www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

EMERETZIGARREN DOTRIÑA

 

Sakramentuen gañean eta
1. Matrimonioko Sakramentuaren gañean.

 

        Gure Jaungoikoak mundu onetan estadu, eta bizimodu mota asko disponitu ditu: eta guzietan Kristaua salbatu diteke; artzen duen estaduari dagozkion obligazioak kunplitzen baditu. Egia da berez birjinidadea edo animako, eta gorputzeko garbitasuna gordetzen duenaren estadua dala obea, Jaungoikoa serbitzeko; perfekzioan aurreratzeko, eta santidade andi batera iristeko: baña eztitu guziak artara deitzen gure Jaungoikoak: eta ezkonduen artean izan oi dira, eta badira santu asko: eta aurrera ere izango dira, ondo preslaturik ezkontzen badira, eta ezkonduen obligazioak kunplitzen baditue.

        Ezkonza santu batetik datozen probetxu guztiz andiak, eta ezkonza erabageko batetik datozen kalte arrigarriak, edozeñek dakizki: bada guziz dira nabarmenak edo publikoak: eta ala ere, asko dira munduan, ezkonzako estadua ezaguera bage, eta prestaera on bage errezibitzen duenak; eta estadu orretan gaizki bizi diranak: eta eren buruak ezeze, eren ondorengoak ere infernura daramazkienak. Orrelakorik gerta eztakizuen, aditu, eta ikasi bear dezue gaur ondo ezkongaiak, eta ezkonduak, nola prestatu, ezkonza on bat iristeko: eta estadu orretan nola bizi, zuen salbazioa, eta ondorengoena albaitez aseguratzeko.

        G. Zertako da Matrimonio santua edo ezkonzako Sakrakramentua? E. Ezkonzeko, eta ezkonduei grazia emateko, alkarrekin pakean, eta amorioan bizitzeko, eta izaten dituen aurrak Zerurako azitzeko: ona hitz gutxitan dotriña aundia; baña ondo aditzeko, eta ezagutzeko zeago explikatu bear dana.

        G. Matrimonioa edo ezkonza zenbatera edo modutara konsideratu, eta izan diteke? E. Modu bitara: 1. senar-emazteen arteko kontratu edo konbenio natural bat dan aldetik, alkarrekin ill artean, bizitzera obligatzen dituana. Eta 2. Sakramentua dan aldetik. Kontratua dan aldetik fedebageen artean ere arkitzen da: baña Sakramentua dan aldetik bakarrik Kristauen artean arkitzen da: bada bateatu bageak beste Sakramenturik errezibitzeko gai eztira.

        G. Kontratu naturala dan aldetik noizkoa da ezkonza edo Katrimonioa? E. Mundua asi zanetik: antxitiko senar-emazteak izan ziran guzion lenengo gurasoak Adan, eta Eba.

        G. Nork disponitu edo ordenatu zuen aen Ezkonza? E. Jaungoikoak berak: eta gero bear zuen ezkonzako Legea eta kondizioak Jaungoikoak Moisesi aditzera eman, eta eskribitu eragin ziozkan.

        G. Eta nork gero ezkonza edo Matrimonioa jaso zuen Sakramentu izateraño? E. Jesu-Kristo gure Jaunak graziazko bere Lege berrian; bere presenziarekin Kanango errian egin ziran eztei batzuek honratu nai zituan, eta ezkondu berrien premia erremediatzeko bere Ama Santisimaren erreguz, orduan egin zuen lenbiziko milagro ageria: eginduaz beste bage, sei onzi andi urez bete eragin, eta ardora itzuli zituan: eta bere poderio neurribagea agertzen abiatu zan: eta gero bere legean explikatu zuen, aurrera Matrimonioa biren artean bakarrik izan bear zuela, antxititik izan zan bezela: eta eragotzi zuen, senar batek emazte bat baño geiago edukitzea; Juduak arteraño eduki zituen bezela.

        Eta altxatu edo jaso zuen ezkonzako edo Matrimonioko kontratu naturala Kristauen artean Sakramentu izatera, bear dan prestaera edo disposizioarekin ezkonzen ziranai grazia emateko; ezkonzako kargak, eta obligazioak ondo kunplitzeko. Eta ala, Kristauen ezkonza da egiazko Sakramentua: 1. zergatik grazia ematen dien: eta 2. zergatik San Paulo Apostoluak erakusten duen bezela, senar-emazteen arteko unioak errepresentatzen edo aditzera ematen duen Jesu-Kristoren, eta bere Elizaren arteko unio edo junta miragarria: bada Jesu-Kristo gizon egin zanean, unitu zan betiko gure naturalezarekin, eta ainbesteraño maite izan ditu bere Eliza, eta Elizako mienbroak edo Elizaren zati edo parte geranok; nun bere biziaren kostuan erosi, eta deabruaren, eta pekatuaren kautiberiotik atera, bere grazia, eta doai miragarriak eman, eta iñoz ere bere Eliza desanparatu eztu, eta munduak dirauen artean, desanparatuko eztu. Eta Elizak bere aldetik Jesu-Kristori gordetzen dio zor dion errespetoa, obedienzia, eta amorioa. Eta orra senar-emazte onak egiten duena, eta guziak egin bear duena: senarrak emazteari beti lagundu bear dio bere premia guzietan, Jesu-Kristok bere Elizari bezela: eta emazteak honratu, errespetatu, obedezitu, eta amatu bear du bere senarra, Elizak Jesu-Kristo bezela.

        G. 2 Eta iñoiz desegin liteke Kristauen arteko ezkonza? E. Ezin desegin liteke, bata edo bestea ill artean: eta ezin alkargandik apartatu ere litezke motibo edo arrazoi justurik edo zuzenik artako ezpadue: eta apartatu arren, orduan ere ezkonzak badirau: eta aetatik edozein, ixillik, beste batekin ezkonduko baliz, lengo senarra edo emaztea bizi dala, ez luke ezkonza orrek balioko, eta lengo lagunegana biurtu bearko luke: eta alarguntzen bada ere, ezin gaizki ezkondu zanarekin berarekin ezkondu diteke: bada Eliza Ama Santak eragotzirik dauka gaiztakeri orren kastiguan.

        G. Zer adiñetan ezkondu diteke? E. Senargaiak bear ditu gutxianez amalau urte osatuak: eta emaztegaiak amabi urte osatuak.

        G. Eta Ezkonza on bat egiteko, Jaungoikoaren bokaziorik edo artara deitua izaterik bear ote due? E. Nola ere bear duen. Bada Jaungoikoari dagoka, bakoitzari ondo bizitzeko, eta salbazioa seguratzeko, ondo dagokion estadua, eta bizimodua esleitu edo autu eragitea: eta estadu orretako kargak kunplitzeko bear dituan laguntasunak edo sokorruak ematea: eta nola ezkonzako estaduak peligro edo arrisku andiak, eta karga pisuak dituan; ezkondu baño lenago, artarako, 1. Jaungoikoak deitzen dion edo ez, jakiteko, alegiñak egin bear ditu; argia Jaungoikoari berari eskatuaz; obra onak, ori iristeko, egiñaz, eta Kondesoreari Konseju eskatuaz, eta bere guraso edo kargudunakin pasioak itxutu bage, komunikatuaz: bada bestela Jaungoikoari eta animako salbazioari begiratu bage, lurreko, eta aragizko motiboakgatik bakarrik ezkonzen bada, eskuarkiro naibage andiak munduan ikusi bearko ditu: eta bere animako salbazioa arrisku andian ipiniko du. Eta 2. ezkonzea autatzen badu, alegin guziak egin bear ditu, estadu orretan pakezko bizimodu bat egiten, eta animako salbazioa iristen lagunduko dion senar edo emazte on bat aututzeko; geiago begiratzen diola bere betiko lagun izan bear duenaren birtuteari, juizioari, zinzotasunari, eta jenio edo natural onari; edertasunari, ondasunari, eta munduko estimazioari baño: bada birtuteak, juizioak, zinzotasunak, eta jenio onak beti dirabe eskuarkiro: baña gorputzeko, eta munduko ondasunak, eta edertasunak, ganbiakorrak, mudakorrak, aldakorrak dira: eta galtzen eztiranean ere, arazeri andiak dakazte: eta askotan pakerako baño, arrotasunerako geiago serbitzen due.

        G. 1 Zer asmo, motibo edo intenzio eduki bear ditue, ezkondu nai duenak? E. Iru dira prinzipalak, Trentoko Katezismo edo dotriñak erakusten dituenak. 1. Da, alkarri laguntzea, eta batak bestearen nekeak, naigabeak, eta trabajuak arintzea: eta batez ere, eren eritasunetan, eta zarzaroan alkar konsolatzea. 2. Da, humeak izateko deseoa; ez bakarrik eren ondasunak aei uzteko; bai batez ere, eren antzeko Kristau on batzuek; Jaungoikoaren serbitzariak, eta Zeruko Erreinuaren herederoak ondoren uzteko. Eta 3. da, pekatu jatorrizko edo orijinaletik etorri zakun aragiaren griña, apetitu edo inklinazio erabageari erremedio egoki bat Matrimonio santuan ematea. Iru motibo edo asmo oriek edo gutxianez, orietatik bat eduki bear ditue ezkondu nai duenak.

        6. Eta oriez gañera ezin billatu ditzake ezkonzaren bitartez edo personaren edertasuna, ondasuna, honra, estimazioa, edo enpleo edo kargu probetxugarriak? E. Oriek modu onean, eta fin onarekin billatzera eragotzirik eztago: baña eztue izan bear ezkonzeko motibo prinzipalak, baizik ondorengoak: eta bat ezkonduko baliz, bakarrik aragizko amorio itxua beste personari diolako, libertade guziarekin erabageko, eta abareen antzeko apetitu loi, eta gurari, eta atsegin zikiñak gustatzeagatik; gertatu leikio, Rakelen alaba Sarak izan zituan zazpi senarrai gertatu zitzaiena: bada zazpirak bata besteen ondoren deabruak ill zituan, ezkondu ziran gabean bertan: zerren animalien gisa, beste fiñik etzeramen, eren aragiaren gusto zikiña abereen antzera kunplitzea baizik. Ala esan zion San Gabriel Aingeruak Tobias Santuari, Sara ura bera bere emaztetzat artu bear zuela, aditzera eman zionean. Eta erakutsi zion, nolako motiboakin eta prestaerarekin ezkondu bear zuen, alako naibagerik gertatu etzekion: eta Jaungoikoaren bendizioa iritxi zezan. Eta Matrimonioak edo ezkonzak kontratu bat bakarrik zanean, alako errespetoa merezi bazuan; nolako errespetoa zor etzaio, Sakramentu Santu bat izateraño, Jesu-Kristok altxatu zuen ezkero? Eta ondo prestaturik ezkonzen diranai, grazia emateko birtutea daukan ezkero?

        G. Zer prestaera edo disposiziorekin errezibitu bear da Matrimonio santua? E. 1. Eztue izan bear, ezkonza eragozten duen eragozgarri, inpedimentu edo enbarazorik: eta dudarik edo kezkarik batere badue, konfesoreari edo beste persona jakinsu bati konseju eskatu bear diobe. 2. Egon bear due graziazko estaduan: bada bestela, pekatu mortalean daudela ezkonduko balira, sakrilejiozko pekatu andi bat egingo luke: eta Jaunaren graziaren, eta bendizioaren lekuan, bere maldizioa izango luke: eta alako asiera txarrari bizimodu txarra, eta bukaera txarragoa eskuarkiro darraio. 3. Bere lagunzat artzen duenari eztio egin bear kalterik ekarri leikion engañurik: baizik garbiro esan bear dio, jakitea konbeni zaion guzia, ezkondu baño lenago: Sararen Aita Rakelek Tobiasi esan zion bezela: au da, nola aren alabarekin ezkondu ziran aurreko zazpi senarrak errenka zorigaiztoan ill ziran, ezkondu ziran antxitiko gabean. Eta 4. ezkongaiak eduki bear ditue ondo ikasirik Kristauaren dotriña santua, eta ezkonduen obligazioak.

        G. Eta ezkonzaren aurretik ondo prestatzeko zer egin bear da? E. 1. Jaungoikoari bere laguntasuna, eta bendizioa gogotik, eta sarri eskatu. 2. Al diran obra on guziak orretako egin. 3. Bizimodu on bat egiteko deseo andi batekin, lenagoko utsegiteak konfesio on batekin erremediatu: eta lenago iñoiz konfesio jeneralik edo bizitza guzikorik egin eztuenari estadu berria artu baño lenago agitz konbeni zaio, konfesio jeneral on bat egitea: baña al badu, Elizako deiak edo pregoiak egiten asi baño lenago; edo beinzat, ezkonzako egunerako utzi bage: bada orduan arazeri geiegi izan oi due, bear dan azti, eta konsiderazioarekin konfesatzeko.

        G. Eta alkarrekin ezkonzeko trataturik edo hitzik emanik daukenak, nola bizi bear due ezkondu arteko denporan? E. 1 Eztue etxe, eta tellatupe batean biak iñola ere bizi bear: 2. eztue alkarrekin bakarrik komunikazio librerik edo peligrozkorik izan bear: eta ala, eztue testigu bage alkarrekin tratatu bear: eta gurasoak edo guraso-ordekoak txit esna, eta ernai egon bear due: bada bestela infernuko deabruak, eta alkarrekiko kariño edo amorio geiegiak erraz itxutzen ditu, eta pekatu mortal asko egiten due: eta obrazko pekatu lotsagarriren batzuek ez egin arren, ukitze loiak, musu emateak, laztanak, eta aragizko gusto zikiñak erraz artzen ditue, eta pekatu mortalak egiten dituzte: bada alkarrenzat geroko agindurik egon arren, eztue alkarrekiko jabetasunik ezkondu artean: ez eta libertade edo lizenziarik, orrelako gauza zikiñik egiteko. Eta argatik 3. orduan iñoiz ere baño orazio geiago, eta obra on geiago egin bear ditue, tentazio gaiztoak goitzeko, eta Jaungoikoaren bendizioa iristeko.

        G. Ezkonzako Sakramentua errezibitzen duen denporan, eta Elizako bendizioak artzen dituenean, zer egin bear due? E. Ezkontzen diranak erak Jaungoikoari gogotik, eta biotzetik eskatu bear diobe, estadu orretan eren animak salbatzeko, eta aren Majestadea ondo serbitzeko berariazko grazia, eta laguntasuna: eta ori bera presente dauden lagunak ezkon-berrienzat Jaungoikoari eskatu bear dioe.

        G. Nun, eta norgandik errezibitu bear da ezkonzako Sakramentua? E. Naiz senargaiaren, eta naiz emaztegaiaren Parrokian; ango Erretore edo Bikario Jaunagandik, edo aren lizenziarekin beste Sazerdote edo Apaiz bategandik.

        G. Eta nola igaro bear da ezteietako eguna? E. Ori da egun santu bat, Kristau onak, eta zinzoak gastu alper erabagekoak egiten, eta erakerizko banidadetan, danza zikiñetan, ordikerietan enpleatu ordean, obra onak egitean; pobreak sokorritzean, eta geroko zorrik egin bage, eren aide, eta adiskideakin zinzoro atsegin artzen modu onean enpleatu bear duena, Jaungoikoaren ofensa bage, eta eren animen kalte bage. Baña nola usadio txarrak, puntuak, eta banidadeak indar andia duen Kristau asko itxutzeko, eta erakeria andiak eragiteko; munduaren esamesaz kasorik egin bage, artu bear dituzue neurri onak, alako moduan, zuen gastuak zuzentzeko, eta moldatzeko; nun gero damutu eztakizuen zorrak egiñaz, eta zuen obligazioai ezin eranzunaz; eta egun bateko zorakeriakgatik urte guztiko edo askotako damugaia zeuron buruai ekarriaz.

        G. Eta zein dira ezkonduen alkarrekiko obligazioak? E. Asko, eta andiak dira: baña prinzipalenak dira iru oek: 1. alkar amatzea, eta estimatzea: 2. alkarrekiko fidelidadea edo leialtasuna: eta 3. alkar sufritzea, edo pazienzia aundi bat edukitzea, pakean bizitzeko.

        G. Nolakoak izan bear du ezkonduen arteko amorioak? E. Alkar amatu bear due; ez amorio aragizko batekin, baizik Jaungoikoagatik: au da, 1. amorio santu batekin alkar leiatuaz, amatuaz, eta ekarriaz eren ejenplo onarekin, eta birtutearekin Jaungoikoa obeto serbitzera, eta eren animako salbazioa iristera: batez ere, sarri konfesatu, eta komulgatuaz, eta bizimodu ondo arreglatu edo moldatu bat egiñaz. 2. Alkar amatu bear due amorio garbi batekin; ezkonduen oiari, dagokan kastidadeari, eta honestidadeari kalterik batere egin edo eragin bage, edo Matrimonio Santuari dagokion modestiarekin eta garbitasunarekin alkar tratatuaz: eta 3. amorio irmo, firme, eta iraupeneko batekin;au da, bizitzako denpora guzian, eta aldarte guzietan alkar estimatuaz, eta alkarri lagunduaz eriotzako orduraño.

        G. Eta alkarri zor dioen fieltasun edo leialtasunak zertara obligatzen ditu? E. Ez bakarrik leialak izatera eren ondasunak ondo enpleatzean, eta batak besteari kalterik ez egitean; alde batetik, erabageko jokuzaleak, tabernazabeak, eta alpertasunari eman, eta merkatutik merkatu, egiazko premia bage dabiltzan tratozaleak egin oi duen bezela familia guziaren ondamenarekin: eta bestetik, ez gutxiago emakume apaindurari, eta banidadeari gusto artu, eta etxeak ondatzen dituztenak bezela.

        G. Nola orrelakoak alkarri kalte aundiak egin bage bizi ditezke, eta ezkondu onak, eta leialak izan ditezke? E. Baña ezta ori bakarrik alkarrekiko leialtasunak eskatzen duena: obligatzen ditu batez ere Matrimonioko zor justua alkarri ondo pagatzera, eta arrazoi andi bage ez ukatzera, batak besteari pekaturako biderik eman bage: eta Matrimonioko santidadearen kontra izan ditekean gauzarik batere ez eren artean, eta ez beste iñorekin iñoiz ere egin bage: jakiñik, ez bakarrik besterekiko obrazko pekatu lotsagarriakin; baita ere bestelako jostatze zikin, eta hitz loiakin, eta deseo edo pensamentu konsentituakin edo erabakiakin alkarrekiko leialtasunari aundizkiro faltatzen dioela, eta alde bitatik pekatu mortal egiten duela: bata kastidade santuaren kontra, eta bestea Matrimonioko lege edo fedearen kontra: eta oni deitzen zaio adulterioa, pekatu guztiz nazkagarria, lege zarrean probatu ezkero, arrika illzeko kastigua zuena: eta lege berrian (askotan ikusten ezpada ere) eskuarkiro animako itxumenarekin eta betiko kondenazioarekin gure Jaungoikoak kastigatzen duena. Ez egin, ze aitatu ere bear ez lizateke Kristauen artean orrelako gaiztakeri itxusi, eta deshonragarririk.

        G. Eta alkarrekiko amorio, eta leialtesunaz gañera, zer beste gauzarik ezkonduak alkarri zor dioe? E. Alkar sufritzea; alkarrekiko pazienzia aundi bat edukitzea; birtute au Kristau guziok, eta persona mota guziakin exerzitatu bear degu: bada batez ere ezkonduak birtute orren premia guztiz andia due, zerren beti alkarrekin tratatu bear due, eta bata bestearen utsegiteak gertutik, eta txit sarri ikusten ditue: eta deabruak era askotara tentatzen ditu, pakea galdu eragiteko: eta pazienziaz armaturik ezpadaude, ezin pakerik izango due: beti gerra bizian arkituko dira, eta mundu onetan infernukoen anzeko bizimodu triste bat izango due, eta gero iñoiz ere bukatuko eztan Infernua sufritu bearko due. Argatik bada ezkonduak Jaungoikoari txit sarri, eta gogotik erregutu bear dioe, alkar biotzetik amatzeko, eta estimatzeko grazia; eta orri darraion alkarren errukia, eta alkarren arteko pazienzia, eta pakea. Eta batez ere senarrak bere emaztea estimatu bear du, eta utsegiterik egiten badu, modu onarekin aserre bage ondo dagokiona erakutsi edo aditzera eman bear dio: eta emazteak bere senarra beti errespetatu bear du, eta gauza on guzietan obedezitu bear dio, eta gizona zenzu gutxikoa izan arren, eztu iñoiz ere despreziatu bear. Eta erabageko jokularia, ordia, gastatzallea, eta arroa, eta aserrekorra bada, eztio ezer esan bear? Ez koleran dagoanean, eta ezta aserra erazotzeko modu gaiztoan ere: Nola bada? Santa Monikak, San Agustinen Amak, Patrizio bere senarrarekin egin oi zuen bezela. Senarra aserre zegoanean, orduan ixiltxorik egon; ez gaizkirik esan; eta gero Jaungoikoari bere grazia eskatu, bere senarra erremediatzeko eta bere konseju, eta exenplo onarekin ura zenzatzeko, eta ondutzeko alegiñak egin zituen. Eta orrela bere senar kolerikoa, aserrekorra, eta erabagea Jaungoikoarenzat irabazi zuen: eta emakume ezkonduai, zer egin bear zuen, erakutsi zien.

        Baditue ezkonduak beste obligazio asko: batez ere guraso izatera datozenean: nola diran: 1. eren seme-alabak mantentzea: 2. eren buruak aurrera mantenatzeko, ondo dagokien ofizio edo langaia erakustea edo ikasi eragitea: 3. Jaungoikoaren bildur santuan azitzea: eta orretako 4. dotriña santua ondo erakustea, eta exenplo ona ematea: eta 5. modu onean aen utsegiteak korrejitzea: maña gaiztoak kentzea: eta pekatuko arrisku, eta lagun gaiztoetatik aparta eragitea, eta estadu egokia artzen laguntzea: baña obligazio oriek laugarren Mandamentu Santuaren explikazioan zeoro esanik daude.

        Aditu dituzue bada ezkongaiak, eta ezkonduak, ezkonza on batetako nola prestatu bear zeraten: eta ezkonzako estaduan nola bizi bear dezuen: estadu orretan bizi izan diran Santuen exenploak gogora ekarri bear dituzue, eta aei jarraio: eta batez ere zuen bizimodua, eta zuen langaiak izan zituen San Isidro, eta bere emazte Santa Mariaren, eta beste ezkondu Santu askoren alkarrekiko amorio santua, eta leialtasuna; eta eren naigabeetan izan zuen pazienzia aundia, gogoan erabilli itzatzue: eta ezkondu guzien ispillu miragarriak izan ziran Maria Birjiña Santisima eta Aita San Jose bere esposoa; San Joakin eta Santa Ana, eta San Zakarias, eta Santa Isabel San Juan Bauptistaren guraso Santuak bitarteko ar itzatzue, Jaungoikoagandik iristeko zuen salbaziorako egokiena dan ezkonza santu bat, eta orri darraion betiko pakea, eta saria Zeruko glorian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa