www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZAZPIGARREN DOTRIÑA

 

Eta laugarrena Penitenziako Sakramentuaren gañean.
Erakusten da Akto kontriziozkoa egiteko modua.

 

        Aurreko iru dotriñetan aditzera eman dizuet, N.K. pekatu mortal egin ezkero, barkazioa iristeko, Infernutik libratzeko, Jaungoikoarekin adiskidetzeko, eta Zeruko gloria seguratzeko, zein gauza bearra dan, Penitenziako edo Konfesioko Sakramentua; zein premiazkoa dan ondo konfesatzeko biotzeko dolore edo damutasun egiazkoa, eta proposito firmea, irmoa, eta eragillea; eta oriek iristeko edo alkanzatzeko zein gauza bearra dan Jaungoikoaren argitasuna, eta grazia, eta gure partetik orazioa edo eskaera, eta konsiderazioa, pekatuaren gaiztakeria, eta kalte arrigarriak ondo ezaguturik, pekatuari gorroto andi bat artzeko; ura egiñaz, benetan damutzeko, eta ez berriz artata itzultzeko, proposito irmoa egiteko, eta orretan aurreta irauteko.

        Baña batzuok esango dirazue; zer egin bear degun erakutsi digu; baña, nola egin bear degun ere, erakutsi bear digu: bada orazioa nola egin, ondo eztakigu, eta are gutxiago dakigu, zer, eta nola konsideratu bear degun, gure adimentuak argitzeko, eta gure biotzak mugitzeko, pekatuaren egiazko gorrotora, eta damutasunera, eta bizitza berri bat gogotik aurrera egitera.

        Arrazoirik asko daukezue, ori eskatzeko; bada orretan dago egiazko penitenziaren, eta konfesio onaren sustanzia, mamia, eta izate prinzipala; eta ori iritsi ezkero, zeurok larrituko zerate, zeuron pekatuak gogora ekarteko, eta ondo konfesatzeko, eta baita penitenziako obrakin Jaungoikoaren justiziari satisfazioa emateko; eta bizimodu berri bat egiteko; eta kontrara, bear bezela oraziorik, eta konsideraziorik egin bagez, txit arin artzen da dolore edo damutasuna; txit azaletik egiten da examiñea; bear bezela humildu bage konfesioa, eta argatik aiñ frutu gutxi ikusten da konfesio ondoan.

        Diot bada, dotriñako egiak ondo dakizten, eta gogoratzen dituzten Kristauak, eta Jaungoikoaren bildur santua duenak, jakinezak, eskola bageak, eta arrastaka bizi diran nekazari pobretxo batzuek izan arren, ondo konfesatzeko, eta eren salbazioa iristeko, badakitela nola orazioa egin, eta zer; eta nola konsideratu, eta komunkiro ondo prestaturik, konfesatu oi dirala. Baña Jaungoikoaren dotriña santua ondo eztakienak, edo jakin arren, dotriñako egia andiak gogora ekarten eztituenak, eta Jaungoikoaren bildurrik, eta salbazioaren ansiarik eztuenak, Zeruaz azturik bizi diranak; eren zoriona munduan billatzen duenak; emengo honra, puntu, eta banidadeetan, emengo interes, ondasun, eta aurrerapenetan; emengo atsegin, eta gusto zikiñetan edo erabagetan oren gogoak, eta biotzak ifinirik dauzkatenak, eta salbatuko badira egiazko penitenziaren premiarik andiena daukenak, dirala komunkiro, bear bezelako oraziorik, eta konsideraziorik egiten eztuenak, konfesio on baterako ondo prestatzeko, eta aurrera bizimodu on bat gogotik artzeko.

        G. Nolako orazioa, eta nolako konsiderazioa egin bear degu bada, Jaungoikoagandik bear degun argia, eta grazia iristeko, eta benetan pekatua aborrezitzeko, iguitzeko, eta egiaz damuturik egoteko, eta proposito sendoak arturik bizitza on bat egiteko? E. 1. Diot, Jaungoikoak berak guzaz errukiturik, kondenatu ordean gure pekatuakgatik, itxoron digula, beregana guziok deitzen gaituala, eta bere graziarekin lagundu nai digula, beragana biurtu gaitezen, eta berarekin pakeak egin ditzakun; Zerekin eranzungo diogu Jaungoikoaren onelako ontasun, erruki, eta miserikordiari? 2. diot, gure Jaungoikoak iñori ezer ere zor eztiola, eta iñori agrabiorik egin bage, batzuei eman diela, eta orain ere ematen diela ain argi bizia, eta ain grazia ugaria, eta eragillea, nun bereala trukatzen, mudatzen, eta konbertitu eragiten dituan; ala ikusi zan, Santa Maria Magdalenarekin, San Pedro Apostolurarekin, San Pablo andiarekin. Lapur onarekin, eta beste Santu penitente batzuakin; baña ori banakatan gertatu oi da.

        Komunkiro nai du Jaungoikoak, pekatariak ezagutu dezan bere estadu tristea, eta petatutik libratzeko nekatu bear dala, humillatu bear dala, eta alegin biziak egin bear dituala, Jaungoikoak eskeintzen dion laguntasunarekin pekatutik bere burua ateratzeko, eta Jaungoikoarekin adiskidetzeko.

        Bada 3. diot, ori iritxiko duela orazio humillarekin eta esperanza onarekin, eta iraupenarekin, Jesu-Kristoren izenean gogotik eskatuaz Jaungoikoaren grazia, eta penitenziako doaia, eta egiaz damutzeko, eta konbertitzeko, eta bizimodu gaiztoa utzirik, bizimodu on bat artzeko, berariazko konsiderazioak egiñaz, eta orretako bear diran neurriak artuaz.

        G. Eta zertan dago pekatariak egin bear duen orazio humill ori? E. 1. Sinistu, ezagutu, eta aitortu bear du, berez itxu bat dala animako gauza espiritualak ondo ikusteko edo ezagutzeko. 2. Eri bat dala, edo elbarritu bat bezela dala, eta salbaziorako lanak egiteko berez indarrik, eta almenik eztuala; birtuteari jarraitzeko berez pisutasun, nagitasun, eta atzerapen arrigarria daukala, eta geiago dana, Zerura bere gogoa altxatzeko, eta pensamentu, eta deseo onak artzeko, gorputz ill baten antzekoa dagoala, mugimenturik batere ezin egin dezakean moduan; eta Santo Tomasen antzorde edo konparazio batez baliatzen naizala, diot, pekatuan dagoana, ezin mugitu dan arri bat bezela dala, leku eman ezkero, beera berez amildu bai, baña gora ezin igo ditekeana, bestek altxatzen ezpadu; orra obra onak egiteko nolakoa dagoan berez pekataria, Jaungoikoaren graziarekin eta bere alegiñakin egin baditzake ere; baña gaitzerako dago guziz ariña, pasio, gurari, eta griña gaiztoz betea, eta barrutik, eta kanpotik pekatura mugitzen duen etsaiez inguratua; munduak, demonioak, eta aragiak gelditzaka beretu nai due, eta aen mendean bera gogotik jarten da, eta aen zorigaiztoko, baña borondatezko katibu edo menpeko eginik pozik egoten da; ain itxua dago, nun bere naikunde, gurari edo apetitoa logratzeagatik, eztauka ezertan, bere Jaungoikoa, bere Aita ona, eta bere Jabe, eta ongille guztiz maitagarria aserratzea, ofenditzea, eta injuriatzea; bere anima gaixoa Jesu-Kristoren odolaren kostuan erredimitua, betiko kondenatzea; betiko zoriona bere buruari galdu eragitea, eta betiko Infernua, eta betiko tormentuak bere animari, eta gorputzari erakartea. Orra zer egiten duen pekatu mortala egiten duenak, eta orra motiborik asko gizona humillatzeko, eta bere ezereztasuna, bere itxumen arrigarria, bere txarkeria, eta gaiztakeria, eta berez ezin gauza onik egin ala ondo ezagutzeko.

        Baña Jaungoikoari millarezko eskerrak eman bear dio, zerren bere esku guztiz poderosoarekin eta bere miserikordia kabubagearekin estadu triste orretatik atera nai duen, eta bere argitasun, eta graziaren laguntasunarekin arkitu nai duen; piztu nai duen, eta indartu nai duen, eta bere aldetik ondo eranzun nai badio, bizitza berri bat, eta espiritu berri bat eman nai dion.

        Eta onetan agiri da iñun ere baño obeto Jaungoikoaren guzialtasuna edo poderio neurribagea, eta baita bere ontasuna, errukia, eta miserikordia. Badakizue, nola gure Jaungoikoak ezerezetik, nai izanaz, eta aginduaz beste bage Zerua, eta lurra, eta beste kreatura guziak egin zituan; nola Jesu-Kristo gure Jaunak munduan, Zeruko bidea erakusten ibilli zan denporan, mirari guztiz arrigarriak egin zituan, aginduaz beste bage, eri mota guziak sendatzen zituan; itxuai argia; mutuai hitza; gorrai belarrietako osasuna, eta sentidua; elbarriai indarra, eta sendotasuna, eta illai edo defuntuai bizia ematen zien, eta mundu guzia beregana begira, arriturik zeukan; bada mundua ezerezetik egitea, eta illak piztutzea baño, obra aundiagoa, miragarriagoa, eta poderio andiagoa, eta ontasun, eka miserikordia zabalagoa eskatzen duena da, pekatu mortalarekin illik dagoana piztutzea; ura pekatuak ematen dion zorigaiztoko eriotza izugarritik libratzea, eta graziazko bizitza berria ari ematea.

        Deabruaren menpeko billau zegoana, Jaungoikoaren seme, eta adiskide maite egitea; Infernurako sentenziaturik edo kondenaturik zegoena (pekatuan ill baliz) Zeruko Errege edo Erregiña gai egiñik gelditzea. Zer mirari, eta zorion andiagorik !

        G. Zer egin bear du bada ori guzia Fedearen argiarekin ezagutzen, eta konsideratzen duen pekatariak? E. Jaungoikoaren aurrean humillatu, bere aurrean lotsatu, eta damuz, eta sentimentuz beterik, esperanza oso batekin Jaungoikoari barkazioa bertatik, eta aurrerako bere argi, eta grazia ugariagoa eskatzen gogotik aritu, eta Jaungoikoaren Majestadearen aurrean dagoala gogora ekarririk, humiltasun, damutasun, eta esperanza aundi batekin, esan bear dio, edo hitz oekin edo bere barruko damuak erakutsiko diozkanakin.

        «Nere Jaungoiko guztiz poderosoa; nere Jabea; nere Aita guztiz ona, eta ongille guztiz maitagarria. Nere bearrik ezertako etzenduen, eta ala ere zure antzera, eta imajiñara, eta zeretako, eta betiko gloriarako egin nazu; zere ezaguerara, eta fede kantuaren argira ekarri nazu; pekatutik Bateo santuan atera nazu; zere grazia, eta Zeruko deretxoa eman dirazu; zure Seme maite Jesu-Kristoren pasio, eta eriotza santuaren frutua Sakramentu santuetan aplikatu dirazu, eta beste milla mesede egin dizkidazu; baña nik esker gaiztoz eranzun dizut; zu nere Jaungoiko guztiz ona, biotz guztitik, eta gauza guzien gañelik amatu ordean, naiago izan det nere gogo gaiztoa kunplitu, zure lege, eta borondate santua baño; askotan injuriatu, eta aserratu zaitut nere pekatuakin; nere kulpaz galdu det, eta askori nere eskandalo edo gaitz-bideakin galdu eragin diet Jesu-Kristoren eriotzaren frutua, zure grazia, adiskidetasuna, eta Zeruko deretxoa; neregan danez berritu ditut Jesu-Kristoren pasio, eriotza, da tormentuak; bada Jesu-Kristo berriz tormentuetara, eta eriotzara entregatzeko diña motibo eman det; eta puntu zital bategatik edo nere alpertasunagatik zu ofenditu, eta egiñaz deabruaren esklabo, katibo edo menpeko billau bat; eta merezitu izan det eternidade guziko kondenazioa; Infernuko su, eta garretan beti erretzen, kiskaltzen, eta desesperaturik ler edo estanda egiten egotea.

        Ai zenbat dauden betiko Infernuan, nik baño pekatu gutxiago zituela, eta niri, Jauna, errukiz begiratu nai izan dirazu, Infernura betiko bota ordean; zeurk zeregana, askotan deitu nazu, eta orain ere deitzen nazu, eta egiaz damuturik zugana biurtzen banaiz, Aita errukitsu batek bezela besoak zabalik, barkatu ezeze, zere humetzat, eta adiskidetzat artu nai nazu; baña zure ontasunaz beraz, zure errukiaz, zure miserikordia kabubageaz, zugana bereala biurtzeko baliatu ordean, zu geiago ofenditzeko baliatu naiz. Zu ain ona, eta biguña zeralako, ausardia geiago artu det, nere pasio, eta gurari zikiñak kunplitzeko.

        Izan diteke eskergabetasun aundiagorik, eta itxusiagorik, mesede edo faboreaz beraz eta erremedioaz beraz baliatzea baño, mesedegillea, eta erremediatzallea bera geiago ofenditzeko? Ezagutzen, eta aitortzen det, Jauna, orain nere malizia, eta kulpa guztiz andian. Eztet, Jauna, merezi barkaziorik, eta bai ondo merezirik daukat betiko infernua. Baña zu zera nere Aita guztiz ona, eztezu nai pekatari au kondenatzea, baizik zugana egiaz damuturik biurtzea, eta agintzen dirazu zure grazia, eta adiskidetasuna.

        Zugan daukat bada nere esperanza guzia, eta eskatzen dizut nere biotz guztitik, eta konfianza guziarekin zure ontasun, eta miserikordia neurribage orregatik, eta zure Seme maite Jesu-Kristo nere Salbadore, eta Erredentorearen kabubageko merezimentuakgatik, arren eman degidazula zu ofenditutako egiazko damutasuna; nere pekatuen gorroto bizi bat, eta aurrera ez berriz pekaturik egiteko proposito firme, sendo, eta eragille bat. Nere Jaungoikoa, zu aiñ ona izanik, damu det zure Majestadea ofendituaz: A! zu ofenditu baño lenago ill baniz! Naiago det iltzea, zu berriz ofenditzea baño. Egiten det proposito firme bat, zure graziarekin, eta laguntasunarekin batera ez geiago pekaturik egiteko; nere pekatu guziak konfesatzeko, pekatuko bide, eta okasioetik apartatzeko; eta aurrera, zu nere Jaungoikoa, biotz guztitik eta gauza guzien gañetik amatzeko, eta bizitza berri bat egiteko. Indazu arren artarako zure grazia, eta indarra Jesu-Kristoren merezimentuakgatik: zure honra, eta gloria geiagorako, eta nere animaren salbaziorako. Amen.

        Eta ona, N.K. penitente egiazko batek bere barruan eduki bear dituan sentimentuak, deseoak, eta asmoak, eta egin bear duan orazio humilla, egiazko kontrizioa, eta propositoa iristeko; eta ori benetan, esperanza oso batekin, eta iraupenarekin edo aspertu bage egiten ari bada, iritxiko du konfesioan pekatuen barkazioa, eta bearbada konfesatu baño lenago ere, alako kontrizioa edo amoriozko damutasuna iritxi lezake, min bertatik Jaunaren grazia, eta adiskidetasuna logratu lezakean. Ekin bada, N.K. ejerzizio santu oni; egunoro berritu ezazue orazio mota au eta irabazi guztiz andiak egingo dituzue, eta batez ere konfesiorako prestatzen zeratenean, jardun gogotik erakutsi dizuedan orazio humil oni, eta orobat dezue zeurok dakizuen, eta errezatu oi dezuen akto kontriziozkoa edo Nere Jesu-Kristo Jauna & esatea; baña ezta asko nolanai errezatzea, oituraz, askok egiten duen bezela, zer esaten duen ondo ezagutu bage, ondo pensatu bage, eta eren barruan pekatuaren iguirik, gorrotorik, eta egiazko damurik artu bage, baizik errezatu bear dezue espazioarekin, atenzioarekin eta, al dezuen dekozio guziarekin. Eta ori zuek errazago, eta frutu geiagorekin beti egiteko, eta damutasunera obeto mugitzeko egoki diran konsiderazioak edo pensamentu santuak gogoan erabiltzeko alegiñak egin bear dituzue; bada ezagutzen eztan gaitza ezertan artzen ezta.

        G. Zer dira ordea konsiderazio oriek? E. Orain aitatu ditugunaz gañera, beste ezin kontatu ala liburuetan arkitzen dira, eta Aita San Ignazio Loiolakoaren ejerzizioetako liburu preziatuan txit egokiak daude. Baña irakurten eztakienai edo artako era onik eztuenai esaten diet; biotz ona, gogo ona, eta egiazko penitenzia, eta bizitza arreglatu bat egiteko deseo eragillea badaukate: egunoro errezatu oi duen Kredoan, eta akto kontriziozkoan, au da, nere Jesu-Kristo esaten abiatzen dan orazio ederrean, arkituko dituela nai adiña konsiderazio gai, bear dan ezaguerarekin eta debozioarekin errezatzen baditue. Eta ori bear bezela aditzera ematea dotriña, eta sermoi luze askoren gaia bada ere, emen laburtxo aitatuko dizuet, zuek gero kontuz egin ditzaketzuen konsiderazio gaiak.

        Eta 1. Kredoak erakusten digu, eta guziok sinisten degu, Jaungoikoa dala guzion Aita, guztiz poderosoa, Zeruaren, eta lurraren Kreadorea edo egillea. Berez beti izan dana; iñori ezer zor eztiona, kaburik eztuen perfekzio, eta anditasun guztien jabea; Jaun guzien Jauna, Errege guzien Erregea; bere exzelenzia, goratasun, anditasun, guzialtasun, jakintasun, eta ontasun parebage, eta neurribageagatik; kreatura guzien amoriorik, esker onik, errespetorik, eta erreberenziarik andiena berez merezi duena. Eta ala, bera danagatik bakarrik, beste motiborik ezpagendu ere, zor diogu gure biotzeko amorio guzi-guzia: Baña zer egin degu pekatu mortal bat egin degunean? Izanik gu kreatura ezerez batzuek; Jaungoikoaren izate Soberanoaren aldean, munduko arrak baño ezerezagoak, atrebitu gera aren Majestadea injuriatzera, despreziatzera, eta alako moduan ofenditzera, nun geiago estimatu degu gure buru miserablea, gure borondate, eta gogo gaiztoa, eta maiteago izan degu banidade ergel bat, interes labur bat edo gusto zikin bat Jaungoikoa bera baño: eta da, gure itxumenak bear bezela ezagutzea eragozten badigue ere; balanza, edo pisu batean alde batetik Jaungoikoa bere ondasun guziakin, eta beste aldetik gure gogo edo borondate gaiztoa paratu, eta naiago izatea, eta geiago estimatzea gure gusto apur zikiña, Jaungoikoaren borondatea, eta gustoa baño.

        Eta ori da injuria bat ain arrigarria, eta ain kabubagea, ze, ezin bear bezela mundu onetan ezagutu, eta aditzera eman ditekean orren pisutasuna, eta larritasuna. Badakizue alabaña, injuria bat anbat andiagoa dala, zenbat andiagoa, eta errespetagarriagoa dan persona ofenditua: eta argatik, Errege bati bere personan egiten zaion desprezioa, agitz da sentikorragoa, eta kulpadunagoa, persona baju, billau bati egiten zaiona baño: eta nola Jaungoikoaren Majestadeak, eta aunditasunak kaburik eztuen; argatik ari egiten zaion ofensa, da neurribagea, eta orri dagokan kastiguak izan bear du fin bagea edo betikoa: Eta San Anselmok esan oi zuen, Infernua baño gaiztoagoa dala pekatua, eta naiago zukeala Infernuan, ala bear baliz, pekatu bage egotea, ezenez Zeruan pekatuarekin egotea.

        Nor bada ori ondo konsideratu ezkero, bere barruan lotsatuko ezta, humillatuko ezta, eta damutuko ezta, ain ardurabage, eta ainbeste bider alako Jaungoiko maitagarriari orrenbeste ofensa, eta injuria egiñaz? Damu det, Jauna, zure Majestadea ofendituaz; miserikordia arren Jauna nizaz. 2. Orobat Kredoak erakusten digu, ez bakarrik Jaungoikoak berez, eta beregan zer dan, baita ere bera dala gure Aita, guztiz maite gaituana, geran guzia, eta degun guzia berak emanik daukagula, bere antzera, eta semejanzara, eta eternidade guzian zorionekoak izateko egin gaituala; gu beretako, au da, bera ezagutzeko, amatzeko, eta serbitzeko eta eternidade guztian bera ikusteko, alabatzeko, eta bere gloriaz gozatzeko egin gaituala; eta Zeruan, eta lurrean ikusten ditugun beste kriatura guztiak guretzat egin dituala; eta guretzat berritzen, eta konserbatzen dituala; begira egiezue eguzkiari, illargiari, eta izarrai: begira egiezue lurrari bere frutu, eta abere mota guziakin; gure arnasea konserbatzen, eta ainbeste on egiten digun aizeari; ainbeste arrai dauzkan itxasoari; erreka edo ibaiai, iturriai, eta bear orduan biraltzen dizkigun urai; eta suarekin egiten dizkigun mesede guztiz andiai; noranai begiak itzuli ditzatzuela, leku guzietan ikusiko dituzue Jaungoikoak gizonari egiten diozkan faboreak, eta gizonarekin duen probidenzia miragarria.

        Baña, gizonak zer egiten du? Jaungoikoaz aztu, eskerrik eman ez, eta geiago dana, guztiz lotsagarri, eta nazkagarri dana, alako ongillea, alako Aita ona ofenditu, eta ez nolanai ofenditu, baizik egin diozkan mesedeaz beraz, aren Majestadea ofenditzeko baliatu; Jaungoikoak bera serbitzeko eman diozkan bere adimentua, borondatea eta memoria, eta bere sentidu, eta mienbro guziak ofenditzen enpleatu; Jaungoikoari berari zor dion guzien gañeko amorioa, bere kreaturetan ipiñi; Izan diteke eskergabetasun andiagorik, itxusiagorik, eta iguigarriagorik? Nor lotsatuko eta damutuko ezta, bada, txit benetan, ori ezagutu, eta ondo konsideratu ezkero? A! Jauna, zein pazienzia, erruki, eta miserikordia miragarriaz usatu dezun, eta usatzen dezun gizonarekin; eta zein arrigarria dan gizonaren itxumena, zorakeria, eta gaiztakeria! Arren argitu gaitzatzu, eta zenzatu gaitzatzu. Damu degu Jauna oraindañoko gure esker gaiztoaz; eta zure graziarekin erremediatu nai gera; miserikordia arren guzaz.

        Orra Kredoaren lenbiziko Artikuluaren hitzetan sarturik dauden Jaungoikoaren anditasunak, eta egin dizkigun mesedeak; eta orra gure esker gabetasuna, guztiz gure barruan lotsatu bear gaituana. Bada ondorengo Artikuluelan obeto oraindik agiri da, Jaungoikoak pekatuari dion gorroto guztizkoa, eta pekatua erremediatzeko, eta desegiteko artu dituan medio arrigarriak; nola diran, 1. pekatu mortal bategatik ainbeste milloi Aingeru eder betiko Infernura kondenatzea, eta Demonio itxusi, ikaragarri egiñik uztea; 2. Adanen, eta Ebaren pekatu mortal bategatik erentzat, eta guretzat eman zizten ain grazia, eta doai miragarriak galdu, eta ezin esan alako desditxak, miseriak, eta zorigaitzak erenzat, eta guretzat erakartea; hitz batean esateko, andik etorri dira munduko pekatu guziak, eta orien kastigu arrigarriak, ala oraingoak nola gerokoak edo betikoak, eta guziok kondenatu bearra, Jesu-Kristok erremedioa ekarri ezpaligu.

        Orra Jaungoikoak pekatuari dion gorroto arrigarria: bada ori obeto ezagutzen da, pekatua erremediatzeko, eta desegiteko, aren justiziak, eta miserikordiak artu zuen medio guztiz miragarrian. Zein izan zan ori? Gizonak ezin iñota ere bere burua pekatutik, eta Demonioaren mendetik atera zezakean. Eta ainbesterañokoa izan da Jaungoikoaren gizonaganako amorioa, nun bere Seme maitea bera Aita eternoarekin, eta Espiritu Santuarekin Jaungoiko egiazkoa betidadik zana, eman dio; gizon egiñik, gizonak bere biziaren, eta odolaren kostuan erredimitzeko, eta gizonai Zeruko bidea bere ejenplo, eta dotriñarekin erakusteko; eta gizonari, pekatuari alde egiteko, eta birtuteari jarraitzeko, bear dituan sokorru, laguntasun, eta grazia mota guziak emateko.

        Badakizue alabaña, nola Jesu-Kristo gure Jauna gugatik gizon egin zan Espiritu Santuaren obraz, eta birtutez Maria Birjiña Santisimaren errai garbietan; nola jaio zan; nolako bizimodu pobrea, humilla, eta nekatua berariaz autu zuen, guri erakusteko, gure zoriona munduko ondasun, honra, eta atsegiñetan eztagoala, baizik Jaungoikoaren ezaguera egiazkoagan, eta aren borondatea orain egitean, eta gero betiko zoriona edo gloria Zeruan gozatzean; ori bera bere sermoi, eta hitzaldi guzietan erakutsi zigun, eta guziai on egiten bazien ere, eta mirari guziz aundiakin bere egiazko Jaungoikotasuna, eta gizatasuna, eta bere Zeruko dotriñaren egia probatu bazuan ere, nolako pagua mundu itxuak eman zion? Badakizue nola, eta zenbat padezitu zuen Ponzio Pilatosen agintearen azpian; nola izan zan guruzifikatua, illa, eta enterratua, nola Linbora jatxi zan beraren esperanzan zeuden justuen animak libratzera; nola, berak lenaz esan zuen bezela, irugarren egunean piztu zan eriotzaren, eta biziaren Jabea zana bezela; nola Zerura igo zan, eta an dagoan bere Aita guztiz poderosoaren eskubiko aldetik, eta andik etorriko dan onak, eta gaiztoak juzgatzera; onai betiko gloria ematera, eta gaiztoai betiko penak ematera, ez bakarrik animetan, baita piztuko diran gorputzetan ere.

        Eta orobat dakizue, nola Espiritu Santua Zerutik biraldu zigun, eta beti komunikatzen digun, gure fedea, esperanza, eta karidadea piztuaz, eta bere doaiak emanaz, eta nola Sakramentu santuetan utzi zizkigun erremedio guztiz errazak, eta eragilleak, pekatuen barkazioa iristeko, eta bere grazia, eta betiko bizitza zorionekoa alkanzatzeko, eta betiko Infernutik libratzeko.

        Egia oek guziok Kristauok sinisten ditugu, eta berez guztiz egokiak, eta indarsuak dira, gu argitzeko, eta gure biotzak pekatuaren iguitasunera, eta gorrotora, Jesu-Kristoganako esperanza bizi batera, eta Jaungoikoaren amoriora mugitzeko. Baña konsideratzen ezpaditugu, gogora ekarten ezpaditugu, eta orazioarekin eta ondutzeko deseo egiazkoarekin laguntzen ezpaditugu; Zertako serbituko digu, gure kondenazio geiagorako baizik? Ala egia, Espiritu Santuaren esana da, eta sobra ekusten da, mundua dagoala galdurik, eta gaiztoturik konsiderazioaren faltaz.

        Konsideratu izatzue bada arren sarri egia aundi oek, eta batez ere, ill bearra, gutxiena uste degunean, eta aren ondoko juizio ikaragarria, eta zuenzat dagoan edo betiko gloria edo betiko Infernua, eta Jesu-Kristoren gizon egitea; aren dotriña, aren bizimodua, eta aren pasio, eta eriotza santua; aztu bage edo beti gogoan daukazuela, nor zen Jesu-Kristo, zenbat padezitu zuen, zertako padezitu zuen, norgatik padezitu zuen, eta nolako amorioarekin padezitu zuen, eta gogora sarrri ekarri ezazue, pekatariak alaitzeko, eta beragana ekarteko, nolako alegiñak egin zituan gure Jesus onak. Berak esaten digu, eztuala nai pekataria kondenatzea, baizik beregana biurtzea, eta salbatzea, Bera dela ardi galduaren billa dabillen Arzai ona, eta arkitzen duenean, bere sorbaldan artu, eta bere artaldera dakarrena. Bera dala Aita errukitsu, seme galdua, eta txit gaitzatua, humillaturik, damuturik, eta lotsaturik etxera biurtzen danean, pozik errezibitu, laztandu, eta bere grazian, eta adiskidetasunean artu zuena, eta ala konbertitzeko, eta bereala ondutzeko asmoak, eta deseo biziak, eta eragilleak bertatik artu itzatzue; luzatzen badezue, betiko galduak izateko arrisku aundian zaudete. Ekin bada konsiderazioari. Eta zuek arrizkoak edo kalzaiduzkoak bazerate ere Jaunaren graziarekin bigunduko zerate; egiazko gorrotoa pekatuari artuko diozue, eta egiazko penitenzia, eta bizitza berria egingo dezue. Eta orretarako sarri akto kontriziozkoak biotzetik egingo dituzue, eta benetan Jaungoikoagana biurtu nai dezuela aditzera emateko, eta zuen pekatuen barkazioa obeto seguratzeko iru gauza txit probetxu andikoak egin bear dituzue; 1. bitartekoak Jaungoikoaren aurrean billatu; au da, Ama Birjiña Santisimari; zuen Aingeru guardakoari, eta zuen izeneko, eta deboziozko Santuai gogotik eskatu, arren alkanzatu degizuela bear dezuen Zeruko argia, eta grazia, egiazko damutasuna, propositoa, eta barkazioa iristeko. 2. Da, penitenzia egin nai dezuelako señalean, bertatik asi, okasio gaiztotik alde egiten; iñori zer biurtu badezue, bereala biurtzen; zuen pasioak, eta gurariak mortifikatzen, eta zuen bizimoduari, ondo dagozkion penitenziazko obraren batzuek egiten. Eta 3. Jaungoikoak zuezaz errukia izan dezan, zuek ere errukia, eta karidadea al dezueneraño zuen projimoakin ejerzitatu bear dezue, eta batez ere injuriatu zaituena biotzetik barkatu bear diezue, (eta limosnarik egiteko erarik ezpadezue,) erregutu biotzetik Jaungoikoari zuen lagun projimo guziakgatik, eta berezkiro edo espezialmente zuen gaizkilleakgatik, eta orrela zuen borondate ona agertuko dezue, eta Jaungoikoak errukiz begiratuko zaitue, eta bertatik egiazko penitenzia, eta bizitza berri bat egiteko indarra, eta grazia emango dizue, eta orren ondoren betiko zoriona Zeruko Erreinuan. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa