www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGEITA BATGARREN DOTRIÑA

 

Elizaren bostgarren mandamentuaren gañean.

 

        Gaur Eliza Ama Santaren bostgarren mandamentua, au da, amarrenak, eta primiziak ondo pagatzea, aditzera eman bear dizuet: eta lenengo gogora ekartzue, ezin Kristauak bezela biziko zeratela, Kristauaren legea nork erakutsi, eta lege ori gordetzeko bear dituzuen laguntasun espiritualak nork eman ezpadezue: zuek guziok gorputzaren nezesidadetan serbitzen zaituenai, dagokien saria ematen diezue, eta emateko obligazioa dezue: Medikuari, Barberoari, Botikarioari, Errementariari, Jostunari, eta zuenzat bearra egiten duen guziai pagatzen diezue. Bada animako gauzetan, zuen betiko zoriona irabazten, zuen eritasun espiritualetan sendatzen, eta bear dituzuen laguntasun espiritual guziak ematen jarduten duen zuen animako, Mediku, eta Arzaiak zenbat arrazoi geiagorekin, mantenatzeko bear duena eman bear eztiezue? Beste irabazbide guziai largarik, gastu, eta neke askorekin Eliz-gizon egiñik, eta zuen animen serbitzari izateko esleiturik, ordenaturik, eta konsagraturik dauden Jaungoikoaren Ministroak ezpazinduzte, zuezaz, zer izango lizate? Abereen antzekoak, eta bearbada gaiztoagoak izango ziñate, eta betiko kondenatuko ziñate. Ortik atera ezazue bada kontu, Elizako legeak ezeze, Jaungoikoaren legeak, eta arrazoi naturalaren legeak obligatzen zaituela, zuen animen Arzaiak, zuen Maisu espiritualak, eta zuen animako eritasunen Medikuak mantentzera, dagokien honra, eta estimazioarekin: eta orretarako daude esleiturik batez ere amarren-primiziak. Eta ala oriek ondo pagatzeko obligazioa, eta modua gaur erakutsi bear dizuet.

        G. Zein da Elizaren bostgarren mandamentua? E. Amarrenak, eta primiziak ondo pagatzea.

        G. Berria edo denpora oetakoa ote da amarrenak pagatzeko obligazioa? E. Ez: ain zarra edo anziñakoa da, nun lege naturaleko denporan, au da Jaungoikoak Moises Profetaren bitartez, amar mandamentuak losa edo arri zabal bitan eskribiturik eman baño lenago, Abran Patriarka andiak, amarrenak pagatu izan ziozkan Melkisedek Sazerdoteari: bada lege naturalak berak erakusten digu, mantendu bear dirala, Jaungoikoa adoratzeko; berari sakrifizioak, eta erreguak puebloagatik egiteko, Sakramentuak administratzeko, eta Jaungoikoaren hitz santuak esplikatzeko, ipiñirik dauden Elizako Ministroak: eta argatik San Paulo Apostoluak dio, Altarea serbitzen duenak, Altaratik bizi bear duela edo mantenatu bear duela. Eta ala Jaungoikoak berak bere pueblo eskojituari agindu zion Malakias Profetaren aotik: gauza guzien amarrena ekarri ezazue nere etxe edo Elizako graneroetara, nere etxean zer jan beti arkitu dedin: (au da Eliz-gizonak edo Eliza serbitzen duenak zerekin mantendu izan dezen) eta nik zuen lurrai, eta mastiai nere bendizioa emango diet, frutu ugariak eman degizuen.

        G. Eta gauza guzi-guziak zor ote due amarrena? E. Berez bai: baita soldatak, bear izan ezkero. Baña zertatik amarrena egin, eta zenbat egin orain Eliza Ama Santaren disposiziora dago. Eta Elizak orain agintzen duena da aspaldian edo anziñatik akostunbratzen edo usatzen dan bezela, amarrena, eta primizia egin dedilla, kostunbre edo usadio berririk ipiñi bage Elizaren beraren konsentimentu bage.

        G. Eta nor dira amarrenak egitera obligaturik daudenak? E. Kristau fiel guziak, ala aberatsak, nola pobreak; baita Sazerdoteak, Obispoak, eta Aita Santua bera ere, Elizari dagozkan soroetatik kanpora beste aldetik, edo eren etxetatik fruturik baldin badue.

        G. Eta zeñi pagatu bear zaizka amarrenak, eta primizia? E. Bakoitzak bere Parrokiari.

        G. Eta Parrokia batean bizi dala, beste Parrokia bateko lurrak badarabiltza, bietatik zeñi pagatu bear zaio amarrena? E. Bere kostuz beste Parrokia batean lurrak konpontzen edo maneatzen baditu, Parrokia biai, erdi bana, pagatu bear zaie amarrena: alkarri ikutzen edo mugatzen diran Parrokiak badira baña bere kostuz lurrak maneatzen ezpaditu, amarren guzia zor zaio, lurrak dauden Parrokiari.

        G. Eta primizia nori pagatu bear zaio, nekazaria bizi dan lurreko Parrokiari edo soroak dauzkan lurreko Parrokiari? E. Iruñeko edo Panplonako Obispadu onetako legez batera soroak dauden lurreko Parrokiari osoro zor zaio, eta eman bear zaio primizia: kontrako anziñako kostunbrerik edo konbeniorik, eztan leku guzietan.

        G. Eta zer pekatu da amarrenak, eta prirniziak ez pagatzea edo gaizki pagatzea? E. Da berez pekatu mortal Errelijioaren kontra, eta justiziaren kontra, eta ala errestituzioa egiteko obligazioz, beti darraio: eta ain pekatu andia da, ze Aita Santuren batzuek diote, amarrenak, eta primiziak pagatzen eztituenak, Herejetzat, Ante-Kristotzat, eta kondenatutzat eduki bear dirala. Eta Trentoko Konzilio Santuak agintzen du, exkomunikatu ditezela amarrenak ostutzen edo pagatzen eztituenak, eta baita pagatzea eragozten duenak, eta absolbitu bear eztirala pagatu artean.

        G. Eta utsegiterik edo pekaturik ez egiteko, nola egin bear da amarrena, eta primizia? E. 1. Izaten diran frutu edo labore guzietatik egin bear da amarrena (neke-saririk, eta azigaririk atera bage:) eta amarrenari dagokionetik limosnarik iñori ere egin bage: bada besteren gauzatik ezin limosnarik egin legike: egin bear da amarrena, au da amarretik bat: ez gaizki aditurik batzuak egin oi duen bezela, amar erenzat artu, eta amaikagarrena amarrenari, ori ezta amarrena, baizik amaikagarrena ematea. Eta ala bederatzi erenzat artu, eta amargarrena Jaungoikoarenzat: eta amar anegatatik anega bat amarrenari bezela, anega laurden bat, edo imi bat primiziari eman bear zaio edo orobat dana zortzi bat amarren primiziai biai. Eta kontua justu-justu ez datorrenean anega osoa edo erdia edo imia emateko, orduan imillaunza edo imillaun erdika kontua atera bear da, eta zeuronzat neurritzen dezuen moduan amarrenari datorkiona ere bear dezue: ez batzuak gaizki egiten duen bezela, erenzat moru artu, eta amarrendunari erraseratuta eman. 2. Amarrena egin bear da, Jaungoikoak ematen duen gai artan bertan, orobat primizia ere. Eta ala ezin amarrendunak obligatu ditzaketzue, dirutan artzera amarrenaren balioa, bada ori litzateke beren amarrenaz nai duen bezela baliatzeko dauken eskualdea, gaizki edo bide eztanez kentzea.

        G. Eta ezin ondo partitu ditekean gauza gutxiren bat baldin bada, amarrenari dagokiona, nola bada gutxiren bat, edo piskaren bat edo sagar banaka batzuek, orduan zer egin bear da? E. Orduan Kristau onak aren ordekoa egiten due edo garian edo artoan, zor duena pagatu eztuelako, kezkak ez gelditzeko, eta ala egin bear dezue.

        3. Amarrena, eta primizia egin bear da, Jaungoikoak ematen duen bezela: ez askok egiten duen bezela, onena berentzat artu, eta txarrena amarrenari, eta primiziari, edo obeto esateko Jaungoikoari berari txarrena biurtzea Kain gaiztoak bezela.

        Gure lenbiziko guraso Adanen seme nagusiena izan zan Kain nekazaria: eta onek Jaungoikoari ofrendatu oi ziozkan bere frutuetatik txarrenak: eta kontrara aren anai Abel arzaia justuak fruturik onenak Jaungoikoari ematen ziozkan. Eta Jaungoikoak oni errezibitzen ziozkan atsegin andiarekin, bere biotz onaren señale bezela. Baña Kainek ofrezitzen ziozkanak, etzituan aren Majestadeak onzat artzen, zerren biotz txarrarekin ematen ziozkan. Eta zer gertatu zala uste dezue? Kain gaiztoari, bere anaiaren kontra ain enbidia andia, eta ezin ikusia bere biotzean sartu zitzaion, nun bere eskuz, traidore batek bezela bere anaia ill zuen, eta auxe da lenengo ill zan justua: eta orduan Jaungoikoak Kaini bere maldizioa bota zion, eta dio Eskritura Santuak, ze arrezkero guzia ikaraz beterik, mendirik mendi ibilli zala, Lamelek berari ere bizia kendu zion artean. Eta Kain auxe izan zan lenengo kondenatu zan gizona: orra nundik sortu zan orren kondenazioa. Jaungoikoari bere ofrenda egiten zion, baña txarrenetik, eta gogo gaiztoz. Eta Jaungoikoak etzion onzat artzen, eta orregatik, ainbesteraño itxutu zan, eta ain maldade arrigarriak egitera, eta kondenatzera etorri zan: eta ori bera duda bage gertatuko zaie Kain gaiztoaren jarraitzalleai.

        G. Eta fruturik onenetik amarren guzia egiteko obligaziorik ote dago? E. Ez: baizik Jaungoikoak ematen dizuenetik, eman dizuen bezela, amarrena egin bear dezue. Ona ematen badizue, ona pagatu bear dezue: txarra edo ariñ-ona ematen badizue, orrekintxe kunplitzen dezue: (baña guztitik ematen badezue, eztezue txarrenarekin bakarrik kunplitzen, baizik daukazue obligazioa, gutxianez, onari dagokiona, ona emateko, eta txarrari dagokiona, txarra eman dezakezue). Baña ematen dezuen guzia, zuen animen onerako izatea nai badezue, biotz onarekin eman bear dezue. Abel justuak bezela, eta ez Kain dollor gaiztoak bezela.

        G. Eta amarrena, eta primizia nun entregatu bear dira? E. Kostunbrea edo usadioa dagoan moduan, eta tokian. Baña onetan utsegite andi bat batzuek egin oi due, eta da batez ere amarrenari, eta primiziari dagokan gaztaña mendian edo beste baztarren batean utzitzea, lapurrak ostutzeko edo abereak jateko peligroan, eta kasorik egin bage, etxera joan, eta gero amarrendunari kontu eman, ori ezta amarrena pagatzea, baizik amarrena galtzea. Eta ala gutxienez, daukazue obligazioa, leku seguruan amarrena pagatzeko, edo bere jabe edo amarrendunari entregatzeko: bada bitartean zuen ardurabagetasunez edo zeuron gauzari bezela kuidado artu bagez, galtzen bada, berriz amarrena egitero obligazioa dezue.

        G. Eta amarrendunak erak aberatsak badira, eta amarrena eman bear duenak pobreak badira, ala ere amarrenak pagatzeko obligazio estua ote due? E. Bai N.K.: bada alde batetik aitzakia orrek balio balu, laster pobrezaren motibo orrekin geienak eskusatuko lirateke amarrena egitetik, eta amarrendunak erak pobreza andira etorriko lirateke: eta bestetik Elizako Arzaiak, eta beste Eliz-gizonak, eren mantenuaz gañera dauzkaten beste obligazio asko ezin osatu edo kunplituko lituzke, eta limosnarik zerekin egin izango ez luke, eta beste kalte asko etorriko lirateke. Eztezue ikusten, gerran dabiltzanai, eta artarako ofizioak edo karguak dituztenai, erak eren etxetik aberatsak izan arren, kontuz soldatak pagatzen zaiela? Bada bestela nork serbitu izango ez litzale, eta txiki, eta andi guziak artarako laguntzen due: bada orobat Jesu-Kristoren soldaduak, infernuko deabruari gerra egiten diobenak, eta zuen animak zaitzeko, eta defenditzeko kargua duenak, guziok mantenatu bear dituzue, eta ala orien mantenu, eta soldatarako amarrena pagatzeko obligazio estua due, aberatsak bezela, nekazari pobreak ere. Eta guziak kontu egin bear due, Jaungoikoak berak bere etxerako, au da, bere Elizako serbitzariendako erreserbatu duela amarrena, eta primizia, eta frutu guzien jabe Soberanoak bezela nai duena, eta nai duen bezela disponitzeko eskualdia daukala. Eta amarrenik egiten eztuen lekuetan, zerren amarren gairik eztagoan, nola gertatu oi dan nekazaririk eztan erri andiren batzuetan edo zerren amarrena egitera oiturarik eztagoan, amarrenaren orde beste gai batzuetan, señalatzen die Elizako Ministroai, dagokien dezenzia, honra, eta estimazioarekin mantenatzeko bear duena: eta ori lege guziak, ala Jaungoikoarenak, nola arrazoi naturalarenak, nola Elizarenak, gauza justua, eta premiazkoa bezela agintzen due. Bada gorputzari dagozkion gauza denporaletan serbitzen zaituenai pagatzeko obligazioa dezuen bezela, arrazoi geiagorekin oraindio, animako gauza espiritualetan serbitzen zaituenai, dagokien mantenua, eta saria pagatzeko obligazioa dezue.

        Amarrenak, eta primizia, ondo egin bear dituzue, eta onela egiten badituzue N.K., zuen obligazioaz kunplituaz gañera, sari edo premio andi bat seguru izango dezue: eta ala Aita San Agustin andiak dio: amarrenak fielkiro pagatzen dituenak seguratzen duela eriten duen guziaren abuztu ugaria, gorputzeko osasuna, pekatuen barkazioa, eta animarenzat grazia. Eta Santuak berak, bere larogeta emeretzigarren sermoian, kontatzen du: soldadu on batek urteoro amar gurdi mats eman oi ziozkan masti bat zuela, eta urte batean eguraldi gaiztoakgatik, gurdi bat mats baizik etzuela izan, eta ala ere bere morroiai esan ziela: nere Jaungoikoak aurten gurdi bat mats baizik eman ezpadit ere, dana osoro amarrenari eman egiozue, beste urtetan bezela, aurten ere gurdi bat amarrenari eman degiodan. Eta ala egin zuen, eta orra nun egun artan bertan bere anaia Apaiz edo Abade bat etorri zitzaion, eta esan zion: Zer egiten dezu, zere mastia bitu eragin bage? Eta erantzun zion, guzia bitu da, gurdi bat baizik izan ezta, eta osoro amarrentegira bidaldu det. Ezin dateke ori, esan zion bere anaiak, zerren andixe nator orain, eta neurk ikusi det, iñoiz ere baño beteagoa dagoala zure mastia. Joan ziran ara, eta alaxe ikusi zuen, dana matsez beterik, eta Jaungoikoa alabatu zuen milagro andi argatik, eta eskerrak eman ziozkaten. Eta orra nola Jaungoikoak agertu zuen, nola dakien sari ugariak ematen, biotz onarekin amarrenak egiten dakianari. Eta kontrara San Jeronimo Elizako Doktore andiak dio; gosea, pobreza, legorteak, arriak, ekaitz gaiztoak, eta aize txarrak, eritasunak, eta enfermedadeak etorri oi dirala, amarrenak ondo egin bagez. Baña ori guzia ezer ezta, gero itxoten dien kastiguaren aldean: bada erremediatzen eztiranak, eta egin dituen kalteen errestituzioa, al duela egiten eztuenak, ezin pekatuen barkaziorik iritsi lezake. Eta ala, emen arrastaka bizi, eta gero betiko zoriona edo Zeruko gloria galtzen due, eta eternidadeko tormentuak infernuan sufritu bearko ditue.

        Jaungoikoak bada, arren digula guzioi, gere obligazioakin ondo kunplitzeko grazia, eta gero betiko gloria. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa