www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZAZPIGARREN DOTRIÑA

 

Gularen, eta Tenplanzaren gañean.

 

        Askotan esan dizuet, N.K., eta beti gogoan eduki bear degu, ez gaituala egin gure Jaungoikoak, mundu onetan aragiaren, eta gorputzaren gogora edo gustora bizitzeko; baizik berak eman digun zenzuarekin, arrazoiarekin, eta fedearen argiarekin bizitzeko; eta orrela eternidade guziko zoriona iristeko. Eta orri dagokala, San Paulo Apostolu andiaren aotik esaten digu: aragiaren edo gorputzaren erara bizi bagera, betiko galduak izango gerala; baña aragiaren lanak edo beargaiak, eskuratzen edo menderatzen baditugu, eta espirituaz batera bizi bagera, betiko bizia seguratuko degula. Eta dotriña onekin batera erraz ezagutuko dezue, gorputzaren atsegiñak billatzeko, eta batez ere erabage, eta neurribage jateko, eta edateko, aragiaren aldetik degun griña edo apetito gaiztoa dala gure espirituari edo animari betiko gerra fortiz bat egiten dion etsai indarsu bat, eta au goitzen, eta azpiratzen ezpadegu, pekatu asko eragingo dizkigula, eta kalte guziz andiak ekarriko dizkigula.

        Gaur bada gurekin daukagun etsai goaikarri au gogotik benzitzera, eta eskuratzera alaitzeko; eta orren kontra dan tenplanzako birtutea maitatzera, eta exerzitatzera mugitzeko, erakutsi bear dizuet 1. Zer dan gula. 2. Nolako pekatuak, eta kalteak sortzen dituan. Eta 3. Nolako erremedioak ori ezitzeko, artu bear ditugun; eta batez ere nola tenplanzako birtuteari jarraitu bear diogun. Atenzioa eskatzen dizuet, N.K.

        G. Zer da bada gula? E. Da jateko, eta edateko atsegiñ edo gustoaren erabageko apetitu, griña edo deseoa. Eta zer da tenplanza? Da birtute bat, janean, eta edanean fin ona, neurri ona, eta modu ona gorde eragiten diguna.

        G. Nundik datorkigu erabage, eta neurribage jateko, eta edateko griña? E. Gure lenengo guraso, Adan, eta Ebaren pekatutik; eta erak, eta guk, arrazoiaren, eta espirituaren mendean eduki bear genduan gorputzaren griña gaiztoa altxatu zan espirituaren kontra; eta animaren menpeko, eta serbitzari izateko Jaunak eman zigun gorputzaren gurariak altxatzen dira orain ere arrazoiaren kontra, eta ortik datorkigu gulako bizioa edo jan-edanaren erabageko atsegiña billatzeko griña gaiztoa.

        G. Eta janean, eta edanean arkitzen dan gusto edo atsegiña billatzea pekatu ote da? E. Atsegin edo gusto ori Jaungoikoak berak janariari, eta edariari eman dio, bear degun alimentua gogotik, eta gustoz artu, eta gure bizia edo osasuna konserbatu ditzakun; eta ala gusto orrek eztu izan bear fiña edo jateko motiboa; baizik izan bear du medioa obeto jateko, eta bizia konserbatzeko; eta ala atsegiña bakarrik billatzen duenak gutxianez pekatu benial egiten du.

        G. Zer pekatu da berez gula? E. Ondorengo txarrik edo kalte andirik ezpadakar pekatu benial izan oi da.

        G. Noiz da komunkiro gula pekatu beniala? E. 1. Janari delikaduak, eta garestiegiak premia bage billatzen diranean. 2. Ordutik kanpora premia bage jaten edo edaten danean. 3. Bear baño geixeago jaten edo edaten danean. 4. Lasterregi edo presaka, eta modubage jaten danean. Eta 5. Gusto andiko gisaduak berariaz eragiten diranean, premiarik batere bage.

        G. Eta geiegi edo erabage jatean egiten dan exesoa edo neurribagetasuna noiz da pekatu mortala edo eriozkoa? E. Geiegi edo erabage jateagatik Kristaua jarten danean pekatu mortal egitera, nola dan ostutzera, obligaziozko barabak ausitzera, osasuna agitz galtzera, zorrak egitera edo len egiñak dauzkanak pagatu bage egotera; bere familiaren mantenu onerako, eta dezenziarako bear duena erabage gastatzera; eta baita maiko gastu alper erabageakgatik obligaziozko limosnak ezin egin dituan moduan jarten danean; a! zenbat pekatu, eta zenbat kalte dakatzen munduan erabageko janak, eta edanak! bada orain aitatu ditudanaz gañera: 1. Dakaz osasuna, eta bizia laburtzea; 2. Alper andiak egitea; 3. Birtuterako gogoa kentzea; 4. Gorputzaren atsegiñetan beti pensatzen, eta aezaz hitz egiten egotea; 5. Guzia aragikor egitea, eta gorputzaren mendean jartea; eta 6. Adimentuaren argia gutxitu, eta tontaturik gelditzea.

        G. Baña zein dala uste dezue ala ere, gulatik datorren pekaturik andiena, itxusiena, lotsagarriena, eta kaltetsuena? E. Da ordikeria. Eta zer da ordikeria? Da zenzua edo juizioa galtzeraño edo galtzeko peligro gertuan edo urrean jarteraño, ardoa edo artako egoki dan beste edariren bat bear baño geiago eratea.

        Pekatu au askok uste dezuen baño andiagoa, eta izugarriagoa da, N.K.; eta askori konfesio, eta komunio gaiztoak eragiten diozka ordikeriako oitura zikiñak; eta betiko kondenatzen ditu; eta argatik gaur esan nai dizuet garbiro. 1. Ordikeria zer pekatu dan; 2. Noiz dan pekatu mortala, eta noiz ez; 3. Nolako kalteak dakatzen; eta 4. Ordikeria eskusatzeko edo oiturik badago, erremediatzeko zer egin bear dan. Arreta, eta atenzioa berriz eskatzen dizuet.

        G. Zer pekatu da bada berez ordikeria? E. Batere duda bage, da pekatu mortala; bada Jaungoikoak berak San Paulo Apostoluaren aotik esaten digu, ordiak Zeruko Erreinuan sartuko eztirala (1. ad Corint. 6) neque ebrii regnum Dei possidebunt. Eta arrazoia da, zerren gizonak, geien estimatu bear duan gauza, au da, bere juizioa, bere borondatez galtzen du, eta aberen pareko edo antzeko egiten da; eta ala, ardoak gaitzik gorputzean, eta osasunean ez egin arren, eta bomitorik ez izan arren, pekatu mortal egiten du, bere kulpaz bere buruko zenzua, eta arrazoia galtzen badu edo agitz irabiatzen edo turbatzen badio.

        G. Eta ordikeria beti da pekatu mortala? E. Bai; baldin osoa bada, eta borondatezkoa bada. Eta noiz esango degu, ordikeria dala osoa? Ez bakarrik da ordikeria osoa, batek bere burua, bere adimentua, eta juizioa txit galdu, eta batere ezin bera gobernatu, eta zuzendu ditekean moduan, trunko bat bezela gelditzen danean, baita ere da ordikeria osoa gizakume edo emakume gaixoa, edanaren ondoren ainbesteraño irabiatzen, mudatzen, turbatzen, eta moteltzen danean, nun Kristau bati dagozkan lanak edo beargaiak, naiz espiritualak, nola konfesatzea edo orazio egitea, naiz tenporalak, nola kontu ematea, bear bezela egiteko, iñola ere gai edo kapaz eztan moduan jarten danean.

        G. Eta orrenbesteraño bat eldu dalako señaleak zein dira? E. Dirade; 1. Bati askotxo edan ezkero, gertatu oi zaionean, bere jenioa, bere humore edo naturala agitz mudatzea, nola dan tontaturik, eta kontu onik emateko gai eztala gelditzea. 2. Orduan egiten edo esaten dituan gauzaz gero batere ez akordatzea edo oroitzea, besteetan memoria ona duelarik ere. 3. Mingaña agitz moteltzea, eta inporta duen sekretoak erraz agertzea edo beste okasioetan esan nai ez dituan ipui zikiñak edo loiak kontatzea. 4. Belaunak agitz ikaratzea, zabuka, eta alboka ibiltzea; eta bere gorputza ezin gobernatzea; batez ere persona txit zarra, argala edo gaixoa eztala, gertatzen bazaio; bada onelakoai noiz edo noiz gertatzen zaie, indar faltaz, ezin beren gorputzak ondo gobernatzea, eren buruak txit galdu bage egon arren; baña bestelako persona indarsuai etzaie ori gertatu oi eren buruak agitz turbatuak edo irabiatuak eduki artean.

        G. Eta orrenbesteraño eldu ezpada; eta neurri onetik zerbait igaro arren ondorengo txarrik izan oi ezpadu orduan zer pekatu egiten da? E. Komunkiro pekatu benial egiten du; baña edanean zerbait sartu ezkero komunkiro gertatu oi bazaio neurririk batere geienean ez gordetzea edo erraz aserratzea; eta eskuak edozeñi jasotzea; edo bere etxean bizimodu gaiztoa edo eskandalo ematea; edo juramentu, birau edo maldizioak egitea; edo erabageko jokuak egitea; eta gau beranduraño kanpoan gelditzea, bere gurasoen edo familiaren sentimentu andiarekin; edo beste edozein pekatu mortal arrezkero egin oi badu, orrelakoentzat berez osoa eztan ordikeria, da pekatu mortala; zergatik beren borondatez, jakiñaren gañean, pekatu mortala egiteko okasio edo peligro gertu edo urrean jarten diran; eta alako okasioa edo peligroa eskusatzeko obligazio larria edo andia dauke.

        G. Eta orditzeko asmo bage, eta alako uste bage, eta geiegi edan bage, ardoaren indarrak burua irabiatzen edo agitz turbatzen badio; orduan zer pekatu izango da? E. Ainbesteraño allegatzeko peligrorik ezagutu bage, eta ezagutzeko obligazio bage, Noe Santuari gertatu zitzaion bezela, gertatzen bazaio, eztu pekatu mortalik egin, ezagueraren, eta borondatearen faltaz.

        G. Eta erraz ote da ezagutzen, neurri on bage edo modubage ardoa, mistela edo aguardiente edatea, noiz dan orditzeko, eta pekatu mortal egiteko diña? E. Ezta ori erraz; zerren batentzat gutxi dana, beste batentzat geiegi izan oi da, eta ala bakoitzak bere burua ondo ezagutzeko, eta arriskutik kontuz alde egiteko alegiñak egin bear ditu.

        G. Eta beste persona bati orditzeko diña ardo, mistel edo aguardiente ematea edo eran eragitea zer pekatu da? E. Jakiñaren gañean izan ezkero da pekatu mortala; baña ezpadaki, zer gertatuko zaion; eta alako usterik edo errezelorik ezpadu, pekatu mortalik egiten eztu; baña pekatu mortal egiteko arrisku andian daude, leiaka edo porfiaka konbeni zaien baño geiago besteai edan eragiten dienak; eta moskortu eragiten dituanak.

        G. Eta ordikeria Kristau guzietan, erabatera, eta berdin da pekatu mortala? E. Bai guzietan da pekatu mortala; baña berez aiñ gauza iguigarria, eta itxusia bada ere; agitz itxusiagoa, eta lotsagarriagoa da emakumetan, gurasoetan, errietako kargudunetan, Jaungoikoari konsagraturik dauden eliz-gizonetan, eta besteai agintzeko, eta erakusteko obligazioa duen persona guzietan. Eta ori ondo ezagun da, ordikeriaren kalte edo ondorengo izugarriak gogora ekarri nai baditugu.

        G. Zein dira bada ordikeriaren ondorengoak? E. Txit asko, txit kaltetsuak, txit lastimagarriak, eta txit lotsagarriak dira; eta ondo aditzera emateko dotriña labur bat ezeze, sermoi asko, eta andiak bear lirateke; baña, zerren sobre nabarbenak diran, aitatu baizik egingo eztitut, zuek gero obeto konsideratu, eta pisatu ditzazuen. Ordikeriak bada 1. Berez galdu eragiten du osasuna, eta laburtzen dio bizia, orditzeko oitura daukanari. Orra zein prenda estimagarria, eta baliosoa kentzen dion; eta orren ondoren zenbat kalte ez datorkie ordiari berari, eta bere familiari eren ondasunetan, eta ikusten dituen miseria, pobreza, eta estutasunetan? 2. Galdu eragiten dio zenzua, eta juizioa, eta tontatzen du Kristaua; eta eragiten diozka berari lotsagarrizko pekatu asko; eta eskandalo, eta pekaturako bideak askori ematen diozka bere birauakin, joku erabageakin, aserreakin, ipui, eta kontu zikiñakin; eta loikeriako jostatze itxusiakin; eta galtzen du jendeakiko kreditoa, estimazioa, eta honra. Nork ponderatu lezake kalte onen anditasuna, eta ondorengo tristeak? Bada ala ere ori baño agitz andiagoa da ordikeriak ekarri oi duan irugarren ondorengo ikaragarria; eta da animako kondenazioa; Zeruko gloria betiko galtzea; eta betiko sua, eta garra Infernuan sufritzen egon bearra; zergatik ordikeriara emanak edo oituak egiazko damutasunaren, eta erremediatzeko proposito eragillearen faltaz gaizki konfesatu, eta komulgatu oi dira; eta azkenean estadu izugarri orretan iltzen dira. Zer gauza lastimagarriagorik, N.K.!

        G. Zer erremedio dago bada gulako pekatuak, eta batez ere ordikeriakoak txit eskusatzeko; edo bein orretara oitu ezkero bere burua bizio infame, itxusi orretatik libratzeko? E. 1. Erremedioa, eta guztiz egokia da N.K., orain esan ditugun kalte andiak gogora sarri ekarri, eta bizio orren iguitasun andi bat edukitzea; eta orren kontra dan tenplanzako birtutea zer dan, eta nolako probetxu edo ondasun andiak dakazkigun ondo konsideratzea.

        G. Zer da bada tenplanza? E. Da birtute bat, jeneralkiro begiratzen badiogu, gure biotza munduko atsegiñen amoriotik ateratzen, eta apartatzen duana; eta munduko gauzaz nola usatu, eta baliatu erakusten diguna; gure premietarako, eta obligazioai kobru emateko bakarrik billatzen ditugula, aetan gure biotza, eta amorioa ipiñi bage. Eta gularen kontrako birtute partikularra danez, tenplanza da, janean, eta edanean, fin ona, neurri ona, eta modu ona gorde eragiten diguna. Fin ona da, osasuna, eta bizia konserbatzeagatik, eta Jaungoikoak ala nai duelako jatea, eta edatea. Neurri ona da, orretarako bear dana bakarrik artzea. Eta modu ona da, ansiarik izan bage, eta agertu bage jatea eta edatea.

        G. Eta zein dira tenplanzako birtuteak dakatzen probetxuak, eta ondasunak? E. Txit asko, eta guztiz andiak dira. 1. Esan ditugun kalte andiak eskusa erazotzen ditu. 2. Osasuna konserbatzeko erremediorik egokiena bera da. 3. Ondasunak konserbatzeko, eta aurreratzeko agitz laguntzen du. 4. Fama ona gorde eragiten du. 5. Adimentua argitzen du. 6. Pekatu askotatik libratzen du. 7. Animako etsaiak goitzeko agitz serbitzen du. 8. Ainbeste ondasun espiritual, eta irabazi dakatzen mortifikazioa exerzitatzeko betiko gaia ematen du; eta azkenik Jesu-Kristoren beraren, eta Santuen antzekoak egiten gaitu; eta ala ori guzia ondo konsideraturik, eta gogoan ondo sarturik edukitzea da lenbiziko erremedioa, gulako pekatuak igui izateko, eta tenplanzako birtuteari jarraitzeko; bigarren erremedioa da, bakoitzak bere argaltasuna ondo ezagutzea, eta peligrozko okasioetatik kontuz alde egitea; bada, nola Kristaua berez aiñ argala dan, eta gorputzaren atsegin, eta gustoetara aiñ etziña dagoan, okasioan ardurabage sartu ezkero, erraz galduko da. Irugarren erremedioa da, Jesu-Kristo gure Maisu Soberanoaren barabak, aren gose-egarriak, eta batez ere gugatik artu zuen beazunez nastutako edari samiña, gogora sarri ekartea; eta gure erabageko gusto atsegiñak mortifikatzeko alegiñak egitea. Laugarren erremedioa da, gogoan erabiltea Jaungoikoak egin dituan kastigu izugarriak gulako pekatuagatik. Aditu dezue gure lenengo gurasoena; eta badakizue, zein ondorengo tristeak aei, eta guri ekarri zizkigun.

        Orobat gulako griña fortiz bat ez eskusatzeagatik jarri zan Esau bere anaia Jakobi Zinzillazko lenteja plater bategatik bere maiorazko, eta nagusitasuna saltzera, eta juramentuarekin betiko larga zion. Eta okasio onekin dio San Agustiñek, ze gularen anditasuna eztala ainbeste neurritzen janariaren kalidadetik, nola jateko ansiatik; eta dio, ze tenplanza ere eztagoala ainbeste janaren kalidadean, kantidadean, eta bakoitzaren osasunari edo argaltasunari dagokion jana, konpontzeko moduan; baizik dagoala batez ere animako libertade, eta espirituko pake batean, sendituen atsegiñetara menderatu bage, janaz, eta edanaz usatzean, denborak, eta premiak eskatzen duen moduan. Eta orren faltaz gulako pekatuagatik ainbeste milla Israelita, eremuan zijoazela, Jaungoikoak ematen zien janariaz aspertu, eta Ejiptoko janariak deseatu zituelako, kastigatuak izan ziran, eta eremuan ill ziran; eta Baltasar Babiloniako Erregeak konbite andi batean erabage jaten, eta edaten ari zala bere konbidaduakin ikusi zuen bera zegoan gelako paretean milagrosmente eskribiturik bere kondenazioko sentenzia, berak ezin irakurri edo aditu, eta Daniel Profeta Santuak aditzera eman ziona; eta gau artan bertan bere bizia, eta erreinua galdu zituan. Eta azkenik ezin kontatu alak dira, N.K. gulako bizioak ekarri dituan miseriak, naigabeak, eta eriotzak, eta munduan eragin dituan gaiztakeriak; eta argatik Santu guziak era batera, ala lege zarrean, nola graziazko lege berrian, gulako griña gaiztoa ezirik edukitzeko aiñ alegin andiak egin zituen; eta aiñ barau luzeak, eta gogorrak batzuek atera zituen, nun irakorri ta ere, ikaratzen gaitue; baña gai onetan kontuan ipiñi bear zaituet, ze Santu askoren exenploak, admiratzeko obeak dirala, imitatzeko, eta jarraitzeko baño, aek zeuden disposizioan ez gaudelako, orrelako barau luze arrigarriak egiteko; eta San Jeronimo andiak (bera guztiz mortifikatua, eta baraugillea bazan ere) ematen digun konsejuaz batera diot, obe dala jatordu jakiñetan neurri onarekin jatea, ezenez geiegi flakatu, argaldu, eta gero asebete beingoan egitea; eta gulatik libratzeko, eta tenplanza santua iristeko konbeni da noiz edo noiz gere jatorduetan geien gustatzen zakun gauzaren bat ustea, mortifikaziora oitutzeko; eta maitik oraindio geiago jateko disposizioan gaudela jaikitzea.

        Eta azkenik, beste bizioak goitzeko, eta birtuteak iristeko bezela, gulako bizioa eskuratzeko, eta tenplanzara oitutzeko erremedio premiazkoa da, gure argaltasuna ondo ezaguturik, humiltasunarekin eta konfianza osoarekin Jaungoikoari orretarako bere laguntasuna, eta indarra sarri eskatzea; egunoro artarako propositoak berritzea; eta utsegiten degun aldi bakoitzean, Jaungoikoari barkazioa eskatzea; eta gere buruari, erremediatzeko deseoarekin, barau bat edo beste pena, neke edo beste mortifikazioren bat sufri eragitea; bada erremedioak artu bage, ezer aurreratuko eztegu. Eta orretan ari dirala, batez ere aspaldian ordikeriako oitura erremediatu bage daukatenak, egiaz eren salbazioa nai badue, konfesio jeneral bat egin bear due; eta aurrera bizimodu berri bat egiteko, okasio peligrozkoai kontuz alde egin; eta sarri konfesatu, eta komulgatu; bada orrela iritsiko due Jaungoikoaren grazia; bere griña gaiztoak eskuratzea; eta eriotz on baten ondoren betiko gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa