www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRUGARREN DOTRIÑA

 

Konfirmazioko Sakramentuaren gañean.

 

        Gaur Konfirmazioko Sakramentu Santuaren gañean hitz egin bear dizuet, N.K.. San Lukasek bere Ebanjelioaz gañera, Elizaren asieran, Apostoluak egin zituen gauzarik prinzipalenak eskribitu zituan, eta aen artean dio, San Pedro, eta San Juan Apostoluak, beste Apostolu guzien enkarguz, berariaz Samariara igaro zirala, eta an orduan Kristau berri egin ziranak, konfirmatu zituela. Eta orobat, San Paulo Apostoluak, Efesoko Ziudade andian, Jesu-Kristoren fedea, eta Bateoa errezibitu zituen Kristau berriai, Konfirmazioko Sakramentua eman ziela, eta Espiritu Santua bere doaiakin errezibitu zuela; orra, Eskritura Santuan bertan Konfirmazioaren historia. Esango dizuet bada, Konfirmazioa zer dan; zertako dan; nola ematen dan; eta nola, Konfirmazioak ematen digun graziaz, eta indarraz baliatu bear geran.

        G. Zer da Konfirmazioa? E. Da zazpi Sakramentuetatik bigarrena, Kristauari emateko Espiritu Santua, eta bere doaiak, eta oekin indarra fedea mantenzeko, eta konfesatzeko bere biziaren arriskuarekin bear bada ere, eta egiteko Kristaua birtutetsua, sendoa, eta perfektoa. Eta deitzen diogu Konfirmazioa, zergatik gogortzen, eta indartzen du Bateoan artu genduan fedea.

        G. Eta Konfirmazioko Sakramentuak zer ematen digu? E. Iru gauza batez ere ematen dizkigu. 1. Azitzen edo geitzen digu Bateo santuan artu genduan lenengo grazia. 2. Ematen digu Espiritu Santua, eta bere grazia, birtute, eta doaiak, gure anima indartzeko, ala kanpotik nola barrundik izaten ditugun tentazioak garaitzeko: eta 3. gure animan ezarten digu marka karaktera esaten zaion insignia edo señale eder, eta honragarri bat, iñoiz ere desegingo, kenduko edo borratuko eztana; eta argatik bein baizik ezin Konfirmazioko Sakramentua artu diteke, eta jakiñaren gañean, bigarren aldian iñork artuko balu, pekatu larria edo mortala egingo luke, eta konfirmaturik dagoan edo ez, dudatzen duanak, Obispo Jaunari bere duda aditzera eman bear dio, dudatik ezin irten bada, kondizioaren azpian Konfirmazioa eman degion.

        G. Gure animak kanpotik izan oi dituan tentazioak zein dira? E. 1. Elizaren asieran, eta tirano fedebageen persekuzioetako denporan fedea ukatu eragiteko Kristauai tormentu arrigarriak, eta eriotz gogorrak, eta lotsagarriak ematen zizten, eta ala ere ezin kontatu ala izan oi ziran Kristau fiñak, pozik martirioak sufritu zituenak, Espiritu Santuak ematen zien grazia indartsu, eta eragillearekin batera, eta orietatik milloika martiri santuak kontatzen ditu Eliza Ama Santak; ori bera orain ere gertatzen da fedebage, Jentil edo Herejeen artean bizi diran Kristau onakin, eta ori bera egin bearko genduke dadukagun Kristoren fedea kendu nai baligue; eta ala, orrelako arriskuetan fedea konserbatzeko, eta indartzeko da batez ere Konfirmazioa. Baña, nola Kristau errietan orrelako etsai tiranorik orain eztan, orien orde, Infernuko etsaiak sortzen dizkigu aek baño gaitz gutxiago egiten eztuen beste tentatzalle gaizto batzuek, eta dirade deabruari, munduari, eta aragiari lotsa bage darraizkan Kristau mundutarrak, Kristau onai, baña argal daudenai, burlak, afrentak edo desprezioak egiten diztenak, birtuteari edo bizimodu on bati jarraio nai dielako, eta orien esamesak, eskandaloak, eta tenta aldiak kalte arrigarriak egiten dizte, eta argal dauden asko engañatzen dituzte; bada Konfirmazioko Sakramentu Santuak berariazko indarrak ematen ditu, tentazio oriek garaitzeko, mundutarren esan gaiztoak despreziatzeko, eta birtuteari, batere lotsa bage, libertade guziarekin jarraitzeko. A! zein bearra degun guziok onelako indarra, orrelako tentazioak garaitzeko, eta ez bakarrik kanpokoak, baita barrukoak ere.

        G. Zein dira bada gure animak barrundik izan oi dituan tentazioak? E. Dirade batez ere iru. 1. Soberbia, andinaia, eta arrotasuna, beste tentazio, eta pekatu askoren sustrai gaiztoa. 2. Da abarizia edo gutizia, diruzale edo ondasunzale erabagea izatea, beste tentazio asko sortzen dituana. Eta 3. da aragiaren griña fortitza, loikeriazko edo lujuriako pekatuetara edo jan-edan erabageetara, eta jolas edo jostatze zikiñetara mugitzen edo tentatzen gaituana, eta pekatu asko, eta kaltegarriak eragiten dituena; orra iru tentazio mota, deabruaren maliziarekin, eta munduaren ejenplo gaiztoarekin batera gerra guztiz fortitza, eta goaikarria gure anima gaixoari egiten dioenak.

        G. Eta oriek goitzeko edo menderatzeko, eta birtutean irmo egoteko nola ematen dizkigu indarrak Konfirmazioko Sakramentuak? E. Espiritu Santua bera gure animara ekarriarekin, eta Jaungoikoaren amorioa edo egiazko karidadea gure biotzetan sortu, eta geituarekin, eta orretako bere doaiak, eta amabi frutuak ugari emanarekin.

        G. Zein dira Espiritu Santuak Konfirmazioan batez ere ematen dizkigun doaiak? E. Eskritura Santuak zazpi aitatzen ditu, eta dirade, 1. jakinduriako doaia. 2. Entendimentuko doaia. 3. Konsejuaren doaia. 4. Zienziaren doaia. 5. Fortalezaren doaia. 6. Piedadearen doaia. Eta 7. Jaungoikoaren bildurraren doaia.

        G. Zer da jakinduriako doaia? E. Da Espiritu Santuak ematen digun Zeruko gauzen ezaguera argi bat, gusto, eta atsegin artu eragiten diguna Jaungoikozko gauzetan, eta munduko gauzak igui eragiten diguna.

        G. Zer da entendimentuaren edo adimentuaren doaia? E. Da Espiritu Santuak ematen digun argitasun bat gure estaduari, eta bizimoduari dagokion moduan fede Santuko egiak ezagutzeko.

        G. Zer da konsejuaren doaia? E. Da Espiritu Santuak ematen digun doai berezi bat, biderik edo mediorik onena aututzeko gauza gaitzetan, nekezetan, eta dudazkoetan.

        G. Zer da zienziako doaia? E. Da Espiritu Santuaren doai bat, gauza naturaletan ezagutu eragiten diguna, gure salbaziorako nola aezaz ondo baliatu bear geran, edo nola ondo, eta probetxuarekin usatu bear ditugun.

        G. Zer da forlalezaren doaia? E. Da Espiritu Santuak ematen digun gogo indarsu bat edo sendo bat, Zeruko bidean ditugun nekeak, eta naigabeak pazienziarekin eramateko, eta birluteari jarraitzeko.

        G. Zer da piedadearen doaia? E. Da Espiritu Santuak ematen digun gogo bizi bat, Jaungoikoaren honrarako, eta serbiziorako egokiak diran gauza guziak leia, eta animo andiarekin egiteko.

        G. Eta zer da Jaungoikoaren bildurraren doaia? E. Da Espiritu Santuak ematen digun doai bat, Jaungoikoaren Majestadearen erreberenzia edo errespeto andi bat, gorde eragiten diguna, eta ura ofenditzeko bildurra, eta ikara ematen diguna.

        G. Eta zenbat, eta zein dira Espiritu Santuak erakarten dituan frutuak? E. Dirade amabi; eta 1. eta guzien burua da karidadea. Jaungoikoa biotz guztitik, eta gauza guzien gañean maila eragiten diguna, eta beragatik gure projimoa, gure burua bezela. 2. Da pakea, aserratu bage gauzkana, zerren besterik nai eztegun Jaungoikoak nai duena baizik. 3. Da pazienzia, naigabeak kejatu bage sufritu eragiten diguna. 4. Da longanimidadea edo biotz andia, betiko ondasun kabugabeak goaitu bage itxoron eragiten diguna. 5. Da Fedea, lealkiro gure hitzak kunplitu edo gorde eragiten diguna. 6. Da kontinenzia, gure sentiduen atsegin gurak, eta erabageko naiak ukatu, eta menderatu eragiten dizkiguna. 7. Gozo espirituala, Jaungoikoa serbitzen gogotik, eta gustoz garabiltzana. 8. Da ontasuna, iñori bidebagerik egin bage, guziai on egitera gakartzena. 9. Da mansotasuna edo emetasuna, koleraren abidurak menderatu eragiten diguna. 1O. Da benignidadea, begitarte ona guziai egitera erakarten gaituana. 11. Da modestia, ergelkeriatik, banidadetik, eta modubageko jolasetatik, eta erabageko apainduraetatik gordetzen gaituana. Eta 12. Da kastidadea, animako, eta gorputzeko garbitasuna gorde eragiten diguna.

        Eta orra Espiritu Santuaren zazpi doaiak, eta amabi frutuak, zein gauza miragarriak, gozoak, eta ondasundunak diran. Eskatu degiozkagun bada sarri, eta gogotik berari, eta Zeruko bidea txit erraza, eta atsegingarria egingo zaku, eta ori argiro ezagutzeko gogora ekarri baizik eztago, Apostoluetan, eta Kristau berrietan ikusi ziran mirariak; Espiritu Santua, eta bere doaiak errezibitu baño lenago guztiz jakinezak, argalak, eta bildurtiak ziran; baña ozta Espiritu Santua errezibitu zuen, gizon berri batzuek egiñik gelditu ziran, guztiz jakintsuak, guztiz indarsuak, eta pozik tormentuak, eta eriotzak sufritzen zituzten Kristogatik, eta animen salbazioagatik, eta orra nolako indarrak ematen dien Espiritu Santuak, bera ondo prestaturik, errezibitzen duenai, bada artarako Konfirmazioan ematen zaku soldaduen edo gerrarien señalea.

        G. Eta Bateo santuan ematen zakun karaktera, eta Konfirmazioak ematen diguna guzia bat ezta? E. Ez, diferenteak dira: Bateoan egiten gera Jaungoikoaren Semeak, eta Konfirmazioan Jesu-Kristoren soldaduak, eta Bateoak ematen digu bear adiña grazia, indar, eta esku, Kristau on bati dagozkan lanak egiteko; baña Konfirmazioak ematen dizkigu indar andiagoak, eta sendoagoak Jesu-Kristoren, eta gure animaren etsaiak goitzeko edo menderatzeko, eta Jesu-Kristori naigabe, eta nekeen artean jarraitzeko, eta premia orduan beragatik bizia emateko.

        G. Konfirmazioko Sakramentua errezibitzeko obligaziorik badegu? E. Era ona izan ezkero errezibitu bear da, eta ardurabagetasunez edo nagitasunez artu nai eztuenak, pekatu egiten du; Jaungoikoa ofenditzen du; eta bere animari kalte andia egiten dio, ain grazia, eta indar andiak galdu eragiten diozkalako; eta ala, konfirmatu bage dauden persona larriak, eta aurtxoen gurasoak, eta guraso ordeak kuidadu andia eduki bear due, Obispo Jauna datorrenean Konfirmazioa errezibitzeko, eta aurrari eman eragiteko.

        G. Zer disposizio edo prestaera bear da Konfirmazioko Sakramentua errezibitzeko? E. Aurrak asko due bateatuak egotea, eta Eliza Ama santaren intenzioa, Konfirmazioa errezibitzeko; baña arrazoiaren argira eldurik daudenak, bateatuak izanaz gañera, konfirmatuak izateko, eduki bear due intenzio edo asmoa Konfirmazioko Sakramentua errezibitzeko; jakin bear due zer errezibitzen duen, eta zertako errezibitzen duen, eta egon bear due graziazko estaduan; eta ala, pekatu larririk edo mortalik badue, konfirmatu baño lenago astirik, edo era onik badue konfesatu bear dira, eta konfesatzeko erarik ezpadue gutxianez akto kontriziozko biotzetik egin bear due, eta eskatu bear diobe gogotik Ispiritu Santuari arren eman degiela bere grazia, eta bere doaiak Kristau onak bezela bizitzeko, eta birtutean egunetik egunera aurreratzeko, eta Deabruaren, munduaren, eta aragiaren tentazioak garaitzeko, orain ondo peleatu, garaia irabazi, eta gero betiko koroa, eta gloria Zeruan gozatzeko.

        G. Eta orretarako laguntzen ote digue Konfirmazioa errezibitzen degunean egiten diran zeremonia sagraduak? E. Bai, asko laguntzen digue, ondo ezagutzen badegu, zer esan nai duen, eta gogoan erabiltzen baditugu.

        G. Nork du Konfirmazioko Sakramentua emateko eskualdia? E. Obispo Jaunak. Eta, nola ematen du Konfirmazioa? 1. Bateoan bezela aita-ordekoak presentatzen dio 0bispo Jaunari konfirmatu bear dana, eta aita-ordekoa izan bear da lenago konfirmaturik dagoana, eta eztu izan bear bateoan aita ponteko edo aita-ordeko izan zana, ezpada beste bat, eta bateoan bezela konfirmazioan ere sortzen da aidetasun espirituala aita-ordekoaren, eta konfirmatzen danaren artean, eta premiarik baliz, dotriña erakutsi bear dio konfirmatzen danari; baña nork erakutsi badu beste aldetik, obligaziorik eztu.

        G. Eta Obispo Jaunak berak zer egiten du orduan? E. Lau gauza egiten ditu: 1. Orazio edo erregu edo eskaera bat Jaungoikoari egiten dio. 2. Eskuak ifinten ditu konfirmatu bear danaren buruaren gañean. 3. Krisma santuarekin bekokia gantxitzen edo unjitzen dio gurutze santuaren señalea egiñaz, eta konfirmatzeko hitzak edo forma esanaz; Aita, eta Semea, eta Espiritu Santua izentatuaz. Eta 4. masalleko edo belar ondoko arin bat ematen dio, eta Krisma santua arrastatu edo erori eztakion, benda edo zinta batekin bekokia lotzen diobe, edo ezpada, jende asko, eta denpora gutxi danean, bekokia garbitzen diobe ontzi batean daukaten urarekin, eta bereala oial batekin legortzen diobe.

        G. Zertako Obispo Jaunak orazio edo eskaera Jaungoikoari egiten dio? E. Konfirmatu bear dituanen gañera Espiritu Santua erakarteko edo jatxi eragiteko.

        G. Zergatik eskuak buruaren gañean ifinten diozka? E. Aditzera emateagatik, bear dan prestaerarekin Konfirmazioko Sakramentua errezibitzen duanaren gañera Espiritu Santua eldu edo etorri dala.

        G. Konfirmatzeko, eta bekokia gantxitzeko serbitzen duen Krisma santua zer da? E. Da Olibazko olioa, balsamoarekin nastua, Obispo Jaunak urteoro, Ostegun santu egunean bedeinkatua edo konsagratua.

        G. Konfirmatzeko serbitzen duen olioak, eta balsamoak zer aditzera ematen due? E. Nola olioak serbitzen duen biguntzeko, eta indartzeko, aditzera ematen du, Espiritu Santuak orduan ematen duen grazia, eta indarra dala Jesu-Kristoren Lege santua gordetzeko daukagun nekea biguntzeko, eta naibage mota guziak pazienziarekin eramateko edo sufritzeko; eta nola balsamoak serbitzen duan usai ona emateko, eta usteltasuna eragozteko, aditzera ematen du, Espiritu Santuak ematen digun grazia, eta indarra, pekatu eragiten diguen pasio, eta griña gaiztoak mortifikatzeko edo menderatzeko; birtuteari jarraitzeko, eta gure exenplo onarekin Jesu-Kristoren usai ona banatu eragiteko.

        G. Eta zergatik egiten da Unzioa edo gantxidura bekokian? E. Nola bekokia dan gorputzaren tokirik agiriena eta bekokian agertzen dan daukagun loia, gorrituaz, edo daukagun bildurra, zurituaz, edo kolorea mudatuaz aditzera emateko, Espiritu Santuak konfirmazioan, kentzen digula, Jesu-Kristori jarraitzeko izan dezakegun lotsa, eta bai eta munduaren bildurra, eta ematen digula ausardia, eta balorea Jesu-Kristoren Ebanjelio santuari libertade guziarekin jarraitzeko.

        G. Eta zergatik Unzioa edo gantxidura egiten da gurutzearen figuran? E. Aditzera emateagatik, gurutze santua dala Kristauaren insignia edo señalea; gurutzetik etorri zakula gure gaitz guztien erremedioa; gurutze santutik datorkigula egiazko pakea, eta betiko zoriona, eta ala gurutze santua, eta ark aditzera ematen digun mortifikazioa, eta pazienzia, maitatu bear ditugula, eta gurutzeaz lotsatu ordean, poztu, honratu, eta gloriatu bear gerala, Jesu-Kristok gurutzean batez ere erakutsi zigun pazienziako ejenploari jarraitzeaz.

        G. Eta zergatik Konfirmazioko Sakramentua ematen da Trinidade Santisimoaren izenean, au da, Aitaren, eta Semearen, eta Espiritu Santuaren izenean? E. Zergatik Bateoan bezela Konfirmazioan ere aitortu, eta konfesatu bear degu daukagun fedea, eta fedeko misteriorik aundiena, eta beste guzien fundamentua edo zimendua Trinidadeko Misterioa da.

        G. Eta zergatik konfirmatu danari ematen dio Obispo Jaunak masalleko edo belar ondoko arin bat? E. Aditzera emateko, Kristauak beti prestaturik egon bear duala, Jesu-Kristogatik edozein afrenta, neke edo naigabe sufritzeko, eta izan al ditekean nekagarrienak, lotsagarrienak, eta arrigarrienak izan arren, arintzen dirala Espiritu Santuak ematen duen betiko sari edo gloriaren esperanzarekin; Jaungoikoaren amorioarekin, eta artatik datorren barrungo pakearekin; eta ala aizkenik Obispo Jaunak esaten dio konfirmatu danari: «pakea izan dedilla zurekin».

        Eta orra, N.K. Jesu-Kristo gure Jaunak Konfirmazioko Sakramentua zertako egin zuan, eta zein mesede andiak, eta nolako laguntasun, sokorru, eta indarrak ematen dizkigun bere, eta gure animako etsaiak, deabrua, mundua, eta aragia garaitzeko, menderatzeko, eta azpiratzeko, eta birtuteari gogotik jarraitzeko, eta batez ere guziok munduko neke, eta naibagea eramateko, ain bearra degun pazienzia ejerzitatzeko; mundu onetan gauden artean nai ta ez peleatu bear degu, Jesu-Kristoren soldaduak gera, bera da gure kapitaia, eta gure gidaria; berak ematen dizkigu armak, eta indarrak peleatzeko, eta alperrak, eta nagiak ezpagera, baizik azkarrak, leialak, esker onekoak, eta lotsadunak, jarraio bear diogu. Munduaren esamesak, eta errespeto gaiztoak menospreziatu bear ditugu, eta beti Kristau onak, eta Jesu-Kristoren egiazko diszipulu edo jarraitzalleak izateaz honratu, eta gloriatu bear gera. Geiago estimatu bear degu, Jesu-Kristoren adiskideak, eta aren eskolako fiñak izatea, munduko honra, aberastasun, eta atsegin guziak baño; bada oetan eztegu arkituko egiazko pake, eta atsedenik; baña bai Jesu-Kristoren antzekoak izatean, bada berak esan zigun, eta ezin engañatu gaitzake; jarraio degiogula, batez ere humildadean, mansotasunean edo pazienzian, eta gure animenzat egiazko pakea arkituko degula: baña nola Kristauok ditugun obligazioak, eta egiteko andiak, ondo ezagutzeko ain itxuak gauden munduko iruipenezko zorionarekin, eta ain argalak gure griña edo pasio erabageak eskuratzeko; orretako bear degun Zeruko argia, eta indarra iristeko, nai ta ez fedeko egia andiak sarri gogora ekarri, eta konsideratu bear ditugu, eta Espiritu Santuari bere doaiak, eta graziak benetan eskatu bear diogu, bada orduan guzia erraz egingo degu, eta betiko pakea edo gloria seguratuko degu. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa