www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMABOSTGARREN DOTRIÑA

 

1. Esperanza zer dan, eta zer agintzen digun:
2. zer eragozten digun: eta
3. nola exerzitatu bear degun.

 

        Aditu zenduen orain urrengo aldian fedearen birtutea zer dan: fedeak zer agintzen digun, eta zer eragozten digun: eta nola fedea exerzitatu bear degun, arekin batera gure bizimodua zuzentzeko, eta Zeruko gloria, eta betiko ondasunak iristeko: eta fedeak erakusten digun betiko zorionaren edo Zeruko gloriaren deseo egiazkoa, eta esperanza ona guziok eduki bear degun ezkero: gaur esperanzako birtute onen gañean hitz egin bear dizuet: eta 1. esango dizuet, zer dan Kristauaren esperanza; eta zer agintzen digun: 2. zer eragozten digun: eta 3. nola guziok birtute au exerzitatu bear degun, eternidade guzian egiaz zorionekoak izan nai badegu.

        G. Zer da bada esperanza? E. Da Zeruko birtute edo doai bat naturalezaz gañekoa edo sobrenaturala, Jaungoikoak bateo Santuan sortu edo eman ziguna: eta mugitzen gaituana itxodotera Jaungoikoagandik betiko zoriona edo betiko gloria, Jaungoikoaren beraren graziaren laguntasunarekin, eta gure obra onakin; eta deitzen diogu, birtute Teologala edo Jaungoikozkoa, zerren onekin begiratzen diogu Jaungoikoari gure zorion soberanoari edo gorenari bezela.

        G. Eta zein da birtute orren aktoa, ekiera edo exerzizioa? E. Da Zeruko erreinua gogotik deseatzea: eta edukitzea gure barruan betiko zoriona edo gloria, eta ura iristeko medioak edo laguntasunak, gure Jaungoikoak ziertu emango digulako ustea edo esperanza, gere partetik ere alegiñak egin nai baditugu: eta esperanza onen motiboak dira 1. zerren dan Jaungoikoa bera gure ondasun soberanoa edo guzien gañekoa; eta aren Majestadeak beraz gozatzeko egin gaitu: 2. zerren dan gure anparatzalle edo laguntzalle guztiz poderosoa, eto jakintsua: 3. zerren dan miserikordiosoa, eta errukiz begiratzen digun; eta 4. zerren dan eskeñi, agindu edo prometitu diguna kunplitzen guztiz fiela, eta leiala: eta agindurik gauzke, Jesu-Kristo, bere Seme maitearen izenean ondo eskatu ezkero, gure animako salbaziorako bear deguna emango digula.

        G. Eta eskatu, eta esperatu ditzakegu Jaungoikoagandik ondasun tenporalak? E. Bai: bada guzien Jabea Jaungoikoa da: baña eskatu bear diozkagu, gure salbaziorako ondoena dagokigun neurrian, eta moduan.

        G. Nolako kondizioarekin Zeruko gloria agindu digu gure Jaungoikoak? E. Aren mandamentu santuak bere graziarekin edo laguntasunarekin batera gordeko ditugulako kondizioaren azpian.

        G. Eta esperanzako birtute onetan zer agintzen digu batez ere gure Jaungoikoak? E. Fedeko birtutearen explikazioan esan genduan bezela agintzen digu esperanzako aktoak egitea: 1. arrazoiaren argira, eta gure betiko zorionaren edo betiko gloriaren ezaguerara fedearen bitartez eltzen geranean. 2. Esperanzako birtute onen kontrako tentazio fortitzak burura datozkigunean, esperanzako aktoa egin bear degu, tentazioa goitzeko. 3. eriotzako peligroa datorkigunean orobat esperanzako aktoak egin bear ditugu: alde baietik gure ezereza, eta argaltasuna, eta Jaungoikoaganako esger gaiztoa ikusirik, humillatzen gerala: baña bestetik, Jaungoikoaren ontasun, piedade, eta miserikordia kabubagea, eta guzaz duen erruki guztiz andia gogora ekarri bear degu: eta Jesu-Kristoren izenean, eta aren pasio, eta eriotza santuaren neurribageko merezimentuakgatik, esperanza bizi batekin eskatu bear diogu gure pekatuen barkazioa, eta eriotza on baten grazia; eta orri darraion betiko gloria. Eta 4. okasio oriezaz gañera, fedeko aktoak bezela, esperanzakoak ere noizen bein edo sarritxo egiteko alegiñak egin bear ditugu: bada eskrupulurik izan eztezazuen, jakizue, ze Aita gurea ondo, eta ezaguerarekin errezatzen dezuen guzian: eta orobat akto kontriziozkoa bear dan bezela egiten dezuen guzian, esperanzako aktoa ere egiten dezuela: eta baita, ez oartu, edo akordatu arren, igerri bage, eta ixilik fedea, eta esperanza askotan exerzitatu oi ditugu: ala konfesatzen geranean, nola komulgatzen geranean, nola Meza enzuten degunean, edo Errosario Santua errezatzen degunean: bada ezin gauza oriek ondo egin litezke, gere barruan fedea, eta esperanza berritu bage: eta pekatuari kontuz alde egiteko; zuen gurari gaiztoak ezitzeko, eta Zeruko gloriaren deseoarekin obra onak egiteko, alegiñak egiten badituzue, esperanza ona daukazuelako señalea da.

        G. Eta nor dira esperanza ona eztuen Kristauak? E. Birtute onek eragozten duena egiten duenak.

        G. Zer eragozten du bada esperanzako birtuteak? E. Pekatu mota bi, bata bestearen antzik eztuenak eragozten ditu: bata da esperanzaren falta edo etsimena edo desesperazioa; eta orri darraion nagitasuna, eta alpertasuna: eta bestea da esperanzaren sobra edo geiegia, eta erabageko presunzioa: eta bildur santuaren falta.

        G. Zer da esperanza galdu eragiten duen desesperazio edo etsimenezko pekatua? E. Betiko zoriona edo bere animako salbazioa iritsiko edo alkanzatuko eztuela etsitzea: eta uste orretan penitenzia eta obra onak egiteari largatzea.

        G. Eta nundik sortu oi da edo dator etsimen edo desesperazio ori? E. Uste izatetik Zeruko bidea nekeza, eta estua dala: eta maite dituan erabageko atsegiñak eziñ utziko dituala: bere aztura gaiztoak eziñ goituko edo menderatuko dituala: eta birtuteari jarraitzeko egin bear dituan lanak eziñ egingo dituala.

        G. Eta desesperazio edo etsimen ori zer pekatu da? E. Da berez pekatu mortala: ez beste guzien artean peligro guztiz andikoa: bada esperanza guzia galdu eragiten du: eta azkeneko fiñaz edo betiko zorionaz etsitzen du: eta ura iristeko medioak igui ditu, eta uzten ditu; eta orregatik ere da Espiritu Santuaren kontra diran pekatu arrigarrietatik bat.

        Nola izango ezta bada orrelako pekatua guztiz peligro andikoa? Argatik San Isidorok esan zuen (libro 2. de summo bono sententiarum capitulo 14.) Pekatu mortal bat egitea anima iltzea da: baña salbazioaz etsitzea Infernura jaitsitzea da. Baña ori guzia aditzen da, etsimen edo desesperazio ori borondatezkoa danean: bada Kristauen artean badira asko, bere borondate edo naiaren kontra, esperanzako birtute onen kontrako tentazio edo pensamentu guztiz gogaikarriak edo penagarriak izaten dituenak: eta esperanza galdu duelako bildur arrigarri bat eduki oi duenak. Eta ori datorkie, ez erak ezaguerarekin ala nai duelako edo konsentitzen duelako; ezpada zerren Infernuko deabruak erabageko bildurkunde geiegirekin turbatzen dituan: edo erak barruko tristura, eta melankoliari leku geiegi ematen dioben: eta orrelako persona bildurtiak (pekatuak ezagutu ezkero igui badue, eta alako pensamentuak penatzen baditue) konsolatu, eta alaitu bear dira: eztue uste izan bear alako tentazioak pekatu dirala, borondateak igui dituan artean: eta eren argaltasuna, eta berez bakarrik ezertako gai eztirala ezaguturik, eren konfianza guzia Jaungoikoaren kabubageko ontasun, eta miserikordiagan, eta Jesu-Kristoren pasio, eta eriotza santuaren neurribageko merezimentuetan ipiñi bear due: eta al dituen obra on guziak egiteko alegiñak egin bear ditue.

        G. Eta nundik geiago sortu oi da desesperazioa edo etsimenezko pekatua? E. Fedearen kontra dan itxumen gaizto batetik: eta da, uste duenean, bere pekatuak aiñ arrigarriak dirala nun eziñ Jaungoikoak barkatu leizkiola, edo barkatu naiko eztiozkala: Kain gaiztoak, eta Judas gaiztoak uste izan zuen bezela: eta ala kondenatu ziran, esperanza galdu zuelako: eta ori da ukatzea Jaungoikoaren kabubageko ontasuna, eta miserikordia, eta aren guzialtasuna edo pederio neurribagea: eta da batetan fedea, eta esperanza galtzea, eta hereje itxutua, eta gogortua izatea: bada gure fede santuko egia, eta artikulu prinzipala, kredoan bertan Apostoluak ipini ziguena da pekatuen barkazioa: au da, gure Jaungoikoak utzi edo eman diozkala bere Elizari pekatu mota guziak barkatzeko erremedio eragilleak, pekataria bera bear bezela prestatzen edo disponitzen bada penitenzia egiazkoarekin.

        G. Eta nork geiago esperanzako birtutearen kontra pekatu egiten du? E. Zeruko gloria, eta betiko bizitza zorionekoa biziro deseatzen eztuenak: eta ura iristeko medioak gogotik artu nai eztituenak: eta ala pekatu mortalean bizi dira; emengo ondasunak, emengo atsegiñak, emengo bizitza al balue, beti-beti gozatu nai lituzkeanak, eta Zerukoakgatik trukatuko ez lituzkeanak: bada orrelakoen biotza munduari josirik dago: eta eren betiko zorionaz ajolarik eztue: bear dan bezela estimatzen eztue: eta ori da fedea, eta esperanza illik edukitzea, eta kondenazioko estaduan egotea.

        G. Eta zer geiago eragozten du esperanzako birtuteak? E. Presunzio alperra, eta banoa.

        G. Eta zein da esperanzaren kontrako erabageko presunziozko pekatua? E. Da modu askotan: eta 1. da, batek uste duenean bere indar utsakin Jaungoikoaren grazia, eta Zeruko gloria iristea: eta ala uste zuen San Agustiñen denborako Pelajianoak deitzen ziran hereje batzuek, eren indar propioakin, Jaungoikoaren grazia bage edo Zeruko laguntasun sobrenatural bage, mandamentu santuak gorde zitzakeala, eta betiko zorioneko bizitza iritsi zezakeala. Eta kontrara beste batzuek uste izan zuen, erak penitenziarik egin bage, eta obra onik egin bage, Jaungoikoaren ontasun infinitoak Jesu-Kristoren merezimentu utsakgatik salbatuko zituala: eta esperanza ori biotzean edukitzea asko zala, salbazioa iristeko beste nekerik artu bage. Baña oriek guziak Eliza Ama Santak kondenatu ditu herejetzat: eta erakutsi digu, Jaungoikoaren hitzaz konforme, salbazioa iristeko nai ta ez bear ditugula batetan Jaungoikoaren grazia edo Zeruko laguntasuna, eta arekin batera gure obra onak: bada, San Agustiñek esaten digun bezela, ezerezetik gu bage sortu edo egin gaituan Jaungoikoak, ez gaitu gu bage salbatuko: au da, ematen digun graziarekin batera, agintzen digun obra onak egiten ezpaditugu.

        G. Eta esperanzaren kontra iñork geiago presunzioz pekatu egiten du? E. Bai: 1. eren salbaziorako Jaungoikoaren laguntasunean, eta grazian baño eren indarretan; eren jakindurian, eta eren alegiñetan konfianza geiago daukatenak: eta 2. naiz osasuna iristeko, naiz ondasunak edo nai lituzken beste aurrerapenak munduan alkanzatzeko, Jaungoikoagan baño geiago fiatzen diranak munduko personetan, eta eren jakinduria eta alegiñetan: bada Jaungoikoak eztu nai, beragan baño esperanza geiago iñorgan prinzipalmente eduki dezagun, naiz animarako, naiz gorputzerako bear ditugun edo konbeni zaizkigun gauzetan: bada bestela, Jaungoikoagan baño esperanza geiago gizonetan ipinten badegu; nundik oei gusto emango diegun ibilliko gera: eta eren bizioetan ere, egia esan ordean, lausonjatuko, eta eren gustora hitz egingo diegu: eta aen esan gaiztoak egiteko prest egongo gera. Orra zer dakarren Jaungoikoaz azturik gizonetan prinzipalmente gure esperanza ipinteak: eta kontrara Jaungoikoagandik prinzipalmente bear ditugun edo ondo dagozkigun gauzak esperatzen baditugu, Jaungoikoaren bai, baña beste iñoren erabageko bildurrik izango eztegu: eta Jaungoikoari atsegin emateko kuidadu geiago ipiñiko degu, eta alegiñak ere egingo ditugu.

        G. Eta esperanzaren kontrako presunzio gaiztoa eta erabagea noiz geiago gertatzen da? E. Pekatu mortalak egitera oiturik dauden pekatariak uste duenean, Jaungoikoak guztiz errukitsua, eta miserikordiosoa danak bezela itxongo diela erak nai artean, eta erai gogoak ematen dienean penitenzia egingo duela, eta salbazioko bidean jarriko dirala: eta orobat uste duenean eriotzako orduan konfesio on bat edo akto kontriziozko egiazko bat egingo duela; eta guzia batetan erremediatuko duela: bada orrelako presumiduak uste due, gauza guztiz erraza dala, eta instante batean egin ditekeala Jaungoikoagana benetan biurtzea: penitenzia egiazkoa egitea: eta barkazioa iristea: eta orobat kostako zaiela pekatu askoren, nola baten damua artzea, eta konfesioa egitea: eta ala oitura gaiztoaren mendean jarten dira: eta orti, eren buruak libratzeko egiazko alegiñik egiten eztue: beti geroko penitenzia luzatzen due: eta onelako presunzio edo uste temerarioak txit asko dauzka ondaturik Infernuan, zergatik gure Jaungoikoak berak deitu dituanean, aren ontasunez, eta miserikordiaz penitenzia egiteko baliatu ordean, pekatu geiago egiteko baliatu diralako; orrelako presumidu arroai berariaz bat batetan kendu oi die, edo bizia edo zenzua edo ukatzen die, zor eztien laguntasun espezialak, eta eren pekatuan penitenzia egiazkorik egin bage, jatxi oi dira betiko Infernura. Eta orobat erabageko presunzio arrigarri batean erorten dira pekatu mortala edo lujuriakoa edo ordikeriakoa edo beste edozein eragin oi dien peligro edo okasio gertuan eren borondatez jarten diranak; pekaturik egiteko asmorik eztaramelako edo Jaungoikoak lagunduko dielako, pekatuan erori eztitezen: bada orrelako okasio edo peligro gertuan, berak nai duela egotea edo jartea, da ia presunziozko pekatu mortal egitea: bada peligroa edo arriskua billatzen duena an eroriko da; denbora guzietako exenploak erakutsi duen bezela. Ezpada gogora ekarzue, nola erori ziran Sanson indarsua; Dabid santua; Salomon jakinsua; eta Aita San Pedro, Apostolu guzien burua: eta begiratu ezazue, etzeratela zuek: ez ain indarsuak, ez ain santuak, eta ain jakinsuak: eta ala peligrotik beti alde egizue, eta zeurok nai eztezuela, uste bage, alakorik ofrezitzen bazatzue, bereala Jaungoikoari laguntasuna, eta indarra eskatu egiozue, berak gorde zaitzen pekatuan erori bage.

        G. Eta badira geiago, presunzioko pekatuan erorten diranak? E. Bai: eta dira, alako Kristau alper batzuek, Zeruko erreinua, eta gloria iristea uste duenak, baña Jesu-Kristok bere Ebanjelio Santuan erakutsi zigun bizimoduari jarraitu nai bage; eren pasio, apetitu, eta griña gaiztoai gerrarik egin bage: deboziozko gauzaren batzuek egiten dituelako, humiltasuna, pazienzia, mortifikazioa, eta onelako beste premiazko birtuteak exerzitatzeko nekerik artu nai bage; joku luzetan, jostatze, eta konzersazio alperretan, eta jan-edanetan eren pensamentu guziak dauzkatela, Kristau bati dagokion bizimodu arreglatu bati jarraio bage: onelakoen esperanza da alperra, da presunzio banoa: bada Jesu-Kristoren beraren esanaz batera, Zeruko erreinua irabazteko indar egin bear degu: gure borondatea bere gurari gaiztoakin ukatu edo ezi bear degu: egunoroko gurutzea edo gertatzen zaizkigun naigabe, eta atsekabeak, gutxianez, pazienziarekin eramatera guziek jarri bear gera: eta Jesu-Kristori jarraitu bear diogu: eta orretarako gerez gai ez geralako, bere grazia, eta indarra gogotik, eta sarri Jesu-Kristori berari eskatu bear diogu: baña eskaera orretan bertan ere sartu oi da Kristau askogan erabageko presunzioa, eta da, bear dan prestaera bage, atenzio bage, humiltasun bage, konfianza bage, eta erremediatzeko deseo egiazko bage, orazioa, erregua edo eskaera oituraz bezela, geiago ezpañaz edo aoaz, biotzaz baño egiten danean: bada orrelakoak Jaungoikoa tentatzen du: esperanza alperra dauka: eta eskatzen duena iristen eztu, zergatik ondo eskatzen eztuen.

        G. Zer egin bear degu bada gure esperanza ondo exerzitatzeko edo piztutzeko; eta Jaungoikoak guretzat daukan betiko zoriona edo Zeruko gloria iristeko? E. Denbora guzietako Santuak egin izan duen bezela, gu ere fedearen argiaz baliatu bear gera; eta fedeak erakusten digun bezela, esperanzarako ditugun motibo guztiz andiak gogoan ondo sarturik eduki bear ditugu: eta batez ere tentazioak edo naigabeak estutzen gaituenean, aekin baliatu bear gera. Eta 1. ondo ezaguturik, eta konsideraturik eduki bear degu, zeiñ sari edo premio guztizkoa daukagun Zeruko glorian, orain zerbait Jaungoikoagatik, eta gure salbazioagatik nekatzen bagera: eta batetik sariaren edo betiko gloriaren anditasunak, eta aren betiko iraupenak, eta bestetik nekearen laburtasunak, alaitu bear gaitu, Jaungoikoaren mandamentu santuak txit kontuz gordetzera: eta gure naigabe guzietan pazienzia andi bat edukitzera: eta orretarako bear degun gogo ona, eta indarra Jaungoikoari berari eskatu bear diogu. 2. Eta seguru egon gaitezke, Zeruko erreinua, eta ara daraman birtutea, gogotik, eta beste gauza guzien gañetik billatzen badegu, munduan bear ditugun mantenu edo alimentua, soñekoa, eta ondo dagozkigun beste gauza guziak, Jaungoikoak gure Aita ona danak bezela, emango dizkigula, azigarri edo añadigarri bezela: bada berak Ebanjelioan ala esaten digu, eta agintzen digu, gauza oriekgatik ez gaitezela ansiatu, eta penatu, zerren berak gure kuidadua dauka: eta esaten ere digu, gure gogo, ansia, eta deseo guzia Zerura jaso bear degula, bada an dago gure tesoroa. Eta 3. zerren guziok gerez ezerezak, itxuak, argalak, gaitzera etziñak eta miserableak geran; eta alde guztietatik animako etsaiak gerra egiten diguen; ezaguera onekin eztegu etsi bear, baizik humillatu bear gera; gere buruaz, eta indarraz fiatu bear ez gera: gere aldetik danez bildur andi bat gere barruan eduki bear degu: baña ikusirik beste aldetik Jaungoikoaren ontasun, eta miserikordia neurribagea, eta bere Seme maite Jesu-Kristo gure Jaunaren izenean gure salbaziorako eskatzen diogun guzia emango digulako bere promesa, eta hitza: esforzatu bear gera, eta humiltasunarekin, eta konfianza oso batekin eskatu bear diogu sarri falta zakun indarra, eta grazia: eta erraz Jaungoikoaren laguntasunarekin, eta gure ekiera onarekin gere pasio edo griña gaiztoak, eta animako etsaiak, benetan nai badegu, goituko edo menderatuko ditugu: birtuteari jarraioko diogu: eta batez ere birtute guzien ama, erregiña, eta bizitza dan karidadea, au da, Jaungoikoaren eta projimoaren amorio egiazkoa iritsiko degu: eta orrek gure fedea, eta esperanza piztuko dizkigu: obra onak eragingo dizkigu: eta orien sari guztizkoa, eta betikoa, gero Zeruan goza eragingo digu. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa