www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEITA ZAZPIGARREN DOTRIÑA

 

Nola izan bear geran garbiak,
eta kastoak hitzetan, eta obretan, eta nola
kastidadearen kontrako pekatuen gañean examiñatu.

 

        Bateo santuan gure Jaungoikoak izan ditekean honrarik andienera Kristau guziok altxatu ginduzan, bada Aita Eternoak bere seme-alabatzat: Seme Dibinoak bere senidezat: eta Espiritu Santuak bere bizileku edo tenplozat artu ginduzten: Zeruko herederoak egin ginduzten: bere grazia, eta adiskidetasuna eman ziguten: eta Elizako ondasun guzien partizipante egin ginduzten: eta ordutik 1. Kristau guziok gaude eskeñirik, ofreziturik, konsagraturik, eta solemnidade guziarekin emanik Jaungoikoari bera gure animako, eta gorputzeko indar guziakin serbitzeko: au da, gure animako potenziakin, memoria, adimendu, eta borondatearekin: eta gure gorputzeko sentidu guziakin, mingañarekin, belarriakin, begiakin, sudurrakin, eta eskuetako, eta gorputzeko ukitzearekin: 2. eta ortik kontu atera bear degu, zein gauza bearra, premiazkoa edo obligaziozkoa dan gure anima, eta gorputza, Jaungoikoari emanak, eta konsagratuak bezela, garbiro gordetzea, eta Jaungoikoaren serbizioan enpleatzea: eta zein gauza iguigarria, eta nazkagarria dan, Jaungoikoak berak eragotzi dizkigun, eta abere edo animalien antzekoak egiten gaituen aragiaren loikerietan, gure gogoa ipintea: eta gorputzeko atsegin zikiñak gure sentidu guziakin billatzea. Aditurik daukezue, nola desordena andia au sortu zao pekatu orijinaletik: nolako kalte izugarriak dakazkigun loikeriako griña gaizto onek, menderatzeko edo goitzeko alegiñak egiten ezpaditugu: noiz, eta nola loikeriako pensamentu zikiñak pekatu diran: oriek nundik sortu oi diran: eta nolako alegiñak egin bear diran oriei biderik ez emateko: eta orrela pensamentuetan garbiak, eta kastoak izateko dotriña santuak erakusten digun bezela. Baña oraiñ, dotrinari berari narraiola, esan bear dizuet, nola izan bear degun garbiak, eta kastoak hitzetan, eta obretan. Eta ori obeto aditzera emateko, gorputzaren bost sentiduak garbiro gorputzeko premia: eta oriekin egin oi diran pekatuak aitatuko dizuet: eta baita seigarren mandamentu santu onen kontra egiten diran pekatuak nola examiñatu erakutsiko dizuet. Jaungoikoak arren digula bear dan garbitasunarekin eta probetxuarekin esateko grazia.

        G. Eta 1. nola izango gera garbiak, eta kastoak hitzetan edo mingañean? E. Loikeriari dagozkan hizketa edo konbersaziorik batere egiten eztegula, batez ere aditzen dagoanagan pensamentu edo gogorazio likitsik sortzeko izan ditekean moduan: bada orretarako gai diran hitz loi zikiñak esatea berez izan oi da pekatu mortala: 1. zerren esaleak berak bere barruan daukan atsegin loi zikiña agertzen duen, 2. zerren aditzen dagoanari eskandalo ematen dion: edo atsegin loi zikiñarekin orretako bidea ematen dion. Eta 3. zerren artarako asmo gaiztorik ez izan arren, (eta ori da askoren aitzaki alperra) jakin bear zuen, alako hitz loi zikiñakin aditzalleak ekarri zitzakeala pensamentu gaiztoak egitera, eta lujuriako suan erretzera; eta emendik kontu atera bear due ipui zikiñak esaten dituenak: kopla edo berso loiak, lujuriako pensamentu likitsak sortzeko gai diranak egiten, kantatzen, eta publikatzen dituztenak: eta kariñozko hitz leun, samur, eztia dariela dirudienak, baña izurri gaizto baten pare diranak, alkarri esan oi dizten mulillak, eta neskatxak edo gizonak edo emakumeak, zenbat pekatu mortal egin oi dituzten eren hitz zikiñakin. Baña askok esango dezue; guk esaten ditugun alegeranzako hitzak, zerbait ariñak, eta atsegingarriak izan arren, eztira ain loiak, zikiñak, eta itxusiak: eta eztitugu pekatutzat ere artzen; zerren asmo gaizto bage, esaten ditugun. Ezta erraz orrelako hitz ariñ, jostatzeko edo dibertitzeko esaten diran orien gaiztotasun edo malizia neurtzen: eta noiz diran pekatu mortalak, eta noiz ez deklaratzen; bada aldi batzuetan izan ditezke pekaturako biderik iñori eman bage: baña beste aldi batzuetan artarako gai izan ditezke; eta ori da txit kontuan eduki bear dana; hitz lizunakin, eta alegranzazko edo atsegiñezko esan ariñakin zuen biotzak edo besterenak ez loitzeko edo zikintzeko; bada orrelako hitz ariñ, jostatzeko esaten diranen artean badira batzuek, sentidu bi dituenak edo alde bitara jokatzen duenak: eta disimulazioarekin beneno andia biotzetan sartzen duenak: eta orien malizia askotan, txit itxusiena baño andiagoa, eta kaltegarriagoa da: zerren suzko saeta baten gisa barrurago sartzen dira: sarri gogora etorten dira: eta gogorazio, eta pensamentu zikiñak eragiten dituzte: eta zenbat esalea persona jakinsuagoa, eta errespetagarriagoa dan, anbat eskandalo andiagora ematen due, eta kalte geiago egiten due.

        G. Eta hitz loiak esatea bezela, oriek aditzen egotea pekatu da? E. Ori hitz zikiñak aditzeko modutik ezagutzen da pekatu dan edo ez: murmurazioarekin gertatzen dana bera, hitzkuntza zikiñakin gertatzen da. 1. Gustoz aditzen badago, pekatu egiten du. 2. Konbersazio zikiña aurreratzen badu, pekatu andiagoa egiten du. 3. Orrelako hitz loiak eragozteko obligazioa daukana, nola gurasoa, nagusi edo etxekoandre edo beste edozein agintari, gustoz aditzen badago: eta baita, ez atsegiñik artu arren, eragozten ezpadu, pekatu agitz andiagoa egiten du. Baña orrelako obligaziorik ezpadauka: eta berak biderik ematen ezpadu: eta atsegin gaiztorik artzen ezpadu, pekaturik egiten eztu: eta orrelako aldietan Kristau onak egin bear duena da, aurpegiko illuntasun puska bat erakutsi edo konbersazioa beste gai batera itzuli edo aldatu eragin: eta txit asko irabaziko du.

        G. Eta hitz zikin likitsakin bezela, begiratze utsarekin ere pekatu egiten da kastidade santuaren kontra? E. Bai: eta ez gutxitan: batez ere berariaz ikusi bear eztiran gauza zikin lotsakizunai begiratzen jarten bada: zerren begien ondoren bereala dator gogorazio zikiña: aragiaren griña gaiztoa: eta gurari likitsa: eta argatik orrelako begiratze borondatezkoak pekatu mortalak izan oi dira: baña ustez uste bage ikustea gertatzen bazaio, eta bereala begiak beste aldera jiratzeko alegiña egiten badu: eta baita tentazioari atzera egiteko ere, orduan pekaturik batere eztago, eta bai merezimendua.

        G. Eta gauza zikin lotsakizunak ikustea edo begiratzea bezela, emakumeai aurpegira begiratzea pekatu da? E. Nolako asmoarekin eta motiboarekin begiratzen zaien: ala izango da edo ezta pekatu izango. 1. Arintasunez, eta kuriosidadez bakarrik begiratzen bazaie, motibo gaizto bage, pekatu beniala izango da. 2. Gogo zikin likitsarekin begiratzen bazaie, pekatu mortala izango da. Eta 3. motibo onakin, alkarrekin hitz egin, eta tratatu bear duelako, begiratzen bazaie, pekaturik batere eztago: baña premia egiazko bage sarritxo, eta astiro emakumeai aurpegira begira egotea: eta aekin alperrik hitz egiten luzaro egotea da tentazio zikin askoren pizgarria, eta arrisku andia: eta erori nai eztuenak, kontuz eskusatu bear duena: eta orrezaz Espiritu Santuak berak abisatzen gaitu: eta argatik Job Santuak bere begiakin konzierto edo tratua egiñik zeukan birjiña edo donzellarik bere gogora edo memoriara ez ekarteko: ara ze, ikusten jarri ezkero, pensamentu zikiñak burura etortea ezin eskusatu zuela: eta Dabid Errege Santua, zergatik uste dezue adulteriora, eta ainbeste pekatu aren ondoren egitera etorri zala? bada guzia izan zan, zergatik bere burua garbitzen zegoan Betsabe ederrari begira jarri zan: eta tentazio zikiñari bere biotzean leku eman zion.

        G. Eta peligrozko begiradak berariaz egitea bezela pekatu da artarako bidea iñori ematea? E. Nola ere dan pekatu: eta ala 1. estalirik egon bear duen lotsakizunak berariaz agertzea edo erakustea edo emakumeak gizakumeari: edo gizakumeak emakumeari pekatu mortala da. 2. Persona larriak igeri ibiltea gizakumeak emakumeari edo emakumeak gizakumeari begiratu, eta ikusi ditzaken tokietan da pekatu mortala: bada artarako bidea edo okasio guztiz andia ematen due. 3. Lisiba jotzen leku nabarbenetan izterrak ageri dituela egoten diran emakume lotsabageak pekatu mortal egiten due. 4. Bularrak berariaz agerturik darabiltzen emakumeak, gizonak ikusi ditzaken moduan, eskuarkiro pekatu mortala egiten due. Eta 5. berariazko eztagozkien apaindurak edo edergarriak billatzen dituen emakumeak gizakumen amorio itxua edo aragizkoa bereganatzeko, eskuarkiro pekatu mortalean bizi dira: baña arintasunez edo banidadez bakarrik beste fin edo motibo gaizto bage, ederkiro janzitzea da berez pekatu beniala: beste ondorengo edo kalte gaiztorik ezpadakar: askotan ekarri oi duen bezela: bada banidade orrek gastu alper asko eragiten ditu: eta obligazioai kobru ematea askotan eragozten du: eta orduan pekatu mortala da: baña askok ori eztue ezagutzen eren kulpaz, zerren edo arrotasunak, eta banidadeak, edo eren edo besteren begiai atsegin eman naiak itxutzen ditu: eta ondorengo kalteai begiratu nai eztie: eta bearbada erremediorik eztagonean ezagutuko due: baña gakizkon orain gure lanari.

        G. Mingañarekin, belarriakin, eta begiakin ezeze, sudurrakin edo usai gozoakin ere pekaturik egiten da kastidade santuaren kontra? E. Bai: batez ere berariaz usai gozoak berekin badarabiltza, besteren amorio erabagea bereganatzeko: baña bestela usai onzalea izatea ezta pekatu: eta ergelkeriz edo banidadez usatzen baditu, pekatu benial baizik ezta: eta batere pekaturik egiten eztu, berak duen usai gaiztoa estaltzeko edo gutxitzeko usai onak badarabiltza: eta Zizeron jakinsuak emakumeakgatik dio; kanpoko usairik ez erabiltea dala berezko usai ona duelako señalea.

        G. Eta ezin sentidurekin geiena kastidadea galtzen da, eta pekatu mortal egiten da? E. Aragizko ukitze edo tokamentuakin: au da, bostgarren sentiduarekin: auxe da guzien artean arriskurik edo peligrorik andiena dakarrena: eta argatik geiena, eta kontuzena gorde bear dana: bada hitz loiak, eta begirauna utsak urrutitik pekatura mugitzen due: baña ukitze zikiñak bereala sua piztutzen edo irazekitzen due.

        G. Eta ukitze edo tokamentu zikiñak zer pekatu dira? E. Aragiaren atsegintasunarekin ezagueraz, eta borondatez egiten badira beti dira pekatu mortalak: eta ala izan oi dira, ez bakarrik ondoren ekarri ditzaken obrazko pekatu osatuak: baita artaraño ez eldu arren, beste ukitze likitsak, nola diran aragizko atsegiñarekin musu edo laztan emateak; eskuetan, oñetan, besoetan, bularretan edo beste tokietan gusto zikiñarekin ukitzeak: bada eren barruko gogo likitsa, eta biotz galdua, lujuriaz loitua kanpora orrela agertzen due: baña gusto zikin bage premiarekin gertatu oi diran: alkar ukitzeak, laguntasun bat edo beste egiteko eztira pekatu.

        G. Eta alkar ukitzea, nola eskuak ematea, musu edo laztan bat ematea, adiskidetasunaren edo poz edo kontentu andi baten señalean pekatu ote da? E. Asmo gaizto bage, eta peligro bage, kariño natural baten señalean ongi-etorri batean edo despedida batean ezta pekatu: baña dakarren peligroagatik obe da beti eskusatu, batez ere musu edo laztan ematea: bada orrelako usadiorik emengo Kristandade garbi onetan ikusi oi ezta.

        G. Eta ukitze loi zikiñak iñori egitea bezela, oriek besteri egiten uztea pekatu da? E. Nola ere dan pekatu: eta berez mortala; baldin bere borondatez loikiro ukitzen uzten badio: baña igui badu, eta bereala aparta eragiteko egiazko alegiñak egiten baditu pekaturik eztago bere gogoaren kontra iñork ukitze zikiñik egin arren: baña farretxo egiñaz geldi badago, eta atsegin artzen badu, pekatu mortal egiten du: eta ala kastidade santua barrutik, eta kanpotik gorde nai duenak, orrelako aldietan, bereala apartatu bear du tentatzalle zikiñagandik: eta bere iguitasuna erakutsi bear du aurpegiko illuntasunarekin eta baldin indarka loikeriara ekarri nai badu, bere indar guziarekin defenditu bear da: eta artako Jaungoikoari laguntasuna gogotik eskatu: eta beste erremediorik ezpadu, deadar egin, iges eragitero; bada bestela kulpadun izango da: eta argatik lege zarrean Jaungoikoak agindurik zeukan: iñork donzellaren bat indarka galtzen bazuen; begira zedilla, donzella ark otsegin edo deadar egin zuen: deadarrik egin bazuen; libre eman zezatela; eta aren injuriatzallea arrika ill zerazela: eta deadarrik egin ezpazuen, biak, kulpadunak bezela, arrika ill zitzatela: eta orrelako arrisku andietan zer egin bear degun, txit ederki erakutsi ziguen, Eskritura Santak, aitatzen dituan Jose justu, eta kastoaren, eta Susana ezkondu santa baten exenploak: bada Jose kastoak, bere etxekoandre arzaz itxutuak pekatu eragin nai izan zionean: eta artako soñean zuen kapatik eldu zionean, kapea larga, eta iges egin zion: eta Santa Susanak, Juduen Juez ziran agure lujurioso bik bakarrik eratu zuen, eta pekatura agitz tentatu zuen batean; bestela bizia kendu eragingo ziobelako bildurtu bazuen ere, gogortu zitzaien, eta naiago izan zuen bizia galdu, ezenez aei gusto eman, eta Jaungoikoa ofenditu: eta orra guziok segitu bear degun exenploa.

        G. Eta seigarrengo mandamentu santu onen kontrako beste pekatu mota guziak emen banaka, eta distinzioarekin aitatu bear ote ditugu? E. Eztizuet oriek banaka, gertatzen diran moduan esango: bada Kristau on askoren belarriak ofendituko ginduzke. Baña ala ere kastidadearen kontrako pekatuak egin dituenak, eta batez ere lujuriako bizio zikin onetan nasturik egon diranak: eta konfesio on baten bitartez, pekatutik eren buruak libratu, eta aurrera bizitza garbi on bat egin nai duenak, jakin dezen, nola eren pekatuak examinatu, gogora ekarri, eta ondo konfesatu, orretarako Aita Agustin Kardaberasek, Probinzia onetan, eta Bizkaian luzaro zelo miragarri batekin misioak egin zituan misionero fama andikoak, eta birtute andiagokoak egin zuen, Aita San Ignazio Loiolakoaren exerzizioen gañeko, euskerazko liburu preziatu batean dakarren gai onetan examinatzeko modua emen aditzera emango dizuet: eta orrela premiazkoa bezin nekeza dan mandamentu santu onen explikazioa bukatuko det.

 

Seigarren, eta bederatzigarren mandamentuan

        «Emen begiratu bear dezu, zer pekatu egin dituzun pensamentuz, hitzez, eskuka, ibilleraz, eta obraz: eta zer personakin edo zer estadutakoakin: eta zenbat bider, gutxi gora bera.

        »Esan bear diran estaduak dira 1. libreak edo ezkongaiak ziran. 2. Ezkonduak edo katibu zeudenak. 3. Jaungoikoari konsagratuak: 4. zure aideak laugarren graduraño: (edo bestearen, zeñarekin pekatu egin dezun, bigarren graduraño.) Eta ezkondua bazera, zure gizon edo andrearen aide zan, eta au laugarren graduraño. Besterekin pekatu egin ezkero, oiek dira esan bear diran estaduak».

        Eta emen bidez esaten dizuet, konfesioan eztezuela esan bear zuen pekatu lagunaren izena: edo norekin pekatu egin zenduen: baizik bakarrik zer estadutakoa zan, orain esan degun bezela: eta baldin orrela bakarrik esanda ere, zure konfesoreak, guziok ezagutzen zaituelako, zure pekatua ezeze, besterena ere bereala ezagutuko badu: premia esturik ezpadezu, konfesore ezagun orrekin konfesatzeko; zu, eta zure pekatuko laguna ezagutzen etzaituen konfesore bat billatzeko alegiñak egin bear dituzu; zerea ezeze besteren pekatua ezagutu eragin eztezazun: baña konfesatzeko premian bazaude, eta konfesore ezaguna baizik ezpadezu, pekatuko lagunaren estadua esan bear dezu; bada zere konfesioa osoro egiteko premia andiagoa da; bestearen pekatua konfesioko sekretoan esan bage uztea baño.

        «Pekatu guzietan zure estadua ere esan bear dezu: libre ziñela zenbat: ezkondu ezkero zenbat: pekaturik ez egiteko botoa edo juramentua egin ezkero, zenbat: eta baita leku sagraduan onelako pekaturik egin dezun.

        »Pensamentu loielan atsegin artu dezun: edo ezagutu ezkero, zure artean atsegin artzen egon zeran.

        »Gogoz edo deseoz orretan konsentitu dezun: zere barruan esanaz: nik onelako gauza edo gustu egingo nuke urliarekin.

        »Pekaturako iñor billatu edo tentatu dezun: ixill mandatu, erregalo, billete edo bestezaz baliatzen zerala.

        »Orrelako bide edo pausoetan iñori lagundu diozun: edo pekatuen estalki edo infernuko mandatari izan zeran.

        »Hitz deshonestorik, esan dezun, zeurk atsegin artzen dezula edo besteri erazotzen diozula: eta anbat da kontu zikiñik kontatu, kanta edo danza edo karta torperik egitea, koplarik eskribitu, bidaldu, artu edo irakurri dezun, etc.

        »Pekatu egiñaz iñoren aurrean zere burua alabatu dezun: edo orrela bere pekatuaz alabatzeko iñori biderik eman diozun.

        »Pekaturik asmatu edo egin bazinduz bezela kontatu dituzun.

        »Pekatu ez egiñaz damutu zatzun: eta zenbat bider gutxi gora hera.

        »Obrazko pekatu, eta orien okasioaz kanpora, begirada, torpe, eskuka, musuka edo ibillera orrelakorik izan dezun; personen estadua: eta zenbat bider, gutxi gora bera.

        »Zere buruarekin, pekatu itxusirik, anima, eta gorputza loituaz egin dezun: (kontuan daudenak onenbesterekin aditu dezake) eta onelako torpezetan edo likiskerietan zure gogoan iñor zeneukan: zer estadutakoa, eta zenbat bider edo zenbat denporan oitura edo kostunbre ori eduki dezun.

        »Ametsetan orrelakorik edukitzea deseatu dezun: edo ametsetan orrela idukiaz, gero atsegin artu dezun: baña bestela amets gaiztoetan berez pekaturik ezta.

        »Beste bitartekoz iñor pekatura erakarteko baliatu zeran edo iñoren adiskidetasun zikiña aurrera eramateko.

        »Pekatuetan aurrik ez izateko ezer egin duen: edo aurren bat berea duela jakin, eta ukatu, eta galtzen utzi duen.

        »Ezkontzeko hitz gezurrezkoaz edo bestela pekaturako iñor engañatu dezun; edo naita nai ez pekaturik eragin edo donzellarik orrela galdu dezun.

        »Ezkonduak ezkontzaren zor santua, motibo egiazko bage edo gaitzez alkarri ukatu dioten: edo bestela matrimonioko sakramentuaren kontra ezer egin duen.

        »Bestela mutillak mutillakin edo ikusi edo eragiñaz: edo gizonak alkarrekin: neskatxak edo andreak andreakin, Sodomako pekatari galduen gisa, egin dituzten nazkagarrizko gauzak; eta are geiago abereakin orrela egiñak eztira aztuko: erak lanik, kezkarik, eta aranzarik asko bakoitzari biotzean, ondo konfesatu artean, emango diote».

        Eta orra, N.K., loikeriako pekatuak ezagutzeko, eta examiñatzeko argirik asko: eta ala ere dudarik badezue, konfesoreari garbiro galdetu bear diozue: eta orain pekatari batzuen konsuelorako emen esan bear det: seigarren mandamentuaren kontrako pekaturik, izan ditezkean andienak, itxusienak, nazkagarrienak badira ere, nola diran zure alderik urkoenakin edo gertukoenakin egiñak: naiz zure aita edo ama seme edo alaba edo zure senideakin egiñak: naiz abereakin egin badituzu ere; zure pekatu oriek eztirala herejiako pekatuak: eta egiaz damuturik, eta ondo konfesatzeko prestaturik bazaude, aprobaturik dagoan edozein konfesorek, bulda badezu, pozik absolbituko zaitu: eta ezin iñola ere salatuko zaitu, artako ill nai balue ere.

        Baña azkenik, naiz pekatariak, gai onetan izan bazerate, eta naiz ez: kastidade santua benetan gorde nai badezue: eta, zuen animak, eta gorputzak betiko salbatu; iru gauza batez ere bear dituzue: 1. humiltasuna: au da, zuen argaltasuna; eta pasio zikiñaren indarra ondo ezagutu; eta ez iñola ere zuen indarretan fiatu, eta beti peligrotik alde egin. 2. Da orazio humilla tentazioari bereala atzera egiteko, eta sarrerarik biotzean ez emateko. Eta 3. da gorputzeko sentiduak txit kontuz gordetzea; eta mortitikatzea. Jaungoikoak eman digula orretarako bere grazia, eta gero betiko gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa