www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGEIGARREN DOTRIÑA

 

Elizaren laugarren Mandamentua.
1. Barautzearen, eta aragia ez jatearen gañean:
eta 2. Mortifikazioaren gañean.

 

        Barauaren gañean gaur hitz egin bear dizuet N.K.; Iru modutan da baraua: 1. barau naturala edo ezer ere artu bage egotea, Elizan komulgatzeko bear dan bezela. 2. Da barau morala esaten diobena: eta da tenplanzako birtuteak erakusten duena: au da neurri onean, modu onean, eta fin onarekin jatea, eta edatea: tenplanzako birtutearen esplikazioan esanik daukagun bezela: eta 3. da Elizako barauak, eta bijiliak ondo gordetzea: eta auxe da gaurko hitz-gaia: eta orren ondoren beste barau mota bat, guziok atera dezakeguna, eta atera bear deguna aitatuko dizuet.

        G. Zein da Elizako laugarren Mandamentua? E. Eliza Ama Santak agintzen duen egunetan barautzea.

        G. Barau egunak zein dira? E. Garaizumako egun guziak, Domekaz kanporakoak: lau denporetako asteazken, ostirela, eta zapatuak, eta Elizak señalaturik dauzkan festa andien bespera egunak.

        G. Garaizumako baraua zertako izan zan ordenatua? E. 1. Jesu-Kristok Eremuan egin zuen berrogei eguneko baraua honratzeko: eta 2. Pazkuako misterio andietara, barauarekin, eta penitenziarekin gu obeto prestatzeko.

        G. Urteko lau sasoi edo kuarta denporetan baraua zertako da? E. 1. Sasoi guziak penitenziari konsagratzeko edo denpora guzietan penitenzia egin bear degula aditzera emateko: eta 2. nola orduan Elizako Ministroak ordenatzen diran, Jaungoikoari eskatzeko, arren bere Elizari Ministro santu batzuek eman degiozkala.

        G. Eta festa andien besperetan, zertako barautzen da? E. Festa oriek, debozio geiagorekin gordetzera, eta santifikatzera, gu besperatik prestatzeko edo preparatzeko.

        G. Zer egin bear da, Elizak agintzen duen bezela barautzeko? E. 1. Bazkari bat baizik ezta egin bear: 2. bazkal ordua ezta aurreratu bear: eguerdiaren inguruan edo gertuan jan liteke: baña nai duanak luzatu geiago, ori egin dezake, eta geiago mortifikatzen dala, meritu geiago izango du: eta 3. barau egunetan, ezin aragirik, eta ez koipe gauzarik jan diteke; eta orrez gañera garaizuman ez arraultzarik, ez esnerik, ez gaztairik edo oriekin egindako gauzarik jan liteke Bulda bage, eta Buldarekin garaizuman jan litezke: eta garaizumatik kanpora urteko beste barau egunetan Bulda bage ere arraultza, eta esne gauzak eguerdian jan litezke.

        G. Nor daude obligaturik barau egunak gordetzera? E. Ogeta bat urte osaturik edo beterik dauzkeen Kristau guziak: libra ditzakean motibo edo arrazoi justurik ezpadue.

        G. Eta noiz artean irauten du obligazio onek? E. Eztago denpora señalaturik: barautzeko indarrik asko duen guziak beti due obligazioa.

        G. Eta dudatzen duenak indarrik asko duen edo ez zer egin bear due? E. Eren disposizioa Medikuari, eta Konfesoreari agertu, aitzakiarik asmatu bage, eta gezurrik esan bage, eta aen konsejua artu.

        G. Eta kolaziorik arratsean egin diteke? E. Bai: bada Elizak ontzat darama: legerik ipiñi ezpadu ere.

        G. Eta kolazioan zenbat jan liteke? E. Kristau onak komunkiro artzen duen ainbe: eta bizi dan lekuan Kristau onak artzen dituen gauzaetatik: aztu bage kolazioa ariña izan bear dala: eta urrengo eguneraño neke andi bage, irauteko, eta lo egiten laguntzeko permititzen dala: eta juizio andiko Maisu edo Doktore batek dio sei onzatik eztala igaro bear kolazioan artzen dan janaria. (Cunilliati)

        G. Eta goizean gauza gitxiren bat artu liteke barau egunean? E. Premiarekin edo nezesidadearekin bai: bestela ez.

        G. Eta premia bage gauza gitxi bat artzea zer pekatu da? E. Pekatu beniala.

        G. Eta pekatu benialik egin bage gauza gitxi bat artzeko, zer motibo asko izango da? E. Bakoitzak bere lanak, eziñ ondo edo neke andi bage egin izatea, asko da gauza gutxi bat artzeko, pekatu benialik egin bage.

        G. Eta zenbateraño izan diteke goizean gauza gitxi ori edo txiki ori? E. Onza baten kantidadea, gutxi gora bera artu diteke: eta orrela ere barautzeko neke andia daramen personak onza ta erdi edo geiena onza bi artu ditzake: bada obe da nolabait barautzea, ezenez gauza gutxi bategatik barautu bage egotea. Esan det, onza bi premiarekin artu litezkeala: baña ori aditzen da, sustanzia andiko gauzaren bat artzen ezpadue: nola txokolate ona: bada onza bi txokolate artzea, lau onza ongi artzea baño geiago da.

        G. Eta bein baño geiagotan artu diteke gauza txiki edo gitxi ori barau egun batean? E. Ez: eta guziak juntaturik kantidade andira eltzen badira, bein baño geiagotan artutako gauza txiki edo gitxi oriek, pekatu mortal egiten da.

        G. Eta gauza gitxi ori, partitu liteke erdi bana goizean, eta arralsaldean barau egunetan? E. Orretan premia edo nezesidade andi bage dabiltzanak, mortifikazioaren igesi oi dabiltza: eta beren barauetatik probetxu gutxi ateratzen due: bada eguerdian osasun onarekin, eta disposizio obearekin bazkaldu ezkero, esan diteke egiazko premiarik edo nezesidaderik ezin izan ditekeala arratseraño, ezer artu bage, ez irauteko. Ala ere persona zarrak, eta flakoak, gauza gutxi baizik bazkaltzen eztuenak, eta orregatik barau atera nai duenak edo besteak baño goizago kolazioa egin lezake; edo berandu kolazioa egin bear badue, gauza txiki gutxiren bat arratsaldean artu lezake, batez ere Konfesorearen konsejuz: bada beti da obe al dan moduan barautzea, eta Elizaren legea gordetzea, ezenez batere barautu bage gelditzea.

        G. Aragia jatea, zein egunetan eragotzirik dago? E. Barau egun guzietan: eta baita urteko Ostirela guzietan, eta beste bijili-egun edo abstinenzia gorde bear dan egun guzietan.

        G. Eta orrelako egunetan, noiz ezkero due Kristauak obligazioa aragirik ez jateko? E. Zazpi urte osatu edo bete ezkero beti due obligazio ori.

        G. Eta egun orietan, ezaguerarekin aragia jatea, zer pekatu da? E. Da, berez pekatu mortal: eta zenbat aldiz egun batean aragia jaten duen, beste ainbeste pekatu mortal egiten ditu: baña batere oartu bage edo akordatu bage jaten badu, pekaturik egiten eztu.

        G. Eta barau egunetan aragia jateko lizenzia duenak, zerren olioak edo arrai gauzak gaitz egiten dion, barautu bear due? E. Bai, beste motiborik ezpadue, baraua atera bear due: eta ala bazkari bat baizik ezin egin lezake, eta kolazioa besten gisa egin bear da.

        G. Eta orrelako lizenzia duenak aragia, eta arraia jatordu batean artu ote litzake? E. Ez ori eragotzirik dauka Eliza Ama Santak pekatu mortalaren azpian: baña aragia jateko lizenzia duenak, arraultzak, eta esne gauzak jan litzake Garizuman izan arren ere.

        G. Eta nor dira barautzeti libre daudenak? E. 1. Gaixoak edo eri daudenak, eta baita gaitz ondoan flako edo argal daudenak ere. 2. Aurdun dauden, eta aurrak azitzen dituen emakumak: 3. jalordu edo bazkari on bat egiteko mediorik edo modurik eztuen guziak, eskean ez ibilli arren. 4. Eskean dabilzanak aterik ate: baña oek ere osasun ona, eta bazkari on bat egiteko modua badue, barautik eztaude libre: eta kontrara onelakoak aragia baizik zer jan beste gauzarik eguna igarotzeko, ezin eskutara badue, aragia ere orduan jan dezake pekaturik batere egin bage: baña edo ogia edo artoa izan ezkero, aragirik ezin jan lezake, pobreak diralako beste bage: 5. Libre daude neke gogorrak egin bear dituen Nekazariak, Arotzak, Argiñak, Errementariak, eta beste onelakoak. Baña ori aditzen da, barau egunetan nekatu bear badira: ze, nekerik egun aetan egin bear ezpadue, eta zer jan ondotxo baldin badue, eztaude era batera guziak barautzetik libre: baña ara, lenago agitz nekaturik badaude, eta aurrera ere neke gogorretan aritu bear badue, nola indarrak gorde bear dituen aurrerako, libre daude, bada komunkiro orrelakoak jatordu on bat egiteko ere modu gutxi izan oi due, barau egunen bat edo beste nekatzen eztiranean gertatuagatik ere. Baña barautzeko obligaziotik, jakiñik eduki bear dezue, ze, ofizioak berez eztuala iñor libratzen, baizik ofizioari darraion nekeak. Eta ala batere nekatzen eztiranak, edo gutxi nekatzen diranak, zer jan eguerdian ondo badaukee barauak atera, edo gorde bear ditue.

        G. Eta aitzakiak dauzkaten erdi gaixoak, eta barautu bear duen edo ez; eta aragirik jan lezakeen edo ez dudatzen duenak zer egin bear due? E. Medikuari edo Barberoari galdetu. Eta dudatik ala ere irteten ezpadira eren animako Arzaiari edo Konfesoreari konseju eskatu, eta itxu-itxuan jarraitu.

        G. Eta orain bezelako biguntasunarekin lenagoko denporetan barautzen ote ziran Kristauak? E. Ez: Elizaren lenengo denporetan, eta baita agitz geroago ere Garaizumako barau egunetan bezperak berandu esan artean, au da arratsaldeko seiretaraño etzan baraurik ausitzen: eta argatik orain ere, gauza ori ez aztutzeagatik, bezperak bazkal aurrean Garaizuman esaten dira: eta orduan etzan goizean ezertxo ere artzen, eta ez kolaziorik egiten. Eta Garaizumatik kanpora ere arratsaldeko irurak jo artean etzan bazkaririk egiten barau egunetan: eta bazkariak ere etziran orain bezelako erregalo edo janari kostosoakin egiten: bada komunkiro berdura, egoskari edo fruta gauzakin kontentatzen ziran. Baña gero Eliza Ama Santak, Kristauen argaltasunaz errukiturik utzi du bazkaria eguerdian edo aren inguruan egiten, eta baita kolazioa gauetan ere, neke andi bage gaua igarotzeko, eta lo egiten laguntzeko: eta ala lotsatu bear gera, aiñ gutxi mortifikatzen gerala, ikusirik, gure pekatuak penitenziaren, eta mortifikazioaren bear edo premia gehiago ezpadue ere.

        Bada barauak agitz serbitzen du, aragiaren griña gaiztoak goitzeko edo menderatzeko: gure espiritua Zerura altxatzeko: birtutea alkanzatzeko: eta sari ugariak iristeko: eta argatik Kristau onak, Elizako barauaz gañera, borondatez askotan barautzen dira, ete ondasun espiritual andiak irabazten dituzte. Badakit ala ere, zuetatik geienak, zuen pobrezagatik, eta neke andiakgatik ezin Elizako baraua atera dezakezuela; baña nezesidadeaz birtute egi-ezazue: Jaungoikoari barauaren orde zuen pobreza, bearra, eta nekeak ofrezitu egiozkatzue, Jesu-Kristoren neke andiarekin batera, eta txit asko irabaziko dezue: zuen jatorduak, ansia bage, neurri onean, modu onean, eta Jaungoikoari eskerrak emanaz egiteko alegiñak egi-itzatzue: eta orain guziontzat guztiz bearra dan beste barau mota bat aditu ezazue, ondo ikasi ezazue, eta ondo gordetzeko alegiñak egi-itzatzue. Bai N.K.; guziok degu barauaren izenaz aditzen dan mortitikazioaren bearra edo premia: eta ez bakarrik birtutean, eta Jaungoikoaren amorioan aurreratzeko, eta Zerurako irabazi andiak egiteko; baita ere pekaturik ez egiteko, eta pekatuaren zorrak mundu onetan errazago pagatzeko: eta ala, naiz barautzeko indarrak eduki, eta Eliza Ama Santak agintzen dituan barauak gorde; eta naiz barautzetik libre egon, gere kritasun edo nekeakgatik; badegu guzionzat beste barau edo mortifikazio bat, ezin eskusatu dezakeguna, eta da modu bitakoa: bata kanpokoa edo gorputzaren aldekoa, eta bestea da barrukoa edo biotzaren edo borondatearen aldekoa. Ez gera bada kontentatu bear N.K., janean bakarrik barautzearekin, beste sentiduai ere barautu eragin bear diegu. Begiak, belarriak, mingaña, eskuak, eta gorputzaren atsegin nai edo gurari gaiztoak nai ta ez mortifikatu bear ditugu, eta eren gustoak ukatu bear diegu. Begiak ondo gorde bagez: bear eztiran gauzak ikusi guraz: edo ustekabean aurretik jarten diran ikusgai peligrozkoetatik begiak bereala apartatu bagez, zenbat pekatu sortu oi diran, ezin ponderatu liteke: orra bada begiak mortifikatzeko bearra, eta premia andia. Orobat belarriak ondo gorde bagez: eta hitzkunza loi zikiñak edo murmurazioak gogotik enzuten egonaz, zenbat pekatu etorri eztira? Bada nork konta litzake, mingaña mortifikatu bagez, naiz desoneskeriako edo lujuriako gauzetan, naiz murmurazioetan, naiz birau edo maldizioak esateko kostunbre edo oitura gaiztoan, zenbat pekatu gertatzen diran? Bada gorputzari atsegin edo gusto eman naiak, dala ukitze zikiñakin; dala eragabeko jan-edanakin: dala, janzi arro, eta biguñakin: dala nekerako alpertasunarekin; zenbat pekatu munduan sortu eztitu? Eta zenbat aurrera ere sortuko eztira gure gorputzaren, eta sentiduen gurariak mortifikatzeko egiazko alegiñak egiten ezpaditugu? Baña ez gera kontentatu bear pekatu larriak edo mortalak eragiten dituen sentiduen gurari edo apetitu gaiztoak mortifikatzearekin bakarrik: pekatu mortaletik urrutiago egoteko, pekatu txiki edo benialak ere eskusatzeko, eta Zerurako asko irabazteko, agitz balio du, gauza txiki edo ariñetan ere gure gogoa ausitzea, eta sentiduak mortifikatzea: eta kontuan egon nai badegu, artarako okasioak txit sarri izango ditugu. Etortzen zatzu gogora onelako edo alako gaitza ikusi nai bat, erraz eskusatu dezakezuna: bada mortifikatzen badezu, eta uzten gogo edo deseo ori, asko irabazten dezu. Datorkizu beste batean onelako berriak jakiteko deseo andi bat, baña premiarik eztezu: bada jakin nai ura mortifikatuarekin, uste dezun baño geiago irabaziko dezu. Beste aldi batean datorkizu urliaren edo berendiaren bizimoduko gauzak adiskide batekin erausteko deseo bizi bat: bada ori mortifikatzen badezu, bearbada murmurazioko pekatua egitetik libratuko zera, eta Jaungoikoari atsegin egingo diozu, eta irabazi andi bat egingo dezu. Jatordutik kanpora edo jatorduan bertan onelako edo alako gauzaren guraria egiten zatzu, premiarik batere eztezu: bada gurari ori mortifikatzen badezu, asko irabaziko dezu: beste bati datorkio edo danzara edo jostatzera edo jokura joateko gogo bizi bat: bada Jaungoikoagatik gogo ori ezitzen, eta ukatzen badu, orra meritu gai andi bat, bada Jaungoikoaren aurrean txit asko balio du gauza txikietan ere gere borondatea ausitzeak: eta orretara oitu ezkero, gauza larrietan errazago batek bere borondatea ukatuko du, eta pekatu andietan erortetik libratuko da. Badira oraindio beste mortifikazio mota batzuek, birtuteari darraizkan Kristau onak, txit kontuz egiten dituenak: nola dan jatordutik kanpora, premia egiazko bage, ez ezer jatea; eta ez edatea, jatordua bera beti neurri onean egitea; janariak gustorik ezpadu disimulatzea; goizean goiztxo jaikitzeko, eta gabean etziteko orduak arreglaturik edukitzea: goizeko, eta gabeko orazioa, eta egunoroko konzienziaren examiña, bere konsiderazioakin, eta kontriziozko aktoakin, eta beste afekto onakin kontuz egitea: ordua aditzen duenean Abe Maria errezatzea, eta Birjiña Amari bere laguntasuna ondo bizitzeko, eta ondo iltzeko eskatzea: eta onelako beste ekiera edo ejerzizio santuak, aetan oitutzeko neke piska bat artu ezkero, edozeñek erraz egiñ ditzakeanak: eta eztitut aitatzen beste batzuen disziplinak edo azoteak, silizioak, lurraren gañean etzateak, barau luzeak, eta beste onelako gogortasunak, gorputza obeto ezirik edukitzeko, penitenzia egiteko, eta geiago Zerurako irabazteko gogotik artzen dituenak: baña Konfesorearen iritzi, eta konseju bage eskuarkiro egin bear eztiranak, osasuna galdu, eta kalte geiago eren buruai ekarri eztegien. Orra kanpoko edo gorputzeko mortifikazio gaiak nolakoak diran: orain beste batzuek bearrago ditugunak, au da barruko edo biotzeko mortifikazioaren gaiak aitatu bear dizuet. Badakizue N.K.: gure zorion guzia dagoala, gure borondatea bere deseo guziakin Jaungoikoaren borondate Santuarekin bat egiñik edo konformaturik edukitzean: eta ori ondo egitea eragozten digula, gere buruaren geiegizko edo eragabeko amorio propioak: emendik datorkigu soberbia, eta arrotasuna, eta besteak baño honra, eta estimazio geiago izan nai eragabea: emendik abarizia edo gutizia, eta eragabeko interes, eta ondasun gura gaiztoa: emendik lujuria edo aragiaren gusto zikiñen apetitu edo griña txarra: emendik gula edo erabageko jateko, eta edateko deseo fortitza: emendik ira edo kolera, eta aserretasuna, eta bendekua: emendik enbidia, eta gorrotoa: eta emendik nagitasuna, birtutearen iguitasuna, eta obra onak egiteko atzerapena, eta alpertasuna: Zer egin bear degu bada, erabageko pasio edo bizio oriek mortifikatzeko, eta goitzeko? Erremedioak ugari emanik dauzkagu berariazko dotriñetan. Eta ona orain erremedio bat bakarra, eta guziz eragillea bizio orien guzien kontra. Zein da ori? Gogora ekartzue: Kristauak zeratela: eta Jesu-Kristori jarraitzen ezpadiozue, Kristauaren izena bai, baña Kristauaren izanik eztezuela. Konsideratu dezagun bada guziok, eta beti gogoan erabilli dezagun gure Zeruko Maisu, eta Gidari Jesu-Kristoren guztizko humiltasuna: aren pobreza, oni darraizkan nekeakin: aren kastidade, eta garbitasun guztiz miragarria: aren gose-egarriak, eta beazunezko edari miña ill bear zuenean: aren pazienzia, eta mansotasun guztizkoa ainbeste afrenta, injuria, desprezio, eta tormentuen artean: aren errukia, eta miserikordia bere etsai gaiztoen aldera: eta azkenik, gu salbatzeagatik, eta guri ejenplo emateagatik artu zituan neke arrigarriak: eta lotsatu gaitezen, aren diszipulu, eta jarraitzalleak izanik, ain arroak, ain gutiziosoak, ain atsegin zikinzaleak, ain gulosoak, ain aserrekorrak, ain enbidiosoak, eta ain nagiak gerala ikusirik: eta eskatu degiogun gogotik bear degun argia, gure itxumena ezagutzeko, gure amorio propio eragabea, eta orri darraizkan pasio edo bizioak mortifikatzeko indarra: eta Jaungoikoa biotz guztitik amatzeko, eta aren borondate santua egiteko grazia. Eta orri darraion betiko gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa