www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMAIRUGARREN DOTRIÑA

 

Errelijioko birtuteak zer eragozten digun.

 

        Aditu zenduen ezkero aurreko dotriña edo lekzioan, nola adoratu, eta erreberenziatu bear degun gure Jaungoikoa: eta nolako erreberenzia, eta honra zor diegun Maria Birjiña Santisimari, Aingeruai, Santuai, eta oen errelikiai, eta imajiñai: eta baita nolako errespetoa ekarri bear diegun Jaungoikoaren honrarako, eta serbiziorako esleiturik, eta konsagraturik dauden tokiai edo Elizai, eta Elizako gauza guziai; eta Jaungoikoaren ministroai:

        Orain galdetzen det: Jaungoikoaren Majestade soberano edo gorenai zor diegun adorazio edo erreberenziaren kontra nork egiten du pekatu? E. 1. Idolatriako pekatua egiten duenak: 2. sakrilejioko pekatuak egiten dituenak edo Jaungoikoa bera, eta berari konsagraturik dauden personak, eta gauzak deshonratzen edo menospreziatzen dituenak: eta 3. supertizioko pekatuak egiten dituenak. Iru pekatu mota oek aditzera ematea izango da gaurko hitz-gaia.

        G. Nor dira Idolatriako pekatua egiten duenak? E. Jaungoikoari bakarrik zor zaion adorazioa Idoloai edo gezurrezko Jaungoikoai ematen dienak, eta aetan sinisten duenak: fedebageko Jentil itxuak egiten zuen bezela. Pekatu ori orain Kristauen arlean arkitzen ezta, bada Jaungoiko egiazko bakar bat baizik ezagutzen, sinisten, eta adoratzen eztegu. Baña Kristauen artean, lotsatzeko dan, beste Idolatria mota bat arkitzen da, eta kalte guztiz arrigarriak egiten ditu.

        G. Zer Idolatria mota da ori? E. Da, ezagutu arren Jaungoikoari zor diogula gure biotzeko adorazio, eta amorio guzien gañekoa, ala ere gere erabageko borondatea, eta gukrk pasio edo gurari gaiztoak geiago estimatzea, Jaungoikoaren borondatea, eta legea baño: eta ala soberbia edo arrotasunaren mendean daudenak: abariziari darraizkan erabageko ondasunzaleak, eta loikeriako edo lujuriako pasio zikiñari darraiztenak, nolabait Idolatra espiritualak dira, eta Jaungoikoa agitz despreziatzen, eta injuriatzen due: bada geiago estimatzen ditue munduko honrak, munduko aberastasunak, eta aragiaren gusto loi zikiñak Jaungoikoa bera baño. A, eta zenbat onelako itxu Kristauen artean arkitzen dan! Uste due Jaungoikoa egiaz adoratzen duela, zerren beragan sinisten duen, eta guzien Jaun, eta Jabe soberanoa dala aitortzen duen: baña geien balio duena, au da, biotzeko amorioa ukatzen diobe: eta ala ipokrita itxuak dira: bada Jaungoikoa egiaz, eta espirituaz adoratzen degula sinistu eragiteko, gure biotz guziarekin, eta gauza guzien gañetik amatu bear degu.

        G. Nork geiago pekatu egiten du, Jaungoikoari zor diogun adorazio, eta erreberenziaren kontra? E. Jaungoikoa bera, eta berari konsagraturik dauden personak, eta gauzak deshonratzen, eta menospreziatzen dituenak: eta sakrilejioko pekatuak egiten dituenak: eta ala 1. pekatu arrigarri bat egiten due, Jaungoikoari farregarrizko siñu edo señaleren batzuekin adorazioa ematen diobenak: 2. gezurrezko milagroak asmatu, eta egiazkotzat kontatzen dituenak, eta errelikia falsoak, eta gezurrezko induljenziak asmatzen dituenak. 3. Blasfemiak edo injuriazko hitzak Jaungoikoaren beraren edo Ama Birjiña Santisimaren edo Santuen kontra esaten dituenak: 4. gezurraz edo gaitz egiteko asmoarekin edo premia bage, eta ardurabage juramentuak egiten dituenak: 5. Jaungoikoari berari, bere honrarako edo Ama Santisimaren edo Santuen honrarako egindako boto edo promesak ausitzen dituenak; edo motibo bage geiegi luzatzen dituenak. 6. Jaungoikoa tentatzen duenak, milagroak premia egiazko bage eskatuaz Jaungoikoaren poderio edo eskualdia norañokoa dan jakiteko; edo gaitz andiren batetik libratzeko artarako erremedio egokiak artu nai bagez. 7. Gauza espiritualak edo sagraduak diruz edo beste gauza denboral batez erosi edo saldu eragiten dituenak. 8. Sakramentu Santuak, nola diran Konfirmaziokoa, Komunio Santukoa, Olio Santukoa, Ordenakoa, eta Ezkonzakoa pekatu mortaletik irten bage errezibitzen dituenak. 9. Jaungoikoaren tenplo santuari zor zaion errespetoari faltatzen diobenak: edo modestia bage Elizan egonaz edo hitz alperrak egiñaz, eta are gaiztoago, Elizan bertan aserratu, eta bata besteari golpeak emanaz: edo Elizan bertan lapurretak egiñaz edo elizako gauzak ostuaz: edo loikeriako pekatu zikiñak an egiñaz: bada pekatu oek, nun-nai gaiztakeri andiak badira ere, Elizan egin ezkero, beste pekatu mota berri bat, sakrilejioa deitzen zaiona, berekin dakarde: eta orobat Jaungoikoari konsagraturik dauden beste gauzak, nola kalizak, kopoiak, meza emateko janzi sagraduak errespeto bage darabiltztenak. 10. Elizari eta Elizako niinistroai dagozkien primiziak, eta amarrenak ostutzen edo ezkutatzen dituztenak. Eta azkenik sakrilejioko beste edozein pekatu egiten duenak, nola dan kastidade santuaren kontra Jaungoikoari konsagraturik dauden personakin pekatu egitea: eta orobat alako personak golpatzea, zauritzea edo iltzea: eta pekatu onek berekin dakar, ori egin duena bertatik exkomulgaturik uztea.

        Oraiñ aitatu ditugun pekatu oek guziok errelijioko birtutearen kontra dira, eta uste dezuen baño andiagoak, eta pisuagoak dira; zerren oriekin zuzen-zuzen Jaungoikoaren Majestadea edo beragan edo berari dagozkion gauza, eta personetan deshonratzen, injuriatzen edo menospreziatzen da: eta zenbat errespeto, erreberenzia, eta adorazio andiagoa zor diogun Jaungoikoaren Majestade soberano edo guzien gorenari, anbat arrigarriagoa da egiten zaion ofensa: eta argatik gizon bat edo asko era gaiztoan iltzea baño, pekatu andiagoa, eta pisuagoa da gezurrezko juramentu bat egitea: zergatik bata da zuzen-zuzen gizonaren kontra, eta bestea Jaungoikoaren beraren kontra. Munduan Erregearen personari berari, eta ari ukitzen zaien gauzai, eta bere aldamenean dauzkan Ministro prinzipalai alako errespeto, eta erreberenzia ekarten bazaie, eta oei egiten zaizten ofensak aiñ biziro sentitzen badira, zenbat errespeto andiagoa zor eztiogu guziok Jaungoikoaren Majestade soberano edo gorenari, Errege guzien Errege danari, eta berari dagozkion gauzai, eta bere Ministrotzat, eta bere lekuan dauzkan personai? Eta zenbat geiago sentituko eztitu gure Jaungoikoak bere Majestadeari berari egiten diozkagun orrelako menosprezioak, eta ofensak? eta batez ere bera honratzeko, alabatzeko, eta amatzeko aiñ obligazio andiak dauzkagun Kristauok egiten diozkagunak?

        Eta nork geiago pekatu egiten du errelijioko birtutearen kontra? E. Aguero edo aztiñarzetan sinisten duenak: eta hetxizeriak edo sorginkeriak edo supertizioko beste lan gaiztoak egiten edo usatzen dituenak. Eranzuera au bear bezela aditzera emateko, txit asko dago zer esan: eta konbeni da zerbait esatea, gertatzen diran itxumen asko kentzeko edo erremediatzeko.

        Eta lenbizikoa galdetzen det: zer da supertizioko pekatua? Eta zenbat supertizio mota dira? Da ezkutuan edo sekretoan edo etorkizun dagoan gauzaren bat jakiteko edo deseatzen duen gauzaren bat iristeko edo alkanzatzeko edo eritasun edo beste gaitzen batetik libratzeko, baliatzea edo usatzea, ez Jaungoikoagandik, ez Elizagandik, eta ez naturalezagandik, artarako birtuterik edo indarrik berez eztuen gauzaz edo erremedioaz, eta orietan sinistea. Eta ala supertizioko pekatuak dira aguero edo aztinkeriak, sorginkeriak, hetxizeriak, eta gaitzetatik libratzeko artzen diran erremedio alperrak, nai dan fiña iristeko iñola ere egoki edo gai eztiranak.

        G. Nor dira bada aguero edo astiñarzetan sinisten duenak? E. Aztiak deitzen zaie euskeraz ezkutuan edo sekretoan dauden gauzak, nola lurpeau dauden tesoroak; edo etorkizun dauden gauzak, badakiztela edo jakin ditzakeala diobenak; eta erdaraz adibinadoreak edo adibinatzalleak; esaten die. Eta 1. aztinkerietan edo agueroetan sinisten duenak dira 1. egaztien eta txorien kantutik, ez orduetan kantatzen badue, ollarrak batzuetan egin oi duen bezela; edo txakurrea edo beste aberen oiu edo deadarretatik, kontu ateratzen, eta sinisten duenak, auzo artan norbaitek bereala ill bear duela edo bestelako etorkizunak Jaungoikoak bakarrik dakizki: eta orrelako oiu, eta deadar askotan ikusi dira, alakorik gertatu bage: eta orobat da aguerozko gauza kanpaiak besteetan ez bezelako soñuren bat egiten duelako edo Exkomunikazioa auzo errian irakurri dalako edo justiziak gaitzgilleren batzuek urkatu eragin dituelako, orregatik bakarrik, eguraldi gaiztoa etorri bear duela edo norbaitek ill bear duela edo beste naigaberen batzuek etorri bear duela ziertu uste izatea; bada ori guzia fundamenturik batere bageko gauza da etorkizuna sinisteko. Baña aberen orroetatik, eta txorien kantutik eguraldiaren aldaerak asmatzea, eta uste izatea, ezta aguerozko gauza, bada askotan ori abereak guk baño obeto sentitzen due, eta eren modura aditzera ematen due.

        2. Agueroetan edo aztinkerietan sinisten duen supertiziosoak dira: Jaungoikoaren borondatetik edo gizonaren nai edo aukera libretik etorri bear duen gauzak, aurrez jakin nai dituenak, artarako deabruaz baliatzen dirala: eta ori da pekatu bat guztiz arrigarria: eta baita deabruaz beraz ez baliatu arren, hetxizero sorgin edo deabruarekin tratatzen duenakin baliatzen bada. Eta orobat jitanai eta ijitoari benetan galdetzea edo itanzea, zer pekatu, zer suerte, zer akomodu izango duen batek: aberatsa edo pobrea izango da: ezkondua edo librea izango dan: bizitza luzea edo laburra izango duen: edo beste onelako etorkizunak aurrez orrelako bideetatik jakin nai izatea, da aguerozko, eta superstizioko pekatu mortala: baña orrelako gauzarik sinisten ezpadu, eta dibertitzeagatik edo jostatzeagatik bakarrik galdetuko balie, eskandalorik eman bage, izango litzate pekatu benial, gauza alperra, eta peligrozkoa dalako.

        3. Orobat, agueroetan sinisten duenak dira, Zeruko izarretatik ziertu jakin nai dituenak etorkizun libreak, Jaungoikoaren borondaletik edo gizonaren nai edo aukera libretik etorri bear duenak: baña izarretatik, eta eguzkiaren edo illargiaren goraberaetatik eguraldiaren aldarteak nekazarien lanetarako; edo eritasunetatik sendatzeko erremedioak noiz eman edo artu ezagutu nai izatea, ezta aguerozko gauza: eta ala astrologoak, eta medikuak orretan jardun oi due, engañatzen badira ere.

        4. Baita ere da aguerozko edo superstizioko pekatua, suerteak botatzearekin ziertu jakin nai izatea, besteren aukeran edo borondatean dagoan etorkizuneko gauza. 5. Eta orobat komunkiro gertatzen diran ametsetatik kontu ateratzea edo ziertu sinistea onelako edo alako gauza gertatuko zaiola, da superstizioa, eta agueroa: baña bestela amets atsegiñezkoetatik edo amets pisu, eta tristetatik kontu ateratzea zer humore edo zer disposizio daukan batek bere gorputzean, ori ezta aguerozko gauza, baizik gauza naturala. Esan det, superstizioa dala, komunkiro gertatzen zaizkigun ametsetatik etorkizunak ziertu asmatzea: zerren izan dira, eta Eskritura Santak aitatzen ditu misteriozko amets asko Jaungoikoak berariaz sortu eragiñak inportanzizko etorkizunak aditzera emateko, nola Jose Patriarka Santuarenak, eta Errege Faraonenak lege zarrean: eta Aita San Jose, Ama Birjiña Santisimaren esposo maiteak ametsetan izan zituan Zeruko abisoak: baña amets oriek berekin zekazten Jaungoikoarenak ziralako señale ziertuak: eta eztira orrelakoak gure ametsak, baizik gure fantasiaren edo imajinazioaren nasteriak: eta oetatik ezin gauza zierturik batere ezagutu, eta asmatu liteke.

        (Hitz batean:) etorkizun dauden gauza libreak edo ezkutuan edo sekretoan daudenak, eta gizonaren jakinduria guziarekin ezin jakin ditezkeanak, jakin nai izatea, artarako alperrak diran edo egokiak edo gai eztiran bide edo medioakin edo bitartekoakin, da aguerozko, eta superstizioko pekatua: eta da errelijioko birtutearen kontra: bada gauza orietan sartzen da gure animako etsai gaiztoa, deabrua bera; edo agerian, beragandik jakiteko alegiñak egiñaz, sorgiñak, hetxizeroak, eta aztiak bezela, eta ori da pekatu guztiz arrigarri bat: (eta alakoen berri ziertu dakianak, inkisizioko tribunal santura kontu emateko obligazioa dauka:) edo ixillik, deabruarekin berarekin traturik ez izan arren, nastutzen da etsaia, orrelako gauzak jakiteko erabageko kuriosidade, eta deseo gaiztora erakarriaz, eta bear eztiran bide edo medio gaiztoak artu eragitera mugituaz; eta ala orrelako jakin nai gaiztoak pekatu andiak dira, sinpletasunak, eta ezagueraren faltak eskusatzen ezpaditu.

        G. Agueroak, eta aztien gauza superstiziosoak aitatu ditugun ezkero, zeri deitzen diogu sorginkeria, eta hetxizeria? E. Bati gaitz egiteko edo amorio loi zikiña artu eragiteko edo gorroto gaiztoan pakean daudenak ipinteko, deabruaz, eta ark ematen dituan medio, eta instrumentuaz baliatzeari edo usatzeari. Baña iru gauza emen gogora ekarri bear dizuet, eta kontuan eduki bear dituzue. 1. Jaungoikoaren lizenzia edo baimena bage deabruak, eta aren zorigaiztoko lagun sorgiñak, eta hetxizeroak ezin iñori gaitzik batere egin leikiobela, ez eta bere malizia, eta astuzia guziarekin iñor pekatura erakarri lezakeala, batek berak nai eztuela. 2. Kristau errietan, batez ere dotriña ona, eta Jaungoikoaren bildur pixka bat dagoan lekuetan, orrelako sorginkeri, eta hetxizeriarik gertatu oi eztala, txit banakatan baizik: baña bai fedebage eta Jentillen artean: bada aek etsaiak, bereturik eta itxuturik dauzka. Eta 3. sorgintzat edo hetxizerotzat ezin iñor eduki dezakegula, prueba edo fundamentu andiak, eta ziertuak artarako izan bage: bada gai orietan iduripen asko gertatzen da: eta berez datozen gaitz naturalak sorgiñai txit erraz egozten zate: eta juizio arin, eta temerario asko egiten dira: eta pekatu mortala da, persona bat alakotzat edukitzea, prueba ziertuak izan bage.

        G. Eta begizkoarekin aurrak, eta abereak gaixotzea sorginkeria edo gauza naturala ote da? E. Onetan ere iruipen, eta engañu asko gertatzen da. Ori da Jentilletatik Kristauetara igaro zan anziñeko esaera bat, fundamentu egiazkorik eztuena. San Juan Krisostomo, Elizako doktore guztiz andiak bere sermoietan puebloari esaten zion: begizko kontu oriek ipuiak, eta gezurrak zirala: eta uste orretan nago ni ere, eta daude jakinsu asko: bada ezta munduan personarik begiratze utsarekin beste bage, iñori kalterik edo dañurik egiteko indarrik daukanik, gorrotoz beterik bere burua baleuka ere. Eta ala aurrai, eta abereai gertatzen zaien gaitzak alabearrak edo berez datozenak dira; beste edozeñi gertatzen zaion bezela: eta geien gerta litekeana da, batere malizi bage, barru usandua, eta ustela daukan persona batek aurrari musu edo laztan emanarekin gutxi-asko dañu egitea; aurrak berez delikaduagoak, minberagoak, argalagoak, eta sentikorragoak diralako. Eta ala urliak edo berendiak begizkoarekin edo begirauna gaiztoarekin zuen humeai edo ganaduai dañu egin dielako juizioa batere arrazoi bagea da: eta orrelako juizioak eskusatu bear dituzue: eta ez sinistu begizkoen kontuak: bada gezurrak izaten dira.

        G. Eta bada oraindio beste superstizio motarik? E. Bai: eta txit asko dira: eta guziak dotriña labur batean eziñ aditzera eman litezke: eta ala ere batzuek aitatuko dizkitzuet zuen argi, eta desengañurako, orietatik besteak ere ezagutu, eta eskusatu ditzatzuen. Eta 1. superstizioko pekatua da sinistea, asteko egun bat, dana dala, besteak baño zorigaiztoagokoa dala: eta ala egun artan, ez biajerik egin nai izatea edo inporta duen beste gauzaren bat egin nai ez izatea. 2. Orobat da superstizioa, etxetik irtetean estropozu egin duelako, egun artan naigabe andiren bat etorriko zaiola sinistea. 3. Baita ere da superstizioa egun señalatu batean, nola Eguberri besperan edo San Juanen besperan bitutako belarrak, orregatik birtute andiagoren bat daukela sinistea.

        4. Baita da, superstiziosoa, batetan jakinsu izateko edo adimentu, eta memoria ona izateko, onelako edo alako edari artzea asko dala. 5. Baita errelikiak edo eskapularioak ekartean edo orazio edo debozioren batzuek egitean sortzen da askotan superstiziua, nola lizatean errelikiak, edo eskapularioak berekin beti erabilli ezkero, eta onelako edo alako gorputzaren tokian eduki ezkero, supito iñola ere ilko eztala edo gaizki bizi izan arren, penitenzia egiteko denbora ziertu izango duela, sinistea, edo onelako edo alako orazio Ama Birjiña Santisimari edo Santuren bati onenbeste aldiz errezatu ezkero, pekatuan egon arren, ziertu erremediatuko dala, eta kondenatuko eztala sinistea. Ori grazia superstizioa da: bada errelikia santuak eta eskapularioak berekin debozioz erabiltea, eta orazioak errezatzea, txit gauza ona, eta probetxugarria bada ere, pekatutik irteteko, eta eriotz on baten grazia iristero eztira medio egokiak esperanza temerario edo gaizto bat pekatariari artu eragiteko: eta penitenzia egitea luzatu erazotzeko. Azkenik 6. da superstizioko pekatua persona eriak edo abereak eritasun batetik edo beste gaitz batetik libratzeko, artarako gai edo egoki eztiran erremedio superstiziosoak artzea edo ematea, kurandero edo salutatzalle batzuek egin oi duen bezela; nola lizatean edo suerteak botatzea: edo onenbeste gurutze edo orazio esatea edo egitea, ez geiago, eta ez gutxiago, erremedioak indarra izateko: edo onenbeste argi, eta kandelarekin nai ta ez meza esan eragitea: edo onelako izena duen Sazerdoteari, eta ez beste bati enkargatzea. Eta beste onelako superstizio asko izan oi dira: eta sinpletasunak edo jakineztasunak eskusatzen ezpaditu, pekatu andiak izan oi dira: zerren, len esan dedan bezela, gure animako etsaia, ixilik bada ere, orrelako gauzetan nastutzen da: eta Kristau onak eztu iñola ere baliatu bear, bere animako, eta gorputzeko osasunerako Jaungoikoak berak edo Eliza Ama Santak edo medikuak erakusten dituen medio, eta erremedioaz baizik, eta Jaungoikoaren borondate santuarekin guziok konformatu bear gera, gertatzen zaizkigun naigabe, eta eritasunetan: eta beragandik itxoden bear degu, konbeni bazaku, alibioa, eta ezpada geiago balio duena, pazienzia: eta oni dagokan sari guztiz ugaria Zeruko glorian. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa