www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMAZAZPIGARREN DOTRIÑA

 

Extrema-unzioko Sakramentuaren gañean.

 

        Jesu-Kristo gure Jaunak, bere guganako amorio guztiz andia, eta gu salbatzeko daukan deseo guztizkoa, ondo erakutsi zigun, ez bakarrik, guri Zeruko bidea bere hitz, eta ejenploarekin erakutsi zigunean, eta gu erredimitzeko bere bizia Gurutze batean eman zuenean; baita ere, jaiotzen geranetik, illtzeko punturaño bere Sakramento Santuakin bear ditugun erremedio guziak emanaz: eta ez gutxiena estutasunik andienerako Olio Santuaren Sakramentua edo Extrema-unzioa ordenatuaz: eta ona, zerk izan bear duen gaurko hitz-gaia, zuen atenzio guzia ondo merezi duena. Eta 1. esan dezagun, gure dotriña laburrak erakusten diguna, eta Sakramentu onen explikazioa: eta ondoren 2. esango dizuet, gure dotriñako errespuesta edo eranzuera laburraren explikazioa.

        G. Zertako da Extrema-unzioa edo azkeneko oleadura? E. Iru gauzatarako. Zein dira? 1. Igaroko bizitza gaiztoaren errelikiak, arrasto edo kutsuak kentzeko. 2. Demonioaren tentazioen kontra animari indarra emateko. Eta 3. gorputzari osasuna emateko, animarako konbeni bazaio.

        G. Olio Santua bera Sakramentua da? E. Bera bakarrik ezta Sakramentua; baizik Sakramentuaren gaia: zerren Olio Santuarekin egiten diran unzio edo gantxidurakin, eta Sazerdoteak, orduan orazio gisa esaten dituan hitzakin, egiten edo osatzen du Sakramentua: Sazerdoteak bada gantxitzen edo unjitzen du eria edo gaixoa bere sentiduetan; begietan, belarrietan, sudurrean, ezpañatan, eskuetan, eta oñetan. Eta orduan bertan orazio eginaz esaten du «Unzio santu onegatik, eta bere miserikordia guztiz errukitzalleagatik barkatu degizula Jaungoikoak begiakin egin dituzun pekatu guziak»: eta orrela egiten du, eta esaten du beste sentiduetan.

        G. Nork disponitu edo ordenatu zuen Olio Santuarekin ematen dan Sakramentu ori? E. Jesu-Kristo gure Jaunak.

        G. Eta nork erakutsi zuen Sakramentu ori noiz, eta nola eman, eta zertako dan? E. Apostoluak mundu guzian erakutsi zuen: eta ordutik Eliza guzian ala usatu da. Baña Santiago Apostoluak Kristauai egin zien, eta Eskritura Santuan dagoan karta preziatu batean erakutsi zuen zeoro ori guzia. Eta dio onela: zuetatik bat gaxotzen bada, Elizako Sazerdoteai deitu begie, Jaungoikoari orazio egin degioben, Oleoarekin Jaunaren izenean gantxituaz, eta fedearekin egiten dan orazioak eria sendatuko du: Jaunak alibiatuko du, eta pekaturik badu barkatuko zaizka. (Jacobi V.) Eta Sakramentu onen antz edo figura bat lenago ikusi zan, Jesu-Kristoren ordenaz, eta bera bizi zala, Apostoluak egin zuen misio batean. Bada San Markos Ebanjelistak (613) dio, ze, orduan mirari andiak Apostoluak egin zituela: eta olioaz gaixo edo eriak gantxitu, eta sendatu zituela.

        G. Eta zergatik deitzen zaio Sakramentu oni Extrema-unzioa edo azkeneko oleadura? E. Zergatik da Kristauak errezibitzen dituan Unzio edo oleazioetatik azkenekoa. 1. Artzen du Bateo santuan. 2. Konfirmazioan. 3. Sazerdoteak, Obispo Jaunak, eta baita Erregeak ere eren konsagrazioetan, eta azkenekoa kristau guziok artzen degu, peligrozko gaitza edo eritasuna datorkigunean.

        G. Nolako olioarekin egiten da azkeneko oleazioa? E. Obispo Jaunak Ostegun Santuz urteoro konsagratzen duen olibazko olioarekin: eta ezta besterekin edo konsagratu bagearekin egin bear.

        G. Eta olioak zer aditzera ematen du? E. Olioak birtute andiak ditu. Olioak serbitzen du argitzeko: zauriak sendatzeko: eriak konfortatzeko, eta baita sustentatzeko. Eta efekto oriek Extrema-unzioak egiten dituala kristauaren animetan, eta gorputzetan aditzera ematen du.

        G. Nori dagokio olio santuaren Sakramentu au ematea edo administratzea? E. Parrokia bakoitzeko Bikario edo Erretore edo kura jaunari: eta aren baimenaz edo estutasunean edozein Sazerdoteri.

        G. Nori eman bear zaio Olio santua? E. Peligrozko gaitzarekin edo eritasunarekin dagoan Kristau pekatariari: eta ala, etzaie eman bear gaixotu bage gerrara dijoazenai: itxasoan ondatzeko, eta itorik illtzeko peligroan daudenai: eta justiziak illeragiten dituanai: bada oriek eztira gaixoak edo eriak. Eta orobat etzaio eman bear, iñoiz pekaturik batere egin eztuen aur inozenteai: ez eta zenzurik edo juiziorik batere iñoiz izan eztuenai: baña bai arrazoiaren argira etorri diran aurtxoai: eta baita lenago juizioarekin bizi izan, eta gero zoratu diranai ere, lenago Kristau gisa bizi izan baziran: eta ezta iñor gaiztotzat eduki bear, prueba zierturik aren kontra eztagoanean.

        G. Noiz eman bear zaio Olio santu eri dagoanari? E. Illzeko peligroan dagoanean: baña ezta etxoron bear txit etxirik egotera: eta are gutxiago azkeneko arnasetan edo agonian olio santua ematera. Egia da, lenago ezin eman izan bazaio, orduan ere eman bear zaiola: baña olio santuaren probetxu guziak ezin errezibituko ditu naiz animerako, naiz gorputzerako, bere buruaz, au da, adimentuaz, eta borondateaz ondo baliatzeko gai ezpadago, eta ezta osasunik ere, gorputza illik badago, eta milagro bage ezin sendatu baditeke: bada olio santuak gorputzari osasuna emateko birtutea dauka, ez bakarrik animarako konbeni zaionean, baita ere, milagro bage gorputza alibiatzeko edo alibioa errezibitzeko gai dagoan artean: eta ala, askotan ikusi da, olio santuarekin gaixoak bereala alaitzea, esforzatzea, obera ematea, eta gero sendatzea. Eta ortik kontu atera dezakezue, zein itxumen, eta erakeri aundia dan, olio santua muga onean errezibitzeko askoren iguitasuna, eta atzerapena; olio santua artu ezkero erremedio bage ill bear balu bezela: eta zein kalte andia dakarren atzerapen orrek, ala animarako, nola gorputzerako: eta argatik Trentoko Katezismo edo dotriñak dion bezela, pekatu aundi bat egiten due, olio santua ematea eragozten duenak, probetxuarekin artu ditekean denporan, eta ori geiegi ikusten da, batez ere aberatsen artean, eriak erak olio santua eskatzen ezpadue: eta kontrara, Kristau pobreak iguirik erakutsi ezeze, erak larritu oi dira, olio santua mugaz errezibitzeko: eta orixe egin bear degu Kristau guziok, olio santuak dakazkigun ondasun andiak iristeko.

        G. Eta olio santua errezibitzeko obligaziorik badago? E. Era onik ezpadu errezibitzeko, salbatu diteke olio santua artu bage: baña, era ona izan ezkero, ez artu nai izatea, da berez pekatu mortala: bada ezertan eztaukala edo despreziatzen duela aditzera ematen du, eta eskandaloa ere kausatzen du: baña oraindio egiazio premiarik eztuelako ustean luzatzen badu, gero errezibitzeko asmoarekin, pekatu mortalik egiten eztu, Olio santu bage ilko baliz ere, lekurik izan bagez: baña atzerapena olio santua errezibitzeko izan oi da zerbait kulpaduna: eta aren probetxuak galduaz gañera, kastigatzen da txit gogorkiro purgatorioan, exenplo askorekin ikusi dan bezela.

        G. Eta zenbat aldiz artu diteke olio santua? E. Peligrozko eritasun bakoitzean bein baizik ezin artu diteke: baña obera eman ezkero, eta iltzeko peligrotik libratu ezkero, txit sendatu ez arren, berriz peligrora biurtzen danean, berriz olio santua eman dekioke: eta peligrotik irten zan edo ez, duda badago, obe da berriz ematea, probetxu geiago dakarrelako.

        G. Eta olio santua frutu, eta probetxuarekin errezibitzeko, zer disposizio eduki bear du Kristauak? E. Egon bear du graziazko estaduan: bada oleadura santuak ematen du berez graziaren aumentua, eta barkatzen ere ditu pekatu benialak; batez ere aen damutasuna gaixoak bere biotzean badauka: eta argatik, pekatu mortalik baleuke, olio santua artu baño lenago konfesatu bear du: eta pekatu mortalik ez izan arren, konbeni da konfesatzea, frutu geiagorekin olio santua errezibitzeko.

        G. Eta konfesatzeko lekurik izan ezpadu; eta presaka olio santua ematen badiobe, zer egin bear du? E. Al duan moduan, keñuz baizik ezpada ere, konfesioa eskatu bear du, eta deseatu bear du absoluzioa: eta bere barruan pekatuen kontriziozko dolore edo damutasuna artu, eta Jaungoikoari barkazioa benetan eskatu bear dio: eta gerta liteke orduan, Jaungoikoaren grazia iristeraño, aren kontrizioa iritxi ezpazan, baña egiaz damuturik badago, olio santuaren Sakramentuak ematea lenengo grazia edo pekatu mortal guzien barkazioa, eta olio santuarekin salbatzea, bestela kondenatuko zana: eta orra probetxu bat esan al, eta ponderatu al baño aundiagoa.

        G. Eta zer geiago egiten du olio santuaren Sakramentuak? E. Gure dotriña laburrak erakusten diguna: eta aurretik esan deguna. 1. Pekatuen erreliki, ondar, arrasto edo kutsuak kentzea. 2. Deabruaren tentazioen kontra peleatzeko, gure animari esforzua edo indarra ematea. 3. Gorputzari osasuna ematea, animako salbaziorako konbeni danean.

        G. Zer dira olio santuak kentzen edo gutxitzen dituan pekatuen erreliki edo ondar gaiztoak? E. Guzioi pekatutik datorkigun gaitzerako griña edo inklinazio gaiztoa: eta onerako degun argaltasuna, pisutasuna, nagitasuna, eta atzerapena, eta erioaren bildur geiegia. Orra gure animak zerk dauzkan desalaiturik, eta gaixoturik: bada olio santuaren Sakramentuak argitzen gaitu; esforzatzen gaitu; indartzen gaitu: eta gogoa, eta animoa ematen digu, pekatuari kontra egiteko, eta birtuteak exerzitatzeko: eta batez ere Jaungoikoaren borondatearekin konformatzeko.

        G. Eta nola esforzatzen, eta indartzen du olio santuak eri edo gaxo dagoanaren anima Deabruaren tentazioen kontra peleatzeko? E. Fedea, Esperanzea, eta Karidadea bizitu eragiñaz. Infernuko Deabruak era askotara beti tentatzen gaitu: bada iñoiz ere baño alegin geiago egiten ditu azkeneko eritasuna, eta illzeko zoria, eta ordua datorkigunean, gu betiko galtzeko: eta eri tristeari ekarten diozka burura batzuetan fedearen kontrako pensamentu, eta tentazio goaitkarriak; beste batzuetan arrotasun edo presunpziozkoak edo banidadezkoak, bere obra onetan satisfazio geiegi artu eragiteko, eta egiazko humiltasuna galdu eragiteko: eta beste milla modutan galdu nai gaitu. Eta argatik iñoiz ere baño Zeruko laguntasunaren premia geiago degu orduan, etsai gaiztoaren tentazioai kontra egiteko eta nola gure Jesus onak ain maite gaituan, estutasun orreton bear ditugun laguntasunak, edo sokorruak ematen dizkigu, aekin gu ondo baliatu nai bagera.

        G. Zer egin bear degu bada alako tentazioen kontra gogotik peleatzeko, gure bizitzako denporan, eta batez ere eriotzako peligroa datorkigunean? E. Fedearen kontrako pensamentu edo tentazioek etsaiak burura ekarten badizkigu, gero barruan gelditu eragiñaz bezela? Nola egia izan diteke onelako edo alako gauza, erakusten duen bezela? E. Eztegu disputatzen, eta arrazoiak ematen jarri bear etsaiarekin: nazkatuko ginduzke, eta zorabiatuko ginduzke fedeko gauza bakoitzaren gañean, arrazoietan jarriko bagiña: arrazoi genero bat asko degu, etsaia lotsaturik bidaltzeko, eta gure fedean irmo egoteko. Eta, zein da arrazoi jeneral ori? Eranzun bear diogu; Jaungoikoak orrela Eliza Ama Santari erakutsi dio; guri erakusteko kargua eman dio; eta utsik iñoiz ere egin eztezan, bere argia, eta laguntasuna agindu dio: eta lenago Zerua, eta lurra faltatuko dira, Jaungoikoaren hitza baño: eta ala, eztet geiago bear, Eliza Ama Santak erakusten duena osoro sinisteko: eta nik fede onetan bizi, eta ill nai det. Eta orra fedearen kontra pensamentu, eta tentazio goaitkarriak erraz benzitzeko bide segurua: baña nola gerez bakarrik gauza onik egin ezin dezakegun, Jesu-Kristori eskatu bear diogu gogotik, irmatu, eta azi dezala gugan bere fede santua.

        G. Eta etsaiak ekarten dizkigun desesperazio, eta tentazio txarrak, nola goituko ditugu? E. Esperanza humil bat Jaungoikoaren ontasun, eta miserikordia kabubageagan, eta bere Seme Jesu-Kristo gure Jaunaren neurribageko, eta fin bageko merezimentuetan artuaz, eta edukiaz. Etsai gaiztoak alde onetatik gerra fortitza egin oi die Kristau mota biri, bildurtiegi izan oi diranai, eta erabageko esperanza banoan bizi izan diranai. Antxitikoai, beti izan duen bildur geiegi ura, orain ere azitzen die: desanimatzen ditu: eta goait eragin; etsi eragin; eta desesperaziora erakarri nai izaten ditu: eta orrelako bildurtiak alegin guzia egin bear due, gogora sarri ekarteko gure Jaungoikoaren kabubageko ontasuna, miserikordia, eta guziok salbatzeko daukan borondate egiazkoa: eta bere Seme propioa bera guri emanaz, gure Salbadore, Erredenptore, eta Maisu izateko, erakutsi digun guganako amorio miragarria: eta gure ezereza, gure txarkeria, eta esker gaiztoa guziz andia izan arren, humiltatzen bagera; damuturik bagaude; eta hume bat ofenditu duen bere aita onagana, konfianza osoaz biurtzen danean, pozik errezibitzea duen bezela, gure Jaungoikoak bere grazian, eta adiskidetasunean artuko gaituela: eta gure pekatu guziak barkatuko dizkigula. Eta pensamentu santu oriekin alaiturik, Jaungoikoari esan bear diogu: Jauna, zu zera nere Aita ona: askotan, eta andizkiro ofenditu zaitut: aitortzen det nere kulpa andia, eta eztet nerez merezi barkaziorik: baña zure piedadea, eta errukia neurribagea da: zeurk aseguratzen didazu, eztezula nai pekatariaren kondenazioa, baizik zuregana biurtu eragitea: eta ori bera zure Seme maite Jesu-Kristok esaten dit: eta berak nigatik gurutzean erregutu zizun, esanaz «Nere Aita, barkatu egiezu, bada eztakie ondo, zer egiten duen». Miserikordia bada arren ni pekatariaz: zugan, Jauna, ipinten det konfianza guzia: eta nere pekatuen barkaziorako, eta satisfakziorako eskeintzen dizkitzut nere alegin, eta neke guziak; eta Jesu-Kristok berak Gurutzean nere ordez eman zizun pagua, eta satisfakzioa: eta bitarteko ipinten dizut pekatarien, eta zure Ama Birjiña Santisima; bere esposo San Jose gloriosoa, nere Aingeru guardakoa, eta nere izeneko, eta debozioko Santuak, eta Zerutar guziak. Arren guziok gorde nazazue, eta anpara nazazue, etsai gaiztoaren eskuetan erori ez nadin; baizik zuen betiko zorioneko lagun izan ñadin.

        Eta onela animatu bear da Kristau gaixo bildurtia: alik esperanzarik andiena artuaz, Jesu-Kristoren merezimentu infinitoakgatik, pekatuen barkazioa, Jaungoikoaren grazia, eta betiko gloria iritxiko degulako; baña esperanza orrek izan bear du humilla, eta ez Kristau arro, presumitu batzuek izan oi duen bezelakoa: bada batzuek geiago fiatzen dira eren obra onetan, Jaunaren erruki, eta miserikordian baño, eta eztue pensatzen, egiten duen on guzia, Jaungoikoaren grazia, eta aren laguntasanari zor dioela: edo uste due, Jaungoikoak doarik, eta graziaz egiten dien faboreak, eren obra onakgatik dituela, edo aen saria duela: eta orrela infernuko etsaiak, egiazko humiltasuna ezin ikusi duenak, bere antzeko arroak, eta soberbioak izatera erakarten ditu: eta tentazio gaizto orri atzera esateko, Jesu-Kristok Apostoluai esan ziena, beti gogoan eduki bear degu: au da, ni gabe ezin ezertxo ere egin dezakezue: Sine me nihil potestis facere. Eta orri dagokala, San Agustin andiak esan oi zuena, gere obra onak ere, eta merezimentu guziak ere Jaungoikoaren doaiak dirala; bada aren grazia merezi erazotzen digu. Eta zenbat ori obeto ezagutzen degun, anbat humillago izango gera: eta anbat esperanza seguruagoa, eta irmoagoa Jaungoikoaren ontasunean, eta Jesu-Kristoren merezimentuetan edukiko degu: eta etsaiaren tentazioak errazago benzutuko ditugu.

        G. Eta nola tentatu oi ditu deabruak illzeko peligrora datozenean, arako Kristau nasai, erara edo gustora, pekatuak ardurabage egiñaz, munduan bizi izan diranak, esperanza gezurti, eta bano batean fiaturik, gure Jaungoikoa onegia dalako; aren miserikordiak kaburik eztuelako; Jesu-Kristo guziokgatik ill zalako, eta noiznai barkazioa eskatu ezkero, salbatuko ditualako? E. Orrelakoai, Judasi bezela, azkenean esperanza ona, eta humilla kentzeko, alegin guziak egiten ditu etsaiak: gogora ekarten die, Jaungoikoaren miserikordia dala, Jaungoikoa bera geiago amatzeko, ete penitenzia egiazkoa egitera gu mugitzeko: eta eztala pekatu geiago egiteko aitzaki, pretestu, eta kapa orde bezela artu duanaenzat; ezpada, argalak bezela iñoiz utsegiteak egin arren, egiaz humillaturik, eta damuturik, konfianza on batekin Jaungoikoari barkazioa eskatzen dioenenzat: eta lengo esperanza gaizto ura itzuli oi die orain egiazko desesperazio batera: eta, nola oiturik ezteuden esperanza ona edukitzera, gero ere eztue salbatzeko bear dan esperanza humillik artu oi: eta eskuarkiro alakoak kondenatu oi dira. Eta, ezta orienzat erremediorik? Bai; Jaunaren miserikordia infinitoari berari egin dioben injuria arrigarria ondo ezagutzen badue: eta egiaz humillaturik, eta damuturik, eta esperanza onarekin alaiturik, barkazioa benetan eskatu, eta ondo konfesatu edo penitenzia egiazkoa egiten badue: eta orra bertatik, eta gogotik guziok egin bear deguna, eriotzako orduan burlaturik arkitu ez gaitezen, eta deabruak berekin Infernura eraman ez gaitzan.

        G. Eta deabruaren tentazio gaiztoak benzitzeko indarrak emanaz gañera, zer beste probetxurik dakarkigu Extrema-unzioak? E. Ematen digu gorputzeko osasuna, animarako konbeni danean.

        G. Eta zergatik esaten degu animarako konbeni danean? E. Zergatik, eztakigu, gure salbaziorako bizitzea edo illzea konbeni zakun: eta Sakramentuak prinzipalmente animaren salbaziorako, Jesu-Kristo gure Jaunak ordenatu zituan. Eta ala, eztegu ansia geiegi eduki bear, gorputzeko osasuna, eta bizia konserbatzeagatik. Lenago edo geroago, nai ta ez ill bear degun ezkero, animako betiko bizitza, eta betiko gloria aseguratzeko alegin guziak egin bear ditugu: eta orretarako, beti, eta batez ere gaxo gaudenean, fedea, esperanza, eta karidadea exerzitatzeko kontuan egon bear degu: birtute orien aktoak sarri egin bear ditugu: eta batez ere Akto Kontriziozkoak humiltasun, eta konfianza andi batekin berritu, ete gere nekeak, naigabeak, eta trabajuak pazienzia andi batekin sufritu bear ditugu: eta Jesu-Kristok gugatik sufritu zituanakin batera, gure pekatuen pagu edo satisfakziorako ofrezitu bear diozkagu Jaungoikoaren justiziari: eta azkenik, txit asko Zerurako irabazteko, eta eriotza pakezko bat iristeko, gere biziaren, eta gere gauza guzien ofrenda osoa Jaungoikoaren Majestadeari egin bear diogu, azkeneko dotriña santuan erakutsi nizuen bezela, Jesu-Kristok bere Aita Eternoari Gurutze santuan egin zion ofrenda edo sakrifizioarekin batera juntaturik edo uniturik gure burua osoro Jaungoikoari ofrezituaz. 1. Gure Jabe Soberanoari bezela: 2. Gure ongille guztiz andiari bezela: 3. Gure pekatuen zorra pagatu, eta satisfazioa eman bear diogunari bezela: eta 4. on guzien, eta doai guzien emalleari bezela, ezagutzen, eta aitortzen degula, geran guzia, eta degun guzia Jaungoikoari bakarrik zor diogula: eta ala, bere borondatea gauza guzietan egin nai degula: egiñal guziak egin arren, ez gerala gai, egin dizkigun mesede guztiz andiai zor zaien eskerrak emateko, Jesu-Kristok eman ziozkanakin juntatuta baizik: orobat, gerez pekatuen barkaziorik eziñ iritxi genzakeala, Jesu-Kristok merezi izan ezpaligu; eta gure zorrak pagatu ezpalitu: eta azkenik, orien barkazio osoa, eta aurrera grazien irauteko, eta eriotz on bat iristeko, doai guzien andiena izango badegu, Jesu-Kristoren bitartez, Aita Eternoak eman bear digula; baña eztigula ukatuko, aren izenean eskatu ezkero, eta gure buruak Jesu-Kristorekin batera berari ofrezitu edo eskeñi ezkero.

        Egin dezagun bada, N.K. gogotik, eta sarri ofrenda ori: eta bertatik pake andi bat, eta gero betiko zorioneko bizitza Zeruko glorian gozatuko degu. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa