zaion, eta ematen diogun adorazioa edo erreberenzia: eta ala, orazioa egiten degunean, distinzio ori bera agertzen degu; bada Jaungoikoari ondasun guzien Jabe soberanoari bezela, erregutzen diogu, berak digula bear deguna animarako, eta gorputzerako: bada Ama Birjiñari, Aingeruai, eta Santuai erregutzen, eta eskatzen diegu, ez jabe diranai bezela, baizik bitarteko utsak diranai bezela, gugatik Jaungoikoari erregutu, eta eskatu degiobela Jesu-Kristoren izenean, gure salbaziorako ondo dagokiguna: eta Jaungoikoak berak nai du, eta agintzen digu Ama Birjiñari, eta Santuai zor zaion honra ematea: eta aen bitartez gu baliatzea: eta ori guri obeto erakusteko, Jaungoikoak bere Ama Santisimaren, eta Santuen bitartez, eta aen gauzak, eta errelikiak honratzeagatik ezin kontatu ala milagro egin ditu: eta badakizue, nola Maria Birjiña Santisimaren bitartez San Juan Bauptista bere Amaren sabelean sei illabeteko aurtxoa zegoala santifikatu, eta Zeruko doaiez, argitasunez, eta graziz bete zuen. Eta Jesu-Kristo gure Jaunak bere Ama Santisimaren erreguz lenengo milagro ageria, askok ikusi zuena, Kanako eztaietan egin zuen, sei ontzi ur, ardau biurtu zituanean: eta beste ezin kontatu ala arrezkero Ama Birjiñaren bitartez denbora guzietan egin ditu: eta orobat San Lukas Ebanjelistak esatenu digu, San Pedro Apostoluaren hitzalak ukitzea asko zala, eriak sendaturik gelditzeko: eta San Paulo Apostoluaren pañueloa debozioz ukitzea asko izan zala gaixoak sendatzeko: eta Santuen bizitzatan ezin kontatu ala mirari edo prodijio egiazkoak irakurten ditugu: bada ortik atera ezazue kontu nolako honra, errespetoa, eta debozioa Santuai zor diegun, bada Jaungoikoak berak aek honratu eragiteko, alako mirariak aekgatik egin ditu.

        G. Zenbat eratara izan diteke oraindio adorazioa edo erreberenzia? E. Era bitara: eta bata da, adoratzen danari berari zuzen-zuzen ematen zaiona: eta ori da Jaungoikoari berari, Ama Birjiñari berari Zeruan dagoanari; eta Zeruan dauden Aingeruai, eta Santuai ematen zaiena: eta bestea da, prinzipalaren errespetoz bakarrik, aren imajiñari, antzari, figurari edo errelikiari ematen zaiona: eta ala imajiñak erak eztitugu adoratzen, eta erreberenziatzen, gure orazioak, eta erreguak adituko balitue bezela: eta aen aurrean makurtzea edo gurtutzea, belaunikatzea, eta orazio egitea zuzentzen degu, ez imajiñari berari, baizik ark gogora ekarten digun, eta Zeruan dagoan prinzipalari; bada imajiñak ezer aditzen eztu; baña bai Zeruan dagoan prinzipalak, Jaungoikoagan guzia dakus, eta aditzen gaitu.

        G. Eta bada beste adorazio edo erreberenzia motarik, orain aitatu ditugun adorazio sagraduaz gañera? E. Bai: eta da munduko personai, diñatasun, eta enpleo andietan daudenai egiten zaiena, zor zaien honra, eta errespetoa bakarrik agertzeko. Ala Erromako Aita Santuari, Kristauak belaunikaturik, oñean muñ egiten diobe: eta errelijiosoak ere agintariai askotan belaunikatu ta hitz egiten die: ori bera Obispo Jaunakin egin oi da: eta baita Erregeakin ere: eta beste agintari askorekin; orretan Jaungoikoari bide bagerik edo agrabiorik batere egin bage: eta ala Eskritura Santak berak orrelako ejenplo asko dakatza: eta dio, nola Judit, alargun santa, balore, eta biotz andikoa, Holofernes, Kapitan Jeneralaren aurrean agertu zanean, belaunikatu zala, eta adoratu zuela; au da zor zitzaion errespeto, eta errebereneia egin ziola: bada, len esan dedan bezela, dorazioaren izen au, ala latiñez, nola erderaz, nola euskeraz eztago señalaturik Jaungoikoari zor zaion adorazioa bakarrik aditzera emateko; baizik da hitz komun bat, erreberenzia mota guziai aplikatzen zaiena.

        G. Nola adoratu bear degu Jaungoikoa? E. Adoratu bear degu barrendik, eta kanpotik: au da, animarekin eta gorputzarekin: bada biak berak eman dizkigu bere serbizioan enpleatzeko: eta orrela gure betiko zoriona iristeko.

        G. Nola adoratzen da Jaungoikoa barrendik? E. Gere barruaren, au da, geran guziaren sakrifizio edo ofrenda oso bat Jaungoikoari egiten diogula, gure Jabe, eta Jaun gorenari edo soberanoari bezela: eta gure lan edo egiteko guziak beraren honra, eta gloriarako egiten ditugula.

        G. Nola adoratzen da Jaungoikoa kanpotik edo gorputzarekin? E. Gure barrengo errespeto edo erreberenzia agertzen degula belaunikatuarekin, burua makurtuarekin edo beste erreberenziaren batekin.

        G. Eta zergatik dio kartillako dotriña santuak, adoratu bear degula Jaungoikoa beragan sinisten, eta esperatzen degula fede biziarekin? E. Zergatik batez ere iru birtute Jaungoikozko oekin, au da, fedearekin, esperanzarekin, eta karidadearekin ematen diogu Jaungoikoari zor diogun biotzeko adorazioa, eta birtute oen ekiera edo exerzizioa ere agintzen zaku lenengo mandamentu santu onetan.

        G. Jaungoikoa adoratzeko obligaziorik badegu? E. Bai: bada ala merezi du bere anditasun, goratasun, jabetasun, eta Majestade kabubage edo neurribageagatik: eta berak ala agintzen digu.

        G. Eta erreberenzia andien orrekin Jesu-Kristo gure Jauna adoratu bear degu? E. Bai: bada da egiazko Jaungoikoa bere Aita Eternoarekin, eta Espiritu Santuarekin batera: eta orobat adoratu bear degu Aldareko Sakramentua, bada an Jesu-Kristo bera egiaz arkitzen da.

        G. Eta Gurutze Santua adoratu bear degu? E. Bai adoratu bear degu, Jesu-Kristo guruzifikatuaren imajiña bezela: edo obeto esateko, Jesu-Kristo bera adoratzen degu, gurutzea adoratzen degunean: eta ala orduan dotriñako kartillarekin batera, esaten degu, adoratzen, eta bedeinkatzen zaitut Kristo, zergatik zure Gurutze Santuarekin mundua erredimitu zenduan.

        G. Eta nola adoratu bear ditugu, Jesu-Kristo illerazotzeko serbitu zuen gurutzearen beraren zatiak? E. Gure erredenziorako serbitu zuen instrumentu, eta errelikia guztiz preziatuak bezela.

        G. Eta nola adoratu, eta erreberenziatu bear degu Ama Birjiña Santisima? E. Ez Jaungoikoari zor zaion adorazioarekin, baizik beragoko batekin: baña Aingeruai, eta Santuai ematen zaiena baño, agitz andiagoarekin, len esan degun bezela: bada Birjiña Santisima Jaungoikoaren Ama egiazkoa, eta Zerutar guzien Erregiña da, eta bere diñatasunean, santidadean, eta glorian parerik eztu.

        G. Eta Ama Santisimaren ondoren, Aingeru, eta Santu guziak honratu, eta errespetatu bear ditugu berdin? E. Guziai zor diegu munduko andienai baño honra geiago: da probetxu andia aterako degu, guziai beren laguntasuua eskatuaz; baña ala ere aen artean batez ere honratu, eta errespetatu bear ditugu gure Aingeru guardakoak, gure izeneko Santuak, eta gure erreinu, probinzia, eta errietako patroiak: eta aekganako gure debozioa agertu bear degu: 1. aen errespetoz, eta aen honrako obra onak egiten. 2. aen birtuteak imitatzen: eta 3. orretarako, eta beste premia guzietarako eren laguntasuna gogotik eskatzen.

        G. Santuen errelikiak zergatik adoratzen, eta erreberenziatzen ditugu? E. Zergatik diran Espiritu Santuaren bizileku edo tenplo bizi izan dan gorputz baten zati edo puska preziatuak: izango dira juizioko egunean piztuak edo erresuzitatuak, eta Zeruko glorian betiko atsegiñaz beteak.

        G. Jesu-Kristoren, Ama Birjiña Santisimaren, eta Santuen imajiñak zergatik erreberenziatzen ditugu? E. Aek gogora ekarten diguen, eta errepresentatzen dituen prinzipalak honratzeko: eta aen aurrean orazio egiteko.

        G. Eta imajiñai erai ezer eskatzen diegu? E. Ez: bada ezer ikusten, eta aditzen eztue: eta ala aen aurrean egiten ditugun orazioak edo erreguak aen prinzipalai, Zeruan daudenai egiten diegu: eta aek Jaungoikoagan guzia dakuste, eta aditzen gaitue.

        G. Eta Jesu-Kristoren, Ama Birjiñaren, eta Santuen imajiñak, eta gure errelijio santuko misterioen pintura sagraduak, zertako geiago serbitzen digue? E. Liburu santu batzuen orde serbitzen digue; bada gogoratzen, eta begien aurrean nolabait ipinten dizkigue Santuen birtuteak: eta Jaungoikoak gure errelijioko misterio andietan egin dizkigun mesede edo ontarteak, eta erakusten dizkigun egiae: eta aek ikusteak, eta konsideratzeak askotan ukitzen, eta mugitzen gaitue, eta pensamentu, eta asmo santuak artu eragiten dizkigue. Zenbat pekatari penitenziara etorri eztira? eta zenbat Kristau on birtutean geiago, eta geiago aurreratu eztira, Jesu-Kristo guruzifikatuaren imajiñari ondo begiratuaz, eta aren pasio, eta eriotza santua gogora ekarriaz? eta kontrara. Imajiña edo pintura, loikeria edo deshonestidadea begien aurrean paratzen, eta gauza likitsak gogora ekarten dituenak, zenbat kalte egiten eztitue? eta zenbat Kristauri pekaturako, eta kondenaziorako bidea ematen eztie? Lotsagarrizko gauza da Kristauen artean alako imajiña, eta pintura zikiñak ikustea, eta deabru tentatzallearen beraren ofizioa imajiñai, eta pinturai eragitea: orain jabeak orien imajiña, eta pintura oriek desegiten edo erretzen ezpadituzte, eziñ salbatu ditezke, eta erak ondo erreak ikusiko dira noizltait betiko su, eta garretan.

        G. Eta zer geiago agintzen digu errelijioaren birtuteak? E. Jaungoikoaren honra, eta serbizioraro, eta gure salbaziorako ordenaturik dauden gauza sagradu guziai: eta berariaz konsagraturik dauden eliz-gizonai, au da, Jaungoikoaren Ministroai al dan errespeto, eta erreberenziarik andiena beti ekartea: eta ala Kristauak 1. Jaungoikoaren tenplo santuak agitz errespetatu bear ditue: bada orazio egiteko mezako sakrifizioa Jaungoikoaren Majestadeari ofrezitzeko: beraren hitz santua Kristauai aditzera emateko, eta Sakramentu Santuak errezibitzeko, berariaz esleiturik, eta konsagraturik dauden toki santuak dira: eta geiago dana, Jaungoikoa bera Jesu-Kristo gure Jauna bere Jaungoikotasun, eta gizatasun guziarekin egiaz, eta bere personan Elizako Sagrarioan daukagu: eta gu bere ondasunez, eta graziaz betetzeko beti prest daukagu. Nolako errespetoa zor eztiogu bada Jaungoikoaren beraren etxe, palazio, eta bizileku dan tenplo santuari? Eta orobat 2. honratu, eta errespetatu bear ditugu Elizako gauza guziak: eta Elizako lanak egiten dituen Jaungoikoaren Ministroak. Eta 3. are geiago honratu, eta erreberenziatu bear degu Jaungoikoaren izen santua: bera beti begira dagokigula oroituaz, gere orazio guzietan al dan atenzio, debozio, eta errespetoarekin hitz egiten, eta gure erreguak zuzentzen diozkagula: bada Jaungoikoarekin hitz egiten gauden denboran bertan, ardurabagetasunez atenziorik ez ipintea edo gere borondatez beste gauza batzuek gogoan erabiltea, da Jaungoikoari zor diogun errespeto edo erreberenziari faltatzea: baña ori gerlatzen bazaku, geurk nai eztegula, zerren oartu bage pensamentua dijoakigun beste gauza batzuetara, orduan pekatu izango ezta, batez ere oartu ezkero, atenzioa edukitzeko alegiñak egiten baditugu: eta orobat Jaungoikoaren izen santua honratu bear degu, juramentuak iñoiz ere egiten eztitugula, egiarekin, premiarekin, eta gauza onak egiteko asmoarekin baizik: eta beraren honrarako egin ditugun boto edo promesak leialkiro osatzen, eta kunplitzen ditugula: eta iñoiz ikusten edo aditzen badegu Jaungoikoaren izen santua deshonratzen, despreziatzen edo injuriatzen duela norbaitek blasfemiako hitzakin, Jaungoikoaren honra defenditu bear degu; eta al badegu, alakoak esaten dituana erreprenditu, edo ezpada agerian, eta ausardi santu batekin esan bear degu: bizi bedi Jesus: edo alabatua izan dedilla gure Jaungoikoa: edo Gurutze Santua egin, esanaz: Aitaren, eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean; erakusten degula, artu degun iguia edo sentimentua, blasfemiak adituaz beste bage: eta azkenik, ez geiegi orain luzatzeagatik alegin guziak egin bear ditugu, gure biotzak osoro Jaungoikoari gure Jabe, gure Aita, eta gure ongille guztiz maitagarriari sarri konsagratzeko: eta gure lan edo egiteko guziak beraren honrarako, eta berari atsegin emateko asmo edo intenzioarekin egiteko: bada gure anima bere potenziakin, eta gure gorputza nere sentiduakin Jaungoikoak emanak ditugu bera serbitzeko. Eta ona, N.K. nola adoraziozko akto bat txit balio andikoa, egin dezakegun: eta sarri egiteko alegiñak egin bear ditugu: «Adoratzen zaitut, o nere Jaungoiko, eta Jabe soberanoa: eta zure Seme maite Jesu-Kristo gure Jaunak gurutze santuan bere buruaz egin zizun zure atsegiñezko, eta balio guztiz andiko sakrifizioarekin batera, nere anima, eta gorputza, eta nere gauza guziak osoro eskeintzen, eta ofrezitzen dizkitzut 1. zure Majestade, eta Jabetasun soberanoaren honra, eta gloriarako: 2. egin dizkidazun mesede, eta ontarte guztiz andien esker onerako; 3. nere pekatuen barkaziorako, eta guzien pagu, eta satisfaziorako (bada txit damu det zure Majestadea ofendituaz) eta 4. aurrera bizimodu berri santu bat egiteko bear ditudan argi, gogo on, indar, eta graziak zure ontasun infinituagandik iristeko: eta gero eternidade guzian Zeruko erreinuan zure glorian zu ikusteko, alabatzeko, eta beti amatzeko. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa