www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

SEIGARREN DOTRIÑA

 

Eta irugarrena Penitenziako
Sakramentuaren gañean.

 

        Konfesio on bat egiteko, nai ta ez bear dan pekatuaren damutasuna, eta ez berriz pekaturik egiteko, bear dan proposito ziñezkoa edo asmo irmo, eta eragillea, aditzera eman nizuen aurreko dotriña aldian. Baña ala ere, nola pulpitotik Kristau mota guziai, bear duen dotriña, bakoitzari dagokion era edo moduan alik argiroena, aditzera eman bear zaien; gaur esan nai dizuet, 1. pekatu benialak baizik eztituen Kristauak, nolako damutasuna, eta propositoa bear dituen, Penitenziako Sakramentua frutuarekin errezibitzeko. 2. Proposito egiazkoaren irmotasuna edo sendotasuna, zertan dagoan, eta artan irauteko, zer egin bear dan. Eta 3. zer esan nai duen pekatu mortalak, edo zergatik deritzon mortala; eta pekatu mortalean erori ezkero, zein gauza probetxugarria dan, alik lasterrena konfesatzea, eta zein gauza bearra dan, bereala damutasuna artzea, eta akto kontriziozkoa biotzetik egitea. Atenzioa guzioi eskatzen dizuet.

        G. Pekatu benialak konfesatzeko obligaziorik badegu? E. Diot 1. pekatu benialak baizik eztiralako uste osoan gaudenean, borondatez konfesatzea on da, baña obligaziorik eztegu. 2. Diot, egin ditugun pekatuak, benialak edo mortalak diran, ezin ezagutu, eta fundamentuz erabaki degunean, konfesatu bear ditugu, gure konzienzian dauzkagun moduan. 3. Diot, pekatu mortalik batere ezpadegu, eta ala ere konfesatu nai bagera, Sakramentua, eta absoluzioa errezibitzeko, pekatu benial bat edo beste, nai ta ez konfesatu bear degu, eta arekin Jaungoikoa ofenditu degulako damutasun egiazkoa gure biotzean artu bear degu, aurrera erremediatzeko, proposito edo asmo egiazkoarekin, bada eztago Penitenziako Sakramenturik, konfesio bage, damu bage, eta absoluzio bage; ara nola eztagoan Bateorik, egiazko ura egotzi bage, eta Bateoko hitzak esan bage. Eta 4. diot, nola pekatu mortalaren malizia edo gaiztakeria errazago dan ezagutzen, eta arzaz damutzen, pekatu benialaz baño, azkeneko konfesioa ezkero, pekatu benialak baizik eztituanak, obe du lenagoko pekatu mortalik badu, ondo konfesaturik eduki arren, arzaz berriz konfesatzea, eta aren damutasuna berritzea, eta ori da Kristau onak egin oi duena, damutasuna obeto aseguratzeko; eta ezpadu, lenagoko pekatu mortal jakiñik edo ezaguturik, ala ere obe du, pekatu guziezaz jeneralkiro akusatuaz ostean, pekatu benial jakin edo ziertu batez berriz akusatzea, eta ura egindako damutasuna berritzea proposituarekin batera; bada pekatu benialak baizik ez izan arren, damu bage, eta propositu bage konfesatuko balitz ardurabagetasunez, konfesio gaiztoa, eta sakrilejioko pekatu mortal bat egingo luke; baña egiazko damutasuna, eta propositoa duelako uste onean, alegiñak egin ezkero, baña egiaz bear bezelako damutasunera eldu bage, konfesatuko baliz, Sakramenturik, eta pekatuen barkaziorik artuko ez luke; baña pekatu berririk ez luke egingo, zerren ezaguerarik, eta maliziarik, eta kulpa andirik eztuen; eta Kristau bildurti, eta eskrupuludunak orrenbesterekin sosegatu bear dira, eta esperanza osoa eduki bear due, eren partetik alegiña egin ezkero, Jaungoikoak bere grazia edo Sakramentuaren frutua ere emango diela; eta orretarako 5. diot, konfesatzeko prestatzen diranean, aritu bear duela, pekatu mortalik ez izan arren, pekatu benialaren damutasuna iristeko, bere orazioa, eta konsiderazioa egiten, au da, Jaungoikoari bere argia, eta grazia eskatzen, eta pekatu benialaren damua artzeko, fedeak erakusten dizkigun motibo sobrenaturalak gogoratzen; aekin argiturik, eta mugiturik, pekatu benialak ere iguitzeko edo aborrezitzeko, eta aen damu egiazkoa, eta ez berriz ezagueraz egiteko propositoa artzeko.

        G. Eta zein dira gogoratu bear dituan motibo sobrenatural oriek? E. Orretarako berariazko dotriña bat emanik daukagu pekatu benialaren explikazioan, eta orain laburtxo diot, pekatu benialaz benetan damutzeko, konsideratu bear degula; 1. gure Jaungoiko guztiz ona, eta guztiz ongillea, gure Aita maitagarria, geran guzia, eta degun guzia eman diguna, ala gorputzaren aldetik, nola animaren aldetik, eta betiko zoriona, eta gloria Zeruan eman nai diguna, ardurabage ofenditu degula; eta, zergatik? ezerezkeria bategatik, gure gustoa egiteagatik, gezur bat edo beste esateagatik, mingaña ez mortifikatzeagatik, pazienzia piska bat ez edukitzeagatik, eta bear eztiran hitz gogorrak edo mingarriak esateagatik, edo beste utsegite askogatik: eta ori guzia egin degula beti begira dagokigun, eta beti mesedeak guri egiten ari dan Jaungoikoaren begietan. Eta, ez gera lotsatuko, eta damutuko ain esker gaiztoaz, Jaungoikoaren ontasunari, eta amorio kabubageari eranzunaz? Bada 2. Jaungoikoa ofendituaz gañera, uste degun baño kalte andiagoak gure anima gaxoari egiten diozkagu pekatu benialarekin, eta batez ere, ezagueraz edo oarmenaz egiten ditugunakin; zerren Jaungoikoaganako gure amorioa gutxitzen, epeltzen, eta argaltzen da; gure anima gaxotzen, eta makaltzen, eta flakatzen da; gure griña gaiztoa azitzen, eta indartzen, eta tentazioa datorkionean pekatu mortalean erraz erorteko zorian edo peligroan jarten da: eta orra pekatu beniala iguitzeko, aborrezitzeko, eta arzaz damutzeko motibo guztiz andia. Eta 3. oraindio obeto ezagutzeko pekatu benialaren malizia, gaiztakeria, eta artan arkitzen dan kulpa, pensatu baizik eztezue, pekatu benialakgatik Jaungoikoaren justiziak egin dituan, eta egiten dituan kastigu arrigarriak, ala mundu onetan, nola Purgatorioan; eta kastigu denporala aitatu bage, bildurgarriagoa da Jaungikoak egiten duen kastigua, ardurabage pekatu benial edo ariñak egiten dituanai ukatuaz edo laburtuaz bere laguntasunak, tentazioko denporarako, eta aen faltaz pekatu mortalean errazago erorten dira; eta kontrara, Kristau leialai, kontuzkoai, eta gauza txikietan ardurazkoak diranai, eman oi dizte berariazko argiak, graziak, eta indarrak, tentazioak goitzeko, eta pekatu andietan ez erorteko. Eta au da gauza bat txit ikaratu bear gaituana, eta zenzatu bear gaituana, pekatu benialik ardurabage ez egiteko; bada ortik dator komunkiro askoren kondenazioaren asiera; eta besterik ezpaliz ere, ori da asko pekatu benialak iguitzeko, eta lenago egiñaz egiaz damutzeko, eta aurrera kontuzago eskusatzeko. Bada orrez ostean, illtzen geranean, beste pekaturik, benialak baizik ezpagendu ere, orien zorra Purgatorioan nai ta ez tormentu arrigarrien artean pagatu bearko degu.

        Eta badagizue Purgatorioko pena, eta tormentuak, munduko guziak baño, agitz dirala andiagoak; alabaña Infernuaren antzeko su bizi irazeki batean erretzen daude, eta ansiatzen dauden Zeruko gloriaren esperanza, luzatzen zaielako pena guztiz arrigarria sufritzen daude, eta orretarako pekatu benial bat asko da; eta orra motiborik asko, ondo pensatu nai badituzue, pekatu benialak ardurabage egiñaz, Jaungoikoa ofenditulako egiazko damutasuna artzeko, eta baita propositoa ere, eta pekatu benialak aurrera alegiñaz eskusatzeko; eta zenbat arreta, eta kuidado geiago ipinten dezuen pekalu benialetan ez erorteko, anbat pekatu mortalaren iguitasun andiagoa, eta artan ez erorteko proposito irmoagoa, eta sendoagoa edukiko dezue.

        Baña jakin naiko dezue, batez ere pekatu mortalik aurrera iñola ere ez egiteko propositoaren irmotasuna, eta sendotasuna zertan dagoan, eta artan irauteko zer egin bear dan. Aurreko dotriña aldian aditu zenduen, pekatu mortalaren barkazioa iristeko, nolanai ta ez guziok bear degun eduki egiazko damutasuna, eta propositoa, eta oek izan bear zuela, 1. biotzetik edo gure barrunetik, eta ez bakarrik aozkoak. 2. Izan bear zuela, fedeak erakusten dizkigun motibo Jaungoikozko edo naturalezaz gañekoakgatik, eta ez munduko errespeto edo kalteakgatik. Eta 3. pekatu mortal guziak berdin, batere apartatu bage aborrezitu edo iguindu bear ginduzela. Eta 4. beste gaitz, neke, eta naibage guziak baño geiago pekatu mortalak dakazkigun animako gaitzak edo kalteak sentitu bear ditugula; eta orri dagokala, erabaki bear degula Jaunaren graziarekin batera, mundu guzia, eta gure bizia galduko badegu ere, ez berriz pekatu mortalik egitea. A! zein zorionekoa estadu, eta prestaera onean bizi dan Kristaua! Eta ona Kristau argal bildurtientzat eskrupulu gai andi bat, eta gaitzera edo biziora oiturik egon diranentzat animoa, gogo eragillea, eta egiazko borondate iraupenekoa aurrera izango eztuelako bildur gai andi bat, eta proposito egiazkorik eztuelako tentazio goaikarri, eta penagarri bat.

        Zergatik egiaz damuturik egon arren, eren argaltasunari begiratu, eta uste due, berriz ere eroriko dirala; diot bada, bildur ori badatorkie gogo onaren edo borondate onaren faltatik edo urritasunetik, arrazoirik asko daukela bildurtzeko, eta asmo edo proposito argala, eta iruipenekoa daukeela pensatzeko; baña borondate ona, eta erabakia badauke ez berriz pekaturik egiteko, eta orretarako bear diran medioak artzeko, erenez argalak izan arren, proposito egiazkoa daukelako ustea edo esperanza eduki dezake; batez ere eren argaltasunari begiratu, eta humillatzen badira, eta sokorru eske, eta indar eske Jaungoikoagana gogotik akuditzen badue; bada uste badegu, gure propositoaren irmotasuna, eta sendotasuna dagoala bakarrik gure alegin utsetan, geurk nai izatean bakarrik, eta gure indar utsakin iraungo degula pekatura biurtu bage; engañaturik, eta itxuturik gaude, eta gure asmo onak beletea bezela batetik bestera jiratuko dira; eta txit erraz, ikusten dan bezela, deabruak, munduak, gure aragi gaitzera makurtuak, bere griña gaiztoakin eta gure oitura zarrak, eta argaltasunak, okasioa, eta tentazioa datorkigunean, itxutuko gaitue, eta pekatura biurtu eragingo gaitue

        G. Nundik etorri zala uste dezue Aita San Pedroren pekatu jakiña, bere Maisu dibinoa, Jesu-Kristo bera ukatzerañokoa? E. Bada izan zan; zerren geiegi bere indarretan fiatu zan, eta arrotasunez esan zuen; beste Apostoluak, Jesu-Kristo largatzen edo usten bazuen ere, berak etziola largako, eta eriotza sufritu bearra izaten bazuan ere, etziola utziko. Eta ala ere badakizue okasioan sartu zalako, eta tentatu zuelako, bildurrak arturik, nola ukatu zuen bere Maisua, eta alako Maisua, lenago berak Jaungoikoaren Semetzat ezagutu zuena. Nor fiatu liteke bada bere asmo, eta indarretan? Ala ere Jesu-Kristo errukitu zan San Pedroren argaltasunaz; begiratu zion; bere barrua argitu zion; bere biotza ukitu zuen; bereala okasiotik apartatu zan; negarrari, damuaren pasioz, eman zion, eta egunoro bere damua, eta negarra berritzen zuen. Eta ala geregan fiatu ordean, bear dan bezela sinisten, ezagutzen, eta konsideratzen badegu, gerez bakarrik, ezin gauza onik egingo degula; ezin onean iraungo degula, eta erraz eroriko gerala, eta ezaguera orrekin humillaturik Jaungoikoari eskatzen ari bagera, esperanza osoarekin Jesu-Kristoren izenean arren berak argitu gaitzala, geren pekatuaren gaiztakeria, eta kalte andiak ondo ezagutzeko, eta digula bere grazia, eta indarra gure propositoak kontuz gordetzeko; orduan Jaungoikoak pozik emango digun argitasun, eta laguntasunarekin indartuko gera; eta egon gaitezke, eta egongo gera pekatu mortalik egin bage, batez ere, benetan artu nai baditugu proposito egiazkoa daukagula aditzera ematen duen erremedioak.

        Badakizue alabaña, N.K. gauza bat iristeko borondate egiazkoa edo deseo eragillea daukagun edo ez, ageri dala, ura alkanzatzeko egiten ditugun aleginetan, eta artzen ditugun neurri, eta medioetan. Gauza bat deseatuagatik, ura izateko batere nekatu nai ezpagera, señale da, deseo argala edo erdi naia baizik eztegula; alperraren edo nagiaren deseoa da ori, eta orrelakoaz Infernua beterik dago. Nai badezue bada gogotik proposito irmoa, eta borondate egiazkoa dezuela aditzera eman, eta benetan Infernutik libratu, eta Zeruko gloria iritxi, nai ta ez artu bear dituzue bide oek. 1. Ondo prestaturik, erakusten satzuen moduan, egiazko damutasunarekin, eta aurrerako proposito eragille batekin konfesio on bat egin. 2. Artu dituzuen proposito, eta asmo santuetan irauteko, egunoro oriek berritu, eta kontuz gordetzeko Jaungoikoari bere argia, grazia, eta laguntasuna gogotik eskatu. 3. Len pekatu mortal eragin oi dizuen okasio, peligro, eta arriskuan bazaudete, bereala alde egin izurrizko toki batetik bezela; bada zure begia edo oña bezin bearra izan arren, larga bear dezu, eta ez artara biurtu. 4. Zuen gaizki egiteko edo esateko, nola orditzeko, ostutzeko, birau gaizto edo juramentuak edo joku erabageak egiteko &. oitura edo aztura gaiztoaren kontra armatu, peleatu, eta ura desegiteko, alegin biziak egin bear dituzue; batez ere Jaunqoikoari sarri, eta benetan bere indarra eskatuaz, eta zuen buruak mortifikatuaz. 5. Bakoitzari berea bertatik al bada biurtu bear diozue, bada bestela propositorik eztago. Eta 6. orrez ostean, asko balio du Kristau on bati dagozkion egunoroko lan edo obrak, ala espiritualak, nola denporalak, ondo zuzendurik edukitzea, Konfesoreak erakutsiko dion moduan, bakoitzaren bizimoduari dagokan bezela, eta batez ere, egunoro konsideratzea Jaungoikoari zenbat zor diogun, eta gure animako betiko salbazioak zenbat balio duen. Eta orrela Jaungoikoari bere laguntasuna eskatzen, eta bere partetik alegin egiazkoak egiten, eta neurriak artzen ari dan Kristauak, motiborik asko dauka, proposito irmoa, eta sendoa izan zuela, uste izateko; eta baita gero, ustez uste bage, tentazio esturen batean edo okasio peligrosoren batean argaltasunez utsegita gertatuko balitzaio ere (bada iñor munduan seguru eztago) batez ere bereala damutzeko alegiñak egin, eta lengo propositoak berritzen baditu; baña kontrara, Konfesioaren ondoren erremediorik egin bage, indarrik bere buruari egin bage, bere oitura gaiztoa goitzeko, okasio gaiztotik alde egin bage, len bezin ardurabage pekatu mortalean bizi izan bada; nola sinistu lezake damutasun egiazkoa, eta proposito irmoa, sendoa, eta eragillea zeukela? Eta, nola kejatu liteke, Konfesoreak bere onagatik, benetan erremediatu nai duelako prueba ziertoak eman eragiteagatik, egun batzuetarako absoluzioa luzatzen badio? Nai du bere burua ezeze, Konfesoreak ere bere buruarekin Infernura eraman? Esna zaitezte bada arren Kristau itxu, ardurabageak, gaizki oituak; eta orrelako iduripenezko edo aozko damutasun, eta proposito ariñakin mudanzarik erakutsi bage, oraindaño konfesatu zeratenak, nai ezpadezue betiko kondenatu, konfesio jeneral on batekin lengo konfesio gaiztoak erremediatu ditzazue, eta aurrerako beste bizimodu on bat artu ezazue, eta zuek borondate ona, eta deseo eragillea erakusten badezue, Konfesoreak pozik lagunduko dizue, eta zer egin erakutsiko dizue.

        3. Eta orain zuek orretara obeto mugitzeko, eta alaitzeko antxititik agindu dedan dotriñari narraiola, galdetzen det; Zergatik pekatu larri edo pisuari deritza mortala edo iltzallea edo eriozkoa? Zergatik iltzen duen egiten duanaren anima; eta dotriña gai au zeoro esanik badaukagu ere mortalaren berariazko explikazioan; orain bakarrik diot, pekatu mortalak eztiola kentzen animari bizitza naturala, begiz ikusten deguna, baizik orrek baño infinitamente geiago balio duen graziazko bizitza espirituala, naturalezaz gañekoa; Jaungoikoaren seme edo alaba maiteak egiten gaituana; Jesu-Kristoren senide, eta zati edo mienbro biziak, eta Espiritu Santuaren bizileku edo jarleku ederrak egiten gaituana; Zeruko deretxoa ematen diguna, eta obra on guziakin Zeruko gloria geiago irabazteko eskua ematen diguna; ori guzia galdu eragiten digu pekatu mortal batek, eta egiten gaitu Jaungoikoaren etsaiak; Infernuko deabruaren zorigaiztoko katibu, esklabu edo menpeko billauak; aren bizileku infame lotsagarriak, eta estadu orretan gauden artean, ezin Zerurako ezertxo ere irabazi edo merezi dezakegu, munduan egiñal obra on guziak egingo baginduz ere. Eta pekatuko estadu orretatik irten bage, illko bagiña, orra betiko gloria galdurik, eta betiko infernura kondenaturik. A! Begiakin ikusi al bagenza, nolako gorroto bizia pekatuari artuko giñioken! Eta nolako alegiñak pekatutik bereala irteteko, egingo ginduzkean.

        G. Eta pekatu mortala egin ezkero, bereala konfesatu bear du? E. Txit ondo lizate, baña eztago artara bearturik. Zer egin bear du bada? Bere pekatuen egiazko damutasun kontriziozkoa artu edo eduki, ez berriz pekaturik egiteko propositoarekin, eta Eliza Ama Santak agintzen duenean konfesatzeko asmoarekin.

        Askotan aditzera eman dizuet, N.K. zenbat errazago, eta seguruago iristen dan pekatuaren barkazioa Konfesioko Sakramentuarekin akto kontriziozko utsarekin baño; eta argatik eztezue arren luzatu bear, pekatu mortalik egitea gertatzen bazatzue, len baño len ondo konfesatzea, bada bitartean beti kezkatan egon bearko dezue: aranza bat sartzen bazatzue, bereala ateratzen dezue; puzonia duen janaria edo edari bat ustekabe artzen badezue, sosegurik eztezue, ura trukatu edo bota artean edo erremedioak artu artean; bada ezta pekatu mortala baño aranza gogorragorik, eta mingarriagorik; eta ezta izurri, beneno, eta puzoni illgarriagorik, eta kaltegarriagorik. Bote ezazue bada len baño len zuen biotzetik konfesio humill eta damuzko batekin, eta txit konsolaturik geldituko zerate.

        Eta konfesioa luzatzea gertatuko balitzatzue, eztezazuela arren luzatu akto kontriziozkoa benetan, eta bereala egitea; bada orretara bearturik zaudetela erakusten due Elizako erakusle edo maisu aundi askok; 1. zerren pekatua kontrizioarekin desegin edo kendu artean zuen Jaungoikoa zuen jabea, zuen Aita ona, eta zuen ongille guztiz aundia aserraturik, ofenditurik, agrabiaturik, eta injuriaturik daukezue; eta zuen projimoarekin aserratu, eta injuriatu ezkero, bereala pakeak egiteko obligazio estua badezue, eta bitartean zuen eskuetatik ofrendarik batere Jaungoikoak artu nai ezpadizue, zenbat arrazoi geiagorekin Jaungoikoa bera desagrabiatu, desaserratu, aplakatu, eta zor diozuen honra bereala biurtu bear diozue? 2. Eta orretara orobat obligatzen zaitue zuen buruari edo animari zor diozuen karidadeak; bada instanteoro ill zaitezkean ezkero edo zenzua edo juizioa galdu dezakezuen ezkero, askori gertatu zaion bezela, pekatuan bazaudete, betiko kondenatuak izateko arrisku andian zaudete; Eta, nork soseguz lo egin dezake peligro orretan dagoala? Bada 3. (eta au da Santo Tomas Elizako Doktore andiak dakarren arrazoi indarsu bat) pekatu batek beste bat dakar, eta ezin dateke, luzaro pekatu mortal berriak egin bage egotea, pekatu mortalean bizi dana; zergatik almenik eztu, indarrik eztu, tentazio gaiztoai atzera esateko, baizik bera dago artara geiegi etziñik; eta ala, zenbat geiago luzatzen duen, penitenziarekin edo kontrizio egiazkoarekin pekatutik irtetea; anbat Jaungoikoari injuria geiago, eta bere buruari kalte geiago egiten dio; anbat nekezago pekatutik libratuko da, eta anbat kondenatzeko peligro andiagoan dago.

        Eta orra zergatik pekatu mortal bat egin ezkero, geregan biurtzen geranean, gure gaizki egiñaz Jaungoikoak oroitu edo akorda eragiten gaituanean, bereala akto kontriziozkoa biotz osotik egiteko obligazioa degun; bada or ezagun da komunkiro, nor diran pekatari nasai ardurabageak, eta nor diran bakarrik pekatari argalak, ezagutu ezkero eren gaizki egiña, bereala damutzen zaienak, eta egiaz ondu nai duenak.

        Aditu dezue bada, N.K. 1. pekatu benialaen damutasuna, zein bearra dan, eta nolakoa izan bear duen, pekatu benialak baizik konfesatzen eztiranean. 2. Proposito egiazkoaren irmotasuna zertan dagoan, nola ezagutzen dan, eta artan irauteko zer egin bear dan. Eta 3. Pekatu mortal egin ezkero, zein gauza probetxugarria dan len baño len konfesatzea, eta zein gauza bearra dan bereala akto kontriziozkoa benetan edo biotzetik egitea. Jarraio bada, N.K. aditu dezuen dotriñari; eta bertatik egiazko penitenzia egiten asi zaitezte, zuen salbazioa, eta betiko gloria aseguratzeko. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa