www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEITA AMABIGARREN DOTRIÑA

 

Zortzigarren Mandamentuak eragozten dituan
erabageko juizio, sospetxa, eta dudaen gañean.

 

        Gaur Jaungoikoaren legeko zortzigarren mandamentuaren explikazioa asi bear degu, N.K.: beste aurreko zazpi mandantentu santuetan, obrazko pekatuak batez ere gure Jaungoikoaren Majeatadeak eragozten dizkigu, eta iñori gaitzik ezertan ez egitea: eta guziok alkar amatzea agitz agintzen digu: eta zortzigarrenean hitzezko edo mingañezko pekatuak, eta oriekin egiten diran kalte andiak debekatzen dizkigu: eta nola mingaña ondo gorde bagez, eta juizio ariñak eginaz, eta eransiaz pekatu mota asko egin oi diran, oriek ezagutzeko, eta txit eskusatzeko, dotriña au, eta urrengoak txit kontuz aditu bear dituzue.

        G. Zein da zortzigarren mandamentu santua? E. Testimonio falsorik ez jasotzea, eta gerurrik ez esatea.

        G. Zer agintzen da mandamentu onetan? E. Lagun urkoaz edo projimoaz arin edo erraz gaizki ez juzgatzea, eta aren faltak edo utsegiteak ez esatea, eta ez aditzea.

        G. Nork ausitzen du mandamentu au? E. Arrazoiaren kontra edo asko dan ainbe motiko bage, edo fundamentu bage juzgatzen duenak; fama kentzen duenak; sekretoa agertzen duenak; edo gezurra esaten duenak.

        Ona, N.K. mandamentu santu onetan gure Jaungoikoak eragozten dizkigun pekatuak: eta dira 1. testimonio falsoak, naiz gere barruan, naiz kanpoan, gure projimoari jasotzea, altxatzea edo egoztea: 2. besteren pekatu sekretoak, eta falta estaliak agertzea: 3. enkargatu diguen sekretoa deskubritzea edo eraustea: eta 4. gezurrak esatea. Eta nola pekatu oek, gertatu oi diran bezela, zeoro aditzera emateko dotriña luzeak bear diran; errazago, eta neke gutxiagorekin kargu egin zaitezten, lau dotriña alditan, azaldu edo explikatuko dizkizuet: eta gaur bakarrik esango dizuet, 1. juizio ariñak, eta gaiztoak nork egin oi dituzten, eta nolako pekatuak diran: eta 2. nundik sortu oi diran: eta nola erremediatu bear diran.

        G. Eta 1. nor dira arrazoiaren kontra juzgatzen duenak? E. Era askotan izan oi dira: eta 1. arrazoiaren kontra juzgatzen due; iñor juzgatzeko, eta kondenatzeko eskualdirik, poderiorik edo aginterik eztuela, eskualdiak besteai artzen dienak iñor juzgatzeko, eta kastigatzeko. 2. Dira eskualdiak, agintzeko edo juzgatzeko eduki arren, legez kanpora, arrazoi bage, pasioak itxuturik, projimoak juzgatzen, eta kastigatzen dituen Juez itxutuak. Eta 3. dira justiziaren aurrean projimoaren kontra juizio okerrak, eta injustiziak edo bidegabeak egiteko, maliziaz serbitzen duen, eta gezurra esaten duen testigo falsoak; eta orretarako laguntzen duen letraduak, eskribabak, prokuradoreak, eta orien antzeko gañerakoak. Eta 4. projimoaren kontra juizio gaiztoak eragiten ditue, gorrotoz, eta bendekuz edo enbidiaz erabageko kerellak ematen dituenak: eta baita informatu bage, eta ez karidadez, baizik gaitziritziz iñoren utsegiteak agintariai esaten edo gastigatzen dienak, erremediatzeko aitzakiarekin. Eta 5. juizio gaiztoak projimoaren kontra egiten, eta eragiten ditue prueba gezurtiak ematen dituen auzilariak: eta egia esan bear ordean, naiz besteren kalterako, naiz probetxurako izan dedilla, berariaz zelo errukiz edo gaitzez ezkutatzen edo eztaltzen duen testigoak: eta juramentua ausiaz gañera, bear bezela deklarazioa artu eragiten duen Juezari obedezitu bagez, eta egia esan bagez pekatu mortal bat egiten due: eta testimonio falsoarekin, projimoari egiten badiobe kalterik, beste pekatu mortal bat; eta errestituzioa egiteko obligazioarekin gelditzen dira.

        G. Nork bestek arrazoiaren kontra juzgatzen du? E. Berekiko bakarrik, fundamentu egiazko bage, motibo bage, bear adiña arrazoi edo señale zierturik eduki bage, projimoaren kontra juizioa egiten duenak: eta ori, iñori ez esan arren, bere artean bakarrik iritzi edo juizio gaiztoa egiten badu ere: bada orixe da juizio ariña, erabagea, eta temerarioa: eta gai pisu, larri edo grabea izan ezkero, pekatu mortala.

        G. Baña esan dezagun: juizioa zer da? Eta noiz da gaizki egiña edo temerarioa? E. Juizioa da osoro sinistea, uste izatea, eta bere artean ziertutzat edukitzea, burura bati etorri zaion besteren utsegitea edo gaiztakeria: errezelotan edo dudan jarri bage, ala izango ote dan edo ez: orixe da juizioa. Eta noiz da gaizki egiña? Bear adiña motibo, arrazoi edo fundamentu bage egiten danean: eta da pekatu andia, arrazoiaren, justiziaren, eta karidadearen kontra.

        G. Baña iñori esaten ezpadio egin duen juizio gaiztoa ala ere pekatu andia edo mortala izango da? E. Bai: bada berekiko lagun projimoari kentzen dio arrazoi bage bere fama ona edo kreditoa: eta da falso testimonio batean bere barruan konsentitzea bezela. Naiko zenduke zuk edo etzenduke agitz sentituko besteak zuzaz motiborik eman bage gaizki pensatzea, eta juzgatzea? Bada zeretzat igui dezuna, eztegiozula iñori egin.

        G. Eta zer egin bear du orrelako juizio ariña, eta temerarioa egin duenak? E. Burutik kentzeko alegiñak egin bear ditu: eta bere projimoaren alde juizio ona egin bear du: ez sinistu burura erraz aren kontra etorri zaiona: eta lengo estimazioan eduki: eta iñori esan badio projimoaren kontra egin zuen juizio gaiztoa, eta orrela besteakiko fama ona galdu eragiteko bidea eman bazuen, biurtu bear dio fama ona, konfesoreak erakutsiko dion moduan.

        G. Eta projimoak berak bear adiña motibo edo bide eman badu, aren kontra gaizki juzgatzeko, orduan juizioa pekatu izango ote da? E. Ez, ezta pekatu izango: bada orduan arrazoiarekin juizioa egiten du.

        G. Noiz esango degu, bear adiña motibo izan degula, juizioa egiteko: eta pekaturik egin eztegula, juizioa egiñarekin? E. Ori da gauza bat txit nekez ezagutzen dana: bada gauza askori begiratu bear zaio projimoaren kontra ikusi edo aditu diran señaleak, asko diran edo ez juizioa egiteko. Eta erreglarik justuena da, pensatzea persona jakinsu, zinzo, Jaungoikoaren bildurra duen, eta pasio bage juzgatzen duenak, nai adiña motibo dala uste duenean, juizioa egiteko, pekatu bage juizioa egin dala: zerren orrelakoak eskuarkiro motibo ariñakin juizio gaiztorik egin oi eztu: eta geiena errezelotan edo dudan jarten da, besteren gaiztakeria osoro sinistu edo juzgatu bage.

        G. Zer diferenzia arkitzen di bada juizioaren, sospetxa edo errezeloaren, eta dudaren artean? E. Juizioa da, len esan degun bezela, osoro sinistea, eta berekiko ziertutzat edukitzea, urliak edo berendiak egin duela onelako edo alako gaiztakeria edo utsegitea. Sospetxa edo errezelo utsa da, ikusi duen edo aditu duen, señale edo motiboaren bidez, urliak edo berendiak burura datorkion gaitzen bat egingo zuela, txit erabaki bage, edo ziertutzat eman bage, uste izatea: baña geiago arrimatzen dala, ala izango dala sinistera, izango eztala baño. Eta duda da, pensamentura edo gogora datorkion besteren gaiztakeria ala izango ote dan edo ez, batere erabaki bage, detenitzen edo geratzen danean. Ara nola, etxe batean zerbait desagertu edo faltatu danean; burura datorkio bati, urliak kenduko zuela; baña bearbada izan zitekeala, eta bearbada ez, batere erabaki bage gelditzen da: orixe da duda: ala izango zala sinistera geixeago arrimatzen edo jarten bada, baña ziertutzat edo osoro sinistu bage; orduan da sospetxa edo errezeloa: eta baldin ala dalako uste edo siniste osoan jarten bada, berekiko esaten duela: «urliak eraman du, eta eztit ori iñork burutik kenduko»: orduan da juizioa.

        G. 1 Eta mandamentu santu onek juizio ariñak edo gaizki egiñak eragozten dizkigun bezela, sospetxa ariñak, eta erabageko dudak projimoaren kontra egitea eragozten ote digu? E. Bai: eta ala batere motibo edo arrazoi bage, projimoaren kontra sospetxa gaiztoak, eta fundamentu bageko dudak, oarmen edo adbertenziarekin bere borondatez egiten dituanak, mandamentu santu au ausitzen du: eta gai pisu edo andian izan ezkero, iritsi liteke edo eldu liteke pekatu mortal izatera: baña eskuarkiro, gorrotorik edo gaitziritzirik izan bage, eta motiboren bat duelako ustean, sospetxa edo errezeloa egiten badu: edo dudan jarten bada, ezer erabaki bage, pekatu beniala izan oi da, eta ainbesterañoko motiboa projimoak berak emanik badauka, orduan pekatu izango ezta. Eta orobat pekaturik batere egin oi eztue, erak nai eztuela, projimoaren kontrako juizioak, sospetxak, eta dudak burura etorri arren, konsentitzen ezpaditue: igui baditue: eta burutik kentzeko alegiñak egiten baditue, batek ere projimoaren kontra gorrotorik, gaitziritzirik edo iguitasunik batere ezpadue; bada beste tentazioetan esan oi degun bezela, eztago pekaturik tentazioak edo juizio gaiztoak burura etortzen; baizik, ezagutu edo oartu ezkero, konsentitzen. Baña eren projimoa ezin ikusi badue, erraz itxutzen dira: eta orrelakoak alkarren kontrako besten esanak, eta burura datozkien juizioak, ala dirala txit ariñ sinisten due: eta txit erraz erausten ditue: eta ondorengo guztiz kaltegarriak erentzat, eta bestentzat erakarten ditue.

        G. Eta nundik sortu oi dira projimoaren kontrako juizio ariñak edo gaiztoak: eta erabageko sospetxak eta dudak? E. Sustrai asko ditue: baña utzirik askoren gaizki juzgatzeko erraztasun, eta arintasun berezkoa edo naturala, prinzipalenak dira: 1. Orain esan degun alkar ezin ikusia, eta enbidia. 2. Gure soberbia edo besteak baño obeak geralako uste falsoa. Eta 3. geurk ditugun bizioak, eta aztura gaiztoak besteak ere badituztela erraz sinistea.

        Azaldu, esplikatu edo aditzera eman ditzakun bada iru sustrai gaizto oek; eta oen kontra artu bear ditugun erremedioak. Eta 1. esan det, projimoaren kontra egin oi diran juizio gaiztoak, eta erabageko sospetxak, eta dudak datozela eskuarkiro alkarrekiko gaitziritzi, gorroto, eta enbidiatik: bada pasio gaizto oni gere biotzean leku eman ezkero, txit erraz mugitzen gaitu besteren gauza guziak begi gaiztoz ikustera: eta motibo edo señale ariñakin, eta askotan motiborik batere bage gaizki pensatzera, eta juzgatzera. Zerren baroitzak txit erraz sinisten du, agitz nai lukeana edo deseatzen duena. Eta enbidiosoak, eta gorrotoa duenak bere etsaia faltadun, eta kulpadun ikustea deseatzen du: eta kontrara guziak dakusgu, maite degun personaren faltak edo utsegiteak zein erraz estaltzen eta disimulatzen ditugun: eta are obeto gere falta propioak. Zer erremedio bada, juizio ariñik, eta sospetxa gaiztorik iñoren kontra ez egiteko? Alkarrekiko karidadea edo Jaungoikozko amorioa edukitzea: bada karidadea duenak gaitzik erraz iñorgatik pensatzen eztu: non cogitat malum: eta ala ikusiko dezue, falta edo utsegite bat berbera; eta juizio edo sospetxa egiteko señale edo motibo berdiñak eduki arren, ondo maite dezunaren kontra zein nekez sinisten dezuen, eta nola eskusatzeko alegiñak egiten dituzuen; da bakarrik erabageko amorioa; au, da, aragizko edo loikeriako amorio itxua da zelatia bezela, juizio ariñak, eta sospetxak erraz sortzen dituana, askotan ikusi dan bezela: bada orrelako zeloak dituztenak, batere fundamentu bage, beste bati begiratze atsegiñezko bat edo farretxo bat egin diobelako beste bage, gaizki andiak juzgatzera edo sospetxatzera, mugitzen dira: baña ori da erregla jeneraletik kanpora: bada amorio onak, eta santuak guzia daki onera itzultzen: eta kontrara gorrotoa badiozue iñori, zeiñ erraz, aren utsegitea, ez bakarrik sinisten dezuen, baizik azitzen dezuen. Eta ori bera ikusten da, adiskideak, eta etsaiak egiten dituen obra onetan: adiskidearenak sinisten dituzue, eta, ponderatzen ere dituzue: eta etsaiarenak aditu nai ez dituzue, eta ezin ukatu badituzue, edo gutxitzen dituzue, edo fin gaiztoarekin edo banidadez egin dituela erraz pensatzen dezue: eta zuen projimoa ofendituaz gañera, Jaungoikoari berak bakarrik gure intenzioak juzgatzeko dauken eskualdia kendu nai diozue: eta ala juizio gaiztoak, eta sospetxa erabageak eskusatzeko erremedio eragillea, eta premiazkoa da, iñori gorrotorik, eta enbidiarik ez edukitzea: eta alkar amatzea edo karidade egiazkoa edukitzea.

        Baña bada oraindio beste sustrai gaizto bat, juizio gaiztoak, eta arrazoi bageko sospetxak, eta dudak egitera ekarri oi gaituana: eta da gure soberbia, gure arrotasuna, eta beste,aK baño obeak gerala uste izatea. Au da itxumen andi bat: besteren faltak examiñatu nai ditugu, eta gereak eztitugu ikusi, eta ezagutu nai. Jesu-Kristo gure Jaunak bere Ebanjelio santuan ipiñi zigun Fariseo arroaren, eta Publikano humillaren exenploak txit ederki ori erakusten digu. Fariseoak bere obra on guziak gogoan zerabiltzen, eta beste pekatariak bezela gaiztoa etzalako satisfazioa, eta presunzioa agertzen zuen: eta bertan zekusen Publikanoaren antzekoa etzala aditzera ematen zuen. Bere burua onzat, eta santutzat zeuken; eta Publikanoa gaiztotzat: eta bere obra on guziakin arrotzen zalako, eta bere soberbia, eta juizio gaiztoa ezagutzen ere etzuelako, kondenaturik tenplotik irten zan: eta kontrara Publikano humillak, bere utsegiteak edo pekatuak gogoan zeuzkala, eta bere begiak Zerura altxatzeko ere gai etzala ezaguturik, makurturik, eta bere bularra damuaren pasioz jotzen zuela Jaungoikoari miserikordia eskatzen zion, eta barkazioa iritsi zuen: eta tenplotik justu, eta Jaungoikoaren adiskide egiñik irten zan: eta argatik Jesu-Kristok berak esan zigun, ez gaitezela izan ipokritak bezela, besteren begian lasto piska bat ikusten duenak, eta eren begietan zur lodia ere ikusten eztuenak bezelakoak: bada gure utsegiteak, eta pekatuak ondo examiñatzen, eta ezagutzen baditugu, humillatuko gera: lotsatuko gera: Jaungoikoaren bildur santuan biziko gera. Eta besteen falta edo utsegiteak examiñatzen, eta juzgatzen ari bagera, kalte arrigarriak geren buruai ekarriko diegu: bada gero lagun projimoak ezertan edukiko eztitugu: despreziatuko ditugu: juizio gaizto asko egingo ditugu: eta gere buruak arrotu, eta itxutuko gera. Eta ala, N.K., humiltasun egiazkoa iristeko, au da, gere buruak ezagutzeko alegiñak egin ditzakun, eta besteen kontrako juizio, eta sospetxa gaiztorik egitetik urruti egongo gera: eta orrela, salbatuko bagera, nai ta ez bear degun alkarrekiko karidadea edo amorioa gordeko degu.

        G. Eta zein izan oi da, erabageko juizioa, eta sospetxak eragiten dituan irugarren sustrai gaiztoa? E. Geurk ditugun bizio edo aztura gaiztoak besteak ere badituela erraz pensatzea: geur gaiztoak geran gai orretan besteak orobat dirala, edo okasioan jarri ezkero, eta erea izan ezkero, beste ainbeste egingo lukeala edo egiten duela juzgatzea: esan oi dan bezela, lapurrak uste du, besteak ere bere antzekoak edo gisakoak dirala, erea izan ezkero: baña ori itxumen andi bat da: bada ezin ukatu ditekean, eta ikusten dan gauza da, Kristau onak, Jaungoikoaren bildurra, eta konzienzia ona duenak, iñork ezin ikusi, eta salatu arren, eztuela pekatu egitera jarri nai mundu guziagatik: eta eztuela besteakgatik gaizki juzgatzen, motibo guztiz ageriak, eta ziertuak eztituenean: eta orduan ere alegiñak egiten ditue, al dueneraño projimoaren utsegitea eskusatzeko: Nola ordea? San Bernardo andiak erakusten duen bezela: uste izana, gaizki dirudian gauza, intenzio onaz egin duela, edo ignoranziaz egin duela, edo tentazio arrigarriren batek itxutu, eta argaltasunez erori dala. Eta alako estutasunean erak arkituko balira, orobat bearbada, eta lasterrago eroriko zirala. Eta orrela batetan humiltasuna, eta karidadea gordetzeko alegiñak egiten ditue: eta utsegin duen projimoaz errukitzen dira: eta Jaungoikoari aren erremedioa eskatzen diobe: eta iñor erraz edo ariñ juzgatzen eztue.

        G. Baña emen bearbada batzuek galdetu naiko dezue: Iñorzaz errezelo edo sospetxarik ezin egin badezakegu; iñork kendu edo ostu ez degigun, ezin etxeko jatekoak, aleak, soñekoak edo beste gauzak giltzapean gordeko ditugu: bada badirudi, besteaz gaizki errezelatzea edo sospetxa gaiztoa egitea dala, era orretan gordetzea? E. Ori ezta juizio gaiztoa: ezta ori sospetxa edo errezelo erabagea eta temerarioa: da bai prudenzia, eta zinzotasuna: eta gaizki egiteko bidea, eta okasioa kentzea. Bada Kristau argal askori gertatu oi zaie, asmo gaiztorik pekatu egiteko ez izan arren, okasioan edo peligroan jarri ezkero, etsaiak tentatu, eta pekatu egitea: eta ala iñorzaz juizio gaiztorik egin bear ezpadegu ere, gere gauzak modu onean gorde ditzakegu, eta gorde bear ditugu.

        Eta orain gaurko dotriña bukatzeko, ar dezagun guziok gogoan Jesu-Kristo gure Jaunaren sentenzia au: eztezazuela iñor juzgatu; eta etzerate juzgatuak izango: eztezazuela iñor kondenatu; eta etzerate kondenatuak izango: eta orri dagokala, San Paulo Apostoluak esaten digu: Nor zera zu besteren serbitzaria juzgatzeko? Domino suo stat, aut cadit: Bere Jaunak kontu artuko dio: esango balu bezela: Jaungoikoari bakarrik dagokio guziok juzgatzea. Eta geurk nai eztegula juizio edo sospetxa erabageak burura etsaiak ekarten badizkigu, Kristau onak egiten duen bezela, burutik kentzeko edo ezer erabaki bage, juizioa suspenditzeko, eta atzeratzeko alegiñak egin ditzakun. Orrela konsentitu eztegutako satisfazioa izango degu: alkarrekiko karidadea gordeko degu: eta betiko pakea, eta gloria iritsiko degu. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa