www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEITA AMAZAZPIGARREN DOTRIÑA

 

Elizako bost Mandamentuen sarrera,
eta lenengo Mandamentua ondo kunplitzeko
edo Meza santua ezagueraz,
eta probetxuaz enzuteko dotriña.

 

        Jaungoikoaren legeko amar Mandamentu santuak zeoro aditzera eman dizkitzuet, N.K. Baña G. Gure salbazioa iristeko edo alkanzatzeko asko ote degu, Jaungoikoaren legeko amar Mandamentu santuak bakarrik gordetzea? E. Ez: aezaz gañera, Eliza Ama Santaren Mandamentuak gordetzeko obligazioa ere badegu.

        G. Zergatik? E. Zergatik Jesu-Kristo gure Jaunak berak agindu zigun Elizari obedezitu degiogula: eta Elizari obedezitzen eztionak, Jaungoikoari berari obedezitzen eztio.

        G. Zenbat, eta zein dira Elizaren Mandamentuak? E. Prinzipalenak dira bost oek. 1. Jai egun guzietan Meza oso bat ondo enzutea. 2. Urtean beiñ gutxianez konfesatzea: eta lenago eriotzako peligrorik badu edo komulgatu bear badu. 3. Pazkua erresurrekziokoetan komulgatzea. 4. Eliza Ama Santak agintzen duenean, barautzea, eta aragirik ez jatea. Eta 5. amarrenak, eta primiziak pagatzea.

        G. Zertako dira bost Mandakuentu oek? E. Obeto gordetzeko Jaungoikoaren legeko amar Mandamentu santuak: eta ori erraz ezagutzeko, eztaukezue pensatu baizik, nola biziko giñatekean guziok Elizara Meza enzutera, eta dotriña aditzera joankizunik ezpaliz: noiz edo noiz konfesakizunik, eta komulgatukizunik, ezpaliz: gure aragiaren gurari, eta apetitu txarrak ezitzeko, barautukizunik, eta mortifikatukizunik ezpaliz: eta azkenik animako ogi edo alimentu espirituala guzioi emateko; au da, dotriña erakusteko: Sakramentuak emateko: Meza esateko, eta illtzen laguntzeko bear diran Ministroak zerekin mantendu ezpaliz: baderitzot ze, Kristauen antz bage, biziko giñatekeala bost Mandamentu santu oek ezpaginduz: eta ala Jaungoikoaren legeko amar Mandamentuak ondo gordetzeko guztiz bearrak ditugu Elizaren bost Mandamentu oek.

        G. Nor daude Elizaren bost Mandamentuak gordetzera obligaturik? E. Elizaren hume diran Kristau guziak bakarrik.

        G. Eta Jaungoikoaren legeko amar Mandamentu santuak gordetzera Kristauak baizik beste iñor obligaturik badago? E. Bai: munduko gizon, eta emakume guziak: baita fedebageak ere due obligazioa amar Mandamentuak gordetzeko: zerren orietan agintzen dan guzia, lege edo arrazoi naturalak berak erakusten du.

        G. Nola obligatzen gaitue Kristauok, Elizako bost Mandamentuak? E. Kalte andirik eztegunean gere bizitzan, honran edo ondasunetan.

        G. Eta amar Mandamentuak nola obligatzen gaitue? E. Eragozten edo debekatzen diguen gauza guzietan, obligatzen gaitue gure bizia galtzeko peligroarekin ere: zergatik dotriñako kartillak dion bezela: Jaungoikoa amatzea gauza guzien gañean, da, naiago izatea gauza guziak, eta bizia bera galdu, ezenez Jaungoikoa ofenditu.

        G. Zein da Elizaren lenengo Mandamentua? E. Igande edo domekatan, eta jai egun guzietan Meza oso bat ondo enzutea.

        Jaungoikoaren legeko irugarren Mandamentu santuaren explikazioan aditzera eman nizuen, Meza santua jaioro enzuteko obligazioa: eta orduan bertan esan nizuen, Eliza Ama Santak agintzen digula, pekatu mortalaren azpian, arrazoiaren argira edo ezaguerara etorri ezkeroko Kristau guzioi, domekatan, eta beste jai egunetan Meza oso bat ondo enzutea: zergatik Mezako sakrifizio santua dan Kristauaren errelijioan edo legean Jaungoikoari berari honrarik geiena ematen diona: eta Kristauari probetxurik andiena dakarkiona, bear dan ezaguera, errespeto, atenzio, eta debozioarekin enzuten bada. Eta baita orduan bertan eskeñi edo ofrezitu nizuen, Eliza Ama Santaren lenengo Mandamentu au aditzera ematen nizuenean, berariaz erakutsiko nizuela: 1. zer dan Meza: 2. zertako dan: eta 3. nola enzun bear dan. Eta orra orain kunplitu bear dizuedan hitza. Eta ona dotriña gai bat guztiz bearra guzionzat, eta guztiz probetxugarria: bada Meza santuan dauzkagu kaburik eztuen ondasunak, eta irabaz-bideak; Meza sautuaz bear dan bezela baliatzen bagera.

        G. Zer da bada Meza santua? E. Jesu-Kristo gure Salbadore, eta Erredenptore dibinoaren gorputz, eta odol guztiz preziosoaren sakrifizio edo ofrenda bat, Sazerdoteak, Jesu-Kristoren beraren, eta Eliza guziaren izenean Jaungoikoaren Majestadeari egiten diona, ogiaren, eta ardoaren antz, iduri edo itxuraren azpian.

        G. Jesu-Kristo gure Jaunak zergatik maneratu nai izan zuen Mezako sakrifizio miragarri au? E. 1. Munduaren asieratik Jaungoikoaren Majestadeari lenago egiten zitzaizkan sakrifizio guzien osagarri edo betegarri izan bear zuen, eta guziak baño askoz geiago balio zuen sakrifizio ageri edo publiko bat bere Elizari uzteagatik, munduak diraben arte guzirako. 2. Jesu-Kristok berak Gurutze santuan bere Aita Eternoari ofrezitu zion sakrifizioa bera gure artean beti segitzeko edo berritzeko. Eta 3. sakrifizio onen bidez guri aplikatzeko Gurutzeko sakrifizioaren birtutea, eta kabubageko merezimentuak irabaziak, eta ondasunak.

        G. Zer sakrifizio, eta zertako ofrezitu zuen Jesu-Kristok Gurutzearen gañean? E. Gugatik Gurutzean ill zanean bere buruaren, au da, bere biziaren sakrifizioa bere Aita Jaungoikoari egin zion: 1. aren Majestadeari, guzien jabe Soberanoari bezela zor zaion honra, eta adorazioa emateko. 2. Guzioi egin dizkigun mesede guztien eskerrak emateko. 3. Gure pekatuen zorrak bere biziaren kostuz pagatu, Jaungoikoaren justiziari gure ordez satisfazioa eman, eta aren Majestadearekin gu paketzeko edo adiskidetzeko: eta 4. bear ditugun Zeruko grazia, eta laguntasunak sakrifizio onen bitartez iristeko edo alkanzatzeko.

        G. Eta zer sakrifizio ofrezitzen du orain Jesu-Kristo gure Jaunak Meza santua esaten dan guzian? E. Gurutzean ofrezitu zuen, eta egin zuen ofrenda, eta sakrifizio ura bera Aita Jaungoikoari ofrezitzen edo egiten dio Meza guzietan Sazerdotearen eskuz: eta fin edo intenzio aekin erakin ofrezitzen dio.

        G. Orrela Mezako sakrifizioa, eta Gurutzeko sakrifizioa, guzia bat da? E. Bai: zergatik gauza bat berbera da, gugatik Jaungoikoari Gurutzearen gañean ofrezitu zitzaiona: eta orain altararen gañean ofrezitzen zaiona: eta eztago diferenziarik ofrezitzeko moduan baizik.

        G. Zertan dago diferenzia ori? E. Jesu-Kristo gure Jauna Gurutzearen gañean ofrezitu zitzaion Jaungoikoari bere odola isurten zuela tormentu, eta dolore arrigarrien artean: eta Meza santuan ofrezitzen zaio odolik berriz isuri bage, eta tormenturik berritu bage. Baña Meza santuan ere konsagrazioko hitzen birtutez aditzera ematen da Jesu-Kristoren eriotza: eta aren gorputzaren, eta odolaren alde egite edo alkargandik apartatze misterioso bat: bada Ostia konsagratzeko hitzak bakarrik aditzera ematen due, aen birtutez gorputza bakarrik Ostia santuan paratzen edo ipinten dala: eta Kalizan dagoan ardoa konsagratzeko esaten diran hitzak, Jesu-Kristoren odol preziotsua bakarrik an dagoala aditzera ematen due: baña Jesu-Kristo berriz iltzen ezta: beti dago bizirik: eta argatik ala Ostia santuan nola Kalizan, konsagratu ezkero, dago egiaz Jesu-Kristo guzia, bere gorputz odol, anima, eta Jaungoikotasunarekin: eta ori guzia bere kabubageko merezimentuakin ofrezitzen dio Jesu-Kristo gure Jaunak bere Aita Jaungoikoari Meza guzietan. Nork esan edo aditzera eman lezake orien balioa? Zeruko Aingeru guziak, eta Santu guziak Jaungoikoaren Majestadeari ematen diozkaten honrak, alabanzak, eta eskerrak guztiz andiak dira: baña aen merezimentu guziak, eta Jaungoikoari egin diozkaten sakrifizioak, eta ofrendak, kabudunak, neurridunak, eta kreatura utsenak dira: baña Jesu-Kristo guzien Jaun, eta Errege soberanoa da: Jaungoiko, eta gizon egiazkoa da: Aita Eternoaren Seme propioa, eta bakarra da: bere Aitarekin, eta Espiritu Santuarekin Jaungoikotasun berbera dauka: eta aren merezimentuak kaburik, eta neurririk eztue: berak bakarrik Jaungoikoaren Majestade soberanoari eman zeikion, eta ematen dio dagokion honra guzia: berak bakarrik aren ontasun neurribageak egin dizkigun mesede, eta fabore guziai dagozkien eskerrak eman zeizkion: berak bakarrik Jaungoikoaren justizia, eta aserrea bigundu, eta aplakatu zezakean, gure pekatu gurien zorra osoro pagatuarekin: eta Jaungoikoaren eta gure arteko pakeak egin zitzakean: eta berak bakarrik ondo bizitzeko, eta Zeruko gloria irabazteko bear ditugun grazia, doai, eta laguntasunak guretzat iritsi edo alkanzatu zitzakean. Eta gauza oriek guziak Jesu-Kristo gure Jaunak Gurutzeko bere sakrifizioarekin egin zituan: eta ori guria egunoro, eta instanteoro munduan esaten diran Meza guzietan egiten ari da: bada bera da lenengo Mezako sakrifizioa zelebratu zuena Ostegun Santu gabean Apostoluen aurrean: eta bera da orain ere Apez-nagusia, eta Meza-emalle prinzipala: eta Jesu-Kristoren izenean, eta aren hitzakin Sazerdoteak, Jesu-Kristoren ministroak, eta aren ordekoak bezela Mezako sakrifizioa zelebratzen due: eta ortik erraz kontu aterako dezue, N.K. zer dan Meza santua: Jaungoikoarentzat zein honragarria, atsegingarria dan: eta gizonarenzat zein probetxugarria. Baña ori obeto ezagutzeko, eta Meza santuaz obeto baliatzeko: eta Meza santuak berez dituan kabubageko ondasunak irabazteko: esan dezagun, Meza santua enzuten degunean, zer egin bear degun.

        Dakizuen ezkero bada zertako Jesu-Kristo gure Jaunak Gurutzeko, eta Mezako sakrifizio santua ofrezitu zuen, eta zertako orain ere Eliza Ama Santak, bere Ministro edo Sazerdoteen bitartez, Jaungoikoaren Majestadeari ofrezitzen dion: Jesu-Kristoren beraren, eta Eliza Ama Santaren asmo edo intenzioakin, zuen asmoak edo intenzioak juntatu bear dituzue: bada guziok, Sazerdotearekin batera sakrifizio santu au ofrezitzen dezue: eta ala, esan ditudan, lau fin edo intenziotarako Mezako sakrifizio santua zuek ere Jaungoikoaren Majestadeari ofrezitu bear diozue: eta Mezarekin batera zuen buruak, eta zuen gauza guziak, aren Majestadeari eskeñi edo ofrezitu bear diozkatzue. Berrituko dizkitzuet lau intenzio oriek, obeto gogoan artu ditzatzuen, eta geiago aprobetxatu zaitezten.

        G. Eta 1. zertako Mezako sakrifizioa Jaungoikoaren Majestadeari ofrezitu zion Jesu-Kristo gure Jaunak, eta zertako orain ere ofrezitzen diogu? E. Jaungoikoari zor zaion honra, eta adorazioa emateko; au da, aitortzeko, konfesatzeko, eta agertzeko aren Majestadea dala, gauza guzien Jaun, eta Jabe Soberanoa: eta guzien asiera, eta kabua: eta kreatura guziezaz nai duen bezela erabakitzeko eskualdia, eta poderio neurribagea daukana. Eta ala guziok, gure Jaun eta Jabe Soberanoa bezela adoratu bear degula, bere anditasun, eta jabetasun kabubagea ezagutzen degula, eta gere buruak, eta gauza guziak, beraren borondate, eta nai santuari gogo onarekin sujetatzen diozkagula, Hitz batean: bera amatzen degula gere buruak, eta gauza guziak baño geiago. Baña nola aren anditasun, goratasun, eta Majestade Soberanoari dagokion honra, eta adorazio guzia emateko gai ezkeran: eta ezin berari dagokion moduan, eta neurrian amatu dezakegun, gure egiñal guziak egin arren, eta ori guzia Jesu-Kristok bakarrik, Jaungoikozko persona zanak bezela osoro egin zezakean; eta egiaz egin zuen: aren sakrifizioarekin batera arekin uniturik, gere buruena, eta gere gauza guziena egiten degula gure Jaungoikoari ematen diogu emanal guzia: eta beraren diñatasunari dagokion honra guzia. Eta orra Mezako sakrifizioaren balioa, eta prezioa zein neurribagea, eta zein miragarria dan alde orretatik. Eta argatik sakrifizio au Jaungoikoari berari, eta ez besteri iñori ofrezitu leikioke. Eta ala edo Ama Santisimari edo Santuren bati Mezaren bat ofrezitzen diozuenean, eztiozue, ez zuek, eta ez Eliza Ama Santak sakrifizio ura Ama Birjiña Santisimari edo Santuai ofrezitzen, ezpada Jaungoikoaren Majestadeari bakarrik: baita ala ere Ama Santisimari, eta Santuai honra andi bat, eta atsegin andi bat egiten zaie, aen eskutik edo aen bitartez sakrifizio au Jaungoikoari ofrezitzen zaion guzian: eta eren erreguak guretzat Jaungoikoari egiten diozkate sakrifizio onen bitartez; bada guzion bitarteko Soberanoa Jesu-Kristo bakarrik da.

        G. Eta zertako geiago Jaungoikoaren Majestadeari ofrezitu zion sakrifizio au Jesu-Kristo gure Jaunak? eta zertako orain ere ofrezitzen diogu, beraren, bere Elizaren, eta Kristau guzien izenean? E. Jaungoikoaren ontasun, eta miserikordia neurribageak egin dizkigun mesede edo fabore guztiz andiai dagozkien esker onak emateko: eta orra beste zor bat aiñ andia, nun ezin guk, egiñal guziarekin, pagatu genzakean: eta ori ondo ezagutzeko Jaungoikoak egin dizkigun mesedeak, denpora guzietan, eta batez ere Meza santua enzuten degunean, gogora ekarri, eta astiro konsideratu bear ditugu: baña nola mesede oriek guziok ezin kontatu ala, eta ezin pondenatu ala diran; gutxianez ezagutuenak gogoratzeko alegiñak egin bear ditugu: eta 1. nola gure Jaungoikoak gure bearrik ezpazuen ere, ezerezetik egin nai izan gaituan: eta al ditekean zorionik andiena gozatzeko egin gaituan: bada aren Majestadea bera ezagutzeko, eta gure biotz guziarekin amatzeko, eta eternidade guzian aren izate Soberanoa, bere perfekzio edo anditasun guziakin argiro Zeruan ikusteko, kontenplatzeko, eta beraren gloriaz gozatzeko egin izan gaitu. 2. Fedearen argiarekin bere ezaguera, eta Zeruko bidera ekarri gaitu: 3. pekatuan sortuak edo konzebituak izan bagera ere, Jaungoikoaren Majestadeak ainbesteraño amatu, eta estimatu gaitu, guk merezi bage, nun betiko galdu, eta kondenatu ez gaitezen, bere Seme propio bakarra bera, Jesu-Kristo gure Jauna, eman digu, gure Salbadore edo libratzalle, gure Erredenptore, eta gure Maisu edo erakusle izateko: eta aren dotriña erakutsi digu: eta aren pasio, eta eriotza santuaren frutua aplikatu nai izan digu Sakramentu santuetan: eman digu alabaña doarik Bauptismo santuan pekatuen barkazioa: atera gaitu deabruaren zorigaiztoko katiberiotik edo mendetik: eman digu bere grazia, eta birtuteak: artu gaitu Aita Eternoak bere humetzat: Jesu-Kristok bere mienbro, zati, eta senidetzat: Espiritu Santuak bere Tenplo, eta bizilekutzat: eta egin gaitue Kristau, Jesu-Kristoren diszipulu, Eliza Ama Santaren humeak, eta Zeruko Erreinuaren herederoak. 4. Jaungoikoaren ontasunak egin dizkigun mesede oriei, esker gaiztoz pagatu ezkero ere, eta gero kulpaz betiko kondenazioa merezitu ezkero ere; ez gaitu, beste asko bezela, Infernura bota: eta ez bakarrik itxon digu, baizik beragana deitu gaitu, eta beti deitzen dagokigu: eta egiazko penitenziarekin humillaturik, eta damuturik, eta bizitza on bat egiteko asmo irmo batekin beragana biurtzen bagera, besoak zabalik dauzka, guri barkatzeko: bere grazia berriz emateko: bere adiskidetasunean artzeko: eta Zerurako deretxoa, eta betiko gloria emateko. Zerekin edo nola mesede oriek guziok Jaungoikoari pagatuko diozkagu? Millaka, eta millaka biotzak baginduz, eta guziak sakrifikatuko bagiñozka ere, eziñ osoro aren ontasunari zor diogunari eranzungo giñioke: baña ala ere juntatu ditzakun gure eskerrak, Jesu-Kristok orretarako egin zion bere buruaren sakrifizioarekin eta eman ziozkan esker onakin: ez bakarrik guri egin dizkigun mesedeakgatik, baita Maria Birjiña Santisimari, Zerutar guziai, eta kreatura guziai egin dienakgatik; eta orrela gure obligazioa osatuko degu.

        G. Eta zertako da oraindio geiago Mezako sakrifizio santua? E. Gure pekatuen barkazioa aren birtutez iristeko, eta pekatuen zor denporala ere pagatzeko.

        G. Mezako sakrifizio santuak barkatzen ditu berez pekatuak? E. Ez: pekatuak barkatzeko nai ta ez bear da egiazko penitenzia. Baña penitenzia bear bezela egiteko nai ta ez bear ditugu, Zeruko goargi edo inspirazioak, eta berariazko laguntasunak, au da, Zeruko argia pekatuaren larritasuna, pisutasuna edo grabedadea ezagutzeko; eta Jaunaren grazia, pekatua benetan aborrezitzeko, eta penitenziaren bidez aren barkazioa iristeko. Bada diot eze, Jesu-Kristok bere pasio, eta eriotzaren sakrifizioarekin guretzat irabazi zituala, bear ditugun auxilio, laguntasun edo Zeruko sokorru edo grazia guziak: eta aren izenean eskatu ezkero, beti, baña batez ere Mezako sakrifizioa ondo enzuten degunean iristen ditugu bear ditugun laguntasun edo grazia oriek guziok, penitenzia egiazkoa egiteko, eta pekatuen barkazioa iristeko: eta barkazio au da Jesu-Kristoren pasio, eta eriotzaren frutu prinzipala. Badakizue alabaña, N.K. Jesu-Kristok nai izan zuela ill Gurutze batean gu pekatutik, eta betiko eriotzatik libratzeko. Bada Meza denporan batez ere Jesu-Kristoren pasio, eta eriotza santua gogoan erabilteko, eta ondo konsideratzeko alegiñak egin bear dituzue: eta pensatu ondo, 1. nor zan Jesu-Kristo: 2. zenbat padezitu zuen: 3. zertako, eta nolako amorioarekin padezitu zuen: eta 4. norgatik padezitu zuen: eta orien ondoren Jesu-Kristoren izenean Aita Eternoari barkazioa eskatzen, eta akto kontriziozkoak biotzetik ez egiten jardun bear dezue, eta pekatuen barkazioa iritsiko dezue, edo orduan bertan edo egiaz damuturik konfesatzera zoaztenean. Baña nola ori iritsi ezkero ere, pekatuaren kulpa barkatuta ere, pekatuari zor zaion pena denporala edo mundu onetan edo porgatorioan pagatu bear degun; orretarako ere txit asko balio du Mezako sakrifizio santuak: eta ala ofrezitzen da, ez bakarrik biziakgatik, bai eta purgatorioan dauden animakgatik. Eta ori da debozio bat Eliza Ama santak denpora guzietan usatu duena: agañitz enkargatzen duena, eta Kristau onak kontuz exerzitatzen duena.

        G. Eta azkenik zertako geiago da Mezako sakrifizio santua? E. Mundu onetan bizitza on bat egiteko, eta gero betiko bizitza edo Zeruko gloria iristeko, bear ditugun Jaungoikoaren laguntasun, sokorru, mesede, eta graziak alkanzatzeko: eta gure premia edo nezesidade, ala tenporal, nola espiritual guzien erremedioa arkitzeko. Bear ditugun ondasun guziak, ala animarentat, nola gorputzarenzat Jaungoikoagandik izan bear ditugu: eta guk gerez merezi eztitugu: baña bai Jesu-Kristok, eta guretzat irabazirik dauzka, bere Aita Eternoari egin zion bere buruaren sakrifizioarekin: eta Aita Eternoak hitza emanik dauka, bere Seme Jesu-Kristo gure Jaunaren izenean eskatzen diogun guzia edo gure salbaziorako ondo dagokigun edo konbeni zakun guzia emango digula. Zer konsuelo andiagorik Kristau batentzat, seguru, eta ziertu jakitea baño, bear duen grazia iritsiko duela, Jesu-Kristoren izenean, eta aren merezimentu kabubagen birtutez, ondo eskatu nai badu? Mezako sakrifizio santuan presentatzen diozka bada Jesu-Kristok bere Aita Eternoari bere merezimeutu guziak: eta nai du, guk ere, gereak balira bezela, (bada guretzat irabaziak dira) presentatu, eta ofrezitu degiozkagun, bear degun guzia iristeko. Baña zer eskatu bear diogu batez ere gure Jaungoikoari Mezako denporan? Beraren honra, eta gloria geiagorako, eta gure salbaziorako konbeni zakun guziak eta batez ere gure pekatuen barkazioa: eta aurrera bizimodu on bat egiteko bear degun argitasuna, gogo bizia, eta graziaren indarra: eta gere borondatea beraren borondate santuarekin gauza guzietan konformatzeko grazia: eta orretarako digula fede bizi bat, esperanza irmo bat, karidade edo amorio andi bat, ala Jaungoikoarekiko, nola gure projimoarekiko: humiltasun andi bat, gure naibage edo atsekabeetan pazienzia andi bat: animako, eta gorputzeko garbitasuna: eta gauza guzietan, eta batez ere gure egunoroko lanetan Jaungoikoari atsegin egiteko asmo edo deseo bizi bat. Orra animarako eskatu bear ditugun ondasun prinzipalak: Baña gorputzarenzat ere eskatu deizkeogu, konbeni zaizkigun osasuna, ondasun, eta beste gauza guziak: baña bera obeto serbitzeko berak nai duen moduan, eta neurrian: bada aren borondate santua gauza guzien gañean billatzen badegu, beste gauza guziak, azigarri bezela emango dizkigula esaten, eta aseguratzen digu.

        Eta orra, N.K. dotriña labur batean ikusi dezue, zer dan Meza santua: zertako dan: eta nolako ondasunak dauzkan: eta oriek irabazteko, zer egin bear dezuen edo nola, eta zertako Meza santua enzun bear dezuen: eta ezaguera orri dagokan debozioarekin Meza santua enzun ezkero, ezin esan alak dira andik ateratzen diran probetxuak: San Isidro batek izanik nekazari pobre bat, ori zuen bere deboziorik andiena: eta aiñ santu miragarria izatera etorri zan: Oraiñago kontatu nizuen Santa Isabel Portugalgo Erregiñaren paje on baten exenploa: Meza enzutera Eliza batean sartu zalako, libratu zuen Jaungoikoak karobi irazeki batean illerazotzeko aren kontra Erregeak emanik zeukan ordenatik: eta aren inozenzia agertu zuen. Eta Mezako sakrifizio santua ezpagendu Jaungoikoaren justizia, eta aserrea aplakatzeko, eta Zeruko laguntasunak iristeko, galdua zegoan onezkero mundua, eta mundukoak. Eta orain erraz ezagutuko dezue, zein negargarria eta izugarria dan Kristau askoren jakineztasuna, oztasuna, eta ardurabagetasuna, Meza enzuten daudenean: bada askok eztakie ondo, Meza santua zer dan, eta zertako dan: eta gorputzarekin Elizan, Aingeruak errespetoz beterik dauden Aldararen aurrean, au da Jaungoikoaren tenploan, eta bere aurrean egon arren, daude batzuok modestia bage, errespeto, eta erreberenzia bage, kanpoan edo auzoko etxe betean baleude bezela: beste batzuok eren gogoak, eta pensamentuak eren lanetan, eta artuemanetan dauzkatela: eta bear dan ezaguera eta atenzio bage Mezako denpora santua igarotzen due: eta errezoren bat edo beste egiten badue, geiago españakin, biotzarekin baño: eta geienak frutu bage edo gutxirekin Elizatik irteten dira. Ori guzia erremediatzeko bada, N.K. gaur aditu dituzuen Meza santuaren ondasunak, eta oriek irabazteko modua gogoan ondo sartu itzatzue: eta Meza santuan era onik badezue egunoro, Jaungoikoari zor diogun honra emateko, gure esker ona agertzeko: gure pekatuen barkazioa eskatzeko, eta iristeko: eta bear ditugun Zeruko laguntasunak alkanzatzeko alegin guziak egin ditzakun: eta Elizara etortzeko era onik ezpadezue, zuen bazterretan edo soroetan, edo bideetan, Eliza guzietan ematen edo zelebratzen diran Mezak gogora ekarri itzatzue; eta esan ditudan fiñetarako Jaungoikoari ofrezitu egiozkatzue: zuen buruakin, eta zuen obra, eta neke guziakin Mezatan bazendete bezela; aetan guzietan parte izateko deseoarekin: eta orretarako Aita gurea, eta Abe Maria debozioz errezatu itzatzue, eta txit asko irabaziko dezue: eta orrela guziok bizimodu on bat erraz egingo degu: eta betiko bizitza, edo gloria seguratuko degu. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa