www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEITA AMABOSTGARREN DOTRIÑA

 

Aditzera ematen da zer pekatu diran
1. sekretoak agertzea: 2. gezurrak esatea:
3. lausonjak egitea: eta 4. ipokresia.

 

        Aditu dezuen ezkero aurreko dotriñetan, nor diran arrazoiaren kontra juzgatzen duenak: eta projimoari fama kentzen diobenak: eta ori guzia zenbat modutan gertatu oi dan; gaur zortzigarren mandamentu santuaren explikazioa bukatzeko esan bear dizuet, nor diran pekatu egiten duenak 1. sekretoak agertzen dituelako: 2. gezurra esaten duelako: 3. lausonja edo adulazioarekin, eta 4. ipokresiarekin besteak pekatura dakaztelako, edo engañatzen dituelako. Ona dotriña gai bat guztiz inportantea, eta guztiz bearra: eta ala gogoan ondo artu bear dezue. Mingaña da izan ditekean gauzarik onena, eta gaiztoena: Jaungoikoak eman digu, bera alabatzeko, eta bedeinkatzeko, eta gure projimoai al degun on guzia egiteko gure hitz onakin, eta konseju santuakin. Eta deabrua gure mingañaz baliatzen da, gure kulpaz, Jaungoikoa ofenditzeko, eta aserratzeko, eta gure projimoai kalte arrigarriak egiteko: eta argatik mingañaz ondo baliatzen dana, gizon justua, eta santua da: eta kontrara Santiago Apostoluak dionez, mingaña gordetzen eztakianaren errelijioa utsa da: ikusi dezagun bada nola mingaña kontuz gorde, eta ondu enpleatu bear degun.

        Eta 1. galdetzen det: nor dira, sekretoa agertuaz pekatu egiten duenak? E. Eztitut orain aitatzen besteren falta estaliak edo sekretoak nabarbentzen dituenak: orien gañean hitz egin genduan aurreko dotriñetan. Bakarrik aitatzen ditut besteren sekretoa gordetzeko enkargua duenak, eta gordetzeko hitza eman duenak. Diot bada, orrelakoak pekatu egiten duela, enkargatu zaten sekretoa agertzen badue, besteren baimen edo lizenzia bage edo premia egiazko bage.

        G. Eta zer pekatu egiten due sekretoa agertzen duenak? E. Asko inporta duen edo balio duen sekretoa bada, edo agertzeak kalte andia ekarriko badu, izango da pekatu mortala: eta juramentuaren azpian agindu bazuen sekretoa gordetzea, eta autsi bazuen izango dira pekatu mortal bi: baña gutxi balio duen, eta gaitzik ekarriko eztuen sekretoa agertzen bada, pekatu beniala bakarrik izango da. Eta egiazko premiarekin au da, norbaiten kalte andia eragozteko, sekretoa agertzen badu, pekaturik egingo eztu. Baña eztezue emendik kontu atera bear, konfesoreak noizbait, au da premiaren batean edo estutasunen batean, konfesioko sekretoa agertu dezakeala bada ezta kasurik, eta aldirik batere, rnundu guziak galdu bear balu ere, eta konfesorea bera erreko balue ere, konfesioko sekretoa agertu litekeanik: bada orrek geiago inporta du, eta balio du, munduko gauza guziak baño eta ala erakutsi zigun egia ori bere exenpluarekin San Juan Nepomuzeno gloriosoak: bada Erregiña baten konfesorea zan, eta konfesioko sekretoa, nai ta ez agertu eragin nai zion Errege gaiztoari, obedezitu nai izan ez ziolako, martirioa pozik padezitu zuen; eta naiago izan zuen bizia galdu, ezenez konfesioko sekretoa autsi, eta ori bera egitera konfesore guziok obligaturik gaude: eta ain estutasun andiarekin ezpada ere, eskuarkiro pekatu mortalaren azpian obligaturik daude sekretoak gordetzera Inkisizio santuko Ministroak, Juezak, Letraduak, Eskribabak, Medikuak, Barberoak, Emagiñak, eta Konsejalariak, eta sekretoan agertu zaien utsegite edo gaiztakeri lotsagarriak ezin esan ditzake, galdetzen badie ere.

        G. Eta orrelakoak, estutzen baditue, esan ote dezake, alako gauzarik eztakiela, gezurrik esan bage? E. Beiñik bein eskusatu bear dira eranzutetik gai aren gañean; eta esan dezake, ezin gauza orren gañean ezer aseguratu dezaket: eta ala ere nai ta ez, bai edo ez garbiro erasan nai badie, juizio andiko Doktore edo maistu batzuek erakusten due, esan dezakeela orrelako estutasunean: Nik eztakit: zergatik orrelakoen aoan, eren ofizioak sekretoa gordetzera obligatzen dituan ezkero: Nik eztakit esatea, orobat da, nola esango balue: Zuri esateko moduan eztakit. Eta beste baten aoan gezurra izango lizatekeana, orien aoan gezurtzat edukitzen ezta: eta arrazoia da, zerren alde batetik premiazko sekretoak gordetzeak agitz balio du: eta bestetik, orien ofizioari darraion obligazio estua jakiña da: eta orien esana aditzen da, ez gizon komun batena bezela, ezpada bere ofizioagatik, ezin ezer agertu dezakean gizon partikular batena bezela: eta ori da kanpotik agiri dan zirkunstanzia bat aen esanari sentidu diferentea ematen diona: eta ori bera gezurrik esan bage egiten da, motibo justuakin sentidu bi berez dituan esan batekin, egia ezkutatzen danean: eta ala esan oi da, Eta San Franziskok egin zuela: galdetu zioben, ea andik igaro zan, preso artu nai zuen gizon bat: eta eskua bere maukan sartuaz eranzun zien; ezta emendik igaro: alde bitara aren esana aditu zitekean: eta orrela libratu zuen gezurrik esan bage. Baña sentidu bat baizik ezpadu gure esanak, ezin gere barruan bakarrik beste modu batera aditzen degula, agiri eztan beste sentidu batean hitz egin dezakegu iñor engañatzeko. Eta ala galdetzen badizue: badezu onelako gauzarik? eta daukezularik ere, esaten badezu; eztaukat; zere artean pensatzen dezula; eztaukat zuri emateko, gezurra esaten dezu, eta pekatu egiten dezu: eta gezurrik ezin esan liteke, mundu guzia inporta balu ere; bada dan txikiena ere Jaungoikoaren ofensa da, eta munduko kalte guziak eskusatzeko, eta ondasun guziak irabazteko baliz ere, ezin gezur bat esan liteke: bada lenago da Jaungoikoari zor diogun obligazioa munduko interesa guziak baño. Eta ara orren exenplo eder bat, San Agustin Elizako Doktore andiak, egia onen pruebarako kontatzen duena. Dio, ze Tagasteko Obispo Firmo zeritzon batek, Enperadorearen ordenaz illerazi nai zuen gizon inozente bat bere etxean ezkutatu zuela; eta gizon aren eske rnerinoak, eta justiziako ministroak etorri zitzaiola, eta nun zegoan galdetu ziobela: Obispoak, gezurrik ez esateagatik, etziela ukatu, an zegoanik: bada karidadeari ez faltatzeagatik etziela eman nai izan, eta nun zegoan ere agertu: eta Obispoa gogorkiro tratatu bazuen ere (bada artean Ernperadoreak fedebageak, eta jentillak ziran) etzien besterik eranzun, ezpada, ezin gezurrik esan dezaket; eta ezin karidadeari faltatu deikiot: eta Enperadoren aurrera eraman zuen, eta ori bera ari ere eranzun zion: eta Obispoaren egiatasunaz, eta karidadeaz miretsirik, aren errespetoz ezkutaturik zeukan gizonari osoro barkatu zion. Eta ala iñori bizia libratzeagatik ere gezurrik esan bear eztegu: eta Jaungoikoagatik egiari jarraitzen badiogu, eta kalteren bat orain sufritzen badegu, aren Majestadeak guzia gure onerako zuzenduko du.

        G. Eta zer pekatu da gezurra esatea? E. Nolakoa dan gezurra. Zenbat modutan izan oi da bada gezurra? 1. Izan diteke kulpabagea, au da, berez gezurra dan gauza bat, egia dalako uste osoan esatea; eta orrelakoak pekaturik egiten eztu: eta izan diteke gezurra kulpaduna, eta beti pekatu: eta da batek bere barruan ezagutzen edo uste duenaren kontra hitz egiten duenean: edo hitz egin bage ere, señaleren batekin gezurren bat aditzera ematen duenean. Eta onelako gezur kulpaduna izan diteke iru modutakoa: 1. txanzazkoa, jolasezkoa, atsegin artzeagatik esaten dana. Eta au pekatu beniala izan oi da. 2. Da, kalteren bat edo lotsaren bat eskusatzeagatik, edo probetxuren bat izateagatik esan oi dana: eta ori ere berez da pekatu beniala, ondorengo gaizto andirik ekarteko gai eztanean; edo ori aurrez ezin ezagutu ditekeanean: baña orrelako gezurretatik kalte arrigarriak askotan etorri dira. Ara ori erakusten duen exenplo edo gertaera bat. Teodosio Enperadoreari bein sagar guztiz andi, eta eder bat ekarri zioten, eta bereala bere emazte Eudoxia Enperatrizari erregalatu eta onek Paulino zeritzan gizon jakinsu, eta prestu edo honradu bati sagar ura eman zion: eta nundik sagar ura etorri zan jakin bage, Paulinok Enperadoreari presentatu zion: ezagutu zuen onek bere emazteari erregalatu zion sagar ura bera zala; eta galdetu zion disimuloarekin: eman dizudan sagarraz zer egin dezu? eta Enperatrizak, ura besteri ematea sentituko zuelako ustean, berak jan zuela eranzun zion: eta orra gezur bat, iñori kalterik egin bear ziolako uste gabe esana: eta kalte guztiz arrigarri bat ekarri zuena: bada ortik etorri zan Paulinori bizia kentzea; zerren Enperadorea errezelotan sartu zan, bere emazteak arekin zuen tratua edo adiskidetasuna txit garbia etzala; eta illeragin zuen. Eta onelako gertaera triste asko, gaitz andi bage esandako gezurretatik, etorri dira: eta oriek ezagueraren, eta konsentimentuaren faltaz, pekatu benialak baizik ezpadira ere, badira beste gezur asko berez pekatu mortalak diranak: eta dira 3. kalte edo dañu andia egiteko berez gai diranak edo artako esaten diranak: eta oek falso testimonio edo gezurrezko asmazioaren antzekoak dira; eta ala pekatu mortal egiten due, projimoari, egin eztuen gaitz andiren bat egozten diobenak: agitz inporta edo balio dion egia ukatzen diobenak: auzietan egia ezkutatuaz edo garbiro esan bagez kaltea, eta gastu alperrak eragiten dituenak: saldu-erosietan gezurraz, justu dan baño geiago besteren kalteaz, prezioak jasotzen edo gutxitzen dituenak: ezkontzeko eman duen hitza ukatzen duenak: edo ura ez kunplitzeko, besteari egin eztituen utsegiteak asmatzen edo geitzen diozkatenak: eta beste onelako gezur asko esan oi dira erreparo andi bage: baña guztiz kaltegarriak, eta kastigu andia merezi duenak. Ona, ori aditzera emateko, eta beste gai askotarako, dotriña andia duen gertaera bat. Portugalko Erregiña Santa Isabel andiak zuen paje bat, Jaungoikozkoa, birtutera emana, eta arzaz baliatzen zan karidadezko obra on asko egiteko: eta beste paje batek ori ezin sufriturik, eta enbidiak itxuturik, Erregeri aditzera eman zion; Erregiñak paje ari geiegi nai ziola: eta ari zion amorio edo kariñoa sospetxazkoa zala, garbia etzala. Errege zan berez zelosoa, eta geiegi sinistu zuen paje gaiztoaren esamesa, eta gezurra. Eta bereala Erregiñaren paje ona illerazotzeko asmoa artu zuen. Eizetik illunabarrean etxera zetorrela, karobi bat bereala erretzeko prestatzen ikusi zuen, eta karegilleari esan zion, urrengo goizean persona bat bidalduko ziola galdetzera; Erregek agindu ziona kunplitu ote zuen; eta agindu zion bereala karobi irazekian bota zezala, bada ala konbeni zala aren serbiziorako. Urrengo goizean goiz agindu zion Erregeak Erregiñaren pajeari, zijoala bereala karobia zegoan tokira, eta karegilleari galde zegiola, Erregearen ordena kunplitu ote zuen. Baña, zer uste dezue gertatu zala? Ona emen Jaungoikoaren probidenzia miragarria; eta nola mundu onelan bertan ere askotan onak anparatzen, eta gordetzen dituan, eta gaiztoak kastigatzen dituan. Paje on ark mandatua egitera zijoala Mezatako otsa Eliza batean aditu zuen: Meza enzutera sartu zan: geiegi an luzatu zuen: eta Erregeak, len baño len jakin naiez, karobian erre ote zuen; beste paje txismegillea aren ondoren bidaldu zuen galdetzera, ea Erregearen ordena kunplitu zuen: eta ozta hitza atera zuen, karobigilleak bereala karobi irazekian bota zuen: eta orra bere buruari zer ekarri zion: alako eriotza penagarria, eta usteko danez aren ondorengo tristeagoa, betiko eriotza, eta kondenazioa. Gero paje ona, Mezak astiro enzunda, etorri zan karobira; eta karobigilleari galdetu zion; Erregearen agintea kunplitu ote zuen; eta baietz eranzun zion: eta esan zegiola aren Majestadeari, berak ordenatu zion moduan egin zuela: eta biurtu zan eranzuera orrekin Erregeagana. Au orduan miretsirik gelditu zan: ezagutu zuen Erregiña santaren, eta paje onaren inozenzia, eta gure Jaungoikoaren probidenzia miragarria: eta gertaera onek agitz argitu, eta trukatu zuen: eta Erregiña santaren esanak egitera jarri zan. Eta orra, N.K. gogoan ondo sarturik eduki bear dezuen exenploa; eta zuen etxekoai ere aditzera eman bear diezuena, guzien probetxurako.

        G. Eta bada beste gezur motarik kalte andiak ekarten dituanik? E. Bai: eta ona iru guztiz kaltetsuak. 1. Da, lausonjatzeko edo adulatzeko esan oi dana. 2. Egin eztan guapeza edo fanfarreri gaizto bat, arrotasunez asmatzen danean: edo egiaz egiña banidadez erausten danean: eta 3. ipokresia gaizto batekin besteak engañatzen dituanean. Iru gezur mota oek bear bezela aditzera emateko dotriña luzeak bear lirateke. Eta orain laburtxo bada ere 1. diot, lausonjariak edo adulatzalleak, pekatu beniala baizik eztiran gauzetan iñor lausonjatzen, eta alabatzen badue beste ondorengo gaizto bage, pekatu beniala egiten due: baita berez pekatu mortal diran gauzetan, nola amorio loietan, jolas edo jostatze zikiñetan; kalte andiak dakazten joku erabagetan, benganza edo mendekuetan, eta onelako beste gauzetan, eren adiskideak edo errespetoko personak lausonjatzen, eta alabatzen baditue, pekatu mortal egitea duela: bada Jaungoikoaren legearen kontra, eta projimoaren karidadearen kontra gezurraz baliatzen dira: eta eren gaiziakerietan irauteko lotsea kentzen die, eta egiazko eskandaloa edo gaitz-bidea ematen die, eta are pekatu mortal arrigarriagoa, eta askotan herejiako pekatua egiten due; obeto lausonjatzeko, eta pekatua errazago eragiteko, aditzera ematen badie, berez pekatu dan gauza, eta Eliza Ama Santak alakotzat deklaraturik daukana, pekatu eztala, eta ardurabage egin dezakeala: eta orrelakoak, fedean faltatzen duelako, Inkisizioko tribunal santura salatzeko obligazio grabea daukagu. Eta orrelako aldietan, zer egin bear dan, dakianari galdetu egin bear zaio. 2. Diot, orobat pekatu mortal egiten duela, eritasun andian, eta iltzeko arriskuan daudenak, lausonjatzen dituenak, eta eren gauzak, ala tenporalak, nola espiritualak disponitzetik atzeratzen dituenak; aditzera emanaz, peligro edo arriskurik eztuela: eta guzirako leku edo astia izango duela: bada eskuarkiro disponitu bage iltzeko, eta baita kondenatzeko arriakuan ipinten ditue. 3. Diot, orobat pekatu mortal egin oi duela, atsegiñ edo gusto zikiñen bat logratzeko asmoarekin, batez ere erraz txoratzen diran emakumeak lausonjatzen dituenak; aen edertasuna; zinzotasuna; bizitasuna; eta beste prenda onak alabatuaz, eta ponderatuaz; orrela eren amoriora erakarteko, eta gero nai duena eragiteko. 4. Diot, asmo edo intenzio gaiztorik ez izan arren, erabageko lausonjariak, askotan pekatu mortal erak egiteko, eta besteai eragiteko peligroan jarten dirala: batez ere persona arroak alabatzen dituenean; guapoak edo balienteak diralako: urliari edo berendiari galantak eman zielako; iñork tentatzen baditu, atzera biurtzen eztakielako: bada alabanza oriekin eragozten die egin dituen pekatuak ezagutzea: eta erak geiago, eta geiago poztutzeko, eta gloriatzeko bidea ematen die: eta ala eren guapezak edo fanfarriak kontatzen bereala abiatzen dira; eta pekatuan geiago gogortzen dira.

        G. 2 Eta zer pekatu da batek orrelako bere guapezak edo fanfarreri gaiztoak eraustea, eta gaizki egiñaz besteen aurrean gloriatzea? E. 1. Diot, egin eztuan guapeza edo fanfarreri gaiztoren batzuek asmatu, eta egin balitu bezela kontatzen baditu, pekatu mortal bi egiten dituela: bata gezur larri edo grabea esan duelako, eta bestea pekatuaz gloriatzen dalako: eta baita irugarrena ere, besteai pekaturako bidea edo eskandoloa ematen badie. Eta 2. diot, egiaz egin zituan guapezak edo beste gaiztakeri larriak kontatzen baditu, aetan gloriatzen dala, eskuarkiro pekatu mortal bi egiten ditu: 1. pekatuaz gloriatzen dalako: eta 2. besteak ere artara mugitzen ditualako.

        G. Eta nork azkenik egiari faltatzen dio, eta bere esanetan edo egitura edo lanetan gezurtia dala aditzera ematen du? Ipokritak. Eta ipokresia zer da? Eta zer pekatu da? E. 1. Ipokresia da, gaizto izan, eta ona dala kanpotik iruditu, eta aditzera ematea. 2. Da, egiten dituan obra onak munduko errespetoagatik bakarrik egitea, eta ez Jaungoikoagatik. Eta 3. da, Jaungoikoagatik egiten diran obra onetan ere mundukoen alabanza billatzea. Eta orrelako ipokresiak batzuetan pekatu mortalak dira, eta beste batzuetan benialak dira. Eta noiz dira mortalak? Birtute andia edo santidadea daukala iduritu eragiten duenean, dotriña falsoak erakusteko edo sinistu eragiteko, hereje askok egin izan duen bezela. 2. Iñola ere merezi eztituan karguak iristeko, gai eztalarik aetarako, eztaukan birtutea edo talentua edo gaitasuna gezurrarekin sinistu eragiten duenean. 3. Munduko ondasunak iristeko ipokresiaz, eta irudipenaz baliatzen danean; ondasun aetan bere biotza osoro ipiñirik daukelako. Eta 4. kanpotik agiri diran Kristauen lanak kontuz egin arren, barruko garbitasunaz, eta intenzioaren zuzentasunaz kasorik egiten eztuenean; bada oriek munduaren begietan onak, eta santuak iduritu arren, sari guztia mundu onetan artzen due: eta, nola Jaungoikogatik bearrik, eta lanik egiten eztuen, Zeruko saririk izango eztue; baizik izango due eternidade guztiko lotsea, eta kondenazioa: Judas ipokrita andi, eta bere Maisu Jesu-Kristoren saltzalleak bezela: eta legeko maisu, eta Doktore arre, eta ipokrita andi Fariseoak bezela: kanpotik zirudien justuak, eta legeak agintzen zituan gauza ageriak zorrozkiro gordetzen zituen; baña eren barruan banidadez, arrotasunez, eta abariziaz beterik zeuzkaten: eta argatik Jesu-Kristo gure Jaunak, ainbeste bider, eta ain biziro aen ipokresia erreprenditu zuen, nun San Mateoren Ebanjelioaren kapitulu batean bakarrik zortzi aldiz aen zorigaitza, eta madarikazioa deklaratu zuen: eta kanpotik zuriturik, eta barrutik kiratsez, eta usteldasunez beterik dauden sepulturakin konparatu zituan.

        G. Eta noiz da ipokresia pekatu beniala? E. 1. Berez ariñak diran gauzetan iduripenak edo engañuak ematen dituenean: nola dan, Jaungoikoaren ofensa andirik edo projimoaren kalterik ez dakardenean. Eta 2. obra onai banidade piskaren bat, nastutzen zaienean: baña orren bildurrez obra onak utzi bear eztira; baizik intenzioa garbitzeko alegiñak egin bear dira. Ala egia, Kristauaren izate guzia dago Jaungoikoarentzat bizi izatean: Jaungoikoa da egia bera: eta ala gure hitzetan, nola gure lan edo obretan egiari jarraio bear diogu, kanpotik, eta barrutik berdin         Jaungoikoa serbitu bear degu. Eta ipokresiari ezeze, gezur mota guziai iguitasun andi bat artu bear diegu: eta eskusatu edo utzi bear ditugu, ez bakarrik, berez kalte andia iñori ekarri leikioben gezurrak; baita irabaziren bat egiteko edo gure lotsa piska edo kaltea eragozteko edo atsegin artzeko esan oi diran txanzasko edo jostatzeko gezur ariñak: bada guziak gure Jaungoikoak igui ditu: eta eztu gezurrik dan txikiena ere utziko kastigatu bage edo mundu onetan edo infernuan edo purgatorioan. Gezurraren aita deabrua da: ark lenbiziko gezurra esan zuen, guzion lenbiziko ama Eba engañatu zuenean: eta ala gezurtiak deabruaren jarraitzalleak dira: eta berez gezurra da gauza billaba, eta lotsa ekarlea: eta ori guziok autorzen, eta ezagutzen dezue: bada iñork esaten badizue: gezurra diozu edo gezurti bat zera, bereala sumintzen, eta aserratzen zerate, eta injuria anditzat artzen dezue; eta argatik ori errespetoko persona bati bere aurrean esatea, eskuarkiro pekatu mortal izan oi da: eta mendeko bati esatea ain injuria anditzat artzen ezpada ere, beti da gaizki esana: eta agitz miñ ematen du. Zergatik ordea gezurti esatea orrenbeste sentitzen dezue? Zergatik legerik ezpaliz ere, arrazoiak berak bakarrik erakusten digu, iñor engañatu bear eztegula; besteak guri egia esatea nai degun bezela, guk ere besteai egia esan bear diegula: A, ori guziok egingo bagendu! zer pakea alkarrekin, eta zer poza izango genduke! eta gure pasio txarrak, gure arrotasunak, gure gutiziak edo erabageko lotsa gaiztoak, gezurra esaten degunean, ezin orregatik gezurra edertu liteke: beti dator sustrai gaiztotik, eta ala, beti gelditzen da itxusi, beti billau, eta beti da pekatu.

        G. 2 Nola bada Kristau askok esan oi due, gezurrak askotan bearrak edo premiazkoak dirala; eta gezurrik esan bage ezin bizi litekeala? E. Ori da jakiñezak, ignoranziak, eta pasioak dakarren itxumenak erasaten duen errore, eta erakeri bat: ekarzue humildadeari eta karidadeari jarraio dion Kristaua: eta gezurrik batere esan bage, bienzat ezaguera osoarekin, bere bizi guzia igaroko du: eta esan bear eztan gauzaren bat iñork galdetzen badio; jakingo du gezurrak esan bage, eta zuzen bereala eranzun bage; edo konbersazioa beste gauza batera aldatzen, edo dibertitzeko berak beste galde bat egiten, edo eskusaren bat ematen; eta gezurrik esan bage egia ezkutatzen. Ezagutuko bazendue ondo 1. egiaren edertasuna, eta maitagarritasuna: eta 2. egia esanaz, (iñori kalterik egin bage) zein atsegin andia Jaungoikoari egiten diozuen: eta gezurra esanaz, zenbateraño aren Majestadea ofenditzen dezuen: eta nolako dañu edo kalteak zuen animai egiten diezuen; etziñateke jarriko gezur bat esatera mundu guziagatik: eta ala ezagutu ezazue, pasioak, eta itxumenak gezurra erasaten dizuela; eskatu egiozue Jaungoikoari argia ondo ezagutzeko aren Majestadeari zenbat zor diozuen, ala bera danagatik, nola egin dizuen mesede andiakgatik: eta zein obligazio estua dezuen bera serbitzeko, eta amatzeko, eta zuen buruak humillatzeko: eta alegin guziak egin itzatzue N.K. egiaz humillak izateko; eta zuen utsegiteak edo aitortzeko edo gezurrik esan bage modu onean estaltzeko edo disimulatzeko, eta baita zuen Jaungoiko ona, eta Aita maitea, egiaren guztiz maitatzallea, biotz guztitik amatzeko; eta zuen lagun projimoak zuen buruak bezela estimatzeko: eta orduan gezur mota guziak erraz eskusatuko edo utziko dituzue: eta baita mingañ ariñak, gaizki esaleak, eta murmuratzalleak ekarri oi dituan pekatu mota guziak ere: eta Jaungoikoak ezeze, mundu guziak ere maite izango zaitue: pakean zuen egunak igaroko dituzue: eta gero betiko pakea, eta gloria Zeruko erreinuan gozatuko dezue. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa