www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kristau doktriņa guztiaren esplikazioaren saiakera (2)
Jose Ignazio Gerriko
1805, 1858

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Cristau doctriña guztiaren esplikazioaren sayaquera (Bigarren liburua edo tomoa), José Ygnacio de Guerrico. Mendizabalen alargunaren moldiztegia, 1858.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZORTZIGARREN DOTRIÑA

 

Enbidiaren eta karidadearen gañean.

 

        Soberbiatik, eta gure amorio propio erabagetik sortzen da enbidiako pekatua; eta enbidiatik sortzen dira beste pekatu asko guztiz andiak, eta izugarriak. Eta orien guzien erremedioa da gere buruak ezagutzea, eta humillatzea, eta guziok karidade egiazko batekin alkar amatzea. Ikusi dezagun bada gaur 1. Zer dan enbidia, eta nolako pekatuak, eta kalte arrigarriak dakazkian; eta 2. Zer dan karidadea, eta nola alkar amatu bear degun.

        G. Zer da enbidia? E. Besteren onaz damu artzea; eta besteren gaitzaz atsegin artzea, besteren onak gurea gutxitzen duelako ustean edo iruipenean.

        G. Eta enbidiaren kontrako birtutea, eta erremedioa zein da? E. Karidadea. Eta zer da karidadea? Amatzea Jaungoikoa gure biotz guztitik, eta gauza guzien gañetik bera danagatik; eta amatzea gure lagun projimoa gere buruak bezela Jaungoikoagatik; izaten gerala gure lagun projimoakin, aek gurekin izatea nai degun bezela.

        G. Zer pekatu da enbidia? E. Berez da pekatu mortala, zerren dan karidadearen kontra; baña gai txiki batean bakarrik izaten bada, pekatu mortala ezta, baizik beniala; eta orobat oartu bage edo osoro konsentitu bage, au da gaitz andirik benetan lagunari nai izan bage edo opatu bage gertatzen bada, pekatu beniala izan oi da.

        G. Eta besteren onaz tristetzen bagera, bakarrik, zerren askori gaitz egiteko eren ondasunaz, karguaz, eskualdiaz edo indarraz baliatzen diran, orduan zer pekatu egiten degu? E. Ori ezta enbidiazko pekatua: baizik tristura bat arrazoian fundatua; eta Jaungoikoari orduan erregutu geinkio, pekaturik batere egin bage, eren onerako, eta besten probetxurako alakoai kendu degiela gaitzerako daukeen eskualdia, eta indarra; baña ala ere Jaungoikoak disponitzen duenarekin konformatu bear gera.

        G. Eta besteren onaz edo ondasunaz tristetzen bagera, ez besteak dauzkelako, baizik geurk alakorik eztegulako, eta nai ginduzkealako, pekaturik egiten ote degu? E. Besteren ondasunak animaren onerako edo probetxurakoak baldin badira, geretzat ere alakoak deseatzea edo oraindio eztitugulako tristetzea, ezta pekatu, baizik da gauza ona, eta orri enbidia santua deitzen diogu. Baña besteren ondasun tenporalak eztitugulako tristetzen bagera, pena edo tristura ori izango da pekatu, gauza alperrak deseatzen baditugu; baña ez, premiazkoak edo ondo dagozkigunak deseatzen baditugu; eta beti obe izango lizate falta ori Jaungoikoaren izenean gogotik sufritzea.

        G. Zein da bada enbidia gaiztoa, berez pekatu dana, eta beste pekatu askoren sustrai pozoatua dana? E. Da, projimoari gaizki nai diogulako, aren onaz damutzen, tristetzen, eta atsekabetzen geranean, eta aren gaitzaz poztutzen geranean.

        G. Eta enbidia ori era edo modu askotan izan oi da? E. Bai: batzuek besten gauza edo ondasun tenporalak enbidiatzen dituzte, nola aberastasunak, atsegiñak, honrak, estimazioak, kargu andiak; eta enbidia ori munduko gauzak maite dituenaen artean arkitu oi da; eta soberbiatik sortu oi da. Beste batzuek enbidiatzen dituzte besteen jakinduria, ondo hitz egiteko doia edo bestelako abilidade edo talentuak; eta erendako nai lituzke alde orretatik besteak dauzken estimazio, eta honra; eta ura gutxitzeko alegiñak egin oi dituzte, eta ortik oi datoz disputak, eta diferenziak; zerren bakoitzak beretzat bakarrik estimazioak nai lituzke. Beste batzuek besteen birtuteak eta ondasun espiritualak enbidiatzen dituzte, eta tristetzen dira, besteak, erak baño, alde orretatik estimatuagoak, eta honratuagoak ikusirik; eta ori da enbidia guztiz doaka bat, soberbia espiritual batetik sortzen dana; eta birtutean asi berriak, eta ipokritak diran personetan arkitu oi dana. Eta enbidia ori azitzen danean, eldu oi da aiñ gradu altu batera, nun besteak dauken Jaungoikoaren graziaz, eta birtuteaz tristetzen da; eta orri deitzen diogu Espiritu Santuaren kontrako pekatua; eta orrek demonioaren beraren zorigaiztoko lagun, eta antzeko egiten du Kristau enbidiosoa.

        G. Eta zein dira enbidiatik eskuarkiro sortzen diran pekatuak? E. Dirade 1. Odio edo gorroto gaiztoa. 2. Txismeak edo esamesak kontatzea, adiskide daudenak okertzeko, eta gaizki nai diogunari adiskideak kentzeko. 3. Dator murmurazioa, enbidia diogun personari bere kredito ona, fama ona, eta estimazioa kentzeko edo gutxitzeko. 4. Dator atsegin artzea besteari gertatzen zaizkan naibage edo atsekabeetan; eta 5. Dator tristetzea projimoari datorkion konsuelo, poz, eta atsegiñakin. Eta orrez gañera, dio San Ziprianok, ze enbidiak dakatzen gaitzak, eta eragiten dituan kalteak esan al baño geiago, eta andiagoak dirala; San Basiliok dio, ze enbidia dala gizonaren izurria; San Juan Krisostomok deitzen dio giza eralleak sortu dituan Ama; San Agustiñek deitzen dio, guzia erre, eta kiskaltzen duen sua; eta era onetan hitz egiten due Elizako Aitak, eta Maisuak diran beste Santu askok.

        G. Baña ori obeto ezagutzeko, zein dira enbidiak ekarri dituan kalte prinzipalak? E. 1. Enbidiak soberbiarekin batera, Zeruan Jaungoikoak bera alabatzeko, eta beraz gozatzeko, sortu zituan ainbeste milla Aingeru, eren buru, eta Kapitan Luzbel arroarekin Zerutik betiko desterratu edo aienatu zituan; eta betiko Infernura ondatu, eta kondenatu zituen; bada, San Agustiñek Elizako beste erakusle Santu batzuekin erakusten digunez, Jaungoikoak agertu zien Aingeruai, gizona egiteko, eta gizonaren naturalezarekin bere Seme Jaungoikoa unitzeko edo gizatasuna beragana artzeko asmo miragarria; eta Aingeruen naturaleza utzirik, gizonarena artu nai zuelako enbidiak itxutu zituan, eta Jaungoikoaren beraren kontra altxatu ziran; eta gizonari enbidiaz, eta gorrotoz begiratzen bertatik abiatu ziran. Eta ala 2. Deabruaren enbidiak ekarri zituen munduan ikusi diran, eta ikusten diran gaiztakeri guziak; eta ill bearra bera ere deabruaren enbidiatik etorri zaku, Espiritu Santuak Sanbiduriaren liburuan esaten digun bezela; bada deabruak gizonaren zoriona ezin ikusirik, eta berak galdu zuen Zeruko gloria gizonak gozatu bear zuela, ezin sufriturik; gure lenengo gurasoak tentatu zituan, engañatu zituan, eta pekatu egitera, eta Jaungoikoaren grazia, eta Zeruko ondasunak galtzera, eta bere zorigaiztoko lagunak egitera ekarri zituan; eta arrezkero enbidiaren izurri gaiztoak, zenbat pekatu, eta zenbat kalte egin eztitu mundu triste onetan? 3. Kain, Adanen seme nagusienak, bere anaia Abel justua, bera baño obea zalako, eta onen sakrifizioak begi onez, eta gustoz Jaungoikoak azeptatzen edo errezibitzen zituelako, eta bereak ez, enbidiaz, eta anaiaganako gorrotoz beterik, ainbesteraño itxutzera, eta aiñ gaiztakeri arrigarria egitera etorri zan, nun bere anaia inozentea bere eskuz ill zuen; orra enbidiaren itxumena, eta gogortasuna zein ikaragarria dan. 4. Ori bera ikusi zan Jose Patriarka justuaren, eta bere anaien artean: Jose guztiz ona zan, eta Jakob bere guraso santuak beste seme guziak baño maiteago zuen; Josek bere anaiai batere gaitz bage kontatu zien, bere geroko anditasuna aditzera ematen zuen amets misterioso batzuek; eta aen guzien Jaun egiñik ikusiko zuela; eta orra enbidiarako gai guzia; arrezkero ezin bere anaiak ikusi zuen, gorrotoz begiratzen zioben; iltzeko asmoak ere artu zituen; eta Ejiptora zijoazen merkatari Ismaelita batzuei eren anaia bera saldu zien. Orra zer dollorkeria, prestuezkeria, eta billautasuna enbidiak eragin zien; baña ortik etorri zan Jose Santuaren anditasunerako bidea; aren ametsak osoro kunplitu ziran: Ejiptoko Erregearen urrengo gizon, eta ango agintari izatera eldu zan; eta bere anaiak erak, aren berri jakin bage, biziko baziran, goseak obligaturik gari eske Ejiptora, eta beraren mendera etorri ziran; baña etzan aek bezelako dollor prestueza, eta bengatiboa izan: baizik biotz onez barkatu zien, laztandu zituan, eta ondasunez bete zituan; orra gizon justuak, eta honraduak nola portatzen diran gaitz egin dienakin erakin: enbidiosoak guzia kontrara egiten duen bitartean; eta ori argiro ikusi zan Eskritura Santak berak zitatzen digun Saul Erregearen, eta Dabid Santuaren exenplo miragarrian; bada Dabidek iñoiz ere gaitzik Sauli egin etzion: mesedeak franko bai; berak Goliat Jigante Filisteo arrigarria, Israelgo jende guzia ikara zeukana bekokian eman zion arrikada batekin lurrera bota zuen, eta ill zuen; eta Filisteoak goitu edo benzitu, eta Israeldarrak aetatik libratu zituan; eta Jerusalengo alabak Dabid honratzeko kantatzen zuen, Saulek milla, Dabidek amar milla ill ditu, eta orra Saulen enbidia, eta Dabiden kontrako gorroto izugarria nundik sortu zan. Saulen soberbiak ezin sufritu izan zuen berari baño alabanza andiagoak Dabidi ematea; eta ala arrezkero Dabid bere eskuz iltzeko, eta ori ezin zuenean, illeragiteko ezin esan al baño alegin andiagoak egin zituan; bada Jaungoikoak Dabid gorde zuen; eta onek Saul iltzeko era ona askotan izan bazuen ere, eta bera Israelgo Errege izateko Samuel Profetak aurrez konsagratu bazuen ere, Sauli iñoiz ere gaitzik egiñ etzion, eta aren persekuzioa pazienzia, eta mansotasuna andiarekin sufritu zuen; eta beste exenplo asko utzirik, eta ori bera ikusi zan iñun baño obeto Jesu-Kristo gure Jaunaren kontra Juduen apaiz nagusi, eta agintariak beti eduki zuen enbidia, eta gorroto guztiz andian; bada ainbesteraño itxutu ziran, eta ainbesteraño gogortu ziran, nun Jesu-Kristo Pilatosek berak inozentetzat deklaratu bazuen ere, gurutze batean illik ikusi artean aspertu etziran. Eta ortik kontu atera bear dezue, N.K. zein pekatu arrigarria dan enbidia; nolako kalteak dakazkian; eta enbidiosoa bera zeiñ estadu triste errukigarrian ipinten duen; bada kentzen dio adimentuaren argia, kentzen dio biotzeko pakea, bere barrua erretzen dio; etikazko sukar edo kalenturarekin dagoan eria bezela, ezerekin alibiatzen ezta; eta erremediatzen ezpada, orain demonioaren jarraitzalle dan bezela, gero eternidade guzian aren zorigaiztoko lagun izan bearko du.

        G. Baña badu erremediorik enbidiosoak? E. Bai, N.K. erremedio asko ditu, eta berez sendatzeko guziz eragilleak, artu nai baditu. Zein dira erremedio oriek? 1. Da bere itxumena ondo ezagutzea, eta orretarako gogora ekartea, enbidiatzen dituan honrak edo estimazioak, deseatzen dituan besteren aberastasunak, eta nai lituzkean besteren konbenienziak, era onak, eta atsegiñak, zein gauza laburrak, ezerezak, eta despreziagarriak diran; eta oriekgatik berak galdu nai dituan Zeruko betiko honrak, ondasunak, eta betiko poz, kontentuak, zein ederrak, zein estimagarriak edo zein zoragarriak diran; bada piska bat konsideratzen jarri nai badu, Jaungoikoak betiko zorionekoa izateko egin duela; eta denborarekin akabatzen diran munduko ezerezkeria orien, eta eternidade guzian iraun bear duen honra, ondasun, eta kontentuen artean dagoan diferenzia neurribagea, ikusiko du bere zorakeria, eta bere buruari dakarkion kabubageko kaltea; eta orrela zenzatuko da; eta orretarako 2. Erremedioa da, ondo konsideratzea, alde batetik, alperrik nekatzen dala besteren gauzaen enbidiarekin, bada besteak eztitue orregatik galduko dauzkaten estimazioak, ondasunak, eta kontentuak; eta bere burua geiago, eta geiago estutzea, penatzea, eta galtzea baizik ateratzen eztu; eta ori bere buruaren galgarri, eta nekagarri eroa bertatik izatea da; eta bestetik enbidiaren pozoi gaiztoa bere biotzetik ateratzen ezpadu, eternidade guzian iraungo duen pena, neke, eta naigabe arrigarriak bere buruari dakazkio; eta ori izan ditekean itxumenik, eta zorakeriarik andiena da; eta zerk dakar eskuarkiro itxumen andi ori? soberbiak, andinaiak eta amorio propio erabageak; eta ala 3. Enbidiatik libratu nai duenak, bere soberbia, eta arrotasuna goitzeko edo eskuratzeko, eta humiltasuna iristeko alegin guziak egin bear ditu; eta orduan erraz enbidiaren kontrako erremedio soberanoari bere biotzean leku emango dio.

        G. Zein da guzien gañeko erremedio ori? E. Karidadea. Eta karidadea zer da? Jaungoikoaren, eta projimoaren amorio egiazkoa. Hitz bi oetan sarturik dago gure Jaungoikoaren lege guzia; eta aiñ bearra edo premiazkoa da karidadea, eta alkarrekiko amorio egiazkoa, nun karidaderik ezpadegu, illik gaude Zerurako; eta munduan egin diran bestelako obra on guziak egingo baginduz, eta eraman diran tormentu guziak sufrituko baginduz; ez likegue ezertxo ere serbituko Zerurako karidade bage; baña birtute guzien ama, eta guzien andiena dan karidadea edo amorio egiazkoa badegu, bertatik gure zoriona abiatzen edo azitzen da; eta eternidade guzian Zeruko glorian iraungo du; bada fedea akabatuko da, sinisten ditugun gauzak ikusten ditugunean; orobat esperanza bukatuko da, itxoten ditugun betiko ondasunak gozatzen ditugunean; baña karidadea iñoiz ere bukatuko ezta: azi bai; eta perfekzio andiago batera eldu bai; bada orain gure karidadea eskasa da; baña Zeruan, Jaungoikoa bera ikusten degunean, Jaungoikoarekin unitu, laztandu, eta batuko gaitu, eta gure animako indar guziakin gure Jaungoikoa amatuko degu, eta gere lagun projimoak perfekzio guziarekin Zeruan maitatuko ditugu; aen zorionaz gere propioaz bezela poztuko gera; eta iñoren enbidiarik batere izango eztegu.

        Asi gaitezen bada bertatik, N.K. karidadeak dakazkigun ondasunak, eta probetxu guziz andiak gustatzen. Alkarrekiko amorio egiazkoak distingitu bear gaitu Kristau guziok; bada guziok Aita bat baizik eztegu; ez bakarrik odolaren aldetik, aita Adanen humeak guziok geran ezkero; baita ere animaren, eta graziaren aldetik; bada Jaungoikoa bera guzion Aita degu, eta ala guziok alkarren senideak gera; guziok herenzia batera deituak gaude, eta ala guziok era batera Jaungoikoari esaten diogu, Aita gurea Zeruetan zaudena; guziok fede bat degu; esperanza bat berbera degu; guziok gorputz bat egiten degu; guziok Eliza Santa Katolika gure Amatzat ezagutzen degu; guziok Jesu-Kristoren humeak alde batetik, eta bestetik bere senideak gera; guzion burua, eta guzion senide nagusia Jesu-Kristo degu. Guziok Jesu-Kristo bera aldareko mai santuan errezibitzen degu; guziok berarekin bat izateko, guziok Jesu-Kristoren eskolakoak gera; guziok dotriña bat berbera ikasi degu; eta guzioi esaten digu Jesu-Kristok berak, beraren egiazko humeak, eta jarraitzalleak geran edo ez, alkarrekiko amorioan ezagutuko dala; amorio santu au gure biotzetan badegu, Jesu-Kristoren egiazko hume maiteak gera; baña ori ezpadegu, eta orren lekuan enbidia, eta gorrotoa gure biotzetan arkitzen bada, demonioaren zorigaiztoko lagunak gera, eta eternidade guzian izan bearko degu. Zer motibo andiagorik, N.K., alkarrekiko amorio santuari gere biotzetan pozik leku emateko; eta enbidia, eta gorroto gaiztoak betiko gure biotzetatik aienatzeko? Baña bearbada batzuok esango dezue: urliak edo berendiak iñola ere merezi eztu nik amatzea; dauzkan ondasunak edo karguak besteren eskuetan obeto egongo lirateke, askotan ofenditu nau; eta ezin begi onez iñola ere begiratuko diot. Gauza bat da N.K., pekatariaren, eta etsaiaren gaiztakeria, eta malizia; eta beste gauza bat pekatariaren beraren persona; gauza bat da, eritasuna, eta beste gauza bat da eria bera. Eziñ iñork ondo iritsi leikio besteren gaiztakeriari, maliziari, eta eritasunari; baña gaitz egin duena bera, eri dagoana bera erruki izan bear degu; Jaungoikoari aren erremedioa eskatu bear diogu; berak emengo dio dagokion kastigua edo saria; ori gure eskuko ezta: Jaungoikoak guri agintzen diguna da, projimoak (berez ez merezi arren) Jaungoikoaren amorioagatik gere buruak bezela amatzea; eta projimoari barkatzea, eta on egitea; eta esaten digu, eztigula gure pekatuak barkatuko, gere etsaiari, ofenditu gaituanari barkatzen ezpadiogu; baña guk barkatzen badiogu, eta erruki badegu, Jaungoikoak guri ere barkatuko digula, eta guzaz errukituko dala. Eta azkenik, N.K., Zerura joateko nai ta ez gure borondatea ukatu bear degula, gere gurutzea edo naigabeak sufritu bear ditugula, eta Jesu-Kristori jarraitu bear diogula. Nork Jesu-Kristok berak baño etsai andiagoak izan ditu? Eta aekgatik bere Aita Eternoari erregutu zion, arren barkatu zegiela. Orra bada, zer erakutsi zigun Jesu-Kristok hitzez, eta obraz; eta orra zertan jarraio bear diogun. Bada orain begira ezazue, N.K., zenbat inporta dizuen enbidiari, eta gorrotoari bertatik largatzea; eta orren lekuan Jaungoikoaren eta projimoaren amorio egiazkoa zuen biotzetan edukitzea. Nolako pake, eta deskansua bertatik izango da zuena? Jaungoikoari arren bada eskatu egiozue gogotik, zuen adimentuak argitu ditzala; eta zuen biotzetan berak sortu dezala beraren, eta lagun projimoaren amorio santua, eta eraman zaitzatela eternidade guzian Zeruan bera amatzera, eta gozatzera. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa